Aste honetako behaketa zehaztu baino lehen, curriculum-aren hainbat
eremuei bota diet begirada, eta hainbat arloetan gertatzen dena ikusi eta
gero, ikastetxeek berdinatasunean oinarritutako hezkuntza modu erabakigarrian
sustatzen duten hezkuntza-politikek bultzatu beharko luketela pentsatzen dut.
Science aldizkarian argitaratu zen artikulu batek (Bian,
Leslie eta Cian, 2017), askoren harridurarako,
generoari lotutako estereotipoek sei urte baino lehen izandako eragina
adierazten zuen. Horrela, adin horretan dauden neskek aukera gutxiago dute
beren generokoak "benetan, benetan adimendunak" direla sinesteko, zailtasun-maila
altuko gisa interpretatzen diren jarduerak saihestuz. Hori izango litzateke
berehalako ondorioa, baina, epe luzera, emakumeek tradizioz prestigioarekin
lotutako lanbide-eremuetan (fisikoan, adibidez) duten azpiordezkaritza azalduko
luke, gaitasun kognitibo handia genero maskulinoarekin soilik lotzen baita.
Jokoak rol sexual estereotipatu batean duen rola. Horrela, besteak
zaintzea, etxea mantentzea eta abar lotzen dira, jokabide-erreferente bihurtzen
dira, genero-rolei lotutako "naturalki" gisa barneratzen eta
interpretatzen dira.
Horri guztiari gehitzen badiogu eskola batzuek generoaren araberako
bereizketari eusten diotela eta horietan neskei esplizituki
irakasten zaiela haiengandik espero den rola hartzen, beren portaeran
("neskek ez dute egiten"), beren hizkeran ("neskek ez dute
esaten"), beren itxuran ("neskek ez dute eramaten, ez dira
jartzen"), eta abar, prest dago genero-desberdintasunaren oinarri den
"ekaitz perfektua". Gizarte askotan dago, nahiz eta herrialde
aurreratuenetan modu esplizituan eskola eta curriculumean
ez ikustea, gertatzen da.
"Ekaitza", aldi berean, testu-liburuetan
emakumezko erreferenteez egotearekin osatzen da, non ez
den emakumerik ikusten tradizioz maskulinotasunaren rolari lotutako leku eta
lanbideetan, hori baita gutxiagotasunaren barneratzea eragiten duen funtsezko
beste faktore bat.
Orain hezkidetza
eskolan eta familian premiazkoa da. Zuzendaritza-taldeak eta
hezkuntza-administrazioa inplikatzea ezinbestekoa da. Zuzendaritza-taldeak,
irakasleak, hezkuntza-administratzaileak eta arduradun politikoak inplikatu
behar dira.
Aste honetan, oso laburra posta, baina gustatu zait Mariak pasa den urtean konpartitu zuen PEPE ETA PEPAREN ISTORIOA ren baliabidea. Oso ondo kontatzen du nola hasten diren harremanak eta zertan amaitu ahal duten.
Superlola ipuinarekin amaituko dut. Superlola ipuin hezitzailea da, superheroina
izan nahi duen neska ausart bat protagonista duena. Amets egiten du mundu
hobeago batekin, non haur guztiak askeak izango diren nahi dutena izateko.
Curriculuma eta
baliabide didaktikoen inguruko hausnarketa honetan hainbat ideia
etorri zaizkit burura eta hauek
izan dira ni bigarren hezkuntzan lanean egon naizenean izan edo
aurkitu izan ditudan zailtasun batzuk. :
- Hasiera batean
bilatu ditudan baliabide gehienak hezkuntzako lehen bi etapetara
bideratuta daude gehienak.
- Horrek Bigarren
hezkuntzan, batxilergoan eta lanbide heziketan dauden interes falta
bati erantzuten diola esango nuke, horretara bideratutako baliabide
gutxiago sortzen ditugulako.
- Azken etapa
hauetan irakasle bakoitza bere materiara mugatzen diren ezagutzak
ematera bideratzen gaituzte. Edukiek oraindik ere pisu handia dute,
garrantzitsuena curriculumean dauden eduki guztiak ematea dela
sinetsita gaude.
- Balioa
hezkidetzaileak lantzeko tailerrak eta tutoretza bezalako orduak
daudenaren aitzakia askotan entzuten da.
-
Ikasleen jarrera eta balio desegokien zergatia azaltzeko eskolaz
kanpo dauden errealitatean
bilatzen saiatzen gara, errua kenduz.Aurreko
etapetako
lankideei errua botatzeko joera handia dago.
-
Orduan ikuspegi
hezkidetzailea txertatzea irakaslearen esku geratzen da. Honek ere
hezkidetza zer den eta nola landu irakasle bakoitzaren ezagutzaren
menpe uzten du eta orokorrean formakuntza falta dagoela esango nuke.
#Rosana-ren
sarrera aipatu nahiko nuke, bertan Bigarren Hezkuntzan eta
Batxilergora bideratutako hausnarketa eta materiala aurkezten
duelako.
Askotan
zientziaren zurruntasunak gai hezkidetzaileak lantzeko aukerarik
ematen ez duela pentsatzen dugu askok. Beti dago aukera ikuspegi
hezkidetzailea txertatzeko daukagun material ez hezkidetzailearen
inguruko kritika sustatuz, berau moldatuz edo eta egokiagoa den
batengatik aldatuz.
Amaitzeko
#Igorete
proposatutako bideo
interesgarri batekin utziko zaituztet.
Jakina curriculuma
eta baliabideak hezkidetzaileak izan behar direla!. Hala eta guztiz ere, kasu
askotan, mugitzen gara hezkuntza sisteman eguneroko arintasunean eta beharretan
baina bagara begirale hutsak edo betiko inertziak mugitzen gaitu. Hauxe da,
legeak, curriculuma, liburu akademikoak, informazioa, errekurtsoak jasotzen ditugu,
hainbat interesgarri irakurtzen ditugu, hainbat material erabiltzen ditugu.
Baina…aktiboak, kritikoak, partaidetzaileak egunean ote gara?
Orokorrean, nahiko jarrera pasiboa izateko
joera dago hezkuntza sisteman. Alde
batetik, ikastetxe edo irakasle-autonomia ez dugulako izan eta bestetik,
bakardadean lan egiteko ohitura edo onura… (parte-hartzeko lekua eta denbora ez
dugu izan aproposa ikastetxeetan).
Gainera irakasle
gehienok ez dugu parte hartzeko aukera izan curriculuma eraikitzen.
Baina…interesa…nire ustez, itzelezko interesa dago.
Curriculumaren
eraldaketa hitz egiten duelako aukeratu dut. Eta komunitatearen erara egitea
planteatzen duelako.
Aste honetako
gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: Material eta baliabide
hezkidetzaileak pilo daude; erabiltzeko prozesua bultzatu behar da; curriculua
eraikitzeko bidea guztion ardura eta parte-hartzea izan behar da.
Gora behera egon naiz pentsatan nola egin. Oraindik
urrun ikusten ditut lankidetza-unea eta guneak. Baina gutxienez hasi naiz
ikusten aukerak eta beharrak:
komunikazioa bultzatu, komunitate-birtuala izan, kooperazioa sortu, une eta
guneak eraiki, sare sozialetan partaidetza izan, genero desberdineko presentzia
eta aniztasun anitzaren presentzia eta protagonismoa bermatu. Aste honetan
konpartitu diet ikastaro honetako material-heziketa-afektibo-sexualako bilduma
alaben ikastetxeko tutoreei: https://www.symbaloo.com/mix/heziketaafektibo-sexuala
Ez da erreza
ziberaktibismo edo aktibismo hezkidetzaile kontzeptuan murgiltzea. Halaere, hainbat erreferente ditugu hezkuntzan
eta gidak. Begirada zabala, adi egon behar eta partaidetza hezkidetzailea
bultzatu behar dugu. Guk baditugu tresnak, gogoak, ilusioak eta une-guneak; beraz,
egunean hezkidetza!.
Aste honetan Symabaloo
ezagutzea izan da materiala bilatzeko aukerarik onena. Topatu dudan maskulinitatearen bideoa konpartitu
nahi dut.
“Hezkidetza eskola mistoa gainditzen duen esku-hartze hezitzailea da. Pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heztea du helburu, sexu/genero sistemaren araberako menperatze harremanik ez da eraikiko modu honetan eta diferentziatik berdintasunean heziko da. Hori lortzeko, ikasleen trebetasun guztiak garatu eta estereotipo eta aurreiritziak deuseztatuko dira bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratuz".
Historian zehar garatu diren hezkuntza-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira, eta hierarkizazio horrek eragin handia izan du hezkuntzan.
Honela, mutikoek eta gizonek makronortasuna, neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatzen dituzte. Beren sexua onena dela eta gizartean baloratuta eta onartuta dagoela ikasten dute eta, gainera, ordena sinboliko unibertsala dela ere pentsatzen dute. Neskatoek eta emakumeek, ordea, genero-nortasuna garatzerakoan, "emakumezkoak" izateagatik beren buruak gutxietsi egiten dituzte, gizartean ere hala baitaude estigmatizatuta.
Historia gizonezkoek idatzi eta interpretatu baitute, gizonezkoa protagonistatzat hartuta idatzi eta interpretatu ere. Sistema patriarkalean inoiz ez dira emakumezkoen jakintzak onartu eta, gainera, legitimatutako "jakintza akademikotik" at utzi izan dira beti. Horrek guztiak, bada, ondorengo ondorioak eragin ditu:
Horrela, gizonezkoek beren buruak hartu dituzte ardatz gisa eta, horretaz gain, "kulturak" eraiki dituzte, gertakari historikoak beren kontzeptuen arabera interpretatu dituzte, emakumezkoen jakintza baztertu egin dute eta gizateriarengan eta gizartean ondorio larriak eragin dituzten kontzeptuzko hutsegiteak manipulatu eta sortu dituzte…
Aurreko guztia kontuan izanik, nondik hasi? Hauek izan daitezke curriculum hezkidetzailea eraikitzeko eman ahal ditugun pausoak: nolako jarduerak, edukiak, metodologia eta materialak sustatzen ditugu?
Marian Morenok hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen diagnostikorako oinarrizko, ertain eta goi-mailako analisi maila ezberdinak proposatzen ditu:
● Oinarrizko mailan: idatzizko hizkuntza, ospakizunak.
● Ertainean: dokumentazio ofiziala, ekintza zehatzak, baliabideak eta testu-liburuak, tutoretza eta orientazio akademiko-profesionala, zuzendaritza-taldea.
● Goi-mailan: idatzizko zein ahozko hizkuntza eremu guztietan, liburutegia, elkarbizitza-plana, espazioak, heziketa afektibo-sexuala.
EDUKIAK, METODOLOGIA ETA MATERIALAK sexistak izan daitezke. Honen adibideak emateaz gain, galdera interesgarriak luzatzen ditu hausnarketa prozesua bideratzeko: Emakumeen ekarpenak agertzen dira? Ekarpen hauei buruzko balorazio positiboa egiten da? Etxeko esparruaren jakintza (zaintza-lanak, etxeko ardurak, teknologia eta jarduera zientifikoak …) erabiltzen da era esplizitu eta positiboan? Emakumeen interesak, beharrak, ikuspegiak islatzen dira? Neska eta mutilen arteko parte hartze orekatua bilatzen da? Parekidetasuna bultzatzen du? Nesken zein mutilen garapen osoa? Hizkuntzaren erabilera ez-sexista da? ...
Eta diagnostikoa egin ondoren zer? Hezkidetzailea denarekin zalantzarik ez, baina zer egin sarritan hezkidetzaile EZ direnekin?
-DAGOENA IKUSPEGI KRITIKOZ AURKEZTUZ MANTENDU
-DAGOENA MOLDATU //OSATU
-HEZKIDETZAILEA DEN BATEKIN ORDEZKATU
-FALTA DENA SORTU
Aurreko edizioetako sarreren artean, Olatzena aukeratu dut, irakasleon arteko auzi zahar bati buruz hausnartzera ausartu delako: Curriculumaren aldatzeko beharra. Hona hemen, apunte azkar bat: “…curriculumak bi helburu argi izango balitu, pertsona integralak eta komunitate inklusibo bat lortzea, hezkuntza errotik aldatuko litzatekeela uste dut eta modu hontara, pertsona askeagoak, zoriontsuagoak, hobeak eta gizarte justuago bat lortuko genukeela iruditzen zait. Androzentrismoaren ordez, pertsona anitzen ikuspegitik mundua ulertuz.”.
Curriculuma definitu behar izango banu, hauxe esango
nuke:
Hezkuntza-helburu batzuk lortzeko
asmoz, aurrez antolaturiko hezkuntza-plan edo –programa bezala defini dezakegu.
Curriculuma bi ikuspegitik
aztertuko nuke:
HEZIKETA IKUSPEGIAREN ARABERAKO CURRICULUMA
•Ikaslearen ikuspegitik titulu edo
helburu jakin batzuk lortzeko burutu behar diren ikasgai eta jarduera multzoa
da.
•Irakasle edo
hezitzailearen ikuspegitik bere esku-hartze
profesionalaren oinarritzat hartzen da.
POLITIKA
IKUSPEGIAREN ARABERAKO CURRICULUMA
Administraziotik, titulazioa jakin bat eskuratzeko
behar diren xedapenak zehazten dira eta hauek dokumentu idatziren
batean jasotzen dira.
Hezkuntza jardueran eginiko edozein aldaketak
curriculumaren politikari eragiten diola ondoriozta daiteke, edo
alderantziz.
Ikuspegi honetatik, curriculum-politika hezkuntza
sistemaren barruan Curriculuma hautatu, ordenatu eta aldatzeko modua ezartzen
duen hezkuntza-politikaren alderdi zehatza dela esan daiteke.
Azken ikuspegi honek indar haundia dauka eta gure
Curriculuma zati orokor batean bideratzen duela iruditzen zait.
Curriculumaren kontzepturako beste hurbilketa batzuk ere
aipatu behar direla pentsatzen dut. Nire ustez, ikuspegi hauekin kultura ere
kontutan izan behar da. Horrela ba, curriculumean elkar eragiten duten hiru
osagai jarriko nuke agerian:
§Curriculuma,
kultura-edukien hautaketa da .
§Baldintza politiko, administratibo
eta instituzional jakin batzuetan gauzatzen da. Baldintzek modelatu egiten dute
eta, berez, curriculum ezkutuaren sortzaile dira.
§Curriculuma
testuinguru sozialean aukeratzen da, eskola testuinguruan burutzen da.
CURRICULUMAREN ITURRI
TEORIKOAK
Curriculumak
hainbat ezagutza iturritatik biltzen diren informazioz osatzen dira.
Curriculum bat eratzerakoan kontuan hartzen diren oinarri teoriko batzuk.
Oinarri hauek hezkidetza ikuspegitik begiratzen baldin
baditugu, horrela definitzen ditugu:
a. Iturri soziologikoa, hots,
gizarte-antolamendua nola dagoen banatuta aztertuz (Baloreak, kultura,
jarrerak, genero eta espazio publiko eta pribatuen hierarkizazioa,...)
b. Iturri psikologikoa. Ikasleen garapen ebolutiboak eta ikaskuntza
garapenak zer nolako prozesuak jasaten dituzten jakin (sexu-diskriminazioa
biologikoki justifikatzea, gure nortasun pertsonala generoen eta hormonen
ondorioak direla esatea,..)
c. Iturri pedagogikoa. Hezkuntza ereduak genero maskulino eta
femeninoren hierarkizazioan oinarrituta egon direla kontuan hartzea, eta horrek
ekarri dituen ondorioak
d. Iturri epistemologikoa. Menpekotasun sisteman justifikatzea
ikuspegi androzentrimoa bultzatzeagatik. Kontuan ez izatea, emakumearen
partaidetza aktiboa gizartean. Historiaren ikuspegi bakarrarekin kontatu
izatea,...
Iturri hauekin
batera nik iturri filosofikoa ere kontutan izango nuke. Curriculumaren
diseinua lortu nahi dituen helburuetatik
abiatzen baita. Hau da politika eta administratiboki gizartearentzat egokiena
zein den filosofiatik abiatzen da. Hortaz, desberdintasun haundia dago iturri
filosofikotik izan daiteken ikuspegia.
Baina curriculum hezkidetzailea izatearekin nahiko izango
da? EZ
Alde
batetik, ikastetxean diagnostiko on bat egin beharko dugu eta harreratako
Sestaoko berritzegunean dagoen materiala abiapuntu bezala erabili dezakegu
Ikastetxean
diagnosi erreala eta ahalik eta hoberen egiteko, ezinbestekoa da edukiak,
metodologia eta materiala, testu liburuak, eskola antolamendua, espazioa,
denboraren erabilera , jolastokia, zuzendaritza taldea, irakasleen eta ikasleen
arteko harremanak, gurasoak (ikuspuntua, familia egoera, espektatibak) ikasleen
arteko harremanak. Ahozko hizkuntza,…
Edukiak,
metodologia eta materiala, ikuspegi kritiko batetatik behatu eta
hezkidetzaileak direnak sustatu behar ditugu eta ez direnak baztertu, moldatu
edota ordezkatu behar ditugu.
Baina
diagnosiarekin hasi aurretik ezinbestekoa da ikastetxeko partaide guztiak (irakasleak,
irakasle ez diren langilea, familia, ikasleak, herria) ingurunea entzutea eta
behatzea. Zer gertatzen da? Nolakoa da nire ingurunea? Nolakoa
da gure arteko harremana? Nolakoa da ikasleekin dudan harremana? Zeintzuk dira
transmititzen ditudan baloreak?
Ez da
nahikoa diskurtso hezkidetzailea barneratuta izatea, eskolak ikasturteko egun
batzuetan (azaroak 25, otsailak 11, martxoak 8,…) antolatzen dituen ekintzetan
parte hartzea. Ezinbestekoa, beharrezkoa da formakuntza eta sentsibilizazioa eta
honek lan asko eskatzen du. Lan haundia dugu aurretik, teoria praktikara
eramatea lan asko eskatzen du. Lan guzti honek lan indibiduala eta talde lana
haundia eskatzen du
Ordu
asko eskatzen ditu materiala aztertu, aldatu eta berria sortzeak. Prest gaude
gure ordutegitik kanpo lan hori hartzeko? Prest gaude gure metodologia
aldatzeko? Azkeneko 10, 20 edo 30 urtetan erabili dugun metodologia aldatzeko
edota ikasle bezala ikasi eta barneratu dugun metodologia?
Niretzat
hauxe da zailena, irakasle guztiek parte hartzea, inplikatzea eta norbere
ordutegitik aparte ordu gehiago sartzeko prest egotea.
Hezkidetzari buruzko ikastaro honetan, arreta gehien piztu
didan alderdietako bat da, patriarkatuaren ereduak hainbeste urtetan bizirautea
lortu duen modu misteriotsua. Eta lortu du, batez ere, ezkutuaren,
sinbolikoaren eta inkontzientearen munduan mugitu delako.
Konturatu naiz hezkuntza-sistemek zeregin garrantzitsua izan
dutela kulturaren eta gizartearen balioen transmisioan eta, ondorioz, gizonen
nagusitasuna eta genero-desberdinkeriak betikotzearen erantzule ere izan direla.
Ikastetxeetako tresna didaktikoak, materialak eta curriculum ezkutua, aurreiritziz eta genero-estereotipoz beteta egon dira, kolektibo batzuk gutxiagotasun-egoeran
aurkeztu dituzte, adibidez, emakumeek kulturari, historiari, zientziari eta abarri
egindako ekarpenak alde batera utziz.
Bideo honek oso ondo islatzen du nola eskolan estereotipo eta
rol sexistak transmititzen diren, askotan, inkontzienteki edo konturatu gabe.
Bideoan, haurrek, beren mezuekin, ezkutuan dagoena argitara
ateratzen dute eta inkontzientea dena kontziente bihurtzeko duten modua
hautematen da.
Horixe da hezkuntza hezkidetzailera iristeko modua, lehenik
eta behin, transmititzen ditugun ereduez eta balioez jabetzea, ikasitako eredu
okerrak desikastea eta berriak eraikitzea.
Curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatxeko
zailtasunik handienak dira:
Konfort-espazioan geratzea.
Statu quo-a ezegonkortu nahi ez izatea.
Ezkutuan dagoenaz ez jabetzea.
Espiritu kritikorik ez izatea.
Irakasten dugun guztian genero-ikuspegia ez erabiltzea.
Irakasteko erabiltzen duguna genero-ikuspegiarekin ez
aztertzea.
Txosten honetanoso ondo azaltzen da materialetan eta baliabideetan gertatu eta
orain gertatzen ari dena: “Materialari
eta baliabide didaktikoei dagokienez, testu–liburuetan osagai sexistak dituzten
irudi, adibide eta komentarioak maiz aurkitu daitezke. Ipuinetako protagonistak
kopuru handi batean gizonak direlarik, eta emakumea tradizioz kokatu zaion
paperetan aurkitzen dugularik: gehienetan eremu pribatuan eta izaera dependente
batekin.
Hezkuntza
sozializaziorako oinarrizko bitartekoa da, horregatik, hezkuntzaren analisia
egitean, alde batetik, emakumeen presentzia, kopurua eta kokapena aztertu
beharko ditugu eta, bestetik, hezteko bitarteko honek sexuen arteko
bereizkerian zer-nolako eragina duen ikusi beharko dugu, ziur baikara emakumeon
askapen prozesuan bitartekorik garrantzitsuenetarikoa dugula hezkuntza, bai
nortasun-garapenerako aukera berriak zabaltzeko, bai prestakuntza akademikoa hobetu
eta baita lanerako bideak eskaintzeko ere.”
Gure ikastetxeek hezkidetzaileak izatea nahi badute, curriculumak eta tresna didaktikoek ere hala izan beharko dute.
Baina,
neure buruari galdetzen diot:
Nolakoak izan
beharko lukete eguneroko zereginetan genero-ikuspegia barne hartzen duen ikastetxe
hezkidetzaile baten curriculumak, tresnek, materialek eta baliabide
didaktikoek?
Ikastetxe hezkidetzaile bateko curriculumak:
Ez ditu sexuaren araberako aurreiritziak eta rolak transmititzen.
Emakumeak eta beren ekarpen sozial, zientifiko, artistiko eta historikoa integratzen ditu.
Eguneroko bizitzaren, etxeko bizitzaren eta pertsonen zaintzaren ikaskuntzarekin lotutako helburuak eta edukiak barne hartzen ditu.
Genero-oinarririk gabeko aukera akademikoak eta profesionalak askatasunez aukeratzera bideratzen du.
Indarkeriarik eza hezten du.
Hezkidetzailea den ikastetxearen tresna eta baliabide didaktikoek:
Ez dituzte pertsonak gutxietsiak aurkezten sexuaren arabera.
Ez dituzte pertsonak objektu sexual huts gisa aurkezten.
Ez dute indarkeria bultzatzen
Hizkuntzaren erabilera ez sexista egin behar dute
Gizonen eta emakumeen presentzia orekatua eta ez-estereotipatua bermatzen dute, irudietan ez ezik, eduki osoan ere.
Eskola berri bat eraiki behar dugu, genero-ikuspegia
kontuan hartuta!!!
Erabat ados nago Ander Alonsok idatzitakoarekin bere ekarpenean: “Gaur egungo hezkuntza sistema aztertuz gero, argi dago ezinbestekoa dela gure jarduera hezitzailean sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabili beharra dagoela. Izan ere, modu honetan ikasleek jasoko lituzkeen mezu, irudi, jakintza eta abarretan hainbat aurreiritzi eta estereotipo deuseztatzeaz gain, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heziko lirateke sexu/genero araberako menperatze harremanak gaindituz eta desberdintasuna modu positiboan baloratuz.”
Aste honetan Curriculuma eta baliabide didaktikoak gaian konturatu naiz, oraindik irakasleok asko dugula egiteko. Izan ere, asteko hausnarketa egiteko Lehen Hezkuntzako 6. mailako lengoaiako liburu bat aztertu eta kontura naiz sexista dela, irakurgaien gehiengoa gizonezko protagonistak direlako eta emakumea agertuz gero, printsesa, ama edota ezkongaia moduan agertzen dira. Horrelako zenbat liburu izan ditugu gure begien aurrean?
Kontuan hartu behar dugu kontsumitzen ditugun ikasmaterialak, askok oraindik androzentristak edo ikuspuntu maskulino hegemonikotik ekoiztuta daudelako. Gainera, umeek balore eta jakintza ugari barneratzen dituzte baliabide hauengandik. Beraz, HEZKIDETZAILEAK izatea funtsezkoa izango da.
Honen harira, pasaden ikasturteko hurrengo POSTa interesgarria irudita zait. Izan ere, arestian azaldutakoarekin zerikusia duen argazkia txertatu zuen. Azken finean, materialak hezkidetzaileak bihurtzen ez baditugu edo hezkidetzaileak ez badira, sistema heteropatriarkalak bultzatzen dituen ideiak heziko gaituzte eta horren ondorioz ez dugu jendarte justu eta berdinkide bat lortuko.
Zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak txertatzekohezkuntza komunitate osoa inplikatzea, hau da, guztiok batera helburu hezkidetzailerantz aurrera egitea. Komunitatea aipatzen dudanean, eskolaz aparte, familia zein hezkuntza saila helburu hezkidetzailea izatea da. Izan ere, horietako bat bidetik ateraz gero, zaila izango da haurra hezkidetzan heztea. Beraz, guztion indarra eta esfortsua beharrezkoa dela uste dut.