2019/01/30

Orientazio manipulatua


Aste honetan jaso ditugu datuak oso esanguratsuak iruditu zaizkit, jakin badakigu ikastetxeen estereotipoak erreproduzitzeko joeraz, baina datuek beti ere dakigun hori muturren aurrean jarri eta nondik norakoak argiago adierazten dizkigute.
Oso adierazgarriak iruditu zaizki Amparo Tomek emakumeon egoteko erak baloratzeko ematen dituen PISTAK:
-Arrakasta/Adiskidetasun
-Isiltasuna/Harrokeria
-Porrota/Perfekzioa
-Edertasuna/Bazterkeria
-Pasibotasuna/Agresibitatea
-Amore ematea/Zigorrak jasotzea
Oso identifikatua sentitu naiz hemen adierazten ziren egoteko erekin. Emakume eraikuntza honetan neure barnean egoteko modua hauetako askorekin identifikatzen naiz eta neure ikasle asko eta askorengan joera berdina ikusten dut.
Noski, harrokeria,agresititatea, zigorrak jasotzea...mutilengan ikusten ditudalarik. Eskolan, kalean, tabernan, familiartean…
Lehengo urteko ikastarokideetako honako hau aukeratu dut, bideo interesgarriak aurkeztu dituelako. Eta bide batez, neuk ere dokumental honen berri eman nahi dizuet. "Miss escaparate" izena du eta aspaldi ikusi nuen unibertsitatean, komunikabideek emakumeon eraikuntzan duen eraginaz hitz egiten du eta eskolaz gain, hezten gaituzten hainbat munstro handik ere funtzionatzen dutela gogora ekartzeko aproposa iruditzen zait:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/02/orientazio-hezkidetzailea-askeago.html

Nire iritziz, erronka nagusiak honako hauek lirateke:

Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da . Matematika problema baten aurrean 5 antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira (pentsa dezagun ingeniaritza eta zientziekin loturiko esparruak direla ekonomia mugitzen duten esparruak). 

-PISAko datuen artean, honako hau bezalakoekin amaitzeko, nesken konfidantza eta autobalorazio positiboa lantzea. Egiteko gai direla esan, behin eta berriz gogoratu. Egiten dutena goraipatuz, baloratuz, laguntasuna eta zaintza lana lehen planoan jarriz. Hori baloratzen badugu, autokonfidantza landuko dugulako, eta konfidantza sendotuz, edozer gauza egiteko gai direla sendotu. Honakoa ikastetxe eta gurasoen erronka litzateke.

Soldataren kasuan, mundu mailan ​emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez          beste. “Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko         Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez         bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen batez          besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko” .


-Bigarren erronka berriz, mundu mailakoa litzateke. Merkatuaren analisia egiten duen txosten honetan dioen moduan, soldata arrakala sekulakoa da mundu mailan. Aurrekoa bezalako helburuek lagunduko dute mundua aldatzen, baina merkatua lanbideen balioa aldatzen hastea ere beharrezkoa ikusten dut, aldaketa behetik gorakoa izango dela ados, baina merkatuak, soldatapeko lanak ere badauka zeresana. Haiek aldatuko ez badute ere, geure kontsumo ereduek, geure bizimoduek aldatu beharko dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina