2018/11/05

Genero indarkeria. Denon ardura!







Zuen ekarpenak irakurri ondoren, gutxi dut gehitzeko. Argi dago genero-indarkeria ikasia dela, ez dela naturala. Emakume eta gizonen artean dagoen botere harreman desorekatuan edo hierarkizazioan dago oinarria. Hau horrela, emakumeak emakumeak izanagatik soilik sufritzen eta jasaten du edozein motako indarkeria.

"Ahora o nunca" bideoak argi eta garbi uzten du genero- indarkeria ez dela soilik fisikoa, eta haurtzarotik ikasten dela. Ohikoa da, emakumeak txikitatik honelakoak entzutea:
      
          "ez kezkatu, mutilek lurrera botatzen bazaituzte, gustoko zaituztelako da"
          "ez jolastu hain basati, mutila dirudizu"
          "andereinoek ez dute oihukatzen, ixildu zaitez"
          "zein guapa, ilea primeran orrazturik"
          .....
          .....
          "ez nazazu utzi edo erokeria bat egingo dut"
          "ez nazazu utzi edo hil egingo zaitut"


Pasa den urteko post hau aukeratu dut, ez dut denbora hartu iazko guztiak irakurtzeko, eta hau oso konpletoa iruditu zait.




Ez dakit zein neurritan lantzen den hezkuntza-eremuan gai hau. Gure haurreskolan (0-3 adin tartea) ez dugu honi buruz ezertxo ere landu, ezta familiekin ere.
Nire alabaren eskolan, dagoeneko eskolako ziklo guztiak Azaroaren 25a prestatzen ari dira. Haurrekin mailaren arabera ariketa edo ikasgai ezberdinak garatzen dituzte, eta egun horretan ikustarazten da emaitza. Honez gain, Familiei "guraso eskola" batzuk eskeintzen zaizkie urte guztian zehar hezkidetzaren inguruan.
Ez da nahikoa, jakin badakigu, baina tantaz tanta lortuko dugu, basakeriarekin amaitzea!


aste ona izan,

Maria.

JABEKUNTZA HELBURU


                                                                           Gogorra  da
                         irEnsteko zaila benetan
gizo Nak eta emakumeak
genero Estereotipoz beteta
emakumeen auRkako-indarkeria
err Otuta gure gizartean


I zeberg-a apurtzeko
              pertsoNak berdintasunean hezi
             Dikotomia apurtuz
     ikAsia dena desikasteko
      estRategiak landuz
miKromatxismoei adi
     Erantzuteko prest beti
                  maitasun erRomantikoaren mitoa apurtuz
kontz I entziatzea
jabekuntzA  helburu

Lehenengo aldiz genero-indarkeria emakumeen %35i eragiten diola irakurtzean atzera egin behar duzu berriz ere  zifra begiratzeko.  Hirutik bat. Gure gizarteak eramaten duen zama handi hau gainetik kendu behar dugu lehenbaitlehen.  Gauza asko ditugu egiteko: politikariek, familiek, hezitzaileok, publizitateak, hedabideak…  Emakumea izateagatik jasotako biolentzia hau bistaratzea ezinbestekoa dugu.  Hori da niretzako eman behar dugun lehenengo pausua.

Erraza da identifikatzea izeberg honetan agertzen den muturreko indarkeria. Gizarte mailan gutxi batzuk ausartuko dira indarkeria mota hau defendatzen. Baina izeberg horren beheko aldean dagoena gizartean errotuta eta naturalizatuta  dago. Hau da bistaratu behar duguna, gure bizitzako parte bat delako kontzientzia hartu aldatzen joateko, desikasteko eta, ahal bada, desirakasteko.

Hemen indarkeriaren izeberg-a oso modu errazean azalduta, Pepa eta Peperen istorioaren bitartez.




Indarkeria sinbolikoaren oinarri dira sexu-genero estereotipoak.  Gizarteratze prozesuan barneratu ditugun dikotomia sexistak birpasatu beharko ditugu eta eredu berriak eman beharko ditugu dikotomiarekin bukatzeko eta  maskulinitate eta feminitate  berriak eraikitzeko.


Mikromatxismoei aurre egiteko gure inguruan kontzientzia landu beharko dugu lehenengo. Bikotea, lagunak, familia, lankideak, fruta saltzaileak…lan asko daukagu aurretik.  Jarak aurreko ikasturteko post-ean esaten duenarekin  ados nago, “ekintza batek  erantzun bat” .

Hurrengo linkean agertzen den bideoa ere oso interesgarria da. New Yorken grabatu zen. Aktore bat 10 orduz egon zen kaletik ibiltzen.  Itxura batean, orain Internet bidez mehatxuak jasotzen ari da bideoan agertzen den aktore hori.


Blogean trasteatzen ikusi dudan bideo batean mikromatxismoa utilitarioaren kontzeptua agertzen da.  Berehala gogoratu naiz “Dena ez dago barne” web orrialdearekin. Bertan etxeko lan guztien zerrenda egin eta gero faktura aurkeztu diezaiokezu dagokionari. 


Aurreko edizioetako post honetan Alasnek oso ondo azaltzen du aste honetan landutakoa. 



 “Genero-indarkeria ikasia dela” frogatzeko  adibide  dugu  neskei gaur egun jaio eta berehala  jartzen zaizkien belarritakoak . Hori familiaren barruan ematen da. Alaba, neska delako, bi hilabete dituela egiten dizkiote belarrietan zuloak, neska dela adierazteko. Inguruko denek, ezagunak eta ezezagunak zure sexuari dagokion bezala tratatzeko. Zalantzarik ez egoteko.  Guk argi geneukan gure alabari ez genizkiola jarriko eta horrek hainbat eztabaidak sortu ditu familian eta lagun batzuen artean ere.  “Zehaztugabetasuna ezinegon” artikuluan ondo azaltzen dute egoera.




Hezkuntza-esparruan ditugun ERRONKAK asko dira.  Nire ustez hauek dira garrantzitsuenak:

  • Eskola komunitate osoa  konstzientzia garatu behar du eta ingurua aztertzeko gaitasuna garatu behar du.

  • Ikasleen arteko berdintasuneko harremanak sortu behar ditugu: neska eta mutilen arteko potere harremanak deseraikiz. Jarrerei erreparatuz, adimen emozionala landuz eta  ahalduntzeko ikasketa egoerak planteatuz.  

  • Gatazken tansformazioa baketsurako ikasketa egoerak sortu indarkeria zentzu gabetzeko.

  • Edukien bitartez emakume eredu ezberdinak eskaini behar dira.

  • Espazioen okupazioari erreparatu behar diogu.

  • Familia eta eskolaren arteko lankidetza bultzatu.



Noiz arte...?

Asko eta asko dira geure ingurura begiratuz topatzen ditugun indarkeria kasuak. Eraso txikiagoetatik erailketetara...eta noski, nire inguruan ere askotan ikus ditzaket indarkeria kasuak.
Dakigun moduan, genero-indarkeria hauek ikasiak dira, estreotipoez jantzita, eraikitzen ditugun rol eta identitate desorekatuen adibide.
Bat aipatzekotan, eraso "txikiago" horiekin identifikatuko nukeen bat aukeratuko dut. Askotan gertatzen zaigu, taberna batean gaudela, lasai, hitz egiten. Eta bat batean, gizon kuadrila bat iristen da, beraien presentzia oso nabaria izanik. Momentu horretatik aurrera, ezinezkoa dugu lehen geneukan lasaitasun eta ahots tonua mantentzea, derrigorrean ohiukatu behar dugu geure arteko komunikazioa posible izatea nahi badugu. Beraien artean ezaguna zaizun norbait bada, agian zerbait komentatuko diot "gu ere hemen geunden/jetsi bolumena/iritsi zarete eta nabari da!..." baina orokorrean, inork ez du ezer esaten eta espazioa jan badigute ere asumitu, tragatu eta hortxe jarraitzen dugu. Asko jota, beste taberna batera joanez.
Nire iritziz, honako kasuak, indarkeria oso sutil eta kamuflatuak badira ere, indarkeria dira. Pertsona batek edo talde batek, gizon izateagatik soilik hartzen dituen jokatzeko moduak bestea gutxiesten dutelako. Beraien egotea garrantzitsuagoa balitz bezala, ondokoa errespetatu gabe, enpatizatu gabe, espazioaz apropiatuz.
Noski, eraikiak dira jokabide hauek, beraien genero-rolei dagokien jokabidea delako. Fisikoki, ni ere ahotsa altsatzeko gai baitnaiz, eta benetan saiatuz gero, espazioa honela hartzeko gai bainaiz. Baina emakumea naizen heinean, isila, errespetuzkoa, fina...izateko oso ondo entrenatu nautenez, normalean ez nituzke honelako jarrerak izango. Mutilak berriz oso entrenatuak daudenez, ia "naturalki" irteten zaie honela jokatzeko modua (batez ere kuadrila giroan duten babesarekin). 


Lehengo urteko idatziak behatuz, honakoa aukeratu dut:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/11/gerra-galdua.html. "Soka estuen dantza" izeneko poesiak txundituta utzi nauelako. Transmititzen duena asko gustatu zait.

Inguruan dauzkagun erronkak handiak dira, asko dago egiteko baina egindakoak ere errekonozimendua behar duela uste dut. Geroz eta salaketa gehiago daude, mugimendu feminista sekulako lana egiten ari dela iruditzen zait. Askotan dirudi genero-indarkeria kasu gehiago daudela, harrituta eta inpotentzia beteta gelditzen gara egunkarietan irakurtzen ditugun albisteekin. Baina garrantzitsua iruditzen zait ikusten duguna existitzen bada ere, lehen ikusten ez genuena ere existitzen zela gogoratzea. Ikustarazteak ez du esan nahi gehiago daudenik, gutxiago ere ez, noski.

Nire eskolan Harreman osasuntsuen planean ari gara lanean. Duela pare bat urtetatik proiektu honetan sartu ginen buru belarri eta eskola komunitate osoaren parte hartzearekin biolentziak kudeatzeko modu berriak sortzen ari garela iruditzen zait. Irakasleon eta gurasoen parte hartzea beharrezkoa izanik, baina batez ere ikasleak beraiek protagonista bihurtuz. Beraien leloa sortu, arazoak kudeatzerakoan ahotsa beraiei emanez, espazio seguruak sortuz...Oraindik asko dago egiteko baino bidean hateak asko esan nahi duela iruditzen zait.

Hona hemen ikastetxeetan biolentzia ekiditeko liburu baten adibidez, zinema baliabide moduan erabiliz:
https://www.octaedro.com/appl/botiga/client/img/10405.pdf

Eta bestalde, emakumeok horren bildur garen bortxa sexualari aurre egiteko indarra ematen duen abesti bat:


Hau da egindako infografia
https://infogram.com/genero-sistema-bizirik-dago-1hxj48w50er54vg?live

GENERO-INDARKERIA BIZI-BIZIRIK DAGO




      GIZONEK BOTEREA ETA INDARRA, NESKEK EDERTASUNA ETA FRAGILITATEA
      ERROMANTIKOAREN MITOA EZ DUGU GAINDITUKO?
     INDARKERIAREN KONTRA, BETI ESKU-HARTZEKO PROPOSAMENAK EGIN!!
      EZ BETI DA EZ!!
AURKA EGON BEHAR DUGU!!
   LOTSA SENTITZEN DUT!!

     INDARKERIA MATXISTARIK EZ!!
MUNDU OSOKO IZURRITEA DA.
      DENON ARTEAN EGIN BEHAR DUGU
      AUTOKONFIANTZA!!
    PROSTITUZIOA, INDARKERI MOTA BAT DA!!
      KONTROLA!!
      ESTATISTIKAK NOLA IRAKURRI??
    PRIBILEGIOAK GIZONENTZAKO, ZERGATIK?
       INDARKERIA SEXISTA-
      AGRESIO SEXISTAK, ZENTZURIK EZ!!!



Ez dakit aurkeztuko dizuedan bideo honek Genero-indarkeria ikasia dela frogatzen duen ala ez, baina argi dagoena da, bideoan hitz egiten duen pertsonak, nahiz eta emakumea izan, ondo ikasita duela, zein izan behar duen, batzuentzat, emakumearen papera. Emakume gaztea da eta horrek harrigarriagoa egiten du berak esandakoa. Nire ustez, ikastaro hau egin beharko luke; bueno, hau ezin izango luke egin, euskaraz delako, baina erderaz ere egongo dira, ezta? Honen inguruko informazioa topatzen, VOX taldearen bideo eta mitin batzuk entzun ditut; dardarka nago oraindik!!!

Ea aguantatzen duzuen!!


Iazko edizioko post bat irakurtzeko modukoa iruditu zait, Goretti Eskalzak idatzitakoa. Erreflexioak eta aurkeztutako loturak oso ondo daudelako. Izenburua: Indarkeria matxista arazo politikoa da.


Nik ezagutzen dudanaren arabera, Hezkuntza-esparruan, hainbat gauza egiten dira. Tutoretza-planetan ezarrita egoten da. Gida guztion esku egoten da. Beldur barik bezalako proiektuak martxan egoten dira, baina, zer gertatzen da? Ez da gertatuko, irakaskuntzan egiten diren hainbat planekin gertatzen den bezala, ikastetxetik atera eta ingurugiroak indar handiagoa dekola (komunikabideak, internet...). Ez daukat oso argi non dagoen arazoa...eta nola lortu, ikastetxeetan, eraginkorragoak izatea.


Ezaguna da indarkeria edozein esparrura ailega daitekela, aberatsa edo famatua izateak ez duela beti laguntzen. Tina Turneren kasua da hoietariko bat.  Hainbat urtetan jasan zituen bere senarraren kolpe eta irainak, baina egun batean planto egin zuen. Gainera, bere lana dela eta, senarrarekin zegoenean itxurak egin behar zituen. Honen inguruko artikulu bat eta bere kanta bat bidaltzen dizkizuet. Estekan klikatu!!



2018/11/04

GENERO INDARKERIA



Nire akrostikoa


Iazko blog-en inguruan, Iratirena oso osatua iruditu zait, bideoak ez nituen ezagutzen, eta benetan interesgarriak iruditu zaizkit.. Eskerrik asko!

Genero- indakeria lantzen jarraitzeko Amelia Barquinen oso artikulu ona, pornografĆ­a eta heziketa sexualaren ingurukoa, gazteekin lantzeko, batez ere!

Azkenik, oso ohikoa zaidan egoera batekin agurtuko naiz. Parranda ondoren eta etxera bueltatzerako orduan: “bakarrik bueltatuko zara?” edota bidaiatzera joan eta “zeinekin joango zara?” bezalako esaldiek amorru handia ematen didatelako, oraindik ere indarkeria gure artean, isilpean eta ezkutuan dagoelako. Horren adibide  hemen mikromatxismo egoera asko.


Patriarkatua nirekin bukatuko da!

Aste honetan argi eta garbi ikusi dugu  jendartean pairatzen dugun genero indarkeria ez dela fenomeno naturala, ikasia baizik!  Nirea idatzi baino lehenago zuek idatzitakoa irakurri dut, eta hau guztia frogatzeko tenorea iritsi denean,  nik erran beharrekoa dagoeneko errana zenutela ikusi dut:


Andreak dio:  Inguruan dauzkagun seinaleak identifikatu behar ditugu, inkesten arabera %35ak norlabaiteko indarkeria matxista jasaten badu, estadistika kontua da, gure inguruan ere gertatzen ari da!!!

Andonik gehiago zehaztu  du   hirutik emakume batek indarkeria sexista pairatzen duela argituz. Erne egon gaitezen  beraz!

karmelek  emakumeen aurkako idarkeriaren iglua jarri du harremanetan agerian  eta ezkutuan dagoena erakutsiz.
Horri  indarkeriaren eskalera gehituko diot nik, pausoka-pausoka,  oharkabean igotzen direlakoz eskailera horiek.

AndoniK hau dena ederki erakusten duen bideoa partekatu du Ahora o nunca -
Leire Aizpuruak  Honen atzean gaizki hezitako gizarte bat dago, patriarkatua eta boterea nork daukan ongi markatua dun gizartea. Justiziak ere argi eta garbi uzten digu egunero nork dituen eskubide gehiago arrazoia argitu du.
Andrearen irudi honek,  hau horrela dela argi eta garbi erakusten duela kontuan hartuz
Zer egiten ahal dugu honen aurrean?

Andonik ekarri du  June Fernandezen proposamena:
 Gehiegizko ardura da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea (nire kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste emakumeekin partekatuz.

Ezin ukatu  Andreak ekarri duen gisa...
Animatu behar dugu eta bidean aurrera egiteko bideo  eta abesti ikaragarria hauek Yolandak eta Andreak partekatutakoak:







Honen aurreran hau izanen da nire jokabidea,  heziketa irizpidea.



Badira urte pare bat, irakasle batzuk pertsonalki  jorratzen genuena, ikastetxeko zuzendaritzak urteko plangintza orokorran  jarri dutela ( azaroak 25, martxoak 8, …) filmak, kortoak, leloak landu, ...
Bertzalde, 4 semeren ama naizen aldetik, hasieratik uste izan dut nire lana mutiko desberdinak heztea zela. Horretarako,  egunerokotasunean egiten ditudan mikroekintza hezkidetzaileak garrantzia dutela uste dut:
  • gustuak pertsonalak dira
  • ama naiz, baina ez zerbitzaria
  • ez, ez da! zurea eta bertzena!
  • zure gorputza zurea da, zuk baimenarekin ukitu eta zurea ere baimenarekin uki dezatela
  • emozioak adierazi egin behar dira, indarkeririk gabe
  • maitasuna eta maitasuna eman


Artikulu honetan hain garbi bildurik daudenak, zabalago azalduak aurki ditzakezue.


Aurreko edizioetako postak irakurtzean Artaldetik atek idatzia gustokoa izan dut:
  • izenburua: Naturala ez den izurritea
  • aipatzen dituen errferenteak. June Fernandez, indarkeriaren iglua eta Ahora o nunca bideoa, irudia
  • Esaldia: Emakume bat erahila izan baino lehen, pixkanaka erahila izan da.

Erabakitzeko tenoarea iritsi zaigu, patriarkatuarekin bukatu eta
HEZi- BIZI  ala SUFRITU - ERAHIL
Ongi izan!