2020/10/26

Hezkidetza... prozesu eraldatzailea!

    Aski ezaguna dugu Hezkidetza hitza, baina zertan datza? Etengabeko hausnarketa izan beharko luke prozesu guztiak bezala, kontzeptu bizia baita. 

    Pertsona integralak, identitateak eta elkarrezagutzak ahalduntzera eramango gaituenak.



 

EMAKUMEAK ZER????


     Sare sozialak gero eta garrantzi gehiago daukate bazken denboraldi honetan baina alde onak eta alde txarrak ere badauzkate. Eta ikasi behar da nola erabili ondo. 




 


 

 


Arratsalde on!

Marta naiz, gauza asko ikasteko prest zuekin. 



Nor naiz?

 Adriana Zagar naiz, munduko beste hiritar bat.

Hemen nago ikasteko grina dudalako, baina batez ere gaur egun lan egiten dudan Lanbide Heziketako zentruan emakume bezala bizitzen ditudan egoerei aurre egiteko tresnak eta baliabideak eskuratzeko.

Lanbide heziketako irakaslea naiz, Donostiarra, Errenterian bizitzen. Kirolaria ere, iaz Izotz Hockeyen Logroñoko taldearekin jokatzen egon nintzen.

Kolore bat banintz: langile perfilean urdina eta aisialdian berdea izango nintzateke. Zergatik? orain horrela sentitzen dudalako

Animalia banintz: katua nire bolara ibiliko nintzatekeelako

abestirik maitatuena Tina Turner-en edozein baina aukeratzekotan "Simply the best"

Orokorrean ikastaro bat egiten dudanean ez ditut inolako itxaropenik nahiago dudalako datorrena onartzea eta une bakoitza disfrutatzea.

Gogoz lan egiteko asmoarekin!!!

KONTZEPTU EZEZAGUNA...

Oraingoan nire hurbileko lagunek whatsapp bidez beste inkesta bat bete behar izan dute, hezkidetza kontzeptuan murgiltzeko eta horren inguruan hausnartzeko. Inkesta 6 lagunek osatu dute eta soilik 3k ezagutzen dute terminoa edo noizbait entzun dute. Hala ere, sei parte-hartzailetatik bik bakarrik gai izan dira hezkidetza definitzeko eta hurrengo definizioak eskuratu dira: genero bereizketarik gabeko hezkuntza ematea eta berdintasunean oinarrituriko hezkuntza.

Inkestarekin jarraituz, hezkidetza zer den jakin dutenek beste bi galdera mota erantzun behar izan dute. Azken bi galderetan ateratako ondorioak hurrengoak dira: hezkidetza garrantzitsua ikusten dutela gizarte feminista bat lortzeko. Hala ere, uste dute hezkidetza eskolan landu beharreko gaia dela.

Ondorio orokor gisa, oso gazte gutxik hezkidetza kontzeptua ezagutzen dute eta horren definizio sakon bat emateko gai dira. Izan ere, genero-bereizketa ez ezik, kultura, jatorri edota etnia bazterketak gaindituz heztean datza hezkidetza; beste modu batean esanda, askatasunean heztean.

 


Gainera, ados nago hezkidetza funtsezko tresna dela gizarte hobeago, justu eta feminista bat lortzeko, baina ez da bakarrik eskolaren esku geratu behar den auzia. Eskolak paper garrantzitsua dauka etorkizuneko herritarrak hezteko bai, baina familiak ere bai. Etxean ditugun ereduen jarrerak, hizkerak, rolak barneratu eta erreproduzitu ohi dira. Beraz, hezkidetza etxean lantzea ere oso garrantzitsua da, hau da, eskola eta familien artean hezkidetzan oinarriturik, haurrak hezi behar ditugu.  

Pasaden ikasturteko #Lola -ren sarrera hautatuko dut oso sarrera erakargarria eta interesgarria iruditu zaidalako. Alde batetik, egin duen inkesta primeran irudikatu duelako, modu ulergarri eta bisual batean. Beste alde batetik, txertatutako abestia oso polita eta eraginkorra iruditu zait hezkidetza sustatzeko.

Azkenik, zergatik hezkidetza?


 

 

 

IZENA DUENA IZANA DU...GURE IZENA HEZKIDETZAAAA!!


Galdeketa egin dudanean, batez ere irakaskuntzan diharduten pertsonek erantzun didate. Kontutan hartuta ere irakaskuntzan lanean dauden % oso altua emakumezkoa dela,  emakumezko gehiago erantzun didate gizonezkoak baino. 

Hauek erantzunak laburbilduz: 

  • Generoa ezberdintzen ez duen hezkuntza. 
  • Sexuak eta generoak dituen " jarrerak"-"rol"ak kontutan  hartzen ez duen hezkuntza edo hezteko era.
  • Berdintasunaren hurrengo pausua, edo berdina baina maila altuago batean dagoena. 
  • Berdintasuna hezkidetza duen  erramienta edo tresna da.
  • Parekidetasunean oinarritutako heziketa.
  • Neska eta mutilak parekidetasunean heztea. Horretarako behar diren berdintasun baloreetan eta jarreretan oinarrituta.
  • Ildoak hizkuntza sexista eta ez sexista, sexualitatea, berdintasunean oinarritutako baloreak...

Beste alde batetik, familian galdetu dudanean konturatu naiz  gehienek ez zekitela zer den.  Izenaz  galdetzean  hau da,  ZER DA HEZKIDETZA ? ez zeukaten batere argi zer den. Adin ezberdinetakoak dira galdetutakoak, eta guztiei zer den azaltzerakoan ( oso modu zabalean) begi honez ikusi dute.

Gehien kezkatu nauena, 14 urteko familiako  mutiko batek galdetu didanean: 

- Izeko ze ikastaro zauz egiten?  ( niri izatez, berari galdetegia egitea burutik ere ez zait pasa).

-Hezkidetzakoa erantzun diodanean ZER DA HORI?? Erantzun dit. 

Institutuan ia inoiz ez duen entzun hitz hori galdetu diot, eta ezetz erantzun dit. Edukietaz  edo ildoetaz galdetu diodanean ia lantzen dituzten... nesken eta mutilen rolak,  zer espero den  haietaz ..., estereotipoak... ezetz ere esan dit. 

😱😱 Nola da posible  gure gazte batzuk ez jakiatea ezer ez hezkidetzaz? Hain harrituta gelditu naiz non nire ikerketa egiten jarraitu dudan... eta hainbat galderen artean  NAHIKO programa ezagutzen bazuen galdetu diot. Orduan baietz  esan dit:  "Hori igual bai...Me suena" eskolan landu genuela uste dut... baina ez du gogoratzen oso ondo zer egiten zuten. "Nahiko" ezaugutzen zuela esan didanean argi izpia ikusi dut.

https://www.emakunde.euskadi.eus/nahiko/-/informacion/nahiko/

Orduan hausnatzen hasi naiz nola den posible , gaur egungo heziketan  hain eskuragarri eta hainbeste informazio ematen den  garaietan ikasle askok hezkidetza ezezaguna izatea, oso larria iruditzen  zait. Edo/eta  ikastetxeetan ez da lantzen edo lantzen dena ikasleengan ez dauka eragin askorik.

Galdetegia egin ostean gogora etorri zait ondorengo esaera:  "Izena duena izana du", ondorioz " Izena ez duena, ez da existitzen". Beharrezkoa da, HEZKIDETZARI eremu, ikastetxe, familiarte, kale, adin, espazio ... guztietan  IZENA ematea eta lau haizetara zabaltzea ... HEZKIDETZAK IZANA IZAN DEZAN. 

Izana horretan,lau haizetara zabalduko nuen  leloa ere hauxe izango litzateke:


Aurreko urteetako post bat aukeratzerakoan ondorengoa aukeratu  dut, #Garazik  egindako. Izatez oso argia eta adierazgarria delako. Oso ondo garatuta nire ustez eta bertan idatzitako poemak, emakumeon eta borroka feministaren esentzia zein den oso ondo adierazten du.



 HEZKIDETZA LANTZEKO ARRAZOIAK... asko dira, zerrenda oso luzea izan daiteke baina  HEMEN NIREAK :

  • PETSONA GUZTIEK TRATU  ETA AUKERA BERDINAK IZATEKO ESKUBIDEA DUGULAKO.
  • EMAKUMEARI EZARRITAKO JAZARPENAREKIN ETA PERTSONALKI   MODU INTEGRAL BATEAN GARATZEKO  EZARRITAKO  MUGEKIN APURTU BEHAR DELAKO. SISTEMA PATRIAKAL HONEKIN BUKATU BEHAR DUGULAKO.
  • INDARKERIA MATXISTAREKIN BUKATU BEHAR DUGULAKO.
  • POTERE HARREMAN PAREKIDEAK BULTZATZEKO.
  • ESTEREOTIPOEKIN APURTUTZEKO, JENDARTEA HAU ALDATZEKO.
Azken arrazoi hau, estereotipoak apurtzearena, ikastetxeetan lantzeko adibide argia zuekin konpartitu nahiko nuke.

                             Inspirando el futuro sin estereotipos




#Alaitz # hezkidetza

2020/10/25

Zer ulertzen dugu Hezkidetza hitza entzutean?

 Hezkidetza hitza entzutean burura datorkiena adierazteko eskatu diet aste honetan nire inguruko ezagunei: lankideei, lagunei eta nire ahizpei.

Askok oraindik ere nesken zein mutilek hezkuntzarako aukera berbera izatea dela ulertzen dute, baina hori ez da hezkidetza. Hezkidetza, neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontuak hartu gabe M.J.Urruzolak dion bezala.

Beste asko, ni bezala irakasleak direnak gehienak, ikastaro osagarriaren txostenean, identitateen garapeneko puntuan azaltzen den moduan, egungo eskola mistoa hezkidetza eskola bihurtzear dakarrela, pertsona eta hari datxekion nortasunaren garapena erreferentzia hartzen dituen eskola bihurtzean datzala uste dute. 

Haur hezkuntzan, oinarrizko konpetentziak eskuratzeko funtsa ezartzen eta lantzen da hezkuntza-etapa honetan; hau da, bizitzako eremu eta egoera guztietan arazoei prestutasunez erantzuteko konpetentzien oinarriak ezartzen dira. Adin hauetan, berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu, baloratu eta kontrolatzeko ikasuntzek, horien bidez jartzen baitituzte euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak. Noiz sortzen da genero-kontzientzia? Kulturalki gizonen eta emakumeen bizi-esperientziak, itxaropenak eta beharrak desbedinak direla eta deberdinkeria dakartenaz jabetzeko gaitasuna dutenean.

Pertsona guztiekin izandako harremanen, bizipen eta ikasitako guztiaren ondorioa da eraikuntza hori, eta, gauza berriak ikasteko abiapuntua den aldetik, oinarrizko konpetentzia guztiak lantzen laguntzen du.