2019/02/27
LOREEN MAISTRAK...
Zelai erdian eskola bat dago bertara doaz loreak eta erleak, mitxoletak eta lirioak, bioleta txikiak, kanpaitxo urdinak, haizeaz soinuak egiten dutenak… Zelai erdian eskola bat dago eta marigorringo bat maistra dena. “Loreen maistra” Gloria Fuertes
Aste honetan landutako gaia laburbiltzeko irakurgaiaren amaieran Gloria Fuertesek esandako esaldia ezin hobea iruditu zait. Izan ere, zela horren erdian dagoen eskola hori lortzea helburu ezin hobea iruditzen zait. Eta bertako bidelagunak izan daitezela marigorringo.
Marigorringoaren lehen tantak soinean ditugu, baina bizitzan prozesu luzea daukagu aurretik tanta guztiak lortu arte. Espero dezagun tanta horiek koloretakoa izatea!
Lehengo urteko ikaskideen artean honako idatzia aukeratu dut, aurkeztutako bideo bat asko gustatu zaidalako, eta geure iruditegiaren mugak oso modu argian aurkezten dituelako.
Hona hemen, ikastetxeetan lantzeko proiektu interesgarri batzuk:
https://riedu.org/wp-content/uploads/2017/02/MICROPROYECTO-DIVERSIDAD-AFECTIVO-SEXUAL-E-IGUALDAD-DE-GÉNERO.docx.pdf
http://www.edualter.org/material/amnistia/primaria.pdf
Laburbilduz, nire inguru hezitzailean aurrera eraman beharreko erronka argia dela uste dut:
HEZKIDETZA PLAN BAT MARTXAN JARTZEA!
Nire kasuan, beste ariketa batzuetan adierazi dudan moduan, parte hartzen dudan ikastetxean Harreman Osasuntsuen Plana deritzona martxan dauka, lanketa oso garrantzitsua egiten dute ikasleekin biolentziaren inguruan. Baina parte hartzen dugun irakasleok begirada hezkidetzaile bat ez badaukagu, ikastetxeak formakuntzetara bultzatzen ez bagaitu, hanka motz gelditzen dela iruditzen zait.
2019/02/25
Normalitatea Auzian
Bollera aukera politiko bezala aipatzen duelako.
Heteronormatibitatetik at ateratzen den aukera politiko bat
izan daitekelako. Heteroarauaren aurrean aukera posible bat. Normala zalantzan
jartzen dute eta bestelako praktikak burutzea proposatuz.
Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen
irudi/bideo/gida digitalaren bat gomendatu.
Dokumental bat aukeratu dut ikusteko, nerabeak eta sexualitatearen ingurukoa
http://www.caladona.org/grups/uploads/2014/02/monique-wittig-el-pensamiento-heterosexual.pdf Hemen uzten dizuet irakurri beharreko liburu
bat, Monique Witting autora frantsesarena.
Zein dira zure ustez
hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?
Gizarteak aldaketarako duen beldurra eta gaitzespena erronka nagusia dela iruditzen zait.
Gizartean badaude hainbat gai tabuak direnak eta ez direnak begi onez ikusten, horrek itzuli ezinezko aldaketa proposatuko
lukelako edo ez dakit. Puntu hortatik abiatuta, pixkanaka gai batzuen inguruan hitz egiten bada jarrera eta aurreiritziak alde batera utziz gero identitate sexualak bezalako gaiak modu errazago batean lantzeko aukera izango dugu.
GORPUTZ ANITZAK
Eremu hezitzaileetan zein jendartean lantzeko erronkak hauek dira, besteak beste:
- Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
- Ikasle bakoitzaren errepika ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestea.
- Heteronormatibitatetik aldentzea.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
- Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzea.
- Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.
- Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea.
- Sexu eskubideak ezagutaraztea eta aldarrikatzea.
- Irakasleek eta beste eragileek prestakuntza jasotzea.
Irakasleok kontuan hartu behar dugu gorputza etengabe eta modu inkontzientean lantzen den gaia da, baliabide konkreturik gabe, asanbladan, elkarrizketa arruntetan, psikomotrizitatean, komunean, etab. Hain zuzen ere, barneratutako eredu, estereotipo, irudikapen eta jarrerak agertzen direnean, hortaz, nola egin lanketa eraginkorra nahi ditugun helburuen arabera? Hau da, nola lortu ikuspegi binarista gainditzea eta hortik kanpo geratzen direnen bazterkeria gainditzea eta gorputz eta genero aniztasunetik lan egitea? Gutxienez, hurrengo hiru estrategiak proposatu ahal ditugu:
Hezkuntzaren helburua, eta bereziki Haur Hezkuntzarena, ikasleak jendarterako prestatu eta bizitzen ikas dezaten bada, irakasleak etengabe prestatzen ibili behar dira: gorputzaren eta genero identitatearen gaiari begira, esan bezala, haurrak izango diren pertsona eraikitzen has daitezen eskura ahalik eta aukera gehien dituztela erakutsiz.
Honekin batera, Begoña aurreko urtetako ikastarokideak egindako posta gustatu zait, bereziki esaten duenean honen aurrean, hezitzaile eta hezkidetzaile bezala gure erronka nagusiena ikasle guztiek askatasunean jokatzeko aukera izan dezaten giroa eraikitzea dela, nork bere burua sentitzen duen identitatez azal dezan.
identitateak eta aniztasun sexualak
Gurutzegrama egiterakoan bi aste hauetan errepasatutako glosarioa izan dut haintzat.
Iazko post hau aukeratu dut. Aste honetako irakurgaiaren hausnarketa borobila egiten du, nire ustez.
Gaiarekin lotura duten hainbat liburu gomendatzen ditu, besteak beste:
sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen bilduma hau oso interesgarria iruditu zait. Irakurgaieko 13. orrian aurki dezakezue. Hona hemen bildumaren linka.
https://view.genial.ly/57e2381794fdfe1b30461e31/lgtbiq-bilduma
Azken aste hauetan bideo hau izan dugu ikusgai, Chrysallis Euskal Herria zenaren berritze prozesuaren Naizen elkarteak elkarbanatu duena. hausnarketarako galdera luzatzen digu orori: NOR NAIZ?
Eremu hezitzaileetan zein jendartean lantzeko erronkak hauek dira, besteak beste:
- Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
- Ikasle bakoitzaren errepika ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestea.
- Heteronormatibitatetik aldentzea.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
- Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzea.
- Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.
- Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea.
- Sexu eskubideak ezagutaraztea eta aldarrikatzea.
- Irakasleek eta beste eragileek prestakuntza jasotzea.
Aste ona izan,
Maria
Emakumea eta lodia
Aniztasun sexualaren gaian luze eta zabal hitz egin genezake. Askotan genitaletan, sexu organoetan edota genero identitateetan zentratzen gara, landu eta ikusarazi behar diren puntu garrantzitsuak direlako. Baina badira nire ustez beste aspektu batzuk ez direnak horrenbeste lantzen eta berdin berdin garrantzitsuak direnak: lodia izatea besteak beste.
Ni emakumea naiz beti izan naiz lodia eta horrek nire bizitza determinatzera eraman du, ez nik agian benetan sentitu nezakeenaz nitaz, baizik eta gizarteak sinestarazi didana nire gorputzaz. Etengabe egiten diote erreferentzia zure aspektu fisikoari: amonak, senitartekoek, erropa dendako saltzaileak, mutilek, neskek, begiradek, ikutzen zaituten/ez zaituzten moduek eta abar luze bat. Inork eskatu al dizue iritzia? Lodifobia badago eta oso bortitza gainera, emakumeenganako oraindik eta bortitzagoa gainera, lodia izateagatik pertsona txarra zarela sentiarazten zaituzten punturaino. Hau horrela izanda, lodia egonda, jarrera eta portaera aldetik askoz ere esfortzu handiagoa egin beharra duzu gizarteak zu balizkotzat emateko. Hau da niri pasatu zaidana beti eta antza, lodiak garen ia guztioi gertatzen zaigun zerbait da. Pertsona gisa anulatua bizi arazten zaituzte urte askoan eta zure esku dago egoera emozional eta presio psikologiko honi buelta ematea edo ez, zeren eta sinestarazten zaizu zu zarela arduradun, ezin zarelako kontrolatu zarela gizena. Baina ez inor ez da jartzen pentsatzen begiratzeko modua dela moldatu beharrekoa eta azkenean, lodiok pentsatzen dugu ez garela balizko besteen begietara eta funtsean, geure begietara ere ez.
Azken urteetan, zorionez, lodiaktibismoak geroz eta bisibilitate gehiago du. Besteenganako eta geure buruarenganako dugun lodifobiaren aurkako lana egiten. Funtsean, autoestimua, besteekin zein zeure buruarekin harremantzeko modua, osasunarekiko dugun pertzeptzioa eta munduan egoteko modua aldatu nahi ditugu besteak beste.
Ildo honetan, iazko ikastarokide Irati Gaztelurrutiaren posta aukeratu dut. Onartu beharra daukat lehenengo inpresioa ez dela oso ona izan, izan ere, honela hasten da posta "Nire gradu amaierako lana, “XL TAILADUN EMAKUMEAK: EDERTASUN ESTEREOTIPOAK HAUTSI DITUZTEN EMAKUME GAZTEEN BIZI ISTORIOAK” izan zen. Hots, 42 taila janzten zuten hamazortzi hogeita hamar urte bitarteko emakume euskaldunen bizi istorioak". 42 tailatik gorakoak lodi gisa kontsideratu dira??????? Pentsatu nahi dut industriak hala markatzen duelako hartu duela premisa hau... Eta honek pentsatzera narama: noiz hasten gara ba lodiak izaten? Noiz hasten gara marratik pasatzen?
Bere post-ean ipini duen bideoa asko gustatu zait, Taras deiturikoa.
Amaitzeko, Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak egindako bideo hau elkarbanatu nahiko nuke zuekin, bertan hitz egiten duten pertsonek ematen duten perspektiba kalitatezkoa iruditzen zaidalako. Eta aipu bat ekarri nahiko nuke hona, norberak hausnartu dezan, lodia izan edo ez izan... Noren parametroen baitan neurtzen gara? Noren begietatik ikusten dugu geure burua? Nork ezarritako parametroetatik ikusten gara polit edo ez polit?
"Noren aurrean izan nahi dugu erakargari? Ni erakargarria naiz? Nori inporta zaio? Ez dauka garratziarik. Baina badakigu gizarteak pribilegio batzuk emango dizkigula gu erakargarri baldin bagara, canonaren barruan sartuz gero. Orduan, nork sortzen du canon hori eta norentzat izan behar gara erakargarri? Argi daukagu, gizon zurientzat izan behar gara erakargarri, eta ez bagara eurentzat erakargarri, kanpoan gaude. Beraz, pentsatu behar dugu zertarako nahi dugun izan erekargarri.
Gu erakargarri edo ez erakargarri sentitzearen helburua, gu kontrolatzea da."
Ez daude bi gorputz berdin, ez dauden moduan bi sexualitate edo genero identitate berdin. Bestela, ikusi Nu Project-en baitan ateratako argazki ZORAGARRI hauek. Genero identitate aldetik edo sexualitate aldetik aniztasuna oanrtzen gabiltzan moduan, geure barruan gorputz aniztasuna onartzen hasi behar garela uste dut...baina kontuz pribilegio egoeratik botatako diskurtsoekin! ;)
Irantzu Varelaren bideo hau ere zoragarria da eta 5 minututan oso ondo azaltzen du Lodifobia!
ANIZTASUNA MIRESTU!!
Aniztasuna da
nabarmenena aste honetako gaian. Zilegia dira gorputz guztiak eta errespetagarriak.
Pertsonek ikasi behar dugu desberdina dena ez dela arraroa, ezagutzen ez genuen
zerbait dela. Errespetua ez da eskatu behar duguna, Miresmena da eskatu behar
duguna, anitzak gara miresgarri eta aberasgarria da hori!.
Olarizuecharteren sarrera aukeratu dut pasaden urteko sarreren artean, oso material
interesgarria aurkezten duelakoBere materiala oso baliagarria da eremu
hezitzailean erabiltzeko.
Hezkuntza munduan
ikusten ditudan erronkak hauexek dira nire aburuz:
- Ezjakintasuna murriztu: badaude izaera asko ez direnak ezagutzen.
- Errespetua sortu, ezagutzen ez dugulako edo gure antzekoak ez direlako ezin dugu mesprezatu.
- Resilenzia sortu, gure “desberdintasunak” berezi egiten gaituzte eta maitatu behar dugu gure burua.
Esan beharra
daukat erronka hauek etxean ere landu behar dira, bestela gure lana askoz
zailagoa da.
Ikastetxeetan
erabiltzeko nik gomendatuko nuke Hur handitan saioko Mikeleren elkarrizketa.
Argiago eta lehunago ezin da azaldu nola sentitzen den Gizarteak “desberdin”
izendatu duen pertsona bat.
Halaber munduan
pertsona hauek bizi duten egoeraz jabetzeko
ILGA (the international
lesbian, gay, bisexual, trans and intersex association ) erakundeak argitaratzen dituen mapak izugarri
argigarriak dira.
Steilaseko iraultzeko
prest Unitate didaktikoa oso baliagarria da lehenago aipatutako erronkak
lantzeko.
Azkenik, bideoklipa uzten dizuet, ikasgelan hausnarketa egiteko letra oso baliagarria iruditzen zait
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
















