![]()  | 
| Irudi moldatua: Agenda escolar Coeducativa 2018/2019, Junta de Andalucía | 
Aste honetan Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan ikusitakoari buruzko memea hau da: ikastetxetan curriculuma eta baliabideak berrikustearen  gauzatzeko hainbertze baliabide eskuratu ditugu. Ez dugu aitzakiarik! Lanean  hasteko tenorea dugu, atzera ezina, sahies ezina! Irakaslea naizen aldetik,  gure ikastetxean oraintsu abiatzen ari  gara diagnosi fasea burutzen, hortaz gai hau ezin gusturago irakurri eta hartu dut. Une honetan, etorkizuneko helduek hezkidetzeko duten aukera  bakanetakoa   ikastetxean dago. Has gaitezen!  Hain egoki adierazia den  esaldia berridaitziz, 
      Izaera hezkidetzailea txertatzen ez bada, berriro ere, Zygmunt Baumanek 
      sorturiko metaforari aipamen eginez, ikasleak etengabe eta abiadura handiz
    aldatzen eta berreraikitzen ari den mundu moderno likido baterako hezi beharrean, 
aspektu honetan ere kultura solidoa transmititzen jarraituko du: sistema
 patriarkalaren mezuak zein jakintza naturalizatuak erreproduzitzen eta haren 
transmisio-kate izaten.
Egin dezagun!!!!!  Hezkidetza dezagun !!!
Gure jarduera hezitzailean sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero,  biztanleri erdia ikusaraziko genieke ikasleei  erreferenteparekideak eta errealak normalitate gisa  barneratzeko bidea izanik. Horretaz gainera, ikerarkiak parekatzeko bidea hasiko litzateke, emakume zein gizon parean jarriz. 
Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia erabilgarria  Bechdel testa dugu, filmetan, komikietan eta bestelako kultura-produktuetan genero-bereizkeria detektatzeko sistema  erraza.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Argiñek egin zuena aukeratu dut,     Eskola eraldatzen!  Gaia argiro aurkeztu du eta iturburuak eredu desberdinetan erkatu:
Ane Leniz, aurreko ikastarokideak  egidako komikia ere bertan aurkitu dut, eta gaiaren aurkezpena gustatu egin zait.






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina