2020/02/16

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen.

Aste honetan emakume ausarta baten hausnarketa mingotsa idatzi dut, izan ere, zenbait emakumerentzat gorputza proiektu baino diktadura da. Bestalde, mugimendu feministak gero eta gehiago hitz egiten du lodifobiari buruz.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean  Maria Erostarberena aukeratu dut, izan ere, Naizen erakundeko bideoan  hausnarketarako oinarrizko galdera luzatzen digu guztiori: NOR NAIZ? Nik uste oso modu naturalean ispilu aurrean jartzen gaituzte galdera horrek eta, era berean, identitatearen aniztasuneko errealitatean.



 
Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen web gune bat,  bideo bat eta gida bat aukeratu ditut. Gida[1], oker ez banago, nahiko ezaguna da, baina nire ustez, oinarrizko bezain erabilgarria da:

Bideoren aldetik, Lekeitoko eskolako aurkezpena ekarri dut. Han ikastetxe oso bat Hezkidetzaren garrantzia azpimarratu nahi dudalako.
 



MECko web gune honek ( https://www.youtube.com/watch?v=Fxt_MZKMdes) ere material asko eta erabilgarri bildu ditu. Baliabide horiek guztiak tolerantzia bultzatzeko  aterpean daude, eta sentsibilizatzeko eta eskolako ekintzak diseinatzeko  oso gomendagarria da.

Bukatzeko, hona hemen eremu hezitzaileetan zein jendartean lantzeko zenbait erronka:
Anzitasuna kontzeptuaren garrantzia ahotik praktikara pasatzea.

  • Sexu eskubideak ezagutu eta bermatzen hastea:

  • Irakasleentzako kalitate handiko prestakuntza eskaintzea, izan ere, irakasle askok pentsatzen dute haiek ez direla profesionalik egokienak gai hauek jorratzeko.
  • Era berean, irakasleei zein familiei oinarrizko baliabideak eskura jartzea.
  • Atal honetan egokia da berreskuratzea aste honetako gidak proposatutakoa:
    o    Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen du.
    o    Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinesten du.
    o    Heteronormatibitatetik aldentzen da.
    o    Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzen du.
    o    Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzen die.
    o    Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzen du.
    o    Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten du.
    o    Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzen du.
     





[1] Edizioa: 2015eko maiatzaren 17a • Koordinatzailea: STEILAS. LGTBIQ TALDEA • Ilustrazioak, diseinua eta maketazioa: Concetta Probanza • Inprimaketa: Marra servicios publicitarios • L.G.: BI 2729-2015 irudi/bideo/gida digitalaren bat


ASKATASUNEAN ANIZTASUNA ERAIKIZ


             


         
Aste honetako nire ekarpena Eva Perez-Ponsen aipua honekin hasi nahiko nuke identitatea eta aniztasun sexuala pluralean eta mugimenduan jartzeak baitakar aurrerapausoak emateko lehen urratsa.


Josebe Iturriozen aipu bati ere eutsi nahi diot. Emakume-gizon gisa aurkezteak eta horren atzean eraikitzen dugun guztiaren zamak ez baikaitu libre eta aniztasunean hezten, hazten uzten.



Beste ikasturteetako  posten artean ArgiƱe Alacano Loitiren   Zelaierdian eskola bat dago aukeratu dut, jaso dugun heziketa afektibo-sexualarekiko egiten duen hausnarketa eta egin dituen ekarpenak oso aberatsak iruditu zaizkidalako.
ArgiƱek dioen moduan hori ikusten baitut hezitzaileon erronka nagusia gure seme-alaben, ikasleen, gaztetxoen heziketa afektibo sexuala guk jaso duguna deseraikiz eraikitzea.
Lehenik azter dezagun gure burua, zabal dezagun gure ikuspegia eta kolokan jar dezagun gure eraikuntza pertsonala. 
Azter ditzagun gure emozioak, gure bizipenak eta entzun ditzagun besteenak. Beha ditzagun gure txikienen nahia eta desirak eta lagun diezaiegun askatasunean beraien identitateak eraikitzen.
Jar dezagun heziketa afektibo sexuala heziketaren oinarrian, egunero, etengabe landu beharreko lehentasun gisa eta ez programa, modulu bakan gisa!





Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen bideo hau  gomendatu nahiko nuke:


Amelia Barquinek luzatzen digun galderari eutsi nahi diot nire ekarpena bukatzeko: “Aniztasunaren diskurtsoa denon ahotan dago; aniztasun hitza hezitzaileoi ez zaigu mingainetik joaten, hezkuntzaren egungo ikuspegiaren ezinbesteko parte delako. Zorionez, bestalde. Baina zer gertatzen da praktikan, benetako bizitzan?”
Aniztasunak aberastasuna dakarrela sinetsi eta benetan praktikan jarri arte ez baitugu estereotipoekin bukatuko eta elkar minduz, irainduz jarraituko dugu.

Izan gaitezen aske zer garen sentitzeko, izan gaitezen libre zer nahi dugun jakiteko, izan gaitezen aske nahi dugun hori landuz gure identitateak eraikitzeko eta jendartean zoriontsu elkar bizitzeko!!