2022/01/17

ERALDAKETA PARTAIDETZAREN BIDEZ

     Partehartzea zer den eta zertarako izan daiteken jakiteko oso baliagarria izan da aste honetan landu dugun informazioa.



    Indibidualki edota kolektiboki hartutako konpromisoek pertsonen jarrerak eragiten dituzte, eta horrek gaur egun dauden genero estereotipoekin lotuta dauden hainbat aspektu  (komunikazio estiloak, espazioen antolaketa, interesak, rolen banaketa…) eraldatzeko lagundu dezake: harreman osasungarriak sortzeko, gatazkak lantzeko, ea.. 

    Partehartzearen ardatzak osatzen dituzten 3 dimentsioak ere garrantzitsuak dira prozesua ulertzeko:    



Aurreko edizioetako posten artean hauxe aukeratu dut:


PARTAIDETZA, GUZTION ESKUBIDEA 

Gustatu zazkit aukeratu dituen aspektuak eta horiek adierazteko bideoak: 

  •  Bizitzako esparru guztietan parte hartzeko eskubidearen inguruko bideoa: 

                     Parte hartzea


  • Emakumeen parte-hartzearen kasuan, Tolosako Emakumearen etxea definitzeko partehartze prozesuari buruzko bideoa: 

Emakumearen etxea definitzeko parte-hartze prozesu irekia

                  

  • Haurren eta nerabeen partaidetzaren inguruko bideoa, Pasaiako herriaren gobernantza berriaren sorrera,  haurrak eta nerabeak subjektu politiko aktiboak kontutan hartuz. 

                 Eskubidean_Pasaia, haurren eta nerabeen hiria


    Bestalde, aipatutako postean ere gomendatzen duen bezala, inguru hezitzailean proiektu parte-hartzaile bat diseinatzeko, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako zuzendutako “Partaidetza: gurekin bada, izango da” materiala ere aipatuko nuke, batez ere planteatzen diren moduluetan diseinatutako jarduerak,  tresnak eta baliabideak, sekuentzia ordenatu baten moduan adierazten baitira.


     Azkenik, nire inguruan partaidetzaren inguruan aipatuko dudan proiektu esanguratsuen artean, Bergara 2030, egin Herrixa,  Bergarako Udalak 2030era begira adostu duen plangintza jasangarria, herritarrekin eta herriarentzat; bertan herritarren sektorekako elkarrizketak izan dira eta,  nire ustez,  nahiko parekideak izaten saiatu dira egindako batzordeak (hezkuntza, gazteria, merkatariak, industria, emakumeak, euskara, kultura, kirola, 3. adina, lurraldea, auzoak…)

 

Hauxe da herritarrok pentsatzen duguna:




    Horrelako partehartze prozesuek aukera ematen dute indibidualki eta kolektiboki, hainbat erabaki eta konpromesu hartzeko eta herriko hainbat esparruetan eraldaketa abiarazteko. 






2022/01/16

Iritzi guztiek aberasten gaituzte

PARTAIDETZAREN

HELBURUA

EMAKUMEOK

GIZARTEAREN

ESPARRU

GUZTIETAN

ORDEZKATUA

EGON BEHAR

ISILTASUNA

DESAGERTUKO DA

PITINKA-

                                                      PITINKA 


 

Iazko sarrera hau gustatu zait PARTAIDETZA:GUZTIONA, GUZTIOKIN, GUZTIONTZAT!!  izan ere, atal batean nire ustez oso garrantzitsua den zerbait esaten da, hau da:  “Ikasleei ikastetxeko bizitzan eta erabakietan parte hartzeko aukera eman behar diegu ikasgelaz haratago, haien partaidetzarako egiturak sortuz”. Erabat ados nago askotan kontuan hartzen ez diren ikasleen iritziak oso garrantzitsua direla. Irakasleok hausnartu behar dugu zenbateraino hartzen dugun kontuan klase bateko ordezkariak esaten diguna. Uste dut oso ohikoa dela kontuan ez hartzea.

Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko?



Duela gutxi artikulu bat irakurri nuen, non esaten zen zenbat gizon eta emakume ziren, adibidez Mensa bezalako gaitasun handiko elkarteetako kide. Bitxia da, teorikoki gaitasun handiko gizonen eta emakumeen ehunekoa berdina den arren, elkarte horretan % 77 gizonak dira eta % 23 emakumeak. Nola liteke hori? Gaitasun handiko emakume gutxiago dagoelako? Erantzuna da Mentsan sartzeko testa gehienbat gizonek egiten dutela. Zergatik  emakumeak ez dira test hori egitera animatzen? Badirudi emakumeek nahiago dutela oharkabean pasatu eta ez nabarmentzea. Askotan ikusten da hori eskoletan. Neska askok ez dute nabarmendu nahi, nahiago dute arreta ez deitu. Honekin lotuta hau bezalako artikulu asko aurki daitezke interneten: https://www.lavanguardia.com/vida/20081208/53594872425/ocho-de-cada-diez-superdotados-registrados-en-espana-son-hombres.html

Beraz, nire ikastaro kideen ideiak ez errepikatzeko beste baliabide bi izan ahal dira: Batetik, ikastetxe guztietan gaitasun altuak detektatzeko proba gehiago egitea, eta, bestetik, haur guztiek ikasgelan parte har dezaten sustatzea, barnerakoiak izan edo ez, eta maila akademikoa edozein izanda ere, denen iritziak baliozkoak direla ikusaraztea.


Zure inguruan partaidetzaren inguruan behatu duzun aspektu esanguratsuren bat aipatu.

Beste ikastaro kide batek aipatu duen bezala, hezkuntza arloan emakume gehiago egon arren, gero zuzendaria askotan gizon bat da. Enpresa askotan bezala, nahiz eta emakumeek lanean aktiboki parte hartu, askotan ez dira zuzendaritza-taldeko kide izaten. Hala ere, egia da azken urteotan aldaketak areagotu egin direla eta gero eta emakume zuzendari gehiago daudela  baina oraindik asko falta da lan-maila horietan benetako berdintasuna lortu arte.






Partaide sentitzea, guztion lana


Guztion parte-hartzea bermatzea hezkidetzaren gakoetako bat da. Partaidetza zerbaitetan parte hartzea da. Claves taldeak azaldu dituen parte hartzeko baldintzek lagundu didate kontzeptua hobeto ulertzen.

Honen harira, blogeko beste ikasturtetako sarrera bat zuekin partekatu nahi dut. Denok izan behar dugu hitza. Begok, bere postean, oso argigarria iruditu zaidan beste ekarpen bat gehitzen du: zerbaiten partaide sentitzen bazara, parte hartzen duzu; eta parte hartzen baduzu, partaide sentitzen zara. Berak esan bezala, oso kontziente izan behar dugu partaidetzak errealitatea aldatzeko bidea ematen duela. 


Hemen uzten dizuet bideo bat Amalia ValcƔrcel eta Marcela Lagarde partaidetzaz berba egiten:




Nire inguruko partaidetzaren eta protagonismoaren kontzeptuari erreparatzen diodanean, esanguratsua iruditzen zait oraindik ere berdintasunezko parte-hartzean dagoen desoreka zainketei buruz hitz egiten dugunean. Oraindik ere emakumeak dira seme-alabak eta senideak zaintzen denbora gehien ematen dutenak. Esparru pribatu horietan ez ezik, taldeen ongizateaz ari garenean, bai lanean, bai aisialdian ere, gehienbat emakumeak gara talde horien ongizate emozionalaren zaintzan protagonismoa dugunak. Zoritxarrez, gainera, zainketa horiek ez dira ez balioesten. "Horrela delako egiten du" "Gu zaintzea gustatzen zaio", "Adeitsua izatea atera egiten zaio"...


Desberdintasun horren ondorioen ondorioz, denbora kontua dela eta, emakumearen presentzia murriztu egiten da bizitzako beste esparru batzuetan, adibidez bizitza politikoan. Hemen duzue Soledad Murilloren bideo bat, gai honetan sakondu ahal izateko. Denborak eta emakumeen partaidetza politikoa.





Bukatzeko, zenbait baliabide uzten dizkizuet parte-hartzea sustatzeko:


- Haurren aisialdi parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen.

- Partaidetza: gurekin bada, izango da. Material didaktikoa hau Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleekin lan egiteko da.

- Emakumeak enpresen administrazio-kontseiluetara eta zuzendaritza-karguetara iristeko baldintzak berdintzeko gida. Oso egokia rolak aztertzeko.




Nahi, ahal eta jakin

 Parte hartzeko aukera noiz?

Galdera honi erantzuteko aurreko edizioko Haurren parte hartzea izeneko sarrera aukeratu dut. Quinok, nire ustez, gai honi buruzko gakoak ematen ditu eta. Horrez gain Haur Hezkuntzako Curriculum eta testuingura hartzen du kontuan, eta horrekin bat nator. Hau da, parte hartzeko aukera hasieratik eman behar da.

Ildo honi jarraituz hona hemen nik egindako akrostikoa.


Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaro osagarri 7. edizioan eskainitako materialen artean, foroan parte hartzeko proposatutako 3. bideoaren iruditu zaizkidan ideia esanguratsuen isla izan nahi du.


Eta hain zuzen ere, hauxe da inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen gomendatu nahi dudan baliabidea. Nire inguruan partaidetzan inguruan behatu dudan aspektu esanguratsuena aukera ez ematea izan delako. Aukera ematen ez bada ezin dira bete parte hartzeko baldintzak nire ikuspegitik.

Parte hartzeko baldintzak “Equipo Claves” (1994) taldearen proposamena erreferentziaren arabera,
bateratu beharreko hiru jarduera-ildoz hitz egin dezakegu: Parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea.