2019/01/29

BIOGRAFIA PERTSONAL ASKEAK ERAIKI DITZAGUN!





Gure gizartean sexismoaren isladak hantzeman daitezke edonon. Galdera da: bizitzan zehar egiten ditugun hautu garrantzitsuak eta mantentzen ditugun jokabideak, ez ote daude inposatutako sexu-genero sistema horren eraginagatik baldintzatuta? Alegia, benetan askeak ote gara gure bizi proiektuak martxan jarri eta batera edo bestera bideratzen ditugunean?

Datuek ez dute askatasun horren berri ematen. Guztiz kontrakoa: ibilbide-akademikoak nahiz ogibideak erabakitzerako orduan, genero-arrail izugarri baten presentzia jartzen dute agerian hainbat ikerketek.  Esate baterako, mutilek neskek baino 4 aldiz gehiago hautatzen dituzte ingeniaritza edo informatika ikasketak eta neskek proportzio berdinetan osasun zientziekin lotura dutenak. Eta beranduago, emakumeen presentzia erabaki-guneetan oso minoritarioa da. Adibidez, EAE-ko 10 alkatetzatik 2tan bakarrik daude emakumeak agintean.

Errealitate gordin horren atzean dagoena, sozializazio prozesuak aurrera egin ahala ematen den generoaren eraikuntza desberdindua da. Familiatik, eskolatik nahiz gizartetik eratorritako espektatibek haur eta gazteengan eragin handia dute. Neskekiko, ondorio bereziki negatiboak dakartzaten gutxiespenezko izaera duten aurreiritziak proiektatzen dira, autokonfiantza baxuagoa sorrarariz haiengan.


Josune de la Peñak idatzitako “Hitz gutxiago eta ekintza gehiago” izenburupeko post-a aukeratu dut. Egileak generoaren araberako desberdintasunak zehatz-mehatz aztertzen baititu, bai ikasketa-bidea hautatzerako orduan eta bai lan-merkatuan gizon eta emakumeek betetzen dituzten lanpostu desberdinak azalduz.



Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena. Nire iritziz, orientazio hezkidetzailearen erronkarik nagusienak ardatz hauen baitan egituratzen dira: 

+ Gauzak Emakumebatenmoduan!! egitearen balioa aldarrikatzea.

+ Ikasketa nahiz ogibideekiko aurreritzi estereotipatizatuen azterketa egitea eta eraikuntza sozial gisa kontzebitzea, “biologiaren baldintzapen” gisa ikusteari uzteko.

+ Hezkuntza afektiboa eta elkarrenganako ardura/zaintza ekintzak sustatzea.

+ Neskengan auto-konfidantza suspertzeko eta parte hartze parekideai bide emateko estrategiak aplikatzea.

Orientazio hezkidetzailea egiteko material lagungarriak: 

Hona Mujeres Fundazioak “Formulas para la Igualdad” izeneko koadernoen artean orientazio akademiko-laboralera bideratutako material hezkidetzailea:

Eta, amaitzeko, tutoretza orduetan lan daitekeen pelikula baten trailerraren esteka gehituko dut. Bertan, munduaren generoen araberako hierarkia aldrebestuta agertzen da. Egoera inbertitu imaginario horretan zeharo txundigarri eta surrealistak egiten zaizkigun gertakizunak ematen dira. Eta, benetan, egungo errealitatearen inguruan zer pentsatu ematen du: “No soy un hombre fácil”





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina