NIRE
MEMEA:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/jaietan-aske-gozatu-nahi-dugu.html
Post hau aukeratu dut nire ustez jorratzen duen gaia
jaietako larriena baita, eraso sexistak alegia. Egia bada ere bestelako arazo
asko daudela konpondu beharrekoak gure ospakizun eta jaietan zehar. Baina
dudarik gabe hau da larriena eta zoritxarrez sarritan gertatzen dena. Jaietan
horrelako erasoak bideratzeko eragile asko bateratzen dira: alkohola, drogak,
gauaren iluntasuna, inpunitate sentsazioa,… Era berean, post-a oso egokia
iruditu zait ez bakarrik jorratzen duen gaiagatik, baizik eta nola aurkeztu
duen eta daukan koherentzia.
HEZITZAILE GISA…
Uste dot Blog honetan igotako post gehienak erabilgarriak
direla DBH-ko nerabeekin lantzeko. Hortaz aparte, eta Gabonak datozela
aprobetxatuz, aztertu ahal izango genuke gabon abesti baten hitzak. Erlijio
abestien hitzak ezin hobeak dira mahai gainean ipintzeko gizon eta emakumeen genero
erlazioak.
EREMU HEZITZAILEETAN
LANTZEKO ERRONKAK
-Bateratzea ospakizuna edo ohitura aurrera eramatea alde
batetik eta begirada morea aplikatzea bestetik.
-Ohituren balioa gutxietsi gabe, beraiek dakartzaten zama
ondo aztertzea.
-Ulertaraztea ohitura batek berez ez duela justifikatzen
edozein eskubideren zapalketa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina