Aste honetan Oier Araolazak dantzari buruz egindako gogoetak azpimarratu nahi ditut.
2021/11/11
JAIETAN hausnarketa ere!
Aste honetan Oier Araolazak dantzari buruz egindako gogoetak azpimarratu nahi ditut.
HAUSNARTU, OSPATU ETA GOZATU!
Asteon landu ditugunak kontuan hartuta, argi dago jaien eta ospakizunen inguruko irakurketa kritikoa egitea ezinbestekoa dela; betaurreko moreak soinean baino ezin daiteke tradizioaren “zama ” arindu. Atzera begiratu, gogoeta sakon egin eta birplanteatze-lana egitea dagokigu.
Hori dela-eta sortu dut, hain zuzen ere, honako memea:
Ildo bereko ideiak biltzen dituen post hau aukeratu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/jaiak-ospakizunak-eta-gainontzeko-une.html
Izan ere, oso ekarpen aberatsak ditu; besteak beste, https://dantzan.eus/kidea/aritz/maridomingi-go-home/oier/mari-domingi-ez-eskerrikasko .
Irakurgaian ikusi dugun moduan, azken hamarkadan maiz Olentzeroren aldamenean Mari Domingi ageri da, askorentzat haren bikotekide dena. Sinbolikoan zer dagoen argi geratzen da uste horrekin: parekidetasuna emakumezko bat ondoan jartze hutsarekin lortzen da, nahiz eta bigarren mailan laguntzaile gisa agertu; eta Olentzerok emaztea behar du (heterosexuala da, eta maitasun erromantikoaren baitakoa).
Ukaezina da ospakizunon hondoari begira hezitzaileok lanketa egin beharra daukagula. Bide horretan, egoki deritzot, adibidez, ikasleekin mahaingurua antolatzeari, eta, horretarako, egokiak iruditu zaizkit oso honako urratsok:
Eredu berriak proposatzea zilegi bada ere, gerta liteke iraganera jauzi egin, eta eredu egokiak ordukoak direla konturatzea. Hona hemen Leitzan egindako ikerketan oinarritutako dokumentala. Bertan biltzen dira herritar askoren testigantzak, eta herrian Orantzaroaren inguruan jaso duten tradizioaren xehetasunak:
https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/leitzako-orantzaroa-olentzero
Badugu zer desikasi eta zer ikasi.
2021/11/09
OSPAKIZUN MOREAK
NIRE
MEMEA:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/jaietan-aske-gozatu-nahi-dugu.html
Post hau aukeratu dut nire ustez jorratzen duen gaia
jaietako larriena baita, eraso sexistak alegia. Egia bada ere bestelako arazo
asko daudela konpondu beharrekoak gure ospakizun eta jaietan zehar. Baina
dudarik gabe hau da larriena eta zoritxarrez sarritan gertatzen dena. Jaietan
horrelako erasoak bideratzeko eragile asko bateratzen dira: alkohola, drogak,
gauaren iluntasuna, inpunitate sentsazioa,… Era berean, post-a oso egokia
iruditu zait ez bakarrik jorratzen duen gaiagatik, baizik eta nola aurkeztu
duen eta daukan koherentzia.
HEZITZAILE GISA…
Uste dot Blog honetan igotako post gehienak erabilgarriak
direla DBH-ko nerabeekin lantzeko. Hortaz aparte, eta Gabonak datozela
aprobetxatuz, aztertu ahal izango genuke gabon abesti baten hitzak. Erlijio
abestien hitzak ezin hobeak dira mahai gainean ipintzeko gizon eta emakumeen genero
erlazioak.
EREMU HEZITZAILEETAN
LANTZEKO ERRONKAK
-Bateratzea ospakizuna edo ohitura aurrera eramatea alde
batetik eta begirada morea aplikatzea bestetik.
-Ohituren balioa gutxietsi gabe, beraiek dakartzaten zama
ondo aztertzea.
-Ulertaraztea ohitura batek berez ez duela justifikatzen
edozein eskubideren zapalketa.
2021/11/08
FEMINISMOAN HAZITA ETA HEZITA
Ideia pilo dauzkat burutik dantzan ikastaroa hasi zenetik. Ideiak eta kontzeptuak antolatzen zein barneratzen nabil oraindik ere. Batez ere, Hezkidetza eta Fenimismoa bateratzea lortzeko, "a priori" hain erraza izan beharko litzatekeena edo naturalki eman beharko litzatekeena, zenbat borrokatu behar dugun (denok) harritzen nau askotan.Hainbeste dago egiteko...
Aurreko edizioetako hainbat sarrera irakurri ondoren, hau aukeratu dut, nahiz eta kulturaren arabera feminismo mota desberdinak egon, guztien helburu nagusia emakumearen askatasuna eta sistema heteropatriarkala deusetatzea dutela helburu aipatzen duelako eta nire esperientzarekin nahiko arira datorrelako.
FEMINISMOAK
"Feministak honaino heldu gara elkarrekin egon garelako, elkarrekin, begiz bei, besoz beso, gorputzez gorputz. Guztion ala guztion partehartzearekin, guztion ala guztion eskarmendua kontuan harturik, izen ezaguna dutenak eta anonimoak dirn parte hartzearekin. Feministak anonimoak ezinbestekoak dira. Eta horrela iraungo dugu, begiz begi, besoz beso, gorputzez gorputz, modu kolektiboan edo ez gara iraunduko"
Ideien zaparradak bueltaka dabilzkit buruan ikastaroa hasi naizenetik; autore bat aukeratzea, ekarpen bat nabarmentzea, ideak antolatzea zaila bezain interesgarria egiten zait. Kontzeptuak, begiradak, aktibismoa, ibildideak…Hau dena ordenatze aldera aste honetan zehar jasotako ideia batzuk plazaratuko ditut.
Genealogia baten beharra: Familietan gizonen abizenak mantentzen dira familiaren enborra eta indarra adierazteko, familiaren genealogia, historia. Feminismoaren historia ere ezagutu beharra dago. Feminismoa ez da beti zerotik hasten, eta belaunaldi batekoek aurreko belaunadikoen zordunak dira. Celia Amorósek aipatzen duen bezala, ez gara betiko parvenues izango.
Eta nola ezagutuko dugu mugimenduaren historia? Nire garaian (nahiz eta soziologia ikasi) beste mugimendu sozialekin batera aipatzen zen baina inolaz ere duen garrantzian sakondu. Gaur egun, nire inguruan daudenei galdetuta, esango nuke (eta agian ikasten dutenagatik) ikasketa arautuetan mugimendu feministaren ezagutza zabaltzeari ematen zaion denbora eta indarra nahiko murritza dela.
Mugimenduaren zainketa: Feminismoak azken urteetan eduki duen gorakada itzela izan da, euskal gizartearen kontzietzia areagotu egin da eta orain edonon feministak diren pertsonak daude. Baina Mari Luz Estebanek dion moduan, ez gara ibiliko feminismoa kontsumitzen beste produktu bat kontsumitzen dugun bezala? Eta honekin lotuta, feminismora iristen diren pertsona berriak alkizkakoan konprometitzen badira, nork zainduko du mugimendua. Kide askoko familia batean, etxean bisita ugari egon daitezke baian nor geldituko da etxeko sua zaintzen, nor arduratuko da amaren zainketaz?
Ideien jatorri kolektiboa : Kolektiboaren indarra ideien sorreran batera ibiltzera eramaten gaitu.
Kontzeptu batzuen erabilerarekin kontuz; Berriro Mari Luz Estebanen hitzetan oinarritzen naiz. Interkulturalitatea, transfeminismoa bera maiztasunez erabiltzen ditugu. Kontzeptu integratzaileak ikaragarri politak dira baina ez dira neoliberalismoak asmatutako tresnak izango errealitatea lausotzeko?
Gizartea zenbait aspektutan hobera aldatuz doa eta aldaketa horiek askotan legeetan jasotzen dira. Legeek emakumeen eskubideen urraketa babesten zuten, orain berriz legeek emakumeen zenbait eskubide babesten dituzte (pertsona askoren lan kolektiboari esker) eta zentzu horretan ukaezina da legeak inportanteak direla. Baina batzutan legeak eta errealitateak dionaren artean arrakala haunditzen da horrexegatik iazko post hau aukeratu dut; planteatzen duenarekin erabat bat nator gainera transmititzen dituen t gogoa eta ilusioa erakargarriak dira.
LEGEA GUTXIAGO ETA BENETAKO ERALDAKETARAKO EKINTZA ERREAL GEHIAGO!
Emakume feminista ospetsu eta ezagun asko izan dira eta dira; gurean gazteen artean indar handiarekin feminista gogotsu asko ditugu baina nire azkeneko aldarrikapen hau isilpean edo ozenki etxeetan emakume eta gizartearen alde jardun zuten eta jarduten duten euskal emakumeentzak da.
2021/11/07
ELKARREKIN FEMISMOAREN ALDE
Beste urteko sarrera hau aukeratu dut, LEGEAGUTXIAGO ETA BENETAKO ERALDAKETARAKO EKINTZA ERREAL GEHIAGO!
Deigarria egin zaidan lehen gauza izenburua izan da, zeinarekin guztiz ados nago. Gutxirako balio du feministatzat sentitzeak, gero ekintzara eramaten ez badugu. Gainera, sarrera honetan nire ustez oso garrantzitsua den zerbait esaten da, hau da, elkartuta egoteko beharra ( “AHALDUNTZE KOLEKTIBOA! ELKARREKIN GEHIAGO ETA HOBEAGOAK GARA!”) Nire aipua ere honekin lotuta dago, borroka kolektiboarekin. Uste dut gizartean ezin dela aldaketa handirik egin, gure aldarrikapenetan elkarrekin ez bagaude.
Nire inguru hurbilean haien prestakuntza akademikoan zehar feminismoari buruz izan ditudan erantzunak hauxek izan dira:
Lagun batek kontatu zidan hezkuntzako prestakuntza batean, frantsesaren arlokoa, emakume idazle frantsesei buruz hitz egin ziotela. Emakume horien pentsamendu feministak landu zituzten, esate baterako, Simone de Beauvoir edo Coco Chanelenak ( CocoChanelen 5 ekarpen feministak)
Beste lagun batek gogoratzen zuen Unibertsitateko azken kurtsoan, Ipar Amerikako literatura ikasgaiaren irakaslea, gizon bat zena, emakume idazle amerikarrak zentratu zela. Virginia Woolfez gain (Virgina Woolf eta feminismoa) garai hartan ezezagunak ziren beste emakume idazle feminista batzuk landu zituzten.
Beste aldetik, nire iloba esan zidan iaz fisika eta kimika ikasgaian emakume zientzialarien ekarpenak landu zituztela. Gehien gustatu zitzaiona izan zen gaurko emakume zientzalari gazteen lanbideak landu zituztela, zeren eta berak ez zuen bere burua identifikatzen betidanik landu dituzten emakume zientzialariekin, hau da, Marie Curie, Ada lovelace..eta nik iloba ulertzen dut, ondo deritzot emakume horiek ezagutzeari, noski, baina nire ustez emakume zientzialariak gaur egungo neskentzat erreferente izan daitezen, aurrera egin behar dugu eta gaur egungo adibideak ere irakatsi behar zaizkie.
Emakume feminista esanguratsu gisa Mozn Hassan aukeratu dut Mozn Hassan. Emakumeen zapalkuntzaren aurka borrokatzen den emakumea, Egipto bezalako ingurune izugarri matxista batean.
Monz Hassan
FEMINISTA IZATEA, BIZITZA DEFENDATZEA
Aste honetako gaiaren inguruko informazioa irakurri ondoren, oraindik bueltaka dabiltza neure buruan feminismoak; baina nire ikuskera irekiago sentitzen dut orain, iturri desberdinetatik ideia ugari jaso ditudalako eta horietako asko dagoeneko nire barnean sentitzen ditudalako.
Iturria: June Fernandez, Argia, 2016.[20]
Egia da bai, bizitza osorako lana dela, azken finean bizitza defendatzea, ikastaroko kideren batek ere foroan aipatzen duen bezala.
Ander Bergarak, Gizonduzeko koordinatzaileak ere aipatzen duenarekin bat nator: “Etengabe kuestionatu behar dugu gure burua. Filosofia bat izan behar du berdintasunak, gure pentsamenduan eta eguneroko praktikan presente egongo dena, eta ez da hainbeste pankartaren atzean jartzea, bizitzeko modu bat baizik”.
Bestalde, feminismoak hobeto ulertzeko oso baliagarria iruditu zait Iratxe Retolazak egiten duen feminismoen historien sarrera, Sareinak-en; bertan pentsamendu feministen korronte eta bilakaeraren berri emateko Rosemarie Putnam Tong-en “Feminist Thought” liburuko sailkapena aipatzen du: berdintasunaren feminismoa, diferentziaren feminismoa, feminismo marxista eta sozialista, feminismo psikoanalitikoa eta generoaren feminismoa, feminismo existentziala, feminismo postmodernoa, kulturaniztasunaren feminismoa eta feminismo postkoloniala, ekofeminismoa.
Sailkapen horretako azken feminismoarekin lotuta, ekofeminismoarekin, hain zuzen ere, aipatuko nuke emakume feminista esanguratsu bat.
Maite Aristegi (Bergara, 1962)
Saltsa askotako perrexila,
baserritarra, abokatu ikasketekin,
EHNE sindikatuko idazkari nagusi izandakoa,
Madrilgo Kongresuko kide izandakoa,
eta Martxanterak talde feministakoa.
Niretzat emakume eredugarria, beti presente herrian, kalean, betidanik baserritarren alde borrokatu duena, lehen sektorearen beharrak asetzeko gizarte orekatu baten aldarrikapena eginez, ingurua mantentzeko eta bere kulturari eusteko.
Bere hitzetan “Baserriaren biziberritzea emakumeen balioetatik etorriko da, balio horiei helduta dabiltza aurrera egiten” Puntua-n elkarrizketa (11-12 or) (2016)
Feminismoen inguruko beste ediziotako posten artean hain garrantzitsua den zaintzari aipamena egiten diona aukeratu dut; oraindik bide luzea dugu arlo honetan eta argi dago gizarte osoa inplikatu behar dela berdintasunera lortzeko.
Behar beharrezkoak diren “norberaren zaintza” eta “emakumeen arteko sareak” laburbiltzen dituzten bideoak esanguratsuak iruditu zaizkit.
GORA SORORITATEA!
Azkenik, feminismoa curriculum eduki gisa prestakuntza akademikoan nork eta noiz aipatu den galdetuta nire inguruan (etxean eta lagunartean) esan nahi nuke erantzun berdintsua jaso dudala; aipamena institutuko garaietan izan zen, sufragio unbertsalaren inguruan bakarrik.

