2019/01/28

Balia ditzakegun bideak



Curriculumarekin gora eta behera gabiltzan egun hauetan oiloa eta arrautzaren pradoxa etorri zait burura, hau da, zein da bidea, jarrera edota testuinguru hezkidetzaileak sortzeko? Curriculuma aldatzetik hasi behar gara? Gure eguneroko ekitea aldatzetik hasi behar gara? Bi bideak aldi berean egin behar ditugu? Jakina da, galderak galdera, heziketaren munduan gabiltzon profesionalen artean aniztasun handia dagoela eta bide ezberdinak sortu behar ditugula toki berera iristeko, alegia: gizarte feminista bat. Horregatik, ez gaitezen larritu, baliabide hitzak berak dioen bezala, guk ere, erabili daitezkeen bide horietariko asko har ditzakegu, aldatzen joan ere bai.

Gaurkoan bide horietako bat aukeratuko dut, alegia, ekinez egiteko erabakia hartu dugunona, Curriculumeko aldaketak zerutik ez dira eta etorriko. Gainera, gure oztopo handiena zera da, estatu matxista batean gaudela, beraz, ezin gara politiko, hezkuntza departamendu eta antzekoetara begira egon pausuak emateko. Aldiz, curriculumak eta egunerokotasunak uzten dizkigun zirrikitu guztiak erabili behar ditugu geure helburua lortzeko.

Helburu honen bidean pare bat gauza otu zaizkit ekinaren estrategia honekin jarraitzeko, ikus entzunezkoak hain zuzen ere. Hezitzaileok gehientsuenetan filmak geuk aukeratzeko parada izaten dugu eta hemen doaz bi proposamen.

Lehenengoa atera berri den ERRAIAK dokumentala da. Emakumeei eta irrintziari buruz dihardu, modu polita geure kulturako errealitatea ezagutzeko. Bertatik tiraka, sorginak, inkisizioa, konkista eta abar luze bat landu ditzakegu.

Eta bestea, AMAMA filma da, hau ere euskarazko produkzioa. Bertan, baserri mundua eta mundu modernoaren arteko talkaz dihardute, gure historiako une hori landu behar dugunerako film paregabea iruditzen zait. Hemen uzten dizuet trailerra eta hemen film osoa euskaraz.

Beste urteetako post bat aukeratzerakoan, Irati Gaztelurrutiaren honako hau aukeratu dut, izan ere, gauzatxo txiki baina garrantzitsuei erreparatzearen garrantziaz hitz egiten du.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina