"Nortasun arlo guztietan eta besteekiko harremanetan ahalmen afektiboak eta indarkeriaren, edonolako aurreiritzi eta diskriminazioen eta esteriotipo sexisten aurkako jarrera garatzea"
Horrela definitzen du Lehen Hezkuntzako Curriculumeko xedeetako bat, Nafarroako Foru Komunitateko 2014 Foru Dekretuak
Helburu hau lortu ahal izateko hezkidetzaile ikuspuntua ezin dugu ahaztu, betaurrekoak soinen eraman behar ditugu. Sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero, hainbat alderdi aldatuko lirateke:
1.- Eskuetara iristen zaizkigun baliabide, proposamen, ospakizunen,... aurrean, androzentriko den ikuspuntua baztertuko genukeelako. Modu honetan historia berriz interpretatzeko eta disziplina bakoitzaren barne ikuspuntua lantzen lagunduko genuke.2.- Gure helburu nagusia, ikasleak ikasten ikasteko gai izatea da. Ikasi beharrekoak hezkidetzaile ikuspegia badu, izaera hekidetzailearekin, ikaslea sistema honetara egokituko da eta sistema honetan iraungo du.
Beraz, eredu eta izaera hezkidetzailea sustatzeko tresna baliagarria iruditu zait Emakundek eginiko materiala
Bestalde, "Curriculum eta baliabide didaktikoak" izeneko irakurgaian azaltzen den prozedura erabakiak hartzeko, oso lagungarria egin zait.
Bukatzeko aipatu behar lehenengo edizioko posta, Maitane Ortiz de Martiodak idatzitakoa.Bertan azkeneko atalan azaltzen duena interesgarria iruditu zait, ditugun erronkak azaltzerakoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina