Hezkuntzak “pertsonen hazkunde integrala izango du xedetzat eta nortasun pertsonalaren garapena hartuko du oinarritzat, era guztietako diskriminazioak gaindituko dituela”. Aldiz, Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa dokumentu garrantzitsua aztertuz gero, “hezkidetza” behin baino ez da aipatzen… Zelan izan liteke??
Marko legala landu genuenean, argi geratu zen bai curriculuma eta baita baliabide didaktikoen izaera hezkidetzailea bermatzea oso garrantzitsua dela hezkuntzaren dimentsio guztietan.
Heziberri 2020ren glosarioaren arabera, ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementuen multzoari “curriculum-edukia” esaten zaio. Baina curriculuma hezkidetzaren ikuspuntutik egiteko, zer hartu behar dugu kontuan? EMAKUNDEk argitaraturiko Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gidaren arabera, iturburu hauen eragina aintzat hartu behar da:
Baina… edozein txolopote baten aurrean gaudenean bezala… nondik hasi gaitezke??
Lasai, pausoz-pauso, curriculum hezkidetzailea eraiki dezakegu. Baina horretarako, teoriatik praktikara salto egin behar dugu!
Lehenengo eta behin, autoebaluazio bat egitea beharrezkoa da, diagnosia sustatuz. Hemen, egoera zein den ezagutu (nolako jarduerak, edukiak, metodologia eta materialak sustatzen ditugu?); gabeziak eta indarguneak identifikatu; eta, noski, hezkuntza-komunitateari ezagutarazi behar diogu.
Eta orain zer???
Erabakiak hartzeko unea iritsi da jada. Zer egin hezkidetzaile ez diren baliabideekin? Momentuz, nagusi den egoera da hau… eta hemen aukera ezberdinak ditugu: baliabidea gure esku ez dagoenean eta mantendu behar dugunean, ikuspegi kritikoz aurkeztu behar dugu (mahai gainean jarri). Batzuetan, baliabidea moldatzeko aukera izango dugu eta une horretan, ezinbestekoa da genero ikuspegia txertatzea material hori moldatu edota osatzeko. Aldiz, baliabide hori(ek) erabiltzeko edo aldatzeko aukera gure esku dagoenean, hezkidetzailea den beste batengatik ordezkatu dezakegu edo, topatzen baldin ez badugu, sortu dezakegu ere.
Izan ere, baliabideak egon badaude… eta guri dagokigu ez dauden horiek sortzea…
Horien artean, ipuin hezkidetzaileen bildumatxo bat daukagu; bai gazteleraz eta baita euskaraz. Adibide gisa, Raquel Diaz Regueraren “Printzesa arrosa izatea baino aspergarriagorik!” estereotipoak apurtzeko ipuina euskaratua:
Sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero, zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea?
Alde batetik, diagnosi (on) bat egiteak behartuko gintuen hausnarketa minimo bat egitera; bakoitzari, bere buruari eta sistemari begira ere. Bestetik, gure egunerokotasuna guztiz aldatuko litzateke..! Ezin imajinatu zenbateraino! Kasi-kasi utopia bat iruditzen zait…
Nire ustez eremu hezitzaileetan/jendartean eta baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko ezinbesteko estrategia formazioa da, kontzientzia piztea!
Honela, baliabide hezkidetzaileen beharra ikusaraziko litzateke. Genero ikuspegia txertatu behar dugu txikitatik, bai eskolan eta baita etxean ere. Baina, betiko moduan, instituzioek ere beraien “borondatea” praktikara eraman behar dute, gauzatu egin behar dira paperean idazten diren guztiak…
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, Goretti Eskalzarena izango litzateke. Berak dioen moduan, estrategia betegarri garrantzitsuena formakuntza dela iruditzen zaidalako… “Hezkidetzak duen garrantziaz kontzientzia hartu ezean, gaiarekin sentsibilizatutako jendarte bat izan ezean, feminismoa sistematikoki irakatsi, ikasi eta praktikatu ezean, eskola zein gizartea nekez izango baita hezkidetzailea”.
Azkenik, aste honetan ikusi dudan berri interesgarri batekin agurtzen natzaizue…
Ondo izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina