Transizio garaitik ona bai estatu maila bai Euskal Herrian eskola publikaren inguruan sortutako lege guztietan azpimarratzen da hezkidetzaren garrantzia. Ia 50 urte pasa dira eta oraindik plan berri bat sortu behar izan zen iaz. Bloke honetan legedia birpasatu ostean konturatu naiz hamaika tresna eta osagai ditugula gure eskuetan hezkidetza bermatzeko; Beraz, eskolako lankide jantzi dezagun mantala eta hezkidetza lapikoan bota ditzagun osagai horiek: legeak, planak, politikoak, irakasleak, gogoak, familiak, liburu egokituak eta bueltak eta bueltak eman berdintasun integrala puntu puntuan egon arte.
Aurreko urteetatik Mariaren posta aukeratu dut Hezkidetza plana martxa ipintzearen beharra ezinbestekotzat jotzen duelako.
3 eskultura emakumeen omenez: Bata poetisa, bestea ezberdikerien
kontrakoa eta sufragio unibertsaleko aktibista. Eta “emakumea”: emakumearen
omenaldi orokorra.
Alde batetik, eta kokapenari buruz, hiru daude auzoetan: San Bizenten 2 eta Artegabeitian 1.
Zentroan ez daude kokatuta.
Beste aldetik, Barakaldon ezaguna dena Clara Campoamor da. Clara
Campoamor Kultur egoitzako ondoan dagoelako. Beste biak, ez dira ezagunak.
“Emakumea” ezkutatuta dago. Nik inoiz ez dut ikusi, baina 6 metrokoa bada. Kezkatzekoa
bada, handia izanda… inork ez dakiela emakumea dela eta gainera ezkutatuta dago,
jendea ez den pasatzen parke batean. Hauxe izan daiteke sexismoaren adibidea.
Emakumeari ez-ikusiarena egiten zaio. Gizartean emakumearen protagonismoa
islatzen dena.
Ia eskultura guztietan tradizionalki eremu maskulionoak islatzen
dira: Industria, burdina, Altos Hornos… Eta Barakaldokoeskulturarik ezagunena, kokapenagatik
(Herriko Plazan), biluzik izateagatik, tamainagatik, gizona da. Eskultura
Industriaren omenez egin zen, baina… Barakaldoko gizonaren protagonismoa
luzatzen du.
Aste honetan emakumearen presentziaren paradigma aldaketaren
beharra ikusi dut nire inguruan.
Nola
hezitu gizartea? Kontua da Naturarekin eta orokorrean munduarekin gizakiok
dugun harremana menderatzearena ez izatea, baizik eta berarekin orekan egon
behar den partea garela ulertzea, bizitzaren parte bat, azken finean emakumeak
gizartean dituzten zereginak, kokapenak, beharrak, desioak… kontuan izatea. Garrantzitsua
da emakumeen presentzia bermatzea, baina baita aldi berean erreparatzea ere
presentzia bermatzeko kontuan hartu beharrekoak eta horiek errealitatea
interpretatzeko eta bestelako gizartea garatzeko suposatzen duten
paradigma-aldaketa.
Ondorengo bideoa esanguratsua iruditu
zait konpartitzeko. Emakumearen presentzia kontuan izaten da eta emakume batzuen
egoera salatzeko aldean ere kokatzen da. Bagaude oso ohituta telebistako
iragarkiak ikusteko, baina zer ote dago atzetik?
Hona hemen gai honetako hainbat
kontzeptu biltzen dituen nire hitz-hodeia:
Erreferentziazko emakumeei
dagokienez, aurreko batean euskal emakumeak aipatu nituen (Elbira
Zipitria, Ignacia Zabalo “Nornahi”), eta klaseetan landutakobeste batzuk ere aipa nitzake: Emakume
Abertzale Batzakoa, Mariangeles Garay, Julita Berrojalbiz, Sorne Unzueta… Hori
dela eta, lizentzia txiki bat hartuko dut eta oraingoan aste honetako
irakurgaia aztertu bitartean burura etorri zaidan film hau aipatuko dut: Hidden
Figures.
Film horretan, Katherine Johnson,
Dorothy Vaughan eta Mary Jackson matematikari afroamerikarren istorioa
kontatzen da. Haien kalkuluei esker, John Glenn astronauta izan zen Lurraren
inguruko orbita osatu zuen lehen estatubatuarra. Eta hori guztia egiteko gai
izan ziren emakumeak
kolorearen arabera banatzen zituztenean lan egiteko eta hainbat estatutan
emakumeak unibertsitatera joatea debekatuta zegoenean.
Bestetik, uste dot askotan erreferente falta izatea dela hau
guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronka. Izan ere, edozein
alorrez hitz egiten dugunean, kultura hegemonikoetako erreferente maskulinoak
dira barreiatutakoak, baina ezinbestekoa da guk urteetan zokoratuta eta
ahaztuta egon diren emakume aitzindari eta ekintzaileak azaleratzea. Ildo
honetatik jarraituta gogorarazi nahi dut argitaratu berri dela Cuentos de buenas noches parra niñas
rebeldes 3. 100 mujeres migrantes que han cambiado el mundo. Gure alabekasko disfrutatzen dute 1. eta 2.arekin
(Katherine, Dorothy eta Maryren istorioa irakurri berri dute). Horregatik, Olentzerok
migratzaileena ekarriko die, nahiz eta nahiago genituzkeen euskaraz.
Eta euskaraz ari garela uste dut lehenengo bi liburuetan ez dela
emakume euskaldun bakarra ere agertzen. Asko dira ager litezkeenak, baina Comète
sareko Kattalin Agirre baino ez dut aipatuko.
Amaitzeko, aurreko edizioetako post hau aukeratu dut hemen
gomendatzeko. Arrazoi askorengatik aukeratu dut hori:
Lehenik eta behin, memea bera asko gustatu zait. Oso adierazkorra
egiten zait: gauzak naturaltzat ematea desproportzioa begibistakoa denean.
Bigarrenik, Garaziren posta gomendatzen du. Eta ni erabat ados
nago biekin: emakume asmatzaile eta ospetsuak ezagutzea bezain garrantzitsua da
bizimodu xumea izan duten emakumeen lana ez ahaztea.
Hirugarrenik, asko gustatu zait Julene Azpeitia aipatu izana.
Gorago aipatutako euskal emakume horiekin batera lantzen genuen guk klasean.
Eta azkenik, nik baino askoz hobeto azaldu ditu gai honetanditugun erronka.
Gure lekua, hitza, balioa, ongizatea, zilegitasuna eta autoestimua berreskuratzeko hasi behar gara edota jarraitu emakumearen presentzia aldarrikatzen eta egindako ekarpenak plazaratzen, hauxe da onartu behar dugun egi bakarra.
Gustatu zait bideoetan
azaltzen dena erraz ulertzen delako, emakumeen ekarpenak azaltzen ditu.
Aurreiritziak eta estereotipoak oraindik kalte handia egiten dizkigute, gazteen
artean galdetuko bagenu esango lukete berdintasuna lortuta dagoela baina horren
azpian matxismoa lanean jarraitzen du. Hezkuntzan emakumeak nahiz eta gehiengoa
izan patriarkatuaren menpe jarraitzen dugu.
Eroen moduan
ibili naiz euskal emakume aitzindari bat edo emakume sortzaile baten bila eta
konturatu naiz beti gertu eta ondoan egon direla. Adibidez Catalina de Erauso y Pérez de Galarragahain zuzen ere,nire gurasoen etxe
ondoko kaleari bere izena jarri zioten.
Niretzako bere ekarpen nagusia emakume trasngresora eta ausarta, gizonez jantzita, bere garaiko arauei aurre egin zien, arrakasta izan zuen eta
ezagutua izan zen.
Feminismoa eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko
erronka nagusia matxismoaren sustraiak gure bizitzan, kulturan, hezkuntzan ere
oso errotuta daudela eta honekin apurtzeko indarra, ausardia eta lana egin
beharko dugu datozen urteetan. Nola? Sentsibilizazio kanpainak, formakuntza,
testu liburuak eraldatuz. Gure zelulek egia dakite eta bide honetan gure
gorputzarekin birkonektatzea eta kasu egitea funtsezkoa da.
Euskal emakume aitzindarien artean June Fernandez aipatzea aukeratu dut. Sareetan Mari Kazetari gisa ere ezaguna da June. El País, eldiario.es eta Diagonal agerkari digitalean kolaboratu du urtetan zehar. Baina bere ekarpen nagusia Pikara Magazine sortu eta zuzentzea izan direla esango nuke.
Aste honetan landutakoa eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak ugari dira. Gutxi batzuk aipatzearren:
Emakumeen lorpenak aitortzea; egunerokotasunetik hasi eta historiari dagokionean. Ikastetxeetan, adibidez, curriculumean emakumeen ekarpenak txertatzea.
Emakumeak kudeaketan parte hartzera animatzea: ikastetxearen organoetan besteak beste (ikasle zein irakasleak).
Gizonek dituzten pribilegioen jatorriak biistan jartzea eta horien inguruan hitz egitea, uko egitearen beharraz kontzientzia har dezaten.
Patriarkatuak inposatzen dituen mekasnismoak identifikatzea, ondoren desegiten hasteko.
Ikastetxean eredugarriak diren emakumeen presentzia bermatzea.
"Feminismoa min bat da. Jakin-min bat. Jakintza bat. Jabetza bat. Ahalduntze bat. Boteretze bat. Izan neska izan mutil izan emalume izan gizon izan zernahi izendatu gaituztela. [...] Krak horiek, min horiek, lurrikararen erreplikahoriek sentitzen dituzu? Feminismoak ematen dio zentzua lurrikara horri guztiari. Eta ulertu egiten duzu zer ari den gertatzen, eta leku bat ematen dizu munduan, leku eder bat desikasi, deseraiki eta zeure buruaz beste bat egiteko" Lorea Agirre Dorronsoro (2017)
Zeuru buruaz beste bat egiteko, besteekin, sarean. Nork ez du nahi hau bere ikasleentzat.. bere buruarentzat.. bere senideentzat... Lorea Agirrek hau Chimamanda Ngozie Adichieren Guztiok izan beharko genuke feminista liburuaren itzulpenaren hitzaurrean idatzi zuen. Ngoziek ederki kontatu zigun istorio bakarraren arriskuak zeintzuk diren:
Niretzat bereziki adierazgarria izan zen Feminismos Reunidos(tribial feminista bezala ere deitua) jolasera lehen aldiz ibili nintzen eguna. Mugimendu feministako kideak ginen lauen artean jolastu genuen eta eizugarri kostatu zitzaigun lehen "gazta zatia" bera ere lortzea. Izugarria da gure istoria zenbat ezabatu den. Aste honetako irakurgaiak aztertu eta talde ekarpenak begiratu ostean (hurrengo Nagorek egindako hau gomendatzen dut aurreko ikasturteetatik, HERstoria hitza hona ekartzeko), hau da sortu dudan hitzen odeia:
Virginia Woolfek egindako haimaka ekarpenen artean, hona hurrengoa ekarri nahiko nuke:
Horretaz gain, Alicia de Blasek bideo honetan azaltzen duen bezala, oraindik ere berdina gertatzen ari da. Eta ez hori bakarrik, patriarkatuaz gain, neoliberalismoak eta arrazismoak ere trikimailu berdinak erabiltzen ditu,ez dezagun ahaztu, pribilegioek sortzen dute desparekotasuna, ez aniztasunak. Alicia de Blasen bideoa hemen.
Amaiatzeko, gure inguruan dauden emakume iraultzaile bakarra aukeratzea asko ostatu zaidanez, gure egoitzetako baldintzak hobetzeko urteak daramatzaten emakumeak azpimarratu nahiko nituzke (Ainhoa Menéndez Llamosas, Marina Costa Bonome, Aitziber Tolosa Contreras, Verónica Aguado Otero...), makina bat izen atzean ditueniraultza berdea. Onintza Irureta Azkunek idatzitako BERDEA DA MORE BERRIA liburuan jasotzen dira Bizkaikoen testigantzak, ez dezagun ahaztu, zaintza erdigunean jarri arte eta zaintzen kate globalaen inguruan aritu arte, emakumeon iraultzek zentzua galduko dutela. Eskolara ere zaintza ekarri behar dugu: norberaren zaintza, elkarrekiko zaintza eta ingurunean (etxea/eskola/kalea) eta naturaren zaintza.