Aste honetan Oier Araolazak dantzari buruz egindako gogoetak azpimarratu nahi ditut.
"ume denak, mutil ala neskak, 3-5 urte bete arte dantzariak dira (...).Baina 3, 4, 5 tarte horretan mutiko asko hasten da dantza uzten(...) Ohartu egiten dira edo ikasi egiten dute nola tratatzen ditugun konturatuta".
Hauxe da sortu dudan memea , guztion artean egoera aldatuko garelakoan.
Beste edizioetatik Jaiak eta ospakizunak, gizartearen isla izeneko posta aukeratu dut oso modu argian azaltzen duelako gure ekintzen zergatia gai honi dagokienez. Egia da, askotan gogoeta seriorik gabe jarduten dugula, baina bete askotan gure jokabidea justifikatzen dugu tradizioak hausnarketaren aurretik jarriz. Sarrera honetan ere jaien behatokia aipatzen da. Oso interesgarria iruditu zait. Tolosan egiten dituzten lana eta txostenak hemen dituzue.
Gai hau lantzeko baliabide egokienak gure ikasleen pentsamendu kritiko garatzen dutenak dira. Adibidez, Olentzeroren festaren antolaketan pentsatzeko gonbita egin diezaiekegu, jantziko ditugun arropak, abestuko ditugun abestiak, Olentzerok eta Mari Domingik egingo duten papera zehaztuz... Gero gure betaurreko moreekin aipatu dugun guztia aztertzen joango gara, tradizioen atzean zer dagoen hausnartu ahal izateko.
Eta amaitzeko ditugun erronkak:
- Hezkuntza komunitate osoak gure jaiekin eta tradizioekin trasmititzen ditugun baloreak aztertzea.
- Betiko dinamikak baztetzaileak apurtzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina