2019/01/28

Baliabideak saretu eta elkarlana biderkatu


Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero?
Erabiltzen diren curriculum eta baliabide didaktiko guztiak hezkidetzaileak izateak, nire iritziz ikaragarrizko  aurrerapena izango litzake. Gazteei, gutxienez eskolan iristen zaizkien irudi eta mezuetan, estereotipo eta aurreiritziak deuseztatzeak eta bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratzeak beraien identitate pertsonala garatzeko askatasun gehiago emango lieke. Eta pentsatzen jarrita ez dut ulertzen zergatik administrazioek ez duten gehiago behatzen eta mugatzen eduki sexista edo ikuspuntu androzentristak dituzten eskoletako liburu eta materialak, zergatik ez duten editorialekin elkarlan handiagoa egiten liburu eta eduki hezkidetzaileak sortzen.
Nik dakidala, 2013an Hezkuntza Sailak  Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana” argitaratu zuen. Baliabide beharrezkoa  bertako helburuak jorratzeko baina horrelako tresna, eskolek nahieran baliatu dute eta ez da jarraipenik egin edo amaierako ebaluaketarik egin bost urte pasa ondoren.
Hori horrela izan da ere, ez nuke ahaztu nahi irakasle eta eskolan dabiltzan gainerako eragileek duten garrantzia, gure bitartez jasotzen duten curriculum ezkutu horregatik. Batzuetan nahiz eta material egokia eduki irakasleon komentario edo iritziekin bertan behera bota ditzakegu liburuetatik edo curriculumetik jaso dezaketen mezu hezkidetzailea. Beraz, funtsezkoa da inplikatuen sentsibilizazio lortzea eta formazio trinkoa izatea, dugun parekidetasun gabeziez eta sexismoaz erreparatu eta aldaketaren premiaz jabetzeko, Marian Morenok dioen moduan, material didaktikorik onena gure zerebroak dira. 

Zure ustez eremu hezitzaileetan baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat?
Pertsona formatuekin gure eskoletan diagnosi on bat egiteak, sinesten ez dutenei edo premia ikusten ez dutenei konbentzitzen lagun dezake. Bide batez, behar beharrezkoak dira baliabide ekonomikoak: Curriculumak eta baliabideak aldatu, proiektu berriak sortu eta ikastaro zein tailerrak garatzeko dirua behar da. Argi izan behar dugu, eskolan hezkidetzarako erabiltzen den  dirua gizarterako inbertsio ikaragarria  dela.
Eider Olareagaren “Curriculunak eraldatzen” posta arraz interesgarria egin zait eta bertan bi atal nabarmenduko nituzke: 2015 urtean Eibarko Udako Ikastaroetako bideo laburra, non “Hezkidetzak hezkuntzan, ikasgelak aldaketa sozialerako tresnak” duen garrantziaz gain, denok daramagun motxila androzentrikoa, betaurreko moreen premia, formazio trinkoa irakasle-eskolan eta abar aipatzen ditu.

 Bigarrena, eskolako irakasle talde batek sorturiko proiektuaren berri emate du, bloga erabiltzen dute baliabide pedagogiko bezala, oso polit eta egokia iruditzen zait nahiz eta elikatzeko lana dezente izan eta gazteen inplikazioa ezinbestekoa ikusten dut.
 


Ondo izan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat