2019/01/28

Curriculum/Baliabideak?


Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan ikusitakoari buruzko
HAUSNARKETA:

Curriculum-edukia esaten zaio ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementuen multzoari eta hezkuntza-eredu pedagogikoaren "esparrua" esaten zaio hezkuntza-eredu pedagogikoaren ildo nagusiak biltzen dituen dokumentu bati, curriculuma garatu ahala zehaztuz joango denari.  Hau da, klasean eta bertan osatzen den jarrera, harreman eta edukiari.

“Curriculum bat hezkidetzaren ikuspuntua txertatuz gero,  pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heztea izango du helburu, sexu/genero sistemaren araberako menperatze harremanik ez dira emango eta diferentziatik berdintasunean heziko da. Hori lortzeko, ikasleen trebetasun guztiak garatu eta estereotipo eta aurreiritziak deuseztatuko dira bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratuz ”.

Irakaslearen prestutasuna eta asmoak beharrezkoak dira honelako lan bat egiteko. Beraz, galdetuko dut: Edozein izan daiteke hezkidetzan irakasle? Zer da onartu eta onartuko ez duguna?  Irakaslearen asmoak pisu handia dutelako ondoren hezkidetza programan sartzeko orduan eta egiteko moduan ere.
Metodologiari dagokionez irakasleak bete behar duen taulan hainbat puntuk atentzioa deitu didate:
“Sexua eta generoa gainditzen dituen portaera batzuk garatu ditut” aipatzen da klasean neurtu beharreko puntu bat bezala, bano zer da hori? Nola ebaluatzen da? Ez digute hazi genero ez binarista gailentzen den sistema batean orduan horri aurre egitea oso zaila da eta tresnak baditugu, nola ekingo dugu?


“Genero rolak aldatzeko aukerak eman ditut” hemen aurrekoan aipatutakoa gerta liteke.
“Lengoaia ez sexista erabili dut” hemen mailak eta mailak daude, aurretik ikusi dugun bezala denok hauteman ditzakegu esaldi sexistak bano benetan aldaketa emateko hitz berriak asmatzen ibili beharko ginateke eta horretarako kurtsillo bat egin.

Metodologiaren bigarren taulan bai neska eta mutilekiko nolako jarrerak izan behar diren azaltzen du. Bano nola aldatu dezakegu jarrera, askotan proiektu erreformista bat egitean ez ditugu bideak markatzen. Eta, hori, nire ustez da hemen gertatzen dena, oso modu politean gelditzen da klasean egin beharreko pausuak jarraitzea bano gero egiten ditugun pauso horiek nora eramaten gaituzte? Hori ez dut hain argi ikusten hemen.



Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta
baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero? Aipatu 2 aspektu nagusi.

Aldatuko litzatekeen lehenengo gauza gelan hausnarketara bideratuko luke eta oso lagungarria iruditzen zait. Eta, bestetik, askoz lan handiagoa beharko lukeela.

Zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan
oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia erabilgarri bat?

 Autokritika guztiz beharrezkoa iruditzen zait, proiektu sortzaile eta aske bat izateko asmoz sortua bada etengabeko autokritika behar da berritzen joateko. 




Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post HAU aukeratu dut oso ados naguelako planteatzen dituen erronkekin. 
Eta bukatzeko....aste ona izan!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina