2020/11/02

GENERO-ESTEREOTIPOAK HAURTZAROAN


Gaurkoan genero-estereotipoei buruz egin dut nire hausnarketa. Asko dira ematen direnak. Genero-estereotipoak gizartean errotuta dauden ideia edo sinesmenak dira, gizonen eta emakumeen rola zein den edo zein izan beharko litzatekeen adierazten dutenak. Ez dute inolako justifikazio zientifiko edo demografikorik, eta, oro har, oharkabean ematen dira.

Horrela, genero bakoitzari ezaugarriak, jarrerak, portaerak eta ereduak ematen dizkiote, eta jende askok partekatzen ditu. Genero-estereotipoek indarra hartzen dute horiek partekatzen dituzten pertsonen kopuruaren arabera, eta nekez gezurtatzen diren ideiak bihurtzen dira. Negatiboak, positiboak edo neutroak izan daitezke, baina, nolanahi ere, gizonen eta emakumeen rolak eta jarduna markatzen dituzte haurtzarotik. Horrek zerikusia dauka egin dudan behaketarekin.

Zenbat istorio ezagutzen ditugu ama, printzesa, printze salbatzaile, amaorde, sorgin, gaizto, edo beste batzuekin osatzen diren laranja erdi gisa aukeratutako emakume erreskatatu, salbatu eta zaintzearen inguruan? Haur-literaturak genero-estereotipoak indartzen lagundu du. Estereotipo horiek leku pasibo batean kokatzen dute emakumea, gizonarekiko mendekotasunean. "Printze" salbatzaile eta babeslearen bilaketari lotutako ideal erromantikoa neskatoak hazteko erabiltzen diren kontakizunen parte da. Emakumeak ideal erromantikoari dagokionez duen posizio hori birpentsatzea generoaren dekonstrukzio eta ahalduntze lanaren zati bat da.

 


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean hurrengoa aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/10/sexu-genero-sistema.html

Hauxe aukeratu dut haurtxaroari erreferentzia egiten duelako. Bereziki gustatu zait nola tratatzen den gaia La peluca de Luca laburmetraian.

Amaitzeko hemen uzten dizuet gaurko ipuina.



Illaldapa

 Kaixo denoi!


Josune Baskaran Etxeberria naiz. Markina-Xemeinen jaio nintzen eta hemen ardi artean ikusi arren... familiako ardi beltza naiz: Etxekoak baserritik bizi arren, nik txikitatik argi neukan maistra izan nahi nuela. Eta ondo aukeratu nuelakoan nago, asko gustatzen zait nire lana!



Hezkuntza (ez-formalean eta formalean) lan egin izan dut, eta aurten Gasteizko Berritzegunean nago, Haur Hezkuntzako aholkulari.

Hemen nire inguruko kontu batzuk:

Tarteka neure burua babesteko erantzi ere egiten ditut!

Inpuntuala eta prokrastinatzailea
Indartsua eta umoretsua

Sarean lan egitea
Urdina: zerua, itsasoa...

2020/11/01

FEMINISTOK… ZIBER ERE BAI!


Zer pentsatua eman dit sare sozialei buruzko bloke honek. 

Lehenengo eta behin, sare sozialekin nik izandako ibilbiderari buruz hausnartu dut: Izan ere, bere garaian ia zer zenik jakin gabe egin nuen Facebooka, eta hasieran argazki asko igota elikatzen nuen. Ostean, sare sozialei “beldur” pixka bat hartu nien, eta esan daiteke orain ikasi berri dudan extimitate kontzeptuaz ohartu nintzela. 

Beraz, azken urteetan batez ere ikusle edo irakurle gisa erabili izan ditut Facebooka eta T
witerra. Niretzako nik nahi dudan informazioa jasotzeko bitarteko bezala erabili izan ditut, interesekoak ditudan artikulu, orrialde… jarraitzeko. 

Nire lanari dagokionean, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabilerarekin teknoeszeptikoa naizela esango nuke, 0-6 urte arteko haurrekin ez nukeelako pantailarik erabiliko. Argi ikusten dut hortik aurrerako etapetan Hik Hasiko aspaldiko artikulu honetan esaten den bezala “Sare sozialen zabalkundea geldiezina da eta hezkuntzan ari diren profesionalek, ikasleek erabiltzen dituzten tresna horiek euren lanean txerta ditzakete irakaskuntzarako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.” 

Bukatzeko, nire sare sozialetan Dolors Reig HernƔndezen TIC-etik TAC-erako bidean nagoela esango nuke, eta ea ikasturte honen amaierarako TEP-era bidea egiten dudan, sare sozialetako genero arrakala gainditzeko, ziberaktibismo hezkidetzailean neu ere ale bat gehiago izateko!


Nahiz eta zaila izan...bidean gaude

     Urteetan Mugimendu Feministako kide izan zarenean, hitzaldietara joaten, liburuak irakurtzen, une horretara arte ezezagunak zaizkizun kontzeptuen inguruko elkarrisketa luzeak izaten dituzunean ... dena edo ia dena dakizula ondorioztatu dezakezu. Sexua, generoa, genero identitatea, sexu-genero sistema bezalako kontzeptuak duela bi egun asmatu zirela pentsa dezakezu.


    Aste honetan, egindako hausnarketari esker, konturatu naiz gai horiek guztiak urteetan, hamarkadetan eztabaidatu direla.
   La “ideologĆ­a de gĆ©nero”. ¿Sólo una alusión despectiva?” artikuluari esker terminologia honen erabileraren jatorria 1995. urtekoa dela jakiteak harritu nau, Nazio Batuek antolatutako  IV. Emakumeen Munduko Konferentzia ospakizunaren ondorioz, non ondorioztatu zen "emakumeak eragiten dituzten arazoak ezin direla modu isolatuan landu, baizik eta egiturazko arazo bat, gizarteak antolatzeko modua eta hori guztia elkarri lotuta dagoela ”.
    Orain dela 9 urte ere Beldur Barik-en parte hartu zuen ikasle talde batek oso argi zeukan genero bakoitzari esleitutako eginkizunak, haien bideoan ikus daitekeen moduan.



Aurkikuntza horrek pena ematen dit zeren eta borroka feministan aurrerapauso handiak ematen ari diren ideia gero eta zabalduago dagoen, oraindik asko dago egiteko. Jende askok, batzuetan pribilegioak mantentzen jarraitzeagatik, beste batzuetan ezjakintasunean bizitzeagatik, pentsatzen dute emakumeok pairatzen dugun sexismoa,  iraganeko kontua dela edo ... ez dela hain txarra.


Nire ustez, gainditu behar ditugun oztopo asko daude. Horietako batzuk ondorengo irudian bildu ditut:



Bide luzea egin behar dugun arren ... argi dago ez dugula itxaropena galdu behar, borrokan jarraitu behar dugula sistema bitarra desagertu dadin eta genero ikuspegia nagusitu dadin.

    Amaitzeko,Andoniren post-a gomendatzen dizuet, batez ere  pairatu behar dugun bereizketa dikotomiko hierarkiko honek eragiten duen sufrimenduaz hitz egiten duelako.











PANDORA KUTXA


Ixi-ren genero eta sexu sarrera aipatu nahiko nuke:

''Gure aurreiritzi eta ikasitakoak desikasteko zailtasunak. Jaso dugun heziketa ez da hezkidetzan oinarritua izan, sistema erabat bitarrean (neska-mutil / femenino-maskulino) hezi izan gara, neska eta mutilen ezaugarri oso definituak ziren garai batetik gatoz, eta pixkanaka aniztasunez ohartzen joan gara. Baina oraindik oso barneratuak ditugu hainbat eta hainbat jokamolde, hizkera, funtzioa...''

Guztiz bat nator berak egindako ekarpenarekin, egunero konturatzen naiz genero-sexu sistema erabat errotuta dagoela gure gizartean. Oraindik asko daukagula era indibidualean zein kolektiboan lantzeko. Horregatik ispiluan begiratzea besterik ez dugu, gu baikara ere sistema honetako subjektua eta isla. Momentu batean gelditu eta espazio desberdinetan ditugun rol eta jarrerak aztertzeak pandora kutxa irekiko ote duen beldur?


Eta hau ote da sexu genero sistemarekin apurtzeko aurkitzen dugun oztopo nagusiena? Etxean, lanean, familian, lagunartean, kalean... barrura arte sartuta daukagu jaio garenetik zaila egiten dela ohartu gabe erreproduzitzen ditugunetaz ohartzea. Ireki dezagun pandora kutxa eta apur dezagun binarismoarekin!

Amaitzeko Zinegoak-en aurtengo edizioan deskubritu nuen istorio bat ekarri nahi dizuet hona. Ondo dator gure kultura aurrerakoia dela esaten duten ideia horiek kolokan jartzen dituzten errealitateak ezagutzea. Nirvana (Jess Kohl, 2018).