2020/01/20

Baliabideak hezkidetu: hezkidetzarako bideak baliatu



Sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezitzaileak erabiliko bagenitu, batetik, jarduera hezitzailea ez litzateke pertsona/irakasle/hezitzaile bakoitzaren pentsamolde eta izaeraren menpe egongo, hau da, gutxi batzuren ahaleginaren eta beste askoren pasotismoaren/ardura ezaren/kontzientzia ezaren mende. Bestetik, etorkizunari begira, nahiz eta orain utopia iruditu, sexu/genero sistemaren araberako menperatze harremanik ez litzateke eraikiko, hala, estereotipo eta aurreiritziak deuseztatuko lirateke, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan haziko lirateke, askeago. Aniztasuna aberasgarri izango litzateke.
Hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko, lehenik, betaurreko moreak jantzi behar ditugu eta horretarako formazioa ezinbesteko ikusten dut eremu hezitzailean, honek autokritikarako eta hausnarketarako bidea irekitzen baitu. Eta noski, hori gure inguruko pertsona guztiekin partekatu, hau da, hezkuntza eremutik at dagoen pertsona ororekin, gizartearekin elkarbanatu. Horrez gain, beti dira interesgarriak eta eraginkorrak inbertsioaren erregela edota Bedchel testa bezalakoak. 
Gainera, gizarteko beste hainbat eragilek (sare sozialek, hedabideek) ere beren ardurak hartu beharko lituzkete eta begirada hezkidetzailea sustatu, hausnarketarako bidea ireki, erreferente berriak proposatu… Hona hemen hainbat adibide:
La Sextako "El intermedio" saioko matxistometroa edo beste saio batean kalean egindako inkesta:

edo Peruko talde feminista batek sortutako mahai-jolasa, harreman txokikoak detektatzeko baliagarria, edo luzemetrai eta laburmetraiak (adibidez "A quien dices amar") sortu, edo komikietan pertsonaia berriak aldarrikatu Faith Herbert bezalakoak...


Beste urtetako postak irakurtzen eta ikusten aritu ondoren, Itsasoren honakoa hautatu dut, irudia (eta esaldia) benetan esanguratsua iruditu zaidalako. Nolako pentsamoldez hezi nahi ditugu ikasleak? Pentsamendu kritikoa sustatu nahi dugu? Askatasunean, aniztasunean eta diskrimazio hezan hazi nahi ditugu? Horretarako, ezinbestekoa da curriculuma eta baliabideak hezkidetzaileak izatea. Irudiak gogora ekarri dit Vox-ek eta bere ingurukoek proposatzen duten pin parental delakoak… Bide luzea dugu aurretik… 







 

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN


Gaur egungo hezkuntza sistema aztertuz gero argi dago ezinbestekoa dela gure jarduera hezitzailean sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabili beharra dagoela. Izan ere, modu honetan ikasleek jasoko lituzkeen mezu, irudi, jakintza eta abarretan hainbat aurreiritzi eta estereotipo deuseztatzeaz gain, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heziko lirateke sexu/genero araberako menperatze harremanak gaindituz eta desberdintasuna modu positiboan baloratuz. Honetaz gain, emakumeek historian zehar egindako ekarpenak ere txertatuko lirateke, alde batetik hezkuntzak duen ikuspegi androzentrikoa gaindituz eta emakumeak bistaratuz. Izan ere, kultura patriarkalak emakumearena ikusezin bihurtu du, etxeko eremura baztertuz, hau da, eremu pribatura mugatuz. Azken batean, emakumeak ahalduntzeko prozesua litzateke, hau da, emakumearen ekarpena baloratu egingo litzateke.

Honetarako argi dago, hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko estrategiak garatu behar direla. Momentu honetan argi daukat begirada hezkidetzailea sustatzeko, hau da, betaurreko moreak janzteko ezinbestekoa formakuntza dela. Izan ere, alde batetik, formakuntzaren bitartez hainbat eta hainbat irakasle baraien sentsibilizazioa finduko lukete, gaiari benetako garrantzia eta urgentzia eskainiz. Eta bestetik, formakuntzaren bidez estrategia desberdinak garatuko lirateke. Diagnostikoa egitea ere erabilgarria litzake, izan ere, bertatik jasotako informazioa pilak jartzeko guztiz baliagarria suertatuko litzateke, gaia ukatzen duten hainbat irakasleri errealitatea erakutsiz.
Bukatzeko, aurreko ikasturteetako ikastarokide baten post-a aukeratu beharko banu Eider Oleagaren "Curriculumak eraldatzen" aukeratuko nuke. Izan ere, oso interesgarria suertatu zait post-a. Batez ere, Eibarko Ikastaroetako bideo laburra "Hezkidetza hezkuntzan, ikasgelak aldaketa sozialerako tresnak" direla azpimarratzeaz gain, bizarrean daramagun motxila androzentrikoa aipatzen du, baita betaurreko moreen behaar eta irakasleon formakuntza falta.


CURRICULUM HEZKIDETZAILEA?

Hezkuntzan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Heziberri 2020 hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa dugu, konpententzien oinarritzen den eredua da eta dokumentu ofizial osoan, gutxitan aipatzen da hezkidetza kontzeptu bezala. Egia da, zehar lerro bezala aurkezten dela, aipamen xume batekin gehienetan. Dokumentu ofizialean horrela agertzea, oso esanguratsua iruditzen zait, ofizialki eta politikoki, hezkuntzan ematen zaion garrantzia maila oso argi ikusten da eta. 

Sistematikoki curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero, eskola eremuan eta hezkuntza esparruan aurrerapausu handiak lortuko genituzke. Lehenengo eta behin, lortuko genuke umeak txiki txikitatik estereotipo sexista gabeko oinarriak sortea eta berdintasunean oinarritutako mundua izatea. 


Curriculum hezkidetzaile bat lortzeko eta horren ondorioz eskola hezkidetzailea sustatzeko, argi dago oinarrizko estrategia bat izango dela irakaslearen rola. Argi dago, hezkuntzako dokumentu ofizialetan ez diotela inolako garrantzirik ematen hezkidetzari, horregatik gure esku hartzean dago gakoa. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da irakasleon sentsibilizazioa lortzea, formakuntza jarraia jasotzea, diagnostikoa egitea eta talde lanean aritzea betaurreko moreak kendu gabe.

Haur Hezkuntzan eta lehen hezkuntzan baliabide asko daude hezkidetza lantzeko, motibazioa lortuz. Horretariko bat aurreko edizioetako sarrera batean topatu dut, eta baliabide honen argibideak ondo azaltzen ditu. 
Bestetik, haur hezkuntzan erabiltzen den baliabide eraginkorrena ipuina da. Ipuinaren bitartez gai desberdinak landu ahal ditugu eta ikasleek modu oso eraginkorrean barneratzen dituzte. 

CURRICULUMA ETA BALIABIDE HEZKIDETZAILEEN BILA

Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero? Lehenengo eta behin, txiki txikitatik hezkidetza landuta izanez gero, errazago izango litzateke berdintasunean oinarritutako mundua izatea. Emakume eta gizonen arteko harremanak berdintasunean oinarrituta izanez gero, nire ustez, mundu zoragarri baten bizi izango ginateke. Agian, nahiko utopikoa da, ezta?

Dena dela, emakumeen ekarpenak ezagutuko genituzke eta eskolan haiek ikasiko lirateke: emakume zientzilariak, idazleak, filosofoak, historiako protagonistak... Emakumeak izendatuak izango lirateke, duda barik.





Zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat? Zerbait aldatu nahi badugu, edozein gaian, formakuntza da giltza. Irakasleei betaurreko moreak ipintzen badiegu, begirada desberdinarekin aurrerapausu itzela egingo genuke. Irakasle guztiei II Hezkidetza Planean dauden 8 zutabeak euren eguneroko jardunean landu behar dituztela iristen bazaie, lanaren gehiengoa egina izango genuke. Beraz, formakuntza eta formakuntza beharrezkoa da.
Iazkoen artean Andonik idatzitako postarekin bat nator. Berak dioen bezala, testuliburu hezkidetzaileak egiteko esfortzu txikia egin da oraindik. Eta egia da, formakuntza behar da benetako inplikazioa lortzeko.

2020/01/19

Baliabide hezkidetzaileak eta irakasleek ildo berdinetik

Baliabide hezkidetzaileak eta irakasleek ildo berdinetik



Sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezitzaileak erabiliz gero aurrepauso handia izango litzateke eskola eremuan, alde  batetik estereotipo sexistak gure ikasleengan gutxitzeko eta beste alde batetik eremu pribatua  balorean ipintzeko eta protagonismo apurra emateko.  

Hala ere, curriculum eta baliabide hezkidetzaileen erabilera eraginkorra izateko, irakasleen rola oso inportantea da eta irakasleek ideia berdina transmititu beharko lukete koherentziaz jokatzeko,.  hizkuntza ez sexiata erabiliz, atentzio berdina emanez neskei eta mutilei, aurreiritzi gabe, espektatiba berdinak edukiz, e.a.
Inbertsio legea  egitea nire ustez estrategia eraginkorra eta oso ikusgarria da hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko.



Alikanteko instituto bateko ikasleak egindako reggetoia antisexista:


 Aurreko edizioetako ikastarokideen 2 post baino ez dut aurkitu, eta hauetatik Ixarena “Nork erran du ezer” izeneko posta asko gusttua zait.

Ixarrek dioen modura  gazteen erreferentzi gunea sarea denez material hezkidetzailea saretzeko aldarrikapena egiten du. Berarekin guztiz ados nago eta, are gehiago kontutan izanda eremu txikiko hizkuntza dugula eta gure hizkuntza munduko mapan ipintzea ere garrantzitsua dela.