2019/02/12

NOR NAIZ? NAHI DUDANA NAIZ





Identitatea autokontzeptuaz haratago doan ideia da eta nor naiz ni? galderari erantzuten dio. Beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie identitatea. Eraikuntza pertsonala, subjektibo eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere.

Identitatearen garapena haurtzaroan hasi egiten dela, nerabezaroan bereziki garrantzitsua bihurtzen da eta bizitza osoan zehar jarraitzen duen zeregina da. Identitatea hiru prozesuen ondorioa da: biologikoa, psikologikoa eta soziala, elementu kultural eta baita politikoak ere barnebilduz. Nolabaiteko arau-orientazioa ere badu. Izan ere, gizarte-sisteman partekatutako balioen, arauen eta kode kulturalen barneraketarekiko lotura estuan sortzen da identitatea.

Genero identitatea norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio. Gure gizartean bi arketipo zurrun gailendu dira: emakume edo gizona izateko aukera polar eta bitar bakarra. Bat ala bestea izateak markatuko digu zelan jantzi, zelan jardun, eta finean, zelan bizi.


Bi kategoria posible horietatik at kokatzen diren identitateak gatazkatsu gisa interpretatuak izan dira. Alabaina, badaude gizon edo emakume izatearekin identifikatzen ez diren pertsonak: transgeneroak (jaiotzerakoan egokitu ez zaion genero batekin identifikatzen direnak), intergeneroak (bi generoen artean sentitzen direnak) edo ageneroak (genero-identitaterik ez dutenak), androginoak, poligeneroak, hirugarren generokoak, pangeneroak... Horregatik, generoak ekar dezakeen determinismotik ihes egiteko, genero “egoteko” modu bat gisa ulertu beharra dago, eta ez “izateko” modu bat gisa.



Euskal Herrian topa ditzakegun adibide ezagunenetakoen artean Josebe Iturrioz-en kasua dugu. Orain dela oso gutxi eskainitako elkarrizketa batean transgenerotzat jotzen zuen bere burua, zera adieraziz: 

“Binarismoa da guk mundua antolatzeko daukagun modu bat. Guk mundua antolatzerakoan gizonak eta emakumeak definitzen ditugunean oposizioz definitzen ditugu. Kategoria horiek elkarren artean baztertzaileak dira, eta oposizioz ulertzen ditugunez, ez dugu aukerarik pentsatzeko ezaugarri desberdinak izan ditzakegula. 

Egon daiteke tipo bat itxuraz oso maskulinoa dena baina sentsibilitate berezi bat duena. Orduan, tipo hori jada ez da tipoa? Tipo bati kendu egin behar zaizkio ezaugarri femeninoak izateko aukera?

Dualismo horretatik atera behar dugu eta gorputzen konplexutasuna ulertu. Feminitatea eta maskulinitatea, hau da, arra eta emea kontzeptuak desnaturalizatzea, binomio hori zalantzan jartzea eta generoen definizio hertsi eta zurrun hori zalantzan jartzea”. 


Josebe Iturrioz:
"Ez dakit gizonezkoa ala emakumezkoa naizen. Ez dakit zein punturaino nahi diodan galdera horri erantzun itxi bat eman"



Heziberrik, Norbera izaten ikasteko konpetentziaren osagaitzat jotzen du  Sexu-nortasunaren autorregulazioa (54. orrialdean). “Sexu-nortasuna zehazten dute emakumea, gizona edo sexuartekoa izatea dakarten ezaugarri biologikoen kontzientziak eta norberak sexualki gehien identifikatzen dituen ezaugarri psikologikoen kontzientziak” esanez hasten da. Beranduago, testuak azaltzen du nola “Sarri askotan gertatzen da ezaugarri biologikoak eta psikologikoak bat ez etortzea”. Horrelako kasuak emanez gero, “eskola inklusiboaren planteamenduan sartzen da aniztasun horren errekonozimendu-faltaz kontzientzia hartzea, genero-arrazoiengatiko gizarte-presioez eta bazterketez jabetzea, eta diskriminazio-egoerak erregulatzea”.

Ezkutuko curriculumak zentzu horretan eragiteko kontutan hartu beharreko elementuak dira: genero aniztasunarekiko tolerantziaren sustapena, erreferenteen eskaintza, pertsona horien identitate librerako askatasuna bermatzea arropa, izendapen nahiz komun/aldagelak aukeratzeko, etab.

Ingurua hurbilean genero-aniztasunari buruz somatzen dudan errealitatea zera da: aurreiritzi asko eta ezjakintasun handia dagoela.  Niri ustez, esparri honetako erronkarik nagusiena gure gizartean genero sistema modu binarioan ulertzearen desikasketa egitea da. Alegia, Josebe Iturriozek goian esan bezala, gizarte gisa ulertu behar dugu ez dagoela zertan izan gizon zein emakume. Eta halaber, pertsona batek, bere sexua edozein delarik, feminitatearen nahiz maskulinitatearen elementu desberdinak barnebil ditzazkeen identitatea garatzeko eskubidea duela.



Iazko Janire Itsasoren Sistema bitarretik haratago post-a aukeratu dut, egiten duen irakurketa gustatzen zaidalako:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/02/sistema-bitarretik-harago.html

2019/02/11

NORK erran du ZER?

Teknologia berriei esker baliabide digitalak sortzeko aukerak ugaritu dira
baina hezkidetzaren ikuspegia kontuan hartzen ez dela argi dago. Euskaraz zer erranik
ez! Gero eta baliabide gehiago sortzen ari badira ere, irudiak eta edukiak ez dira
parekideak inondik ere. Gazteen erreferentzi gunea sarea da eta horra jotzen dute
beren egunerokoan behar duten guztia jasotzeko: jakiteko, musika bilatu eta
entzuteko, jolasak, erosteko, ereduak, komunikatzeko,…. Aisialdiaren parte
garrantzitsua sarearekin lotua dago baita ere.
Hortaz gainera, ikaskuntza formalean ere teknologiaren erabilera gero eta ugariagoa da,
eta bideo, dokumental, irudi, eta eduki gehiena saretik eskuratzen da. Goazen
hortaz, eduki, jolas, irudi hezkidetzaileak sareratzera, ohiko erreferente
parekide hezkidetzaile bilaka daitezen.Hau egin ezean, eredu patriarkal
matxista berregiten jarraituko da.
Kahoot baliabide digitala aukeratu
dut, jolas honetan Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroan ezagutu ditudan
13 emakumeen  aipu interesgarriak bildu eta ezagutarazteko asmoz. Aipuak 13
emakumeena badira ere, erantzuna aukeratzerakoan 4 aukera dituztenez,
aipurik gabeko baina erranguratsuak diren adin, jatorri, interes eta ezagutza
desberdinetako  bertze 18 emakumeen izen abizenak ezagutuko dituzte:
Itziar Ciga, Mari Karmen Basterretxea, Patricia Amigot, Mary Wollstonecraft,
Marta Macho, Virginia Wolf, Amelia Barquin, Indira Gandhi, Catalina Lara,
Josebe Iturrioz, Marie Curie, Simone de Beauvoir, …
Zer da Kahoot?Jolasa, lehiaketa: Gelan galdetegiak erantzuteko tresna da.
Ikasleendako motibagarria eta ikasten laguntzen duena. Behin eta berriz
errepikatzen ahal dena.

JOLASAREN IZENA:  NORK  ERRAN DU  ZER?
Jolas honekin  helburu hauek lortu nahi dira:
  1. Emakumen erranak publiko egitea eta zabaltzea.
  2. Historian eta zientzian   emakumen ekarpenak agertaraztea
  3. Emakumeen  aipu hauek memorian txertatzea
  4. Jolasaren bidez ikastea.

Ondorioak hauek izanen dira:
  1. Emakumeen erranak konszientean txertatuko dira.
  2. Emakumeen ekarpenak ikusi eta ezagutuko dira.
  3. Historian eta zientzian   emakumeen ekarpenak ezagutuko dira.
  4. Emakumeen  aipu hauek, jolasten dutenen artean hausnarketa bideak zabalduko dituzte.
  1. Jolasaren bidez, emakumeak egunekoan txertatuko dira.


2019/02/04

Orientatu, norantz?


Orientazioa eta aukera akademikoen inguruan ikusitakoari buruzko HAUSNARKETA:             

Orientazio lanak egiten duen irakaslearen ardura oso garrantzitsua da. Garapen integralerako bideragarria izango den laguntza eskeiniz hezkidetzaren papera kontuan izanik.
“Mutilentzat kontsideraturiko balio eta praktikak neskentzat orokortu” mutilentzat ezarrita dagoena neskei ere aplikatu?¿? zeren araberako plangintza egiten da?

Genero-arraila eliminatzeko jarraibideak:
1)      Irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu
2)      Nesken konfiantza sendotu matematika eta zientzietan, entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman
3)      Mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta irakasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu…
“Tutoretza-lanaren helburua da ikasleek bere burua ezagut dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila” . Horretarako landu behar dituen arloak honako multzoetan bildu daitezke: garapen pertsonala, besteekiko harremanak, lanbide-orientazioa eta ikasketa-prozesuak.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posta HEMEN.


Astean zehar agertu eta zure ustez esanguratsuak diren datuak edo baliabide interesgarriak aipatu:




 Zein dira zure ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko 2 erronkarik nagusienak?

Bateratasun bat lortzeko zailtasunak eta orientazio akademiko bakarra ezartzea. Orientazio akademiko bakarra denontzat egokia izatearen kezkak ditudalako, homogeneotasun batera bultzatu dezake?

Jasaten duguna....



Aurreko edizioetako postak irakurri ondoren, Iosune de la Peñak idatzitakoarekin geratzen naiz, bertan grafiko asko agertzen dira eta honela modu erraz batean aztertu edo ikusi daiteke. Gainera, post-aren izenburuak abesti bat ekarri dit burura.

HITZ POLIT GUTXIAGO ETA EKINTZA GEHIAGO, GUZTI HAU ALDATZEA ZURE ESKU ERE DAGO!


Gai eta aste honetan zenbait datu esanguratsu agertu dira, eta gehienak estatistikak daude hori ziurtatzeko. Ez zait batere gustatu ikasketak aukeratzea generoarekin harremantzea, bakoitza libre delako ikasi nahi duena aukeratzeko. Baina, azken finean, inkontzienteki lotu egiten ditu bi aspektuak, eta horrela, bakoitzaren etorkizunean eragina du.

Horrelako gaietan beti daude erronkak, baina “ezina ekinez egina”. Hau aldatzeko denok jarri behar dugu gure esku dagoena, gehienbat, tutoretza planetan hau ezarrita eta planifikatuta egon beharko luke. Horretarako, curriculuma aztertu behar da eta aldaketak egin.

NORABIDE LIBREAN ORIENTATU!!!!

Aurreko edizioetako Amaia Chuecaren Non gogoa, han zangoa posta aukeratu dut genero-arrailaren arrazoiak ederki bildu dituelakoz:
  • -nesken autokonfidantza falta
  • -kurrikulum androzentrikoa
  • -hizkera sexista, eta errepresentazio falta
  • -espektatiben teoria

Zein dira zure ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko 2 erronkarik nagusienak?
  • irakasle eta orientatzaileen formazioa era hezkidetzailean orientatzeko eskola-porrotan, ikasketa eta lanbide aukeraketan, harreman afektibo sexualetan 
  • genero -ikuspegiarekin diagnosi pertsonala eta eskolaren eredua sakonki aztertzea, ondoren hobekuntza plana diseinatzen hasteko.

Esanguratsuak diren baliabide interesgarriak bildu ditut hemen:


Bukatzeko hanbertze gustatu zaidan errana gogoratu nahikoa nuke...


(DES)ORIENTATUZ

Egungo orientazioa alde batera utzi eta ikasleak behar bezala orientatzeko garaian gaudela uste dut. Hainbat erakundek irizpide ugari eman dituzte ikasleei behar bezalako orientazioa emateko, baina. gero, jartzen al dira praktikan?



Gai horri lotuta, ondorengo hitz-hodeia osatu dut garrantzitsuenak iruditu zaizkidan ideia eta kontzeptuekin:



Pasa den urteko Leire de Miguel Martinezek idatzitako Orientazio hezkidetzailea askeago izateko! izeneko posta benetan interesgarria iruditu zait; izan ere, hausnarketa txiki bat egiteaz gain, genero estereotipatuek ikasketetan nola eragiten duten eta 2015. urtean argitaratu zen PISA txostena plazaratzen du, bertako hainbat puntu nagusi aipatuz.
Gainera, familiakoen eta ingurukoen aurreiritziak argi eta garbi islatzen diren honako bideo labur hau ere partekatzen du:


Gai honetan hainbat datu interesgarri (eta noski, amorragarri) daudela ikusi dut. Estatistikak hor daude; datuak hor ditugu. Amorru handia ematen du ikasketak (azken finean, etorkizuna) generoaren arabera pentsatzen dela egiteak (inkontzienteki bada ere).

Espainiar estatuko datuak oso ondo islatzen dira La brecha de género comienza en los estudios izeneko artikuluan. Bertan, honako bideoa dago ikusgarri:

 http://www.abc.es/espana/abci-brecha-genero-comienza-estudios-201803071545_video.html

Gainera, Crece la desigualdad de género en la educación, según la OCDE artikuluan aipatzen da mutilen eta nesken arteko "bretxa" handitu egin dela azken urteetan, ondorengo bideoan ikus daitekeen moduan:


Nik uste curriculuma bera aldatzen hasi beharra daukagula, curriculuma androzentrikoa den bitartean, ez baitugu zereginik. Guzti hori eraldatzeko, Marian Morenok aipatzen dizkigun gakoak egingarriak direla uste dut, baina behar-beharrezkoa izango da hezkuntza-sistema guztiaren (ez hezkidetzaileona bakarrik) inplikazioa.


Elkar orientatzen




Aste honetako gaia hezkidetzak esku hartzen duen azken txanpa bezala ulertzen dut. Ikasleak beraien lanbidea aukeratze aldera zein ikasketa burutuko dituzten hausnartu behar dute. Eta, nahiz eta honen aurrean aldaketa nabariak eman diren, generoaren arabera ikasketa bat edo bestea hartzeko joera oraindik ere nabaria dela esan genezake. Horregatik esaten dut, hezkidetzaren azken txanpa bezala ikusten dudala, aurrez lan handia dagoelako, aukeraketa hauen aurrean pertsona indibidual bezala hausnartu eta aukeratzeko, eta ez generoari loturiko aukeraketa baten ondorioz. 




Aste honetako irakurgaietan ere ikus dezakegu nahiz eta aurrera pausoak eman lan handia dagoela egiteko. Eta, buruan sartu dizkiguten ideia eta estereotipo guzti horiek erabat kentzeko egunerokotasunean lan egin behar dugu. Noski, ez bakarrik aukeratzeko une horietan, hasieratik eskaini behar dizkiegu aukera desberdinak denei. Honez gain, aipatu nahiko nuke gaur egun orientazio lanetan aritzen diren profesionalek generoaren ikuspegia kontuan hartzeaz gain ikasle etorkinak ere kontuan hartzea eta beraiengan pentsatzea orientazioko planetan ezinbestekoa ikusten dudala, emakume izate soilarengatik ahaztuak izan edo izaten garen bezala ikasle etorkinekin ere antzeko zerbait gerta litekelakoan baitanago.

Hau da, orientazioa parekidea, inklusiboa eta justua izan behar du. Ahalik eta pertsonalizatuena, ikasleek beharrak asetzeko asmoz.


Iazko lanetatik honako hauxe aukeratu dut, Maiterena. Informazioa eskaintzeaz gain, hainbat bideo txertatu dituelako.