2021/01/24

PARTAIDETZA: GUZTIONA, GUZTIOKIN, GUZTIONTZAT!!


 

Hezkidetzan esku-hartzeko hausnarketa sendoak egiten ari gara ikastaroan, eta berau garatzeko estrategiak aztertzen. Gai anitzak eta garrantzitsuak izan dira orain artekoak, baina erabat ados nago blokearen irakurgaiaren justifikazioan azaltzen denarekin: edozein helburu hezkidetzaile planifikatu eta aurrera eraman nahi badugu, partaidetza gakoa da.


Aurreko ikasturteetako ikastarokideek egindako post-en artean, Itziar Irigoienek egindakoa aukeratu dut. Hausnarketa pertsonalak daude eta emakumeok sare sozialetan dugun parte hartzean zentratzen da, datu zehatzak emanez eta gaian sakontzeko artikuluen loturak jarriz. 

Gure haur eta gazteak berdintasunean eta partaidetzan hezi nahi baditugu, protagonista bilakatu behar ditugu. Eta, protagonista bilakatze horretan, kontuan hartu beharko dugu izan duten genero-sozializazioa, horren kontzientziatik bakarrik eginen baitiegu aurre jendarteak ezarritakko genero-rolei, jarrerei eta egiteko moduei. Ikasle aktibo, kritiko, solidario, inplikatu, konprometitu, sortzaileak... hezi nahi baditugu, egiteko aukera eman behar diegu ezinbestean. Haiengan sinistu. Haien gaitasunekin fidatu. Esateko dutena entzun.

Irakasleoi dagokigu hori nola lortu pentsatzea, ordea. Ikastetxeetan eragiteko bi maila desberdin ikusten ditut nik:

1.  Ikasgelan: “Nola” hitza aipatzearekin batera, METODOLOGIA datorkigu burura hezkuntzan gabiltzanoi. Metodologia aktiboen aldeko apustua egin beharko genukeela iruditzen zait: proiektuak, arazo-egoerak, Ikasketa Zerbitzua, ikasketa kooperatiboa… Heziberri 2020k ere horrela proposatzen du, eta berdin hortik ezarritako curriculum dekretuek. Ikerketek ere argi adierazten dituzte haien onurak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan. Zergatik, orduan, ez ditugu gehiago inplementatzen? Benetan sinisten dut metodologia parte-hartzaileek izugarri laguntzen dutela ikasleen kultura parte-hartzailea sustatzen.

2.   Ikastetxearen egitura eta antolaketa: eskola ikasgelan egiten duguna baino askoz gehiago da; egiten dugun orok eragiten du ikasleen konpetentzien garapenean. Ikasleei ikastetxeko bizitzan eta erabakietan parte hartzeko aukera eman behar diegu ikasgelaz haratago, haien partaidetzarako egiturak sortuz. Egia da hainbat ikasleen batzorde daudela ikastetxeetan, baina, benetan egiten dugu eraginkorrak izan daitezen? Haien iritzia jasotzen da erabakiak hartzerakoan? Zergatik izaten dira arazoak ikasleek Ordezkaritza Organo Gorenetan parte hartzeko? Ikasleen partaidetzarako egitura horiek edukiz bete behar ditugu, eta une eta gune aproposak eman behar zaizkie.


Azpimarratu nahi dut zein garrantzitsua den zehar-konpetentziak garatzea ikasleak parte-hartzeko gai senti daitezen. Izan ere, partaidetzaren prozesuan 3 jarduera-ildo topa ditzakegu Equipo Claves-ek 1994ean proposatutakoaren arabera:

  1. Parte hartzen jakitea.
  2. Parte hartu ahal izatea.
  3. Parte hartu nahi izatea.

Nekez jorratuko ditugu hiru ildo horiek ikasleek ez badute ikasten komunikatzen, elkarrekin bizitzen, ekimena izaten, haien kabuz pentsatzen, norbera izaten (libre!!). Emozioak landu behar ditugu, autonomoak izaten lagundu behar diegu, haien proposamenetan eta gaitasunetan konfiantza izan dezatela sustatu behar dugu. Eta, partaidetza bultzatzeko, ezinbestekoa iruditzen zait ikasleen AUTOESTIMUA lantzea. Iruzurgilearen sindromea etorri zait burura… Bideo bat uzten dizuet, ea zuek ere partaidetzarako oztopo gisa ikusten duzuen.

 

 

 Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatzeko orduan, bi aipamen:

  1. Bizikasiko materiala. Emozioak. Tratu onak. Talde-kohesioa. Partaidetza sustatzeko ezinbestekoak. 
  2. Blokeko irakurgaian aipatzen den Gurekin bada, izango da. Zehar-konpetentziak garatzeko tresna zehatzak, 3 modulutan antolatuta (jakin, ahal, nahi) eta modulu bakoitzaren helburuekin, ebaluazio-irizpideekin eta lorpen-adierazleekin.




Bukatzeko: Amalia ValcĆ”rcel eta Marcela Lagarde elkarrekin topatu ditut emakumeen partaidetzaz hitz egiten, “Mujeres, participación y poder” jardunaldietan. Interesgarria oso!!


PARTAIDETZA PAREKIDEA

 


PARTAIDETZA PAREKIDEA

Aste honetan partaidetza parekideeen artean hausnartu dugu. eskolan umeei gero eta aukera gehiago ematen zaie parte harzteko baina askotan ez dute eskubide bezala baizik eta ia ia zigor moduan., parte hartzera behartuta egongo balira bezala.

Hori, emakumeei ere gertatzen zaigu . Arazo hori, historikoki parte harzteko eskibidea ez dugula izan kontzeptuan oinarritzen da.

Behin eskubidea izanda, parte hartzen ikasi behar da; desbrdinaak direnak entzutzen ikasi behar dugu, une eta gune egokiak eman behar zaizkie emakumeei: hainbat bideo eta iruzkinetan ikusi dugun bezala, emakumeen betebeharrek bai bizitza punlikoan bai pribatuan oztopatzen dute parte-harzte hori.

Aurreko ikastarokideen sarreren artean, hau aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/herritartasun-aktiboa-sustatu-bestelako.html

Alde batetik,  " nola sustatu haurren parte-hartzea ikuspegi feministatik" aurkezten duelako eta bestetik, " Gurekin bada, izango da" propozamen didaktikoa azpimarratzen duelako.

Amaitzeko , hau da partaidetza inguruko hitzekin egindako letra-zopa.




PARTE-HARTZE PAREKIDEAK NAHI DITUGU !!!

                                            Cristina GutiĆ©rrez, la espaƱola que ya sabe cómo es mandar en un Dakar

Oraindik ez dugu ohiturarik horrelako argazkiak ikusten. Aste honetan parte-hartze parekideen behaketa hainbat eremuetan aztertu eta gero, kiroletan dagoen parte-hartze ez parekideari buruz hitz egitea erabaki dut. Eremu honetan oso argi ikusten da emakume eta gizonen arteko aldea, emakumeen kirolak eta gizonen kirolak.

Berdintasuna kiroletan sustatzea funtsezkoa da eta horretan komunikabideen ahalmena, ezagutarazteko, eta hezkuntza, irakasteko eta aukerak emateko, funtsezkoak dira. Komunikabideetan emakumeen irudi positiboa islatu, genero estereotipoak eta eredu gisa ez bezala, pertsonalki, profesionalki eta sozialki baizik.

Kirolean inplikatutako arlo guztietan emakume gehiago nahi ditugu: zuzentzen eta kudeatzen, entrenamenduetan, arbitrajean, kazetaritzan, prestakuntzan, ikerketan eta edozein kirola egiten.

Kirolak eskaintzen dituen aukerak erabiltzeko, trebakuntza eta balioak helarazteko, aurreiritziak eta estereotipoak gainditu behar dira. Genero ikuspegia eta aukera-berdintasun printzipioa sartu behar dute gizarte erantzukizun korporatiboaren barruan parte hartzea duten  kirola-elkarte eta erakunde guztiek.

Emakumeon sarbidea erraztea eta sustatzea, emakumeen kirolaren lehiaketak, kirol eta gizarte onarpena, errendimendua eta parte-hartzea hobetuz, eta horrekin batera formazioa eta garapen pertsonala eta profesionala.
 
Kirol arloan ikerketa sustatzeko eta laguntzeko asmoz, berdintasun politikak eraginkorrak eta programak sustatu behar dira.

Honako hau da, pertsona guztiak inplikatzea, erakunde, instituzio eta erakunde publiko eta pribatuekin, eta zuzenean edo zeharka lotutako jarduera fisikoa eta kirola egiten dutenen proposamenak jasotzea berdintasuna lortzeko. Brighton-en adierazpena emakumeari eta kirolari buruzkoak ondo azaltzen du aldatzeko erronka. 

Aste honetan aukeratu dudan post-a BegoƱarena izan da. Interesgarria izan da Santiago Bilinkis-ek kontatzen diguna sare sozialetan egiten diren manipulazioei buruz. Partaidetza parekidea, kooperatiboa eta integrala gaurko erronka dugu

Amaitzeko ondorengo bideoa uzten dizuet emakumearen egoera Formula 1ean zein den ezagutzeko eta emakumearen parte-hartzea bultzatzeko Dare to be diferent.

BOTA DEZALA GURE AHOTSA!

    Postaren hasieran esan nahiko nuke feminismoak pertsonalki lagundu didala

parte hartzen jakiten, parte hartu ahal izaten eta parte hartu nahi izaten.

Duela 8, 10 urte, nire ahotsa zenbait gunetan entzunarazteko gai izango nintzela

esaten badidate, egia ez zela esango nukeen.



   Militantzia aktiboagoa izan dudan urte hauetan, espazio atseginetan, ez

mistoetan, non pertsona bakoitzaren beharrak eta interesak baloratzen diren, 

txandak zaintzen diren, ahots guztiak entzuten eta kontuan hartzen diren..., 

pixkanaka beldur asko gainditzeko gai izan naiz, foro askotan parte hartzeko 

orduan blokeatu egiten ninduten beldurrak.



   Egia esan, bide pertsonal horrek ere ikusarazi dit espazio ez mistoetan

emakumeok askoz ere zailagoa dugula gure ahotsa entzunaraztea. 

   
    Aste honetan, kide naizen taldeetako batean online egindako bilera batean, parte

hartzen genuen jendearen esku-hartzearen denborak neurtu nuen, eta argi eta 

garbi, gutxiengoan egon arren, gizonen ahotsak gureak baino gehiago entzun 

ziren. Harik eta, adeitasunez, eztabaidan parte hartzeko aukerarik izan ez zuen 

jendea (emakumeak) zegoela gogoratu behar izan nuen arte.

Nerea PĆ©rez de las Herasek esaten duen moduan, patriarkatuak gure ahotsa 

lapurtzeari utz dezala.




   Parte-hartze parekidea lortzeko ikasgelan zer egin dezakedan hausnartzean, oso

interesgarria iruditu zait “Partaidetza, gurekin bada, izango da” dokumentua, eta

irakurtzean duela urte asko hitz egitera etorri zitzaizkigun sistema bat etorri 

zitzaidan burura. Golden Five zuen izena. Hezitzaileak 5 ikaslerengan jartzen du

arreta aldian-aldian, denbora-tarte batean; hartara, behatu egiten ditu, baina 

protagonismoa ere ematen die. Uste dut metodo honek taldeko inor oharkabean ez

uzten laguntzen digula.



   Amaitzeko, Leire Garroren post-a gomendatzen dizuet oraingoan, parte-hartze

parekidearen munduan murgiltzen jarraitzeko material piloa eskaintzen baitigu.









Motibazio, helburu, antolakuntza eta konpromisotik partaidetzara

 


Aste honetako irakurgaia irakurtzen hasi nintzenean, zergatik partaidetza? edukiak hainbat hitzarmen edo lege aipatzean nire atentzioa harrapatu zuen.

Argi neukan edozein pertsona gizarteratzean autonomoa, kritikoa, arduratsua eta askea izan behar dela. Baina hori ez datorrenez jaiotzez arautu edota idatzita izanbehar da. Eta esperientzia erakutsi didan moduan arautua egon arren herritar askok ez gara “entzungai”.

Hori dela eta, uste dut beste edukiekin batera nire ikasleei ere eskaini behar dizkiet entzule aktibo teknikak. Pasaden edizioko Ainok bere postan, Munduak ezin du galdu erdia-n, partekatzen ditu hainbat material interesgarria: IKKIprograma eta entzumen aktiboko ariketak. (Azken hau ere proposatzen da gai honetako gehiago jakiteko atalean).

Guztiok ados bagaude partaidetza ikasi ahal den gaitasun bat bada, gaitasun hori garatzeko motibazioa landu behar da, eta hori pizteko norberaren interesak entzun egin beharko dira. Interes barik ez dago motibaziorik.

Motibazioarekin helburuak datoz, eta helburuek kontzientzia, antolakuntza, inplikazioa eta ardura/konpromisoa lantzen garamatzate.

Emakumeen partaidetzaren datuak eta bilatzen topatu dut Alboanek argitaratu zuen artikulu bat, ¿tiene gĆ©nero la participación?eta artikulu zaharra (2015) bada ere bertan agertzen den hausnarketa batekin geratzen naiz:

Partaidetza parekidea izateko hainbat oztopo gainditu behar dira:

1. Generoaren arabera egokiak diren rolei buruzko gizarte-jarrerak eta aurreiritziak sortzen dituzten rolak eta estereotipoak.

2. Praktika eta baldintzapen sozial diskriminatzaileak, eremu publiko zein pribatuetan, emakumeen autoestimuan, presio sozialean (kasu askotan familian) eta gutxiespenean eragiten dutenak.

3. Gizonen eta emakumeen arteko aukera-desberdintasuna prestakuntza politikorako.

4. Legeria, mekanismo eta egitura instituzional diskriminatzaileak.

5. Emakumeen muga nagusietako bat pobrezia eta lanerako eta baliabiderik ez izatea da.

6. Genero-arrazoiengatiko jazarpen politikoa.

Hau dena nire eskolara eramaten badut, egiaztatze bat egiten dut. Gero eta ikasle gazteagoekin partaidetza parekidea dago. Ikaslearen nortasunaren arabera edota helduak haren gainean proiektatzen dituen itxaropenak arabera, parte-hartzea handitzen edo txikitzen doa. Beraz, helduek edo gizarteak jarraitzen badugu mutilei (edo maskulinitate estereotipoari) boterea proiektatzen partaidetza parekidetik urrunduko gara gero eta gehiago.

Gure eskolan saiatzen gara “Behatokiko” partaideek halako gaiak haien taldeetara eramatea eta kontzientzia eta konpromisoa lantzea.

Nire saioetan sarri hausnarketa guneak daude, eta hausnarketa horietan guztiek ez badute parte-hartzen, noiz edo noiz saioa bukatzean guztiak inplikatzen ditut hitz bat partekatzeko. Keinu txikietatik hasita.



Eta umeek zer ulertzen dute partaidetza hitza entzutean?










DABILEN HARRIARI GOROLDIORIK EZ!

 

#Aino-ren sarrera aukeratu dut aurreko urteetatik irakurritakoen artean. Bertan erabiltzen duen lehen esaldiak harrapatu nau. “Munduak ezin du galdu duen ezagutzaren erdia”. Ikastaroan zehar behin baino gehiagotan agertu dira Teresa NuƱo Angosen hitz hauek, eta gai honetan ekartzeak ere partaidetzarekin duen loturaz ohartu naiz. Ezagutza horren ikusezintasuna hein handi batean partaidetza patriarkal baten sistemak mantendu duela esango nuke. Honek ere argi indartu egiten du partaidetza hezkidetzaile batek baimendu egingo du munduak duen ezagutzaren erdia ez galtzen.


Herri mugimenduan izan dudan esperientziagatik gai honi garrantzi handia ematen diot. Pertsona desberdin askok marko berean lan egitea nahi badugu, denon partaidetza sustatu eta bermatuko dituzten estrategiak txertatzea ezinbestekoa da. Horretarako eta izandako esperientziagatik positiboki baloratu eta gero hauek dira aurreko guztia betetzen lagundu izan diguten bide batzuk:


- Bilkura marko horiek gune seguru izan behar dira parte-hartzaile guztientzat.

- Dinamizatzaile batzuk egon behar dira (ez beti berdinak) partaidetza hori bideratuko dutenak.

- Denbora tarteak errespetatu eta errepikapenak saihestu.

- Betaurreko moreak jarrita izan, dinamizazio zein parte hartze prozesu osoan.

- Partaide guztiak baloratuak sentiaraztea, parte hartzea sustatu eta eragin ahalmena handitzeko.


 

Aipatutako guztia nahiko ondo azaltzen da Joxemi Zumalabek ateratako Dabilen harriari goroldiorik ez (2014) liburuan. Bertan militantzia eta horizontaltasunaren inguruko hausnarketak biltzen dituzte eta partaidetzaren inguruan ere gogoeta eta gako oso interesgarriak aurkituko dituzue. Bideo hau ere interesgarria izango delakoan...