2019/03/04

Etxean hasi eta eskolan jarraitu behar du heziketa afektibo sexualak





Iazko sarreren artean Argineren “eskola gune segurua” hautatu dut. Hasieran egin duen akrostikoaren mezu  ederragatik eta eskaintzen dituen baliabide ugariengatik, tartean Amelia Valcárcel-en bideo interesgarria txertatzen du. Balio handiko filosofa eta komunikatzailea iruditu zait. Hitzaldiaren izena"El nuevo terreno de la libertad de las mujeres: el manejo de los afectos” da eta hausnarketa  sakonak adierazten ditu hezkuntzaren inguruan eta hiru azpimarra egin nahiko nituzke. Bata, gure ikasleak urtero udaberrian hostoberritzen diren zuhaitzekin alderatzen ditu, gu zahartzen goaz baina gazteak berdin berdin datoz, zalantza eta ezjakintasun berdinekin eta estereotipo eta rol berdintsuekin, errealitatea aldatzea ikaragarri kostatzen zaigulako.
 
Beste hausnarketa, irakurgaian ere azaltzen dena, “Siempre que se enseña algo, se enseña otra cosa, aunque seas muy profesional e intentes enseñar una cosa concreta, estas enseñando a ser un ser humano.” Ondorioz, heziketa afektibo sexualaren inguruan ikasten duten ia guztia, kurrikulum ezkutuan dago, batzuetan erakutsi edo ezkutatzen dugunagatik, jartzen ditugun eredu edo adibideengatik edo gure jarrerarekin une oro, erakusten ari garenagatik. Hirugarren aipua ere ederra iruditu zait, “La cultura es lo que queda, cuando se te olvida todo lo que aprendiste en el bachilerato”. Beraz gure erronka, bere identitate, orientazio eta sentimenduekin bat egiten duten pertsonak lortzea izan beharko luke, norberaren gaitasun intelektualetik haratago, pertsona libreak eta afektua adierazten dakitenak lortuko bagenitu ikaragarrizko aurrerapen hezkidetzailea emango genuke.

Aniztasun funtzionala duten ikasleekin lan egiten dudanez asko hunkitu nau Yes We Fuck  dokumentalak. Ez da batere samurra ikusteko eta zalantzak ditut momentu honetan ikasleekin ikusteko egokia ote den, baina irakasleoi begiak irekitzeko balio du  eta  hain barneratuak ditugun gorputz lirainekin egiten diren sexu edo afektu erakustaldiak, beste gorputz batzuekin gertatzen direnean, barne lurrikarak sorrarazten dizkigu, neri bahintzat hala suertatu zait. Era guztitara, oso interesgarria iruditu zait.


Baliabideei dagokienez DBHko kurtso guztietarako, “ Ni ogros ni princesas” Asturiasen ekoiztutako gida  liburua gomendatuko nuke. Kurtsoz kurtso banatua dago eta argibideez gain, lana egiteko hainbat baliabide praktiko eskaintzen ditu irakasleek lantzeko, nahiz eta irakasleek formazioa edukitzeak asko laguntzen duela aitortzen duen. Bertan INEk egindako inkesta “Encuesta de Salud y hábitos sexuales” aipatzen da eta gazteek beraien lagunengatik eta anai arrebengatik jasotzen omen dute informazioa, baina gurasoengatik (%53) eta hezitzaileengatik (%25) jaso nahi omen lukete. Beraz badugu zeregina.
 Gazteen premiak ikusirik, hezitzaileon erronka nagusia, heziketa afektibo sexualaren gaia egunerokotasunera ekartzea izan behar luke, ikastaro puntualetatik haratago, ideala zehar lerro moduan, gainontzeko ikasgaietan txertatzea izango litzake, irakasle guztiok beharrezkoa den formazioa jaso ondoren.  Aldi berean, gurasoei ere beharrezko informazioa eman beharko litzaiguke, gu ere heziketa afektibo sexualean eragile aktibo izan gaitezen.
Gure seme-alabek, tratu txarrik ez onartu edo emateko modua, ahalduntzea da, beraien buruak, gorputzak, desioak eta nahiak errespetatu eta errespetatu arazi ditzaten.    
Amaitzeko, ikasgela eta eskolak gai hauen inguruan ikasi, esperimentatu eta aske sentitzeko gune seguruak bilakatzea lortu beharko genuke.

Ilusio bat da normalitatea

Heziketa afektibo sexualaren gaia esku artean izan dudan egun hauetan hitz bat eduki dut etengabe buruan eta hau NORMALITATEA izan da. Eta honekin batera, normalitatea ilusio bat dela sentitu dut. pertsona bakoitza bakarra da munduan eta ondorioz, egiten ditugun gauza guztiak modu bakarrean egiten ditugu, harremandu, hitz egin, sentitu, pentsatu...eta noski, sexualitatea bizi ere.
Ondorengo bideo honetan Irantzu Varelak "Lo normal" deitzen diogun hau definitzen du eta nahitaez hauetariko gauza askorekin ez naiz identifikatua sentitzen.



Sexualitateari dagokionez, normalena heteroxesuala izatea da eta berau bizitzeko modu bat eta bakarra da legitimoa, hala nola: uglaketan izatea helburua, praktika sexualetan zakila alutik sartzea izatea normala, klitoria eta emakumeon plazerrari ez erreparatzea, sexualitate ez normatiboak duseztatzea eta zigortzea eta abar luze bat. Eta nola ez, aurreikustea denok eta gure bizitzako etapa guztietan heterosexualak eta heteropraktikanteak izatea.

Normaltasun hau deuseztatu nahiko nuke, izan ere, karga emozional handia gainean jartzen digula ikusten bait dut. Honekin batera, iazko ikaskide Iratxe Laesen artikulua ekarri nahiko nuke hona. Nik ere neska gazteengan ikusten ditut presio hauek izateak dakartzan karga emozionalak, nagusiki, bikotekidea edo ligerenbat ez izatearen presioa, nik neuk sentitu izan ditudan kargak dira gaztea nintzenean. Beraz, noiz arte egon behar dugu karga hauek belaunaldiz belaunaldi pasatzen?

Baliabide hezkidetzaileen artean Irantzu Varela eta Faktoria Lilako bideo/artikuluak eta Pikara Magazin aldizkariko artikuluak proposatu nahi nituzke. Zailtasuna zera da, normalitatetik ateratzen diren gaietaz hitz egiten dutela eta honek heldu asko deseroso sentiarazi ahal dituela, baina tira, ohituko dira!!! Pikaran argitaratutako artikulo honekin agurtzen naiz, "Queridx heterosexual ofendidx" deitzen dena, on egin!!

Zelai erdian eskola bat dago...


Ez dakit zuen garaian berdin bizi izan zenuten, baina atzera begirada bat botatzen dudanean pena handia ematen dit pentsatzeak zelako heziketa afektibo-sexuala jaso dugun. Bueno, jaso jaso… ez nago ziur horrela deitu ahal diogunik ere. Aste honetan ikusi dugun moduan, ikastetxean denbora tarte laburra eskaintzen zioten eta ugalketan, nahi gabeko haurdunaldien eta sexuen bitartez transmititutako gaixotasunen prebentzioan zentraturiko saioak ziren. Inork ez zigun plazerrari, desioari, harreman positiboei buruz hitz egin… inork.

Nire adineko mutilek porno matxista eta komertzialarekin hezi dira. Guk (neska/emakumeok*), sikiera saiatu gara horrelakoak ikusten. Maitasun erromantikoaren eta laranja-erdiaren mitoekin hezi gara eta, zoritxarrez, izan ditugun praktika heterosexualetan koitozentrismoa izan da nagusi, beti mutilen/gizonen desioak asetzeko helburuarekin. Gogoratzen dut lesbiana den lagun bati gure esperientzia eta bizipenak horrelakoak izan zirela kontatu genionean, ez zigula sinisten. Tristea da, baina horrela izan da bai. Edo horrela izaten jarraitzen du, hobeto esanda. Izan ere, pentsatu “Greyren 50 itzalak”, “Crepúsculo” eta abar fenomenoek sortutakoa.

Eskerrak, urteak pasa ahala, lagunartean batez ere, sexualitatea eta afektibitatearen inguruan hausnartzera animatu ginela.

Astean zehar landu dugun gai honen inguruan gehien eragin didan aipua, Gloria Fuertesen “Loreen maistra” izan da:


Hala ere, afektibitatea → harreman positiboak edota sexualitatea → desioa(abiapuntu) + plazerra(helmuga) kontzeptuek ere sakon sartu zaizkit.

Bestalde, ikasleen erdiak baino gehiagok eskola ez dela espazio segurua hautemateak, pena izugarria emateaz gain, hausnarketarako beharra daukagula iruditzen zait.

Iazko ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, Irati Gaztelurrutiarena izango litzateke; heziketa afektibo-sexualaren inguruan oraindik dauden erresistentzia eta tabuei buruz ematen duen ikuspuntuagatik.

Hona hemen heziketa afektibo-sexualaren inguruko baliabide eta proposamenen batzuk:

  • Mihi-Bero mahai-jolasa
  • Bilgune Feministaren “Sexualitatearen eztabaida” txostenean agertzen diren pelikula edo dokumentalak: “XXY”, “Fake Orgasm, Dirty diaries”, “El clítoris, ese gran desconocido”.
  • Isabel Duque psikologoa, sexologoa eta terapeutak sortu duen La Psicowoman kanala eta blog-a. Nire ustez, gaur egungo gazteengan oso modu eraginkorrean heltzen da. Pikara Magazinen ere kolaboratzen du (hemen postak). Bideo honetan, PsicoWoman kalera irtetzen da pornoari buruz galdetzeko:



Bertan, “The Porn Conversation” proiektua aipatzen du, Erika Lust eta Pablo Dobnerrek sortu duten erreminta edo baliabide bilduma bat irakasle zein familiei zuzendutakoa.


Nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak hauek dira:
  • Lehenik eta behin, eredu heteronormatiboa eta sexista, ugalketara bideratuta dagoena eta hegemonikoa dena, zalantzan jarri. Horretarako, jendartearen sentsibilizazioa eta formazioa beharrezkoa da. Ezin dugu onartu heziketa afektibo-sexuala ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratzea.
  • Pertsona beste sexualitate dagoela ikusarazi eta “normatik” ateratzen diren ereduak ezagutzera eman. Horretarako beharrezkoa da gu geu eredu izatea eta baita materialetan islatuta egotea.
  • Sexualitatearen inguruan dauden mitoak deseraiki (batez ere nerabeen artean, nahiz eta haiei bakarrik mugatuta ez dauden).
  • Afektibitatea pertsona guztien garapen integralerako funtsezkoa dela kontuan hartu eta gure egiteko/pentsatzeko/bizitzeko moduetan aplikatu.
  • Sexualitatea bizitzeko, gorputzaren autoezagutza eta onarpena sustatu, desioa eta plazerra abiapuntu eta helmugak izan daitezen.



Guzti honengatik, martxoaren 8an emakume*, trans eta bollerok lan guztiak, soldatapeko zein doako lanak, egiteari utzi eta kaleak hartuko ditugu. Greba feministak bizitzako esparru guztiei aurre egiten die, indarkeriari, parekidetasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei.

Emakume*, trans eta bollerok heteropatriarkatu kapitalistari planto! Bizitzak erdigunera!


2019/03/03

Heziketa afektibo sexual baten alde!




Gakoa heziketa afektibo- sexuala behar eta eskubide bat dela ikusaraztea da, nire ustez. Gai honetan ideologiak garrantzi eta pisu handia daukala uste dut, eta nahiz eta pentsatzen dugun hezkuntza munduan orokorrean ideia aurrerakoiak ditugun jendea dagoela, badago jende asko oraindik ere hezkuntza afektiboa ez lantzearen alde dagoena, eta ideia askorekin bat egiten ez duena orientazio aniztasuna, norbere gorputzaren inguruko erabakiak, ugalkortasuna… besteak beste.

Heziketa honen inguruko erronka handi bat da gizartean tabú den gai hau normaltasunez hitz egin eta lantzea da. Hau da, gizartean “zailtasunez” bizi dugun gaia, eskolan nola jorratu badakigu? Normaltasunez jokatzen dugu?

Heteronormatibotasun eta binarimoa alde batera uztea ere erronkatzat hartzen dut, izan ere, zaila izango da bestela guztiak onartzen dituen hezkuntza afektibo sexuala lantzea. Honekin batera erabiltzen ditugun material eta baliabideak ere.

Hainbat baliabide proposatuko ditut, inteesgarrak iruditu zaizkidanak:
-UN MURO QUE HABLE DE SEXUALIDAD: Sexualitatearen inguruko jarduera, historian zeharreko informazio pixka bat, ezaugarriak..
Osakidetzak bere web orrian duen Sexumuxuko koadernoak. Deskargatu ezkero, jarduerak eta PDFak informazioz josita dituelarik…
Nik proposatzen dudan bideoa honako hau da! Ideia, izen eta kontzeptu asko dauden arren oso ondo laburtzen baitu gizartearen aniztasun sexuala! https://youtu.be/1QbTZYiQ6BA

Irati Gaztelurrutiaren posta aukeratzen dut elkarbanatzen dituen bideoak oso egokiak eta balio handikoak iruditu zaizkidalako.

SEXUALITATEAREN KOLOREAK!!


Heziketa afektibo-sexuala beharrezkoa da bakoitzaren burua ezagutzeko, besteak
ezagutzeko, bakoitzaren bizipenak ulertzeko eta gorputza onartzeko. Baita besteak onartzeko
eta haiek gurekiko dituzten desberdintasunak ulertzeko ere. Horrela, ulertuz eta onartuz,
bakoitzak erabaki aproposagoak hartzeko gai izango da eta zoriontsuagoizateko aukera  
gehiago izango du.
Sexu-hezkuntza prozesu bat da eta aurrera doa umeen garapen mailarekin batera, beraz,
ematen dugun informazioa era batekoa edo bestekoa izango da haurren adinaren arabera.
Ikasketa prozesu hau bizitza osoan zehar eman behar da eta ez da soilik informazioa jasotzea,
sexualitatea bideratzen ikastea ere bada. Txikitatik sexualitateari buruzko informazioa eskura
izango dute, horrenbestez, hobe da, sexu hezkuntza on bat izateko, kontrolatzea eta ondo
bideratzea ikasten dutena. Familia, eskola eta gizartea dira umeen hezkuntzan parte hartzen duten
agenteak, beraz, sexu-hezkuntza osasuntsu bat hiru esparru hauetatik bultza dezagun, adina bakoitzari
egokituz


Prozesu osasuntsu bat garatzeko ondoko hauek kontuan hartu behar dira:

- Bakoitzaren garapen indibidualarekiko errespetua.
- Aniztasuna
- Sexualitatearekiko jarrera positibo eta arduratsua garatzea,  horrela, arduraz eta
erantzukizunaz jokatuko dute, beraiekiko ez ezik, bizi diren gizarte-testuinguruaren beste
pertsonekiko ere.
- Adinaren arabera landuko da.
- Ez dira ahaztu behar gai honekin erlazionatutako beste aspektuak: desioa eta plazerra,
emozioak, tratu onak, ezagutza, autoestimua, onarpena, kritikotasuna…


Gure eskoletan, gai hau ez dago curriculum esplizituaren barnean, ez da aniztasuna islatzen
eta estereotipoak erreproduzitzen dira. Gainera, askotan, kanpoko erakunde bat arduratzen
da horretaz.


Aurrekoa dela eta, oso egokia da SKOLAE bezalako programak. Programa honetan zeharkako
helburu, eduki eta ekintzak txertatu dira, eskola-ibilbide osorako eta lau ikasketak sakontzen ditu:


AUTONOMIA, INDEPENDENTZIA PERTSONALA ETA ENPLEGUA ikasketak bizitza-proiektu
oso baterantz eramango gaitu, genero-estereotipoak eta mugatzen gaituzten bestelako
baldintzatzaileak gaindituta
KOTZIENTZIA KRITIKOA BERDINTASUNIK EZAREN AURKA ETA ALDAKETARAKO
GAITASUNA ikasketak pertsona arduratsu (bai maila indibidualean, bai kolektiboan), aktibo
eta kritiko bilakatuko gaitu berdintasunerako bidean.
SEXUALITATEA, HARREMAN AFEKTIBOAK ETA INDARKERIAREN PREBENTZIOA ikasketak
harremanak eta maitasunak eraikitzeko autoezagutzan lagunduko gaitu, aniztasuna onartuta eta
harekiko errespetua erakutsita, indarkeria matxistetatik urrun.
LIDERGOA, PERTSONAREN AHALMENA ETA TALDEARENA, ETA PARTAIDETZA
SOZIALA ikasketak maila indibidualean zein kolektiboan indartuko gaitu, eta berdintasunetik
zein errespetutik gizarte-bizitza


Eskolan ditugun erronkak, nire ustez, hauek ditugu:
- Komunitate osoaren formazioa.
- Hizkuntza hezkidetzailea sustatzea eta hizkuntza sexista eta bazterkeria-adierazpenak
aldentzea.
- Sexualitate eredu anitzak ikastetxeko diskurtsoan barneratzea eta normalizatzea eta
bistaratzea.
- Aniztasunaren presentzia bultzatzen duen material didaktikoak erabiltzea.

SEXUALITATEAREN KOLOREAK





Aurreko urtetako sarrera hau aukeratu dut:

ESKOLA GUNE SEGURUA
Batez ere gustatu zait berak jarri duen koadroa mutilek eta neskek nola bizitzen duten sexualitatea
azaltzeko. Eskema horiek apurtu behar direla esaten du. 


KILIMETAN HAZIZ HEZI !!!

Aste honetan ere hainbertze ikasi dudala aitortu nahi dut. Bihotzez nekiena,
hitzez eta irudiz jantzi dut. Aurreko  ikastarokideek egindako posten
artean Garazi Esnaolarena aukeratu dut baliabideak eskolarako mailakatuak jarri
dituelakoz. Haur Hezkuntzarako:
Lehen Hezkuntzarako 
DBHrako 


Yolanda ikastarokideak aste honetan  partekatu duen  baliabide gunean baliabideen artean hau aukeratu nahi izan dut oso aprosa  eta beharrezkoa delakoz ikasle eta ikasle ez
direnekin, lantzeko, hau da,irakasle, familia, lagunarte, ...
Ikasleen artean behin eta berriz entzuten dut:
Denek ulertu behar dugu hau:
ezer ez egitea = egitea da
Aski da!  Nahiz eta sistema eta bere jarraitzeek nahi ez izan,gainerakoak mintzatu, ekiten badugu,  ziur nago: eguneroko jarrerak aldatuko dira; banaka aritu beharrean taldeka aritu beharra dugu.
Talde indarra ezin da txarrerako bakarrik erabili! Goazen onerako erabiltzera, laguntzeko, animatzeko,
ulertzeko, errespetarazteko,  …

Eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronka nagusitzat daukat nik hau.
AKTIBOKI  EKIN DEZAGUN!
Hau egiteko pausuak:
  • heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatu inplikatuak formatuz eta informatuz
(maitasun erromantiko, -fobia guztiak, heterosexualitatea eta Kinsey eskala,  
Nerea Sanchoren Kilimak …)

  • Jendartean eta egoera pertsonaletan   jokabide onartezinak identifikatu

(“Ez gure eskolan” programa arras interesgarria da, baliabidez beteta.

Lagungarri izanen diren gune interesgarriak hemen dituzue: