beldurrez,
isolamendu familiar eta soziala, ekonomikoak
markarik gabeko
matxista “sotila” dugu mikromatxismoa
boterea mantentzeko
fisikoa eta sexuala
inkomunikazioa eta
ezeztatzea denen helburu
Elkar gaitezen
eskaladaren aurka
mikromatxismoa
bisibilizatu dezagun
Ikasitakoak
desikasi ditzagun
pauso hauek ematea
gure esku ditugu
Egunerokotasunean gizonezkoa indarra eta boterearekin lotuta azaltzen zaigu. Emakumea, ordea, emozio munduarekin. Zenbat emakume arbitro ditugu? Hauek makina indarkeri jasan izaten ohi dute.
Eremu hezitzaileetan lantzeko erronken artean hauek aipatuko nituzke:
Eredu positiboak erakutsi, mutilak enpatia eta sentimenduen mundua garatzeko eta neskek autokonfiantza eta botere pertsonala garatzeko.
Gatazka baten aurrean nola izan gaitezken denok irabazle sentiaraztea.
"Genero indarkeria ikasten da", nik uste dut denok ados gaudela eta urteetan errepikatzen diren estereotipoak agerian daude. Ikusitako bideoak ere, agerian uzten du.
Nere ustez gaur egun gazteen portaeran eragina handia izaten ari da bai abestiek, bai telebistako filmek.
Abesti batzuk dituzten letrak oso kaltegarriak izaten ari dira. Abesti hauetan neskak beti ahulak; zintzoak ;mutilaren zai azaltzen dira; gustatzen zaizkien mutilak, gaiztoak, indartsuak, dirudunak, kontrolatzaileak...... Filmeetan ere, azaltzen diren ereduak antzekoak dira.
Gure ikasleekin abestien letrak aztertu behar ditugu, mezua mahai gainean jarri behar dugu eta eztabaida sortu behar dugu. Gure ikasleak kritikoak izan behar dira, aipatzen diren egoerekin.
Enlaze honetan Irantzu Varela elkarrizketatzen dute TV3CAT-n eta oso interesgarria iruditu zitzaidan.
Programa osoa dago eta bere elkarrizket 2:00:23 an hasten da eta 2:54:00an bukarzen da.
Bere idatzian galdera hau azaltzen da: Eta zein da gizonen papera arazo hau konpontze aldera? eta erantzuteko beste lankide baten sarrera doa. Sarrera hauetan maskulinitate berrien beharra aipatzen da eta ni ados nago honekin.
Esanbeharra dago genero-indarkeria ikasia dela,
baina desikasi daitekeela. Lehen, emakumeek ez zuten bozkatzeko aukerarik eta
orain bai, honek esan nahi du desikasi dela eta aurrera pauso bat eman dela,
baina oraindik asko geratzen dira emateko. Horregatik, hezkuntzak badauka lana,
denok berdintasunean heztea eta hori txiki edo gaztetatik ikastea. Horrela,
hemendik aurrerako gizartea hobea izango zen genero indarkeriarik gabe, oso
tristea da telesailetan ia egunero horrelako albiste penagarri bat entzutea
eta. Familiek beraien etxeetan ere badute eginbeharra, umeek ikusten dutena
errepikatu edo kopiatzen dutelako, horrela ikasten dute eta. Inork ez balu
horrelako ezer egingo inork ez zuen ikasiko.
Aurreko urteko
postak irakurri eta aztertu ostean, Irati Mendigurenek idatzitako Gerra galdua…?gustatu zait asko. Bertan bide oso egokiak eta gomendagarriak daude, gainera, amaieran,
izugarrizko poesia dago.
Nire hezkuntza-esparruetan
gehienbat Azaroaren 25ean lantzen da gaia hau, baina irakasle batzuek, geroz
eta gehiago, ulermen testuetan honi lotutako albisteak edo testuak erabiltzen
dituzte. Honela, normaltasunez lantzen da gaia, baina, beste ekintza edo tailer
batzuk ere burutzen dituzte ziklo ezberdinetan, eta filmak ikusi baita.
Erronkak kontuan
hartzen baditugu, badakigu nahikoak daudela baina nik batzuk aipatuko ditut:
-Ikastetxea eta
familien arteko lotura.
-Sexu/genero
sistema apurtzea eta aniztasun batera zabaltzea.
-Eremu guztietara
zabaltzea denen inplikazioarekin.
Izaro Andres abeslariak bere Facebookean jarri zuena:Dicen
que no pero sà estamos en guerra. 43 mujeres asesinadas en España por sus
parejas o exparejas en lo que va de aƱo, 971 desde 2003.
Honela dio 2018ko maiatzean argitaratutako artikulu honek:
Azken urteotako datu
ofizialei arreta jarriz gero, bi gauza argi ikusten ditut: alde batetik erasoen
gehiengoa ez dela salatzen eta, bestetik, salaketa jartzeak ez duela erailketa ekiditen.
Hona hemen azken urteotako datu eta zifra esanguratsuen bilduma txiki (baina
oso adierazgarri) bat:
·Baina, EspainiakoEstatuko etxeko eta genero indarkeriaren aurkako behatokiak
indarkeria matxista kasu batzuk ez ditu kontutan hartzen. Zifra ofizialak vs.
errealitatea, hemen (ere) dago gakoa. Espainiko Estatuak genero indarkeria
bezala zerrendatzeko hildakoaren eta hiltzailearen artean bikote harremana egon
behar dela dio. Honek esan nahi du, eraso berean gizon batek bere bikotea edo
bikote ohia hiltzeaz gain, bere ama, auzokide, lagun edo koinata ere hiltzen
baditu, estatistikek lehena soilik kontabilizatuko dutela.
Hala ere, “Feminicidio” izeneko
webguneari esker, datu ofizialetan kontutan hartzen ez diren feminizidioak biltzen eta
kontabilizatzen dira. Hitz hau, June Fernandezek
eta Marcela Lagardek
dioten moduan, “emakumeak emakume
izateagatik bikote esparruan zein beste esparruetan sistematikoki erailak
garela azpimarratzeko erabiltzen da, Estatu eta gizartearen konplizitatea eta
inpunitatea salatuz”.
Hona hemen, 2018an
Espainian erail dituzten emakumeen izenak, gogoan zaituztegu!
Datuak ikusita, pentsa dezakegu: zergatik ez da
salatzen? Edo zergatik atzera botatzen da salaketa? Ze oztopo aurkitzen ditugu
bidean? Ze hutsune daude sisteman? Euskal Herriko Emakumeon MunduMartxak adibide edo erantzun batzuk jasotzen ditu: salaketaren
osteko prozesua bortitza izan ohi da; epaitegietan (ere) matxismoa agerian
dago; klase egiturak edota arrazak emakumeok ditugun errekurtsoak baldintzatzen
dituzte; komunikabideek egiten duten irakurketaren ondorioz erasoen ardura
biktimarengan jartzen dute; agertutako (edo probokatutako) zalantzek ez dute
laguntzen erantzun soziala bideratzen, e.a.
Aste honetan, Amaia Lekunberrik idatzitako artikuluak
agerian uzten ditu prozesu judizialaren argi-ilunak: “Euskal Herrian aurten eraildako zazpi
emakumeetatik hiruk –Mbeugouk, Roxanek eta Yolandak– jarri zituzten beraien
bikotekide eta hiltzaileen kontrako salaketak. Castejonen (Espainia) alaba biak
hil zituen gizonaren kontra ere jarria zeukan salaketa honen bikotekide ohi
bizkaitarrak, zeinari urruntze agindua ukatu zitzaion. Salaketak tartean
egonik, emakume eta neskato hauen bizitza babestu eta bermatzeko eginkizunean
zerk huts egin duen hausnartzeko beharra agerian jartzen dute hilketok.”
Argi dago salaketa
judiziala jartzeak ez duela bermatzen emakumeok babesteko bitarteko nahikoak
martxan jartzea. Egoeraren argigarri izan daitezkeen hainbat adibide: La
manada kasua, Magrebeko
marrubiaren jornalariak, Sandra Barrenetxea, haurrek pairatutako sexu abusuen
salaketa gehienak artxibatzen dira, Maguette Mbeugouren kasua...
(In)Justizia
sistema patriarkalak genero arauak erreproduzitzen ditu, baita sexualitate eta
plazerraren ulerkera patriarkala ere: gizonen bulkada sexuala naturalizatzea, emakumeok pairatzen ditugun eraso sexisten erantzule bihurtzea,
berriz biktimizatzea, erasotzaileak gaixo mentalak bailiran hartzen ditugu
(sozialki justifikatuak)…
Baina, epaitegietan egiten dena ez bada justizia… Zer
da orduan justizia? Zelako justizia nahi dugu? Zer da justizia guretzat? Zein
da eta nolakoa beharko zukeen izan behar, desio dugun justiziaren kontzeptua
eta eredua?
Ezin dugu ahaztu, emakumearen "kosifikazioa", maitasun
erromantikoaren mitoa eta honekin lotuta dauden mikromatxismoak ere errotuta
daudela egungo gizartean.
Gai honen inguruan,
June Fernandezen artikulu
bat etorri zait burura. Bertan, Queer Avengers-en bideo
bat komentatzen da, non esaten den ez garela laranja erdiak edo osoak,
mandarinak baizik. Bikotekidea mandarinaren atal bat da, baina gehiago ditugu:
lagunak, bikotekide ohiak, pisukideak, familia, zaletasunak... Atal bat kenduz
gero, mundua ez da bukatzen, besteez goza dezakegu.
Gure egunerokotasunean “genero-indarkeria ikasia delaargi dago. Jaio aurretik sistema heteropatriarkalak bere tentakuluak
zabaldu eta sexu-genero dikotomian banantzen gaitu, gure bizitzak baldintzatuz.
Horrela, ipuinetan, telebistan edo pelikuletan izeberg-aren oinarrian dauden “tresna”
asko naturaltzat hartu eta barneratzen ditugu. Sexismoan hezten gaituzte eta maitasun
erromantikoaren eredua aitzaki hartuta, indarkeria sinbolikoa, psikologikoa,
fisikoa eta sexuala jasaten dugu. Akaso ez da “normala” izan “aguantatzea”??
Baina, eskerrak, genero indarkeria ikasia denetik,
desikazi dezakegula!
Genero-indarkeria
kulturala, estrukturala eta ideologikoa den heinean… hona hemen osatu dudan akrostikoa:
sexu-Genero
Estereotipoak
oiNarri
ikusezinean,
Erailketa
ageRiko tontorrean,
matxismOaren eraikuntza
gizartean errotuta
Izeberg gisa.
BaiNa
honDoratuko dugu,
Ahizpatasunetik
saReak osatuz,
Kolektiboki,
Emakumeok* sistema
heteropatriaRkalari
aurre
egIngo diogu
Autodefentsa feminista
gure arma delarik
Aurreko edizioetako
ikastarokideek egindako post-etatik Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoa aukeratuko nuke. Sakona iruditzen zait, arlo
asko jorratzen ditu… Bereziki gauza hauek gustatu zaizkit:
Gerrarekin egiten duen erlazioa.
Izan ere, mugimendu feministan askotan aipatzen dugu “es una guerra” esaldia.
Indarkeria matxistaren definizioa
jendarteratzen bakarrik lan dexente dugula aurretik.
Indarkeria eraikitzen den bezala,
deseraikitzeko aukera mahai gainean jarri behar dugula. Errealitateaz jabetu,
kontzientziak astindu, indarkeria mota oro azaleratu, salatu…
Hezkidetza eskolan soilik
jorratuta nekez aterako diogula behar besteko zukua erronkari. Eskola
komunitate osoaren parte hartze eta inplikazioa berebizikoa dela zeregin
honetan.
Eskoletan dagoen jendearen
inplikazio, dedikazio eta gogo mailak eragiten duela guzti honetan.
Azkenik, borroka txikiekin gauza
handiak lortu ditugula historian zehar.
Ez dakit Hezkuntzan
gai hau zenbateraino lantzen den edo ez lantzearen
arrazoiak zeintzuk diren baina, gazteago nintzeneko garaiak gogoratuz eta gaur
egungo gazteen artean egindako ikerketen ondorioak ikusita, hezkuntza esparruetan gai hau oso gutxi lantzen dela esango
nuke. Momentu puntualetan “fokalizatzen” dela uste dut; azaroaren 25ean edo
martxoaren 8an, adibidez. Baina lanketa, egunero egin beharrekoa da…
Hau guztia nire (gure) eremu
hezitzailean lantzeko erronkak asko dira. Ikusita
gazteen (eta ez hain gazteen) egoera edo pertzepzioa, kontzientziazio lan mordoa
daukagula aurretik iruditzen zait. Izeberg-aren estruktura ulertu dezatela,
egunerokotasunean bizitzen dituzten mikromatxismoetaz ohartu daitezela, orain
arte ikasitakoa zalantzan jarri dezatela…
Jarduera-ildo bezala,
autodefentsa feminista ikastaro bat nahitaezkoa ikusten dut DBHko ikasleentzat.
Eta, nerabe diren heinean, ligatzeko ereduei buruz hausnartzea ere beharrezkoa
ikusten dut, beraien arteko harremanak nolakoak diren aztertu dezatela,
“ligoteo sanoa” sustatuz.
Aipatzekoa da ere,
guzti honen aurrean, agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura
pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa dela.
Bukatzeko, Pamela Palenciano Jodarren
“No solo duelen los golpes”
monologoa konpartitzea gustatuko litzaidake. Oker baldin ez banago, monologoa bereziki
DBHko ikasleei zuzenduta dago, nahiz eta denoi ondo datorkigu ikustea. Badakit
apur bat luzetxoa dela, baina ikusteak merezi du!
Hona hemen nik osatutako akrostikoa: Guztiok Elkarrekin, Nerabe zein
hEldu,
bateRa
bOrrokatu.
Injustizia
hoNi
helDu
sustrAietatik,
luRra erein,
zuhaitzaK loratu, Ekin,
tiRa, Indarra egin, Aurre egin!
Genero indarkeria ikasia dela frogatzeko, honako bideoa benetan interesgarria iruditu zait. Izan ere, bertan hainbat egoera ageri dira eta haurrak beti berarentzat eredu direnen (gurasoen, irakaslearen, telebista-saioren bateko protagonistaren, begiralearen...) jarrerak imitatzen eta, beraz, ikasten dituela ikusi daiteke. Adibidez, eszena batean aita amari oihuka ageri da, eta zer egiten du umeak? Noski, egoera hori normaltzat hartu, ikasi eta, ondorioz, berak ere amari oihu egiten dio.
Genero indarkeria ikasi daitekeen moduan, DESIKASI ere egin daiteke, baina horretarako, lanketa handi bat egin beharra dago pertsona horrekin, ez baita batere erraza norbaiti beste baten gainean gehiago delaren ustea kentzea.
Benetan interesgarria iruditu zait pasa den urtean Patricia Oregik argitaraturiko posta. Izan ere, genero indarkeriari buruzko informazio xehea plazaratzen digu, adibide ugari emanez. Merezi du irakurtzeak!
Uste dut hezkuntza-esparru guztian landu beharreko gaia dela honakoa, baina zoritxarrez, urtean ordu gutxi batzuk baino ez zaizkio eskaintzen. Zoragarria litzateke ikasleek tresna ezberdinak izatea egoera horiek identifikatu eta aurre egiteko!