Indarkeria matxistak gainditzen gaiaren inguruan ikusitakoari buruzko hausnarketa egiterakoan, hainbat kontzeptu eta ideia azaltzen zaizkigu:
- “matxismoa, emakumeek sufritzen duten gizonek duten arazo bat da”,
- “feminismoari buruz aritzea, demokrazioari buruz aritzea da”,
- "gizonen %40a femnista dela adierazten omen du”,
- “gizonen %95-ak berdintasunaren alde dagoela adierazten du”
Ardura kontuak atera zaizkigu indarrez: zaintzaren inguruko ardurak, etxeko lanen ardura, indarkeria matxistari aurre egiteko ardura, horregatik nire leloak kontzeptu hori jaso du:
Bat egiten dut Rosana Madariagak aurreko edizio batean Genero indarkeria ikasia azaltzen duenean.Indarkeria matxista ikasi egiten da eta gradu anitzak ditu Marina Marroqui-k irudi honen bidez erakusten duen bezala, nahiz ta indarkeriaren zati handi bat ikustezina ere izan daitekeen, Zumaiako Asanblada Feministak erakusten digun “iceberg” honetan azaltzen den bezala:
Indarkeria matxisten aurkako lelo bat sortu beharko bagenu? Non jarri fokoa DBHko ikasleekin landu beharko bagenu? Maskulinitatea, laborategira! edo hobe "Maskulinitateen tailerra edo laborategia". Ikasle mutilekin berdintasun tailerrak egiteko proposamena da, Aurélia Blanc- autoreak “Educar contra el machismo” liburuan egiten duen bezalakoa. Maskulinitate anitzak daudela eta horien deskubrimendua bideratzea merezi duela dio.
Gurasoei zuzendua dagoen liburua da, esteretipoen kontra lan egiten duena, mutilen hezkuntza afektiboa azpimarratzen duena, berdintasuna aldarrikatzen duena:
Eta zergatik da inportantea guzti hau eremu hezitzailea eta jendartean lantzea? Maskulinitatea barrutik begiratu beharra dagoelako, mutila izateko modu ugari daudelako, indarkeria matxistari buruz hitz egin behar dugulako, zaintzak eta etxeko lanak denonak direlako eta berdintasuna demokrazia delako.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post guztien arteanItzar s-ak egindakoa aukeratu dut nik ere hasieran berak azaltzen duen bezala gatazka zer den ulertzen nuelako .
Oso interesgarria iruditu zait eduso.net aldizkarian berdinen arteko tratu txarrei buruzko egindako ikerketa; batez ere ondorioak. Artikuluak dioen bezala, berdinen arteko tratu txarrak izateko arrazoi asko eta desberdinak daude: autoestima eza, norberaren buruarengan konfidantza gutxi izatea, jendartean bazterturik egotea, absentismoa, emaitza txarrak eskolan eta hainbat arazo eta gaixotasun psikologikoak.
Honekin lotuta, Monarcak, Rapportek eta Fernández Gonzálezek aipatzen duten bezala " Mantener un buen clima de convivencia en el centro es requisito imprescindible para poder llevar a cabo el proceso de enseñanza-aprendizaje y garantizar su bienestar". Horretarako, gatazken kudeaketa ona egitea ezinbestekoa da.
ADIMENA HARREMANETAN ETA INTRAPERTSONALEAN
Eremu hezitzaileetan erronka batzuk ditugu oraindik; alde batetik, ulertu behar dugu gatazkak ez direla diziplinaz eta zigorraz konpontzen: besteak ulertzen saiatu behar dugula, gatazkaren zergaitia bilatu behar dela. Beste aldetik, partaidetza: Eskolan parte hartzeko guztientzako tokia eta denbora bilatu behar da.
Aste honetan gatazkak landu ditugu. Asko gustatu zait “Kultura
positiboa”-ren kontzeptua eta collage bat egitea bururatu zait.
https://www.textgiraffe.com/
“Isabel Fernández-ek bost eremu hauek landu behar direla
proposatzen du ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura
positiboa hedatzeko.”
Kalitate-sistemek egiten diren gauzen berrikuspenak ezartzen dituzte, eta, ikuspuntu horretatik, eskolan egiten diren praktikak eta antolamendua berrikusi beharko genituzke.
Bestalde giza faktorea ere garrantzitsua da, gatazka baten aurrean nola erantzuten dugun, non kokatzen garen, bi aldeak entzuten dugun, zer sentitzen ari garen, gure aurreiritziak itsutu egiten gaituzten, formakuntza jaso dugun...
Egia esan, gatazkaren aurrean ez dakigu nola egin eta askotan ebazpen salomonikoak hartzen ditugu kontuan hartu gabe tartean dauden bi aldeetako baten gainetik pasatuz, enpatizatu, entzun, hitz egin eta akordio batera iritsi beharrean.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Titulua oso aproposa iruditu zait, proposatutako baliabideak oso aberasgarriak dira ere.
Nire ustez eremu hezitzaileetan indarkeriaren arazo larria dago. Autoestimua, emozioak, erlazioak eta errespetuz jokatzeko arazoak dauzkagu. Askotan ere irakaslegoa ez dago prestatuta gatazkaren aurrean esku hartzeko eta bestalde badago itsutasun puntu bat, indarkeria detektatzeko betaurrekoak behar dira eta tresnak garatu matxismoari aurre egiteko eta haren zikloa eteteko. (ikusi Carmen Ruiz Repulloren bideoa)
Aste
honetako irakurgaiak ere eman du bai hausnarketarako gaia.
Gatazkak
egunerokoan ditugu eta hauek nola bizi muga edo ikaspen ugari emango dizkigute.
Oihana
Sanchez-ren post hau aukeratu dut gatazkaren inguruan lagungarriak izan
daitezkeen baliabide oso interesgarriak partekatzen dituelako.
Norberak
edo parte sentitzen den kolektibo batek bere burua ahaldunduta ikusten badu eta
behar duen lekua ematen ez zaiola bizi badu bere lekua hartzen , eskatzen
saiatuko da eta noski mugimendu horrek gatazka bat ekarriko du ordurarte
espazio hori okupatzen zuenarekin.
Adibide
garbia da feminismoa . Feministen eskutik emakumea bere lekua eskatzen, hartzen
ari den une oro gatazka sortzen da. Lorpenak daudenean taldeak ospatu egiten
dugu bai baina hurrengo urratserako bidean jartzen gaitu benetako berdintasun
bat nahi badugu eskilarak igotzea tokatzen zaigulako eskilara bakoitza borroka
bide bat da, gatazka batean lorpen garaipena dagoenean hurrengoa helburu.
Demokrazia,
berdintasuna lortzeko gatazka egongo da ordurarte antolatua egon den sisteman
desoreka sortzen duelako.
Gatazkak
intrapertsonalak, biren artekoak edo kolektiboak izan daitezke.
Interes
batzuk egon daitezke atzean, edo sinesmenak edo beharrak…
Unean
uneko gatazkaren muineraino joatea interesgarria izango litzateke soluzioa
bilatu nahi badiogu eta horretarako aldek elkar entzutea beharrezkoa da.
Hemen
ideia honekin lotutako bideotxo bat
Eskola
eremuan bitartekaritza lantzea interesgarria izan daitekeela uste dut nik.
Horrela
ikasleei bizitzan dagoeneko dituzten eta izango dituzten gatazkak bideratzeko modu
interesgarri bat eskainiko diegulako
Hemen
duzue horren adibide bat
Bukatzeko
bideotxo honekin amaitu nahiko nuke aste hontako post-a. Denok dugun zauri hori
nola sendatu erakusten digu eta!! Maita dezagun gure burua eta besteak!!
Gatazken inguruan hausnartzean, gatazkaren ikuspegi negatiboa aldatzea komenigarria da eta ikuspegi natural, positibo eta pedagogiko batekin ikusi beharko genuke.
Gatazkek eskolan nahiz eskolatik kanpo gure bizitzaren zati bat osatzen dute.
Oso garrantzitsua da gatazkak tratatzeko modu konstruktibistak, positiboak eta sortzaileak ikastea. Eta modu horietan oso garrantzitsua da pertsonak kontuan izatea.
Adriana Esquirozek oso ondo azaltzen du, gatazkak haurren bizi prozesu naturalaren parte direla, baina helduon elkarbizitzan zailtasunak dakartzatela
Gatazka bat sortzen denean banatu egiten gara, bestea etsaia dela pentsatzen dugu eta irabazi egin behar diogula. Orduan, gatazkak biko ikuspegitik fokatzen ditugun bakoitzean, mugak jartzen ditugu.
Aldiz, ikuspegi naturalago batetik fokatzen ditugunean, gatazka horiek geure burua prestatzeko eta ikasteko aukera bihurtzen dugu. Gatazkak prozesu gisa ikustea eta lehenbailehen jardutea oso garrantzitsua da nire ustez, eta ez ez-ikusiarena egitea.
Askotan eremu hezitzailean gatazka bere egoera gordinean dagoenean parte-hartzen dugu, baina hauek prebenitzea oso garrantzitsua da.
Gatazkaren aurrean jarrera ezberdinak egon daitezke eta hauek ezagutzen ikastea garrantzitsua da. Batzuetan gatazka baten aurrean indarkeria eta agresibitatea erabiltzen da, eta indarkeri mota ezberdinak daudela kontutan hartu behar dugu. Hauek ekiditeko hezkuntzan inplikazioak eta esku hartzeak egin behar dira.
Bide honetan, hezkuntzan parte hartzeak gomendatzen dituen gida hau oso interesgarria iruditzen zait.
Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko gidaz aparte ondorengo baliabideak gomendatzen ditut:
CONFLICTOS
Sarritan, gatazka batean sartzen garenean, gatazka pertsonala bihurtzen dugu, eta, ondorioz, lortu nahi genituen helburuen ikuspegia galtzen dugu. Horren aurrean, objektibotasunari beti eusteko borrokatu behar da.
CONFLICTO DE OVEJAS:
Eremu hezitzaileetan eta jendartearen erronka nagusiak, ondorengo funtsezko konpetentziak lantzea proposatzen dut. Konpetentziak inter-erazionatuta daude.
Eta kontutan hartu behar dugu , ikasleek ikasitako estrategiak egoera zehatz batetik geroko egoera batzuetara zabaltzea errazten duela.
Gatazken kudeaketa arloa:Negoziazio integratiboa eta bitartekaritza.
“Gatazken Kudeaketa” konpetentziaren
garapenerako ezinbestekoa da gatazka zer den ikastea, egoeraren parte
bakoitzaren pertzepzioak ezagutzea, norberaren motibo eta beharrak
kontuan hartzea eta aurre egiteko estrategiak ulertzea.
Emozioen erabilera arloa: autoezagutza, erregulazioa eta emozioen espresioa.
Gure
emozioen autoezagutza, erregulazio eta espresiorako konpetentzien
garapenera zuzenduta agresibitate kontrolpean izateko asmoz eta,
hortaz, frustrazio, mina eta beldurraren ondorioz sortutako jarrera
bortitzak saihesteko.
Autoezagutza:
Egoera ezberdinetan sentitzen ditugun emozioak ulertu eta
identifikatzea. Jakin behar da emozio hauek geure pentsamenduen menpe
daudela, errealitatea interpretatzeko erak eragina izango du, eta hau
gure bizitzan lehengo esperientziekin lotuta dago. Emozioa identifika
dezakegu aldaketa fisiologikoei esker. Aldaketa hauek ulertzen ikasiko
dugu. Prozesu honetaz ohartzea oso garrantzitsua da egoera konkretu bat
zein portaera orokorra azaltzea posible egiten duelako. Autoezagutzak
emozioak erregulatzea erraztuko du. Honen ildoan, haserre emozioa
hartuko dugu kontuan bereziki. Emozio hau frustrazio egoerei aurre
egiteko doitze mekanismoa bezala funtzionatzen da eta mina, defentsa
emozioak edo beldurra emozioekin lotura handia du.
Emozioen erregulazioa:
Sentitzen ditugun emozioak ezagutzeko gai garenean, haserrea
erregulatzeko erak abordatuko ditugu jarrera bortitzak baztertu ahal
izateko. Emozioak maneiatzea posiblea da gure pentsamenduak aldatuz;
emozio atseginak eragiten dizkiguten egoerak aukeratuz; emozioaren alde
fisiologikoa landuz; eta gure jokaera aldatuz .
Emozioen espresioa: Behin
sentitzen dugun emozioa ezagututa eta erregulatuta, espresio
asertiboari ekingo diogu. Hau da, emozioez arduratzen eta azaltzen
ikasiko dugu besteei sentitzen dugunaren errua leporatu gabe. Modu
honetan gure emozioak oxigenatzeaz aparte, besteak sentitzen dugun
emozioa entzun eta ulertzeko prest egotea lortuko dugu.
Komunikazio arloa: Asertibitatea eta komunikaziorako gaitasunak.Elkarbizitzan
eta Gatazken Kudeaketan asertibitatea oso konpetentzia inportantea da
gure iritziak, intentzioak, sinesmenak eta sentimenduak defendatzen
digulako besteei eraso barik. Aldi berean, teknika asertiboek gatazkei
edo egoera batzuei aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkigute gure
helburuak lortzeko indarkeria saihestuz.
Autoestimu arloa: autoestimu errefortzua, automotibazioa eta pentsamendu positiboa
Autoestimuaren
errefortzua: Elkarbizitzarako ezinbesteko konpetentzia da autoestimua
geure buruarekin gustura egoten laguntzen digulako eta honek besteekin
harreman asertiboak izaten errazten digu. Horrela, gatazkak modu
kooperatibo batean konpontzeko gai izango gara. Ondorioz, autoestimua
sendotzeko erak ezagutzeak nerabeei euren buruarekin hobeto sentiaraziko
die bizitzako garai horren krisiak gainditzen lagunduz
Automotibazioa:
Autoestimuan maila ona izateak bizitzan lortzen ditugun arrakastekin
erlazioa dauka. Arrakasta horiek gai garela erakusten digute eta horrela
hobeto sentitzen gara geure buruarekin. Honen ildoan, nerabeen
helburuak planteatzeko eta erronkak gainditzeko automotibazioak oso
garrantzi handia dauka proiektu honetan.
Pentsamendu
positiboa: Bizitzan agertzen diren erronken aurrean sortutako
pentsamenduez ohartu behar dugu gure jokaerak gidatzen dituztelako.
Zerbait egiteko gai ez garela pentsatuz gero, inoiz ez dugu lortuko,
bizitzan muga handienak geuk ezartzen ditugu eta. Pentsamendu hauetako
adibide batzuk hauek izan litezke: “Ez naiz gai!”; “Hau ezinezkoa da!”.
Adibide hauek ohikoak dira nerabetasunean zailtasunak aurkitzen
dituztenean, besteak beste, kurtso errepikatu behar dutenean, haserrea
kontrolatzeko zailtasuna dutenean…
Enpatia arloa:
Enpatiak funtsezko konpetentzia irudikatzen du bizikidetzan, eta gakoa da nortasun asertiboren garapenean.
Halaber,
konpetentzia oso garrantzitsua da gatazkak kolaboratiboki konpontzeko,
gainerakoen ikuspuntua eta emozioak ulertzea dakar eta.
Hau alderdi erabakigarria da hala nola negoziazio integratiboa eta bitartekaritzaren tekniketan.
Zentzu
honetan, azken aurkikunde neurologikoen arabera, borondatez erabiltzen
den biolentziari aurrea hartzeko enpatian heztea erarik aproposena da
amorru emozioa baztertuz (emozio hau lan egingo dugu "Emozioen
erabilera" Konpetentziaren bidez).
Ikasleen arteko gatazkak egunero ematen dira eskoletan, eta hortaz,
irakasle moduan hauek ezagutzea eta hauen balio hezitzaileaz baliatzea
ezinbestekoa da. Horretarako esku-hartzea diseinatu behar da. Aurretiazko diagnostiko bat egin , ikasleek gatazkari aurre egiteko dituzten jokaera
bortitzak detektatu... . Gatazken kudeaketarako estrategiak lantzea
ikasleen garapen integralean oso garrantzitsua da.
Beste urteetako post bat aukeratzerako orduan ondorengoa aukeratu dut, Anabelenv rena. Humorez bideo batean oso ondo azaltzen duelako emakumeok ze nolako gatazkan bizi garen.
Aste honetan aukeratu dut Ohiana Sanchez-en posta Gatazkaren alderdi positiboa hezkidetzaren alorrean.Oso interesgarria iruditu zaizkit gatazkaren teoriaren azalpena eta asertibitatea lantzeko eskeintzen dituen materialak.
Gaur egun, beharrezkoa da haur eta gazte oro eskolan seguru sentitzea, espazio horretan
ikas dezaten, libre eta berdintasunean hezi eta sozializatu daitezen. Hori dela
eta, gure eskoletan gatazkak saihesteko eredu dialogikoa aukeratu behar dugu.
Horregatik gure ikastetxean hezkidetza eta elkarbizitza plan bateratu bat lantzea komenni da.. Genero bortizkeriaren prebentzioa eta berdintasuna ikastetxetan
landu behar da eta elkarkidetza zein solidaritatea bultzatzen dituzten antolaketak eta
metodologiak burutu behar dira.
Emakumeen ekarpenak agerian jartzeko eta
sexismoaz ohartarazteko eduki zehatz batzuk aukeratu behar dira, bereziki eredu
dialogikoa burutzean arazoak aurreikusteko.
Nazioarteko ikerkuntza zientifikoak hainbat ebidentzia erakutsi du indarkeriak,
jazarpenak eta gatazkek eskolan har dezaketen formaren, hedapenaren eta izan
dezaketen jatorriaren inguruan. Halako kasuak saihestu, atzeman eta garaiz
esku hartu ahal izateko informazioa eta giltzarriak ere zehaztu ditu. Gatazkak
saihesteko eredu dialogikoa ebidentzia zientifikoan oinarritzen da, beraz, eta
indarkeria saihesteko emaitzarik onenak eta eraginkorrenak lortzea du helburu.
Gatazkak saihesteko eta ebazteko eredu dialogikoak elkarbizitza hobetu dezake,
bai eskola barruan, bai hezkuntza-komunitatean. Desberdintasunei aurre egiten
die, elkarrizketa oinarri hartuta. Nahiz eta ikasleek paper berezia izan,
komunitatearen baitako kide guztien kontsentsua behar da gatazkak saihestu eta
ebatzi ahal izateko.
Elkarrizketa ahalbidetzen badugu, adostasunezko konponbide bat topatuko dugu
gatazkak saihestu eta ebatzi ahal izateko. Elkarbizitza egokia sortzeko ardura eta
gaitasuna ez dago agintari edota bitartekari baten esku, baizik eta ikasle, irakasle
eta komunitateko kide guztien esku. Helburua da hezkuntzan hain presente
dauden botere-harremanetatik haratago joatea, berdintasunean oinarritutako
harremanak sor ditzagun.
Gatazkei aurre egin ahal izateko ezinbestekoa da elkarrizketarako espazioak
sortzea: batzarrak, gelako bilerak, batzordeak eta abar. Ikasleek, familiek eta
irakasleek elkarrekin eskola kudeatzen badute, arauak sortzen eta gatazkak
konpontzen badituzte, elkarbizitzak hobera egingo du eskolan eta komunitatean.
(Iturria: Ikas Komunitatea, gatazkak ebazteko eredu dialogikoa).
Amaitzeko, hurrengo esperimentu soziala ikustea gomendatzen dizuet.
Gatazkak bi kontzeptu, ideia, uste, jarrera, sentimendu... ezberdin (eta askotan kontrajariren) arteko talka dira. Gure barneanedota beste batekin sortu daitezke.Talka horiek ez dute zertan negatiboak izan, orekak desordenatu eta oreka berrietara edota egoera berrietara mugiarazteko estretegia bezala ere identifikatu genitzazke.
Aurreusteak aberasteko bide oparo moduan irudikatu genezake gatazka, lehendik uste nuena zalantzan jarri eta, beste batzuekin edota neure buruarekin, ibilbide berriak sortzeko. Aste guztia daramat ideia honekin buruan. Sarri erabiltzen dudan estrategia pedagogikoa da gatazka kognitiboa (Piaget) deritzoguna, ideia berriak eta jakintza kolektibo berria sortzeko aurrekoarekin dileman jartzea hain zuzen ere. Guayaquilgo unibertsitateko María Fernanda Chiriboga Posliguak honela definitzen du: "El conflicto cognitivo es el camino que permite a los niños y las niñas darse cuenta que los
conceptos existente en sus esquemas mentales no son los únicos que existen"; hau da, gure imajinarioetan ez dauden aukera posibleak entzun eta ulertzen laguntzen digu. Estekatuta daukazue berak egindako ikerketa bat HHn balaibide hau erabiliz garapena sustatzeko, niri oso interesgarria iruditu zait. Azken finean, galdera ziztatzaileak oinarian dituen tresna bat da eta sormena, ikerlari sena eta hipotesien azterketa ditu oinarri. Modu horretan, askotariko ikuspuntuak aztertzen, besteak entzuten eta paradigma berriak irekiz elkarrekin ikastea nahi da.
Esan genezake elkarbizitza eta hezkuntza emozional osasuntsuaren oinarrian egon daitezkeela. Jarraian dagoen bideo honetan, gatazka kognitoaren aukerez aritzen da James Nottingham (ingelesez):
Bada garaia gatazkek duten esanahi negatiboa alde batera utzi eta, osasuntsu kudeatutako estrategien bitartez, ikasleengan eta guregan hezkuntza emozionala eta elkarbizitza oinarrian duten prozesuak martxan jartzeko. Gehiegitan ezkutatu ditugu gatazkak hauek kudeatzeko beldurrarekin (zer gertatuko denaren beldurra edota nola egin ez dakigulako gertatzen da gehienetan) eta azkenean bola handi bat egiten dira eta kudeazinak direnean lehertu, gehiegitan, biolentzia handiko egoerak indartzen direlarik. Askotan esaten da: guztiok dakigu elefante handi bat dagoela gure gelan, klasearen ongizatea oztopatzen du, baina ezikusiarena egiten dugu garrantzia kentzen diogulako edota ez dakigulako zer egin.
Nire ustez hauxek dira gatazken kudeaketaren inguruan, ikastetxe gehienetan,dauden erronkak:
Gatazkak, aukera bezala ikusi beharrean, ekidin beharreko zerbait bezala ulertzen dira.
Gatazkak kudeatzeko era bortitza oso zabaldua dago eta ikasgela gehienetan oso nabaria da.
Gaizki kudeatutako gatazkak lehertzen direnean, jarrera autoritario (irakasleen aldetik zigorrak) eta bortizkeria (psikologiko bai fisikoa ikasle eta irakasleen aldetik) diranagusi (heteropatriarkatuak boterea mantentzeko erakutsitako tresnak erreproduzitzen dira).
Emozioen kudeaketa, elkarrizketa, enpatia eta elkarulertzea jomugan jartzea, oraindik, bete gabeko erronka da, bai eskoletan, bai gizartean.
Aurreko urteetako lanak begiratu ondoren, Ainarak idatzitako post hau gomendatzen dizuet. Bertan baliabide oparoak elkarbanatzeaz gain, gaztazkaren analisi abersata egiten du. Etorkizuna eskolako blogean ere, post honetan gatazken kudeaketarako estrategiak gomendatzen dituzte.
Amaitzeko, Txatxilipurdi elkarteak euskarara itzuli berri duen Komunikazio ezBortitza liburua gomendatzen dizuet, altxor txiki bat bilakatu da niretzat, Marshall B. Rosenberg psikologo estatubatuarrak idatzia.