partaidetza 2018 kontsultarekin bat datozen mezuak egokitasunaren arabera daude ikusgai. Ordenatu dataren arabera Erakutsi mezu guztiak
partaidetza 2018 kontsultarekin bat datozen mezuak egokitasunaren arabera daude ikusgai. Ordenatu dataren arabera Erakutsi mezu guztiak

2019/01/21

Ez isildu neska! ERRAN, EGON, IZAN!


Astean zehar partaidetza parekideari buruz ikasten aritu gara. Ikasitakoa irudian sakatuz dagoen  jolasean ikus dezakezue!
Aurreko edizioetako Leire Garrok egindako posta Partaidetza parekidea, eskubidea baino gehiago   aukeratu, estekatu eta gomendatu nahi dut arras osatua dagoela iruditu zaidalakoz: partaidetza definitu, beharra argitu, adibide interesgarriak aipatu eta haurtzarotik hasi beharreko lana aldarrikatu du. Hortaz gainera, hezkuntzarako erronkak eta baliabideak partekatu ditu. Erran bezala, post ederra!
Aste honetan bereziki ukitu nau  Sare sozialetan emakumeok dugun parte hartzeak. Nere buruan pentsatzen hasita... Egia da gutxitan parte hartzen dudala eta arrazoiak bilatzen hasita….asti falta izan da bururatu zaidana. Aurreko astean ikasi genuen errepresentazioa eta denbora estuki lotuak daudela generoen arabera, eta gai honetan  ikertuz bezala, datuak aurkitu ditut:

  • Espainian, unibertsitate ikasketak egin dituzten emakumezko eta gizonezkoen kopurua berdintsua da. Hala ere, lan munduan, teknologia berriekin harremana duten ofizioei dagokienez emakumearen presentzia %25ekoa besterik ez da.

  • Generoari dagokion eten digitala ez da gizon eta emakumeen arteko berezko desberdintasunen ondorioz sortu (gezur hutsa da zientzia eta teknologiaren arloan emakumeak motz geratzen direla), gaur egungo gizartean indarrean dauden balore androzentristengatik baizik.
Hemen duzue informazio zabalagoa  eskeintzen duten hainbat artikulu eta argitalpen:





Lila Pagolaren    Genero eten digitalari buruzko   solasaldi interesgarria: arrazoiak, beirazko sabaia, ...

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatzerakoan sare sozialekin jarraitu nahi izan dut. Argi dago dago neskek sareetan parte hartzen dutela baina  partaidetza aktibo horretan patriarkatuak beldurra sarrazi duela beraien egunerokoan (kontuz argazkiekin, ez solastu ezezagunekin,...). Sareetan parte hartzeak bizirako aukerak zabaltzea suposatzen du: enplegurako, harremanetarako, iritzia emateko, zenbait  egin beharretan denbora aurrezteko. Baina batez ere, politikoki eta sozialki iritzia eta proposamenak aurkeztuz parte hartzeko aukera suposatzen du. .Egia da dapartaidetza parekide hezkidetzailea sustatu beharra dagoela. Janire  Estébanezek idatzitako Sexismoa gizarte sareetan lanean ondorio hauek aipatzen ditu:
Alde batetik, ondorioztatzen dugu, neskek eta mutilek, adina gora-behera, giza-sareen erabilera bereiztua egiten dutela; neskek adierazpenerako erabiliz eta mutilek erabilera argi eta garbi instrumentalagoa eginez. Arriskuaz den bezainbatean, denak daude ados neskak sare sozialetan gehiago agertzen direla eta eraso arrisku handiagoa dutela.

Neskatilak, andereñoak eta amak teknologiarekin eroso sentitzeko ez da nahikoa eskolak ordenadorez hornitzea. "Ohiturak, giroa eta mezuak" aldatu behar dira, "kultura teknologikoa", kultura partehartzaile-hezkidetzaile teknologikoa sustatu beharra dugu azken finean.


2021/01/20

ERREALITATE ERALDATZAILEA IZATEKO ESKUBIDEA

Nolakoa da PARTAIDETZA PAREKIDEA? Bilatu zortzi hitzak letra-zopan.

ERANTZUNAK


PARTAIDETZA PAREKIDEA, KOOPERATIBOA ETA INTEGRALA GAURKO ERRONKA DUGU.

Aste honetan post hau gomendatu nahi dut. Interesgarria iruditu zait nola tratatzen den partaidetzaren kontzeptua modu integralean eta kooperatiboan. Bere mezua argia eta laburra da, baina guztiz zentzuzkoak, errealitatearen ikuspegi integratzailea eta eraldatzailea.

Hezkidetza, gizarte-konpromiso eta gizarte-jarrera gisa ulertuta, ezinbestekoa da pentsamendu dinamikoa, kritikoa eta ideia berriak sustatzeko.

Askotan egiaztatu dugun bezala, tradizioz emakumeek gertaera historikoetan eta diskurtso "garrantzitsuetan" parte hartzeari betoa jarri bazaio ere, bazterketa "kultural" hori gorabehera, emakumeek modu askotan parte hartu dute beti herri-kulturaren ekoizpenean. Inork ezin du ukatu emakumearen parte-hartzeak sormen-iturri gisa duen garrantzia artean eta kulturan.

Bi sexu-generoek Euskadin duten parte-hartzean duen eraginaren ebaluazioari dagokionez, Emakunderen txosten honetan (2018) ikusten da emakumeek kulturan duten presentzia ez dela ikusten, nahiz eta estatistikek adierazi emakumeak direla kultura-kontsumitzaile handienak.

Ildo horretatik jarraituz, zer gertatzen da euskal emakume artistekin? Ondoren Iratxe Larrea irakasleak azaltzen digu.

Euskal idazleak Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre ohartu ziren euskalduna izatea eta emakume izatea, biak subjektu zapaldua izatea direla aspaldi: "Gaur eta hemen, oraindik, emakumea eta euskalduna izatea bazterrean geratzeko bideak dira".

EMAKUMEEK GIZARTEAN PARTE-HARTZE AKTIBOA DUTELA AITORTZEA BIDEZKOA ETA BEHARREZKOA DA.

Genero-ikuspegitik, beharrezkoa da ikasleei kultura transmititzea, kultura-nortasuna sortzeko. Beraz, hezitzaileok lan handia dugu kolore askotako aniztasun kulturala bultzatzeko. Eman diezaiogun emakumeari kulturan merezi duen tokia.

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat hau gomendatu nahi ditut.

GUÍA DE RECURSOS EDUCATIVA. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako hezkuntza-inguruneetan Haurren Eskubideak lantzeko irakasleei, ikasleei eta familiei zuzendutako zeharkako baliabideak dira.

Bestalde, ba al daude ipuin kontaketak eta ikuskizunak baino baliabide hezkidetzaileagorik Haur Hezkuntzan genero-berdintasuna  lantzeko? 

HEZKIDETZA-MUNDUAK IDEIA BERRIAK BEHAR DITU. IZAN GAITEZEN SORTZAILEAK, JARRERA KONTUA DA ETA!

 

2020/01/13

ZURE PARTEHARTZEAK MUNDUA ERALDATU DEZAKE!

Aste honetan partaidetzari buruz hitzegin dugu. Gai hau oso garrantzitsua iruditzen zait, azken finean, partaidetzaren bidez errealitatea aldatu daitekeelako. Partehartzea boterearekin erabat erlazionatuta dagoela esango nuke, parte hartzen dutenen artean erabakiak hartzen direlako.
Baina ikusi dugun bezala, parte hartzeko jarrera bat garatu behar dugu eta honek eskubide batzuk ematen dizkigu, baino baita zenbait betebehar ere. Horretarako, parte hartzera trebatu behar gara, eta konpromiso bat hartu behar dugu.
Partaidetzak, pertsonarteko harremanak sustatzen ditu eta garapen pertsonalean ere eragina du, ongizate pertsonala hobetzen duelarik.
Premiazkoa iruditzen zait ere, partehartzeak duen eraldatzeko gaitasunaz jabetzea. Honen bidez, botere harremanak aldatu daitezke eta berditasuna sustatu. Baino argi izan behar dugu emakumeak zenbait eremuetan egotearekin bakarrik ez dugula berdintasuna bermatzen.
Hona hemen nere leloa:
Beste edizioetako posten artean #Garazirena aukeratu dut:
“Parte hartuz, parte izaten, parte hartzen”.

Egiten duen sarrera gustatzen zait non  hauxe esaten duen: parte hartzeak, egitea edo ekitea, eragitea eskatzen du. Subjektu pasibo izatetik aktibo bilakatzera.
Horren ondoren bere ikasleei buruz hitzegiten du, proietuetan duten partehartzea etab. Nik ere, nire ikasleengan pentsatzen hasi naiz eta konturatu naiz hainbat geletan (ni ingelesekoa izanik gela desberdinetan ematen dut) mutilek akaparatzen dutela denbora gehiena, askotan jarrera kontua dela eta. Berak dioen bezala, neskak ahaldundu behar ditugu eta mutileei ere partehartzeko beste modu batzuk daudela erakutsi.
Partekaturiko baliabideak ere interesgarriak iruditu zaizkit.

Nire inguruan behatzeko orduan kirolean zentratu naiz. Kirola gizonen esparrua izan da urteetan zehar eta badirudi, poliki-poliki emakumeok ere espazioa hartuz goazela. Txikitatik futbolera jolastu det eta ikusi ditut neskak eta mutilen artean zeuden desberdintasunak, bai ordutegiak emateko momentuan, futbol zelaiak esleitzeko edo soldataren inguruan. Betidanik gustatu izan zait kirola egitea eta txikitan ere kalean ibiltzen nintzen korrika alde batetik bestera, edozein lekutara igotzen etab. Eta hainbat alditan entzun behar izan dut “chicazo” bat nintzela. Zorionez, emakumeen partaidetza handiagoa dela uste dut, baino oraindik alde nabaria dagoela esan genezake. 
Futbolean, gure ekipoarekin estatu mailan konpetitzen genuen eta hainbat alditan izan ginen txapeldun, baino gure ekipoan gutxi batzuk bakarrik zuten soldata bat, eta soldata hau ere nahiko sinbolikoa zen. Beraz, profesional bezela futbolera dedikatzearena utopia bat bezela ikusten genuen. Duela gutxi ikusi ditugu emakume futbolariak beraien eskubideak aldarrikatzen.

Orain, beste proiektu baten sartuta nago: “Emakumea Surflari”. Proiektu hau, genero ikuspegiaren arabera jendartearen eraginagatik surfa praktikatzeko oztopo gehiago izan dituzten sektoreari zuzenduta dago; hau da, emakume, trans eta intersexualei. Surfa egiteaz gain, gure buruarekiko konfidantza, ahalduntzea eta autonomia bultzatzen da. 2014an hasitako proiektu bat da eta hasiera batean 20 bat pertsonekin hasi ziren. 6 urte hauetan, ia 1400 partaide izan gera ekintza desberdinetan parte hartu dugunak.
Hemen dezue ekimena hasi zeneko bideotxo bat:
Beste honetan, lehiaketetan emakumeen partaidetzari buruz hitzegiten dute:



Horrelako ekimenak egotea oso positiboki baloratzen dut eta ezinbestekoa ikusten ditut emakumeen partaidetza sustatzeko.

Inguru hezitzailean, neska zein mutilek partaidetza parekidea izan dezaten bultzatu behar dugu. Horretarako, emakumeei espazio eta denbora berdina eskeintzen diegula ziurtatu beharko genuke. 
Bestalde, emakumeen ereduak eskeini behar dizkiegu, zientzietan bezala kiroletan etab.
Honetaz aparte, partaide izateko trebetasunak erakutsi behar dizkiegu: enpatia, komunikazioa zein entzuteko gaitasuna landuz… Eta horretara motibatu behar ditugu, parte hartuz errealitatea eraldatu daitekeela argudiatuz!!!. Eta nola ez, partehartzeko eremuak erreztu beharko genizkieke.


2020/02/29

GATAZKEI BEGIETARA BEGIRA
Ikasleekin erabili izan dut bideoa, gatazkak suertatzen direnean beste begirada bat izateko eta bestalde irtenbide bat beti dagoela borondatea azalduz aurre egiteko.

Egia esan bisualki ikusteteak ulertzen laguntzen diela iruditzen zait.



Bizitza osoan zehar beti izango ditugu gatazkak, eremu ezberdinetan: etxean, kalean, lanean...aurrera egiteko gure bizitzan zenbait unetan beti sortuko dira gatazkak, erronka, bide ezberdinak...
Batzuetan gatazka hitza ez dugula gustukoa dirudi, normaltasunez hartu behar dugu, gure bizikidetzaren parte da eta.
Hezkuntza eremuan gure lanean garrantzia zera da nola egiten diogun aurre. Beti gogoan izan behar duguna zera da pertsonen eskubideen bermea, gehieago gure eremuan eta adin txikioekin. Pertsona guztientzat bete beharrekoa bada ere.

Gatazkari irtenbide bateratu bat eman behar diogu, heteropatriarkatua kontuan hartu eta hezkidetzak badu zer esanik:

- Genero eta sexu gatazkak duten eraginez kontzientzia hartu.
- Kultura femeninotik zein maskulinotik hartutako eduki ebaluagarriak curriculumean txertatzea, sentimendua eta balio afektiboak . (errukia, maitasuna...)
- Banakako tutoretza. alderdi pertsonalak kontuan izan egitura sexisten eragina ahaztu gabe, sexismoa.
- Partaidetza. nesken zein mutilek beren beharrak eta interesak adierazteko partaidetza susatu.
- Antolakuntza ez hierarkikoa, heteropatriarkatuaren arauekin kritikoak izatea.
do
INJUVEK ikerketa
http://www.injuve.es/sites/default/files/RJ86-04.pdf


"La construcción escolar de la igualdad y la no violencia desde un enfoque integral que incluya la prevención de la violencia de género". Ondorioetan 6 puntu azpimarratzen ditu: populazio osora zabaltzeko pertsonen eskubideekiko errespetua, biolentzia guztien aurka egiten duena, berdintasunean eraikitzeko praktikatik, protokoloak garatu eskolatik ikaslego edo familian biolentziaren ezagunea badugu nola jokatu jakiteko, bermatu neurri hezgarriak biolentziaren prebentziorako, ikastetxeei baliabideak eskainiz praktikara eramateko beraien programak, eskolako bizikidetza planean txertatu genero biolentzia programa ezberdinetan, familia eta eskolaren kolaborazioa sustatu eta jendarteko hezkuntzako esku hartze guztiak konektatu elkar lan eraginkorragoa egiteko. (44-45.orr)

L-Hko 5. mailan gatazken ebapena herrian lantzeko unitate didaktikoa Berritzegunearen laguntzaz osatua.
http://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/socialespymes/lh/5.maila_elena_version2.pdf

Eskolan Salbu programa Unicef-ek burututakoa, proposamen interesgarriak gure haur eta gaztetxoekin lantzeko HHn eta L-Hn bereziki.

https://www.unicef.es/sites/unicef.es/files/recursos/unicef-educa-ase-eus-eskolan-salbu-ikasturteko-gida.pdf




Jolasaren Alternatiba [II]

Bakerako hezkuntzako jolasak eta dinamikak

https://www.catarata.org/libro/jolasaren-alternatiba-ii_46206/

Bakea eta giza eskubideen aldeko hezkuntza. Eusko Jaurlaritza (2008)
https://egk.eus/wp-content/uploads/2016/10/3.-Bakea-eta-Giza-Eskubideen-aldeko-hezkuntza.pdf

Eskola bizitza hobetzeko estrategiak. Eusko Jaurlaritza

Bideoa. Maribi Fernández "Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza" (2018)
http://www.leioa.net/vive_doc/guia_convivencia_eusk.pdf

https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=gatazka Unknown-en posta aukeratu dut gatazken inguruan egiten dituen definizioengatik.


"Gatazka da, bi pertsona edo gehiagoren elkarrikintzean duten helburu bateraezinak dituztenean edota horrela uste dutenean" Paul Lederach
"Gizakiaren berezko egoera da gatazka" Mendel
"Gatazka berez ez da txarra nahiz eta gizakiok gatazkn aurrean kaltegarri erantzun" Pallares
"Gatazka hasieratik existitzen da" Muller
Beraz:
- Gatazka ez da biolentziaren baliokidea.
- Gatazka ez da momentu zehatz bat, prozesu bat baizik.
- Gatazka ez da ona edo txarra.

 Ikastetxeetan bizikidetza eta ​gatazken trataerarako kultura positiboa ​hedatzeko, Isabel Fernández-ek ​bost eremu ​landu behar direla  6 esaten du. Bost eremu horiek hartu eta  genero-ikuspuntua kontuan hartzeko hainbat    iradokizun emango ditugu. Guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu    zeharkatuko ditugu: 
● Botere eta lidergo partekatua.  
● Jarreren birziklapena. 
● Aniztasuna. 
● Justizia zein etika

DENOK AURRERA GATAZKEI BEGIETARA BEGIRA¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡


#GATAZKA.
#Josune



2019/01/21

Partaidetza Parekidea, Helburua!!


Pasaden urteko post-a Artaldetik At-en ariketa aukeratu dut, 2018ko urtarrilaren 22an idatzitakoa da. Izenburua “Parte hartu, izateko parte”.


Post hau aukeratu dut, jorratzen dituen gaiak eta adibideak oso egokiak ikusten ditudalako.
Ainhoa Azurmendiren erreflexioaren inguruan (sagardotegien denboraldiaren ekitaldiaz) “Ez al dago gure inguruan ohore hori merezi duen emakumerik?” aipatu behar da justu aurten, EITB-ko kazetaria den Olatz Arrietak, denboraldiari hasiera eman dio Astigarragan eta “ hau da aurtengo sagardo berria” esaldia berak esango du.


Kattalin Minerren erreflexioa ere bikaina.
Beste gai bat ere mahai gainean jartzen du: euskal dantzak. Berak aipatzen du, bere inguru hurbilean, aldaketak ikusten ari dela. Egia da, azken aldian, askotan ikusi ditudala, telebistan, horren inguruko adibideak. Nire inguruan, ordea, ez dut aldaketarik ikusten; herriko dantza taldea oso “tradizionala”da, eta, dantzetatik aparte (Santa Ageda, herritik abestu…), askotan bananduta egiten dituzte, neska eta mutilek.

Nire inguru hurbilean behatutako aspektuen inguruan, Galdakao Boleibol Taldea klubaren inguruan hitz egin dut, bertan 25 urte eman baitditut. Hor eman den bilakaera oso nabarmena izan da, jokalari aldetik aspaldi gehiengoa emakumezkoa bada be, azken urteetan entrenatzaile zein gestio esparruan ere, nesken parte-hartzea biderkatu baita.


Eta hona hemen partaidetza parekidea sustatzeko asmoz, aurkitu dudan baliabide bat (erderaz dago).






2020/01/08

Parte-hartzea, generoa... guztion konpromisoa.


"Emakumeen begiak badira historiari begiratzen diotenak, honek ez du ofizialaren antzik. (…)
Emakumeak badira protagonistak, mundua, gure mundua, ezagutzen dugula uste duguna,
beste bat da "
Nuria Varela (Kazetaria Feminista)




Gomendatu nahi dudan posta hau da: https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/01/emakumeak-entzutea-gizartea-eraldatzea.html. Asko gustatzen zait, irakurtzeko oso erraza delako. Berdintasunezko parte-hartzea zer den benetan adierazten du. Jartzen dituen adibideak oso grafikoak dira. Eskaintzen dituen materialak oso erabilgarriak eta ulergarriak dira. Hausnarketa sakonak eta konprometituak egiten ditu, gainera.

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra oraindik ere helburu bat da, mundu osoko errealitatea baino gehiago. Mundu desberdin eta bidegabe batean bizi gara, non aurre egin behar zaien askotariko desberdintasun-moduak sortzen dituzten botere-harreman asimetrikoei eta pertsona askoren eta, bereziki, emakumeen eskubide ekonomiko, sozial eta politikoen urraketari.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra ezin da lortu historikoki baztertuta egon diren esparru eta roletan emakumeen parte-hartzearen bidez bakarrik.

Halaber, beharrezkoa da emakumeen eta gizonen arteko gizarte-harremanen eredu berri bat eraikitzea, bizitza- eta garapen-kalitate handiagoa ekarriko duena, gizarte-birbanaketa ekitatiboaren bidez, espazio publiko eta pribatuak, erabakiak, aukerak, familia-erantzukizunak, erantzukizun profesionalak, politikoak, ekonomikoak eta baliabideak partekatuz, denbora barne. 

Demokratizazioa ezinbestekoa da giza garapenerako, emakumeei zein gizonei aukera ematen baitie beren bizitzen baldintzak zehazten dituzten erabakiak hartzerakoan parte hartzeko eta erakundeei erantzukizunak eskatzeko. Elkarrizketa- eta partaidetza-mekanismorik gabeko estatu batek mugatu egiten ditu demokrazia-jardunaren aukerak. Ezin duzu aurrera egin inork zure beharrak, interesak eta abar entzun eta artatzen ez baditu.

Ildo horretan, funtsezkoak dira feminismoak demokraziaren ikuskera berari egindako ekarpen teorikoak, eredu askoz inklusiboagoa eta ekitatiboagoa proposatuz. Gaur egun demokrazia generikoa edo generokoa deitzen dena.
"Genero demokraziak bestelako harreman demokratikoak eraikitzea proposatzen du, eta
Beste eredu demokratiko bat, emakumeak ez ezik, are konplexuagoa, gizonen posizionamendua aldatu eta generoen arteko harreman demokratikoak ezarriko dituena ".
Lagarde, Marcela. Lidergoetarako gako feministak
Maitagarriak. Ed. Horas y horas, Madril 2005.
Horren aurrean, zer egin dezakegu? Estrategia berri asko har daitezke, eta horietako bat genero-mainstreaminga da.
Genero-desberdintasuna ere arazo politikoa da, eta, beraz, erantzun politikoa merezi du. Horietako bat mainstreaming-aren estrategia globala da, ingelesetik literalki itzuliz "korronte nagusia" esan nahi duena.
Gender Mainstreaming kontzeptura ekarrita, genero-ikuspegia politika publikoetan eta gizarte-programetan integratzeko eta/edo zeharkakotzeko ekintza.
Praktikan, agendetako lehentasunen artean kokatu nahi dira genero-gaiak, prozesu, programa eta politika guztietan eta lan-arlo eta -fase guztietan genero-ekitaterik ezaren arreta desberdintasuna gainditzeko lehentasunen artean estrategikoki kokatuta egon dadin.
Agian galdetuko diozu zeure buruari zer zerikusi duzun zuk mainstreamingaren kontu horrekin …
Zerikusi handia duzu, izan ere, giza harremanetan eta indibidualki zein kolektiboki egunero hartzen ditugun erabakietan oinarritzen den gizarte baten parte zara.
Adibidez, Espainian badago aldeko lege-esparru bat (benetako eta benetako berdintasunerako legea, genero-indarkeriaren aurkako legea, kontziliazio-legea), baina ni naiz nire eskubideak erabiltzea erabakitzen duena, eta, beraz, ni naiz aitatasun-baja hartzea erabakitzen duena, eta, horrekin, zainketen eta afektuen erantzunkidetasunari laguntzea. Nik ere erabakitzen dut hizkuntza ez-sexista erabiltzea, nik erabakitzen dut indarkeria ez erabiltzea nire interesak lortzeko bitarteko gisa. Erabaki indibidual "txiki" horiek guztiek aurrerapen kolektibo "handiak" ekartzen dituzte, eta genero-berdintasuna eta, beraz, gizarte demokratikoagoa lortzen laguntzen dute.
Amaitzeko, Emakundeko bideo bat, honekin harreman estua daukan eskuhartzearekin:

2019/03/11

GATAZKEN TRATAERA





Iazko post-a “Gatazka Betaurreko moreekin begiratu” du izena eta Eider Oleagak idatzi zuen.


Bertan, gatazka kontzepturen sintesi bat egiten du. Gero Sudaneko Hegoaldeko gudan emakumeek jasandako zapalkuntza azaltzen duen bideo bat erakusten digu, gatazken alderdi ezberdinak erakutsita.
Emakume errefuxiatuen inguruko beste bideo bat aurkezten du eta beste bat Gipuzkoako zahar etxeetako langileen borrokaren ingurukoa, genero ikuspegi batetik abiatuta. Oso onak.
Irakasleak bizikidetzan trebatzeko materialak biltzen duen txosten bat aurkezten du. Eta bukatzeko bideoa oso dibertigarria izan da.

Hona hemen baliabide bat, gai honen inguruan:



Eremu Hezitzaileko erronka nagusiak, nire ustez:

  • ü  Irakasleei gatazkak konpontzeko estrategiei buruzko formazioa eskaini.
  • ü  Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.
  • ü  Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea
  • ü  Lehiakortasuna/konpetentzia ideiarekin amaitu, harreman sozialak kolokan ipini eta irabazleen eta galtzaileen eskema eratzen baitu, ez da berdintasunik emango lehiakortasuna sustatzen den jendarte batean.
  • ü  Gatazken trataera positiboa hedatu, bost eremu hauek landuz: kontzientzia hartzea, antolakuntza, partaidetza, banakako tutoretza eta curriculumaren aldaketa.


2019/11/25

LEGEA, gizarte aldaketarako tresna


HEZKIDETZA EAEn. LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN
LEGEA gizarte aldaketarako tresna

Legea, gizartean baloratzen duena gauzatzeko tresna bat da; edo hori da behintzat bere funtzioa. Hezkuntza Inklusioa lantzen duen gidan agertzen den bezala errealitatearen hiru dimentsio hartzen dira kontutan gizarte-egoera bat aldatu nahi denean: kulturak, politikak eta praktikak.

Hezkidetza helburu badugu, hiru dimentsoak hartuko ditugu kontutan. Beheko irudi honetan inklusioa aipatzen duen lekuak, inklusioa-hezkidetza irakurriko dezagun, hezkidetza-kulturak, hezkidetza-politikak, hezkidetza-praktikak kontutan hartuz. Hezkidetza inklusioa delako: denon presentzia, denon partaidetza eta denon lorpena eta ikaskuntza. Parekidetasunean.




Hitz ugari erabili ditzakegu hezkidetza-legediari buruz hitz egiterakoan: legeak zilegatasun osoa duten erabakiak dira, eskubideak bermatzea dute helburu, ardurak ezartzen ditu, prozesuak proposatzen ditu, babes-neurriak planteatzen ditu eta betebeharrak ere bai. Kultura baten adierazgarri da eta ordurarte dauden praktika egokiak ere jasotzen dute. Hau da, hezkidetzarako legedia teoría eta praktikarako tresna garrantzitsua dira: hori bai, erdibidean pertsona eta erakundeen erabakiak daude eta baliabideak ere bai. Marrazki batetan jasota:



 #HezkEH eko aurreko edizioko #JanireC-rek esaten duen bezala  Legedia ez da errealitatea, baina urratsak ematen laguntzen du


Garai hauetan Hezkuntzan lanean ari garenontzat, II Hezkidetza Plana 2019-2023 ondo ezagutzean aparte, Hezkuntza Sailaren Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana (2018-2021) ezagutzea garrantzitsua iruditzen zait. Hezkuntza Saila osoa inplikatzen duelako, hezkuntza sisteman eragile ugari garelako eta denon bat egitea ezinbestekoa delako.




Legedia hurbilagotik ezagutu ondoren, hezitzaileontzat osa baliogarria izaten da garatzen ditugun planen eragina ezagutzea. Tokian toki gertatzen denaren berri badugu ere, ikuspegi globala izatea estimatzen bait dugu. Zentzu honetan, IVEI-ISEIk 2017an argitaratutako Genero-Berdintasuna LHn eta DBHn EAEn txostena interesgarria ikusi dut.



Legedia legedi, Hezkidetza lantzeko gako pare bat ditugu eztabaidagai: noraino da borondatezkoa hezkidetza bultzatzea? Eta ba al dago momento honetan nahiko baliabide baldintza onetan hezkidetza planak aurrera eramateko? Ikastetxeko egiturak, koordinazio denborak, material prestaketa, sensibilizazioa eta hausnarketa prozesuak lidergoa eta jarraipena eskatzetik aparte, “ekintza”ren kulturan tarteak aurkitzea eskatzen du: gelditu eta pentsatzeko tarteak. Baina hori, gai askorekin gertatzen ari zaigu, ezta?


Gure ikasleekin “gelditu eta pentsatzeko” tarte bat aurkituko bagenu, zer esango lukete galdera hauen inguruan? (Index for inclusión, 2013)




2023/01/15

 

                              BALIO DUDALAKO!

Emakumeen ikusgarritasunean, sozietate honetan, urratsak ematea premia bat da. Zientzia ikerlarien artean, 2019an Bilbon, minbiziaren ikerkuntzari buruz antolatutako  jardunaldietan emandako datuen  ehunekoak, errealitatea zein den agerian uzten dute. Adibide giza jartzeko: minbiziaren kontra antolatutako 2019ko EAEko ikerketa proiektuan parte hartzaileen artean  % 60koa, emakumezkoak izanda gidaritza postuetan, %20an  besterik ez da  aurkitzen. Bestalde, gaur egun, Nobel sarietan  %10 baino besterik ez da emakumezkoek hartzen duten ikusgarritasuna . 

Arkaitz Carracedo CIC Bioguneko ikerlariak eta ASEICA (estatu mailako minbiziaren ikerlarien elkartea) kidearen esanetan emakumeen lidergoa babesteko “emakumeei lidergoan formakuntza eman behar zaie  eta inertziaz emandako desberdintasunak desagertzeko gakoa da”.

Bestalde, argi dago kontzientziazio nabarmena dagoela emakumeek kargu politikoetan duten parte-hartzeari dagokionez, baina oraindik ez da nahikoa. Pentsamolde, kultura eta autoestimu kontua da, eta aldatu eta indartu egin behar dira.

Baina zer gertatzen ari da?

 

Nire ustez, faktore giltzarri bat dago emakumeen gizarte-garapenean edo partaidetzarekin eta lotura zuzena du autoestimu-, autokontzeptu- eta konfiantza garatutako mailarekin. Izan ere, autoestimu, autokontzeptu eta konfiantza horiek gara ditzakegu, eta horiek zuzenean lotuta daude gure gizarte eta familia-ingurunean haurtzarotik eta bizitzan zehar, izandako esperientziekin. Ildo horretan, hainbat faktorek eragin zuzena izango dute gure autoestimuaren eraikuntzan, hala nola bakoitzak bere gizarte-ingurunetik jasotzen dituen feedback, itxaropen, hizkuntza eta balio-judizioen motekin lotuta egonik. Era berean, parte hartzeko aukerak eta gure inguruak berak "zuzentzen" gaituen proiekzioek, elementu erabakigarriak dira. 

Nire lan  testuinguruan,  oro har, emakumeak  hiperprestatuak daude, baina komunikazioan, negoziazioan eta teknologiaren erabileran, oro har, alderdi sendoak ez diren edo hobetu daitezkeen alderdiak dira hauek. Aldiz, gizonak diren lankideei dagokienez, aldea argia da autokonfiantzari, ekimenari eta segurtasun mailei dagokienez. 

Sozietatean eta  hezkuntza komunitatearen erreflexuan (familiak,  curriculum ezkutuaren transmisioan) oraindik haurtzarotik, sexuen araberako hezkuntza bereiziak eta roletan markatutako hezkuntzak, proiekzio sozial desberdinak bultzatzen ditu  ikasleengan.. Nesken jolasak ez dira lehiakorrak izaten; aitzitik, zaintzara bideratuta daude (sukaldeak, panpinak, soka, korroak). Mutilak, ordea, nabarmentzen dira, lehiatzen dira eta hierarkien zirkuituan moldatzeko estrategiak garatzen dituzte. 

Feminismoaren aurrerapenei eta emakumeek gizartean duten posizio baxuagoa aldatzera bideratutako ekintza politikoei esker, hezkuntza-sisteman duten eragina ere nabari dezakegu, genero-ikuspegia duen hezkuntza baten kontzientzia eta sentsibilizazioa geletara eta, oro har, hezkuntza-komunitatera iristen ari baita pixkanaka.

Emakumeek ez diogu botereari uko egin behar eta boterearen alde borrokatu behar dugu gauzak hobetzeko modu bakarra horietan parte hartzea da, horrela bakarrik erabaki bai genezake emakumeok, gure interesen arabera.

 

·        Aurreko edizioetako ondorengo posta aukeratu dut:

“Emakumeak entzutea, gizartea eraldatzea” argitasunez eta erraztasunez emandako  azalpenagatik eta modu grafikoan eta humorezko irudiekin osatutako posta delako .

https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/01/emakumeak-entzutea-gizartea-eraldatzea.html

 

Bukatzeko, partaidetza parekidea sustatzeko jolas dramatikoa baliabide pedagogiko aberatsa deritzot. Ikaslegoaren irudimenarekin jolastea ahalbidetzen du eta, ondorioz, ikasitako estereotipo, rol eta aurreiritziekin jolastea.