2015/11/06

Genero indarkeriari STOP!


Genero indarkeriak, dikotomia sexistan oinarrituta, emakumeek eta dikotomiatik kanpo sentitzen diren pertsonek jasotzen dituzten indarkeriazko eraso guztiak dira. Genero indarkeriaren erabilera ikasten da garapen prozesuan jasotako mezuen bidez. Familia-, eskola-, komunikabide-, arte-, erlijio-, kultura-, …-ren eragina zuzena ematen da pertsonak sexu-generoagatik desberdinak garela. Iritzi hori gizarteratze prozesuan zehar eraiki eta ikasi egiten da eta indarkeria sinboliko delakoan ikustezina egiten da.

Indakeria sinbolikoa indarkeria kulturala, estrukturala eta ideologikoa da eta gizartean oso errotuta dago. Sistema patriarkalaren logika gaindituz gero arazoaik ez litzateke egongo. Beraz, patriartakuaren esanetara jo eta desoreka mantenduta erasoak ikustezinak izaten jarraituko dira.

Zer egin? Indarkeria bistaratzea izango da. Dikotomia puxkatu, hierarkizazioa gainditu, estereotipo sexistetatik irten, pertsonen indibidualitatea eta ahalmenak garatzeko, elkarrekiko errespetuan oinarritutako berdintasunezko harremanak, zaintza eta boterearen erabilera parekidea sustatzen duen gizartea eraikiko dugu indarkeria sorten sinismen eta iritziak deseraikiz.

Errealitatea eraiki egiten da eta errespetuzko jokaerak, boterearen erabilera parekidea, emozioen eta zaintzaren munduan inplikazioa izango dira berdintasunezko harremanak gauzatuko direnak.

Aurreko guztia teoria hutsa iruditu arren hezkuntza mailan eskuartze zuzena eta bidezkoa dagoela argi dago. Besteak beste, gai hauen inguruan gauzatu ahalko dira jarduera zuzen / bidezko desberdinak:
  • ·      Pertsonen / Ikasleen eskubideak eta betebeharrak
  • ·      Hizkuntzaren erabilera hezkidetzailea
  • ·      Gatazken ebazpena / “Provención”
  • ·      Heziketa afektibo-sexuala
  • ·      Espazioaren egitura eta erabilera
  • ·      Eredu positiboak
  • ·      Sareko lana: familiak, inguru hurbila eta eskola
  • ·      (…)

Ni lanean ari naizen udal mailean osaturiko “Emakumeen aurkako indarkeria kasuetan erakundeak koordinatzeko tokiko lehen protokoloa”-ren berri ematen dizuet. Protokolo hau osatzeko batzartu ziren kideak: Berdintasun Saileko zinegotzia eta teknikaria, Gizarte Zerbitzuko eta EISEPko ordezakariak, UPIko psikologoa, Osakidetzako medikua eta erizaina, Udaletxeko abokatua eta ikastetxeetako ordezkariak (HLH eta DBH) izan dira. Harro sentitzen gara egindako protokoloarekin Munduko Osasunerako Erakundeak, Nazio Batuen Erakundeak, Euskadiko Autonomia Erkidegoak eta Osakidetzak (estadistikek) aipaturiko emakumeen biktimizazio kopurua, zenbakiak aparte, pertsonak atzean daudela errekonozimendu ofiziala eta legezkoa antzematen delako.
            
Irudi bakarraren aldekoa naiz: argia eta esannahi unibertsala. Emakumeak eta genero indarkeria jasotzen duten pertsonak kontuan izanda.



Emakumeen aurkako indarkeriaren gainean hausnarzten.

Gai honen inguruan hausnartzen dudan bakoitzean egoeraren larritasunaz jabetzen naiz. Alde nabarmenenean bortizkeri fisikoa dugu, ikaragarria eta ehundaka emakume erailak dira honen ondorioz, gehienetan bere bikote edo bikote ohiaren eskutik. Hala ere, bortizkeri mota hau ondorioa da nire ustez, bortikeri estruktural eta kulturalaren ondorio.

Ideia hau gatazketan aditua den Paco Casconen hitzaldi batetik jaso duteta emakumeen kontrako bortizkeria azaltzeko guztiz baliogarria iruditu zait.

  • Bortizkeri kulturala. Gure ohitura, jarrera eta balorren multzoa da. Bere espresioa, jokoetan, jostailuetan, kiroletan, abestietan, iragarkietan, filmetan... ikusi dezakegu. Honen ondorioz, emakumeen kontrako bortizkeria justifikatu eta legitimatzen duen marko ideologikoa eraikitzen da. Indarkeri sinbolikoa hemen kokatu genezake. Gai honetan sinestezina iruditzen zait iragarkien munduan gertatzen dena. Gaur egun iragarkiak onartuak izateko galbae eta arautegi oso zorrotza pasa behar izaten dute, nola da posible orduan ikusten ditugun iragarkiak baimenduak izatea? Bideo honek egoera oso ondo azaltzen du eta esaldi hau oso argigarria da: "emakumeak objektu gisa agertzean deshumanizatu egiten ditugu eta hori beraien aurkako bortizkeria justifikatzeko lehen pausoa besterik ez da" (bideoaren 2'25"tik aurrera).



  • Bortizkeri estrukturala. Talde baten (kasu honetan emakumeak) beharren asetzea mugatzen duten egitura fisiko edo antolamenduzkoen multzoa. Atal honetan besteak beste honako kasu hauek kokatu genitzazkeen: emakumeen soldata baxuagoak; formakuntza berdina edo hobea izanda langabe tasa altuagoak; kristalezko sapaia bezala ezagututako fenomenoa, non emakumeak erakunde bateko organigraman gora egitean une batean aurrera egiteko langa bat topatuko duten;  emakumeen presentzia eskaxa aginte eta erabakitze postuetan publiko, pribatu zein politikoetan...


Ikastetxean lantzeko erronkak aurreko sarreran "sexua eta generoa" aipatutakoak lirateke. Bide honetan, nire ustez emozioen munduan ere inmersio bat egin beharko genuke eta inteligentzi emozional intra zein interpertsonala landu beharko genuke eta era berean gatazkarekin bizitzen irakatsi beharko genieke gure ikasleei.
Paco Casconek hau nola egin genezakeen azltzen digu bideo honetan:


2015/11/05

ZORIGAITZ EDERRA






Hesiodok K.a. 700. urtean bere Teogonia-n Prometeoren istorioa kontatu zuen. Prometeo gizon ausarta zen, Zeus- en aurrean ere ez zen kokiltzen, beti elkarri zirikatzen ibiltzen ziren. Baina Prometeok jainkoen jainkoari ziria sartu zioenean sua lapurtzen gizonei bueltazeko, horrek ezin izan zuen hori jasan eta sekulako zigorra, zigor gogorrena jartzea erabaki zuen eta, zein izan zen? Emakume bat "zorigaitz ederra", horrela zeritzon trumoi eta tximisten jabeak.Pandora kutxatxo batekin bidali zuen, barruan munduko gaitz guztiak zeuden, eta Zeus- ek esan zion: " kaxa hau ez ireki", baina hark bazekien emakumea kuxkuxera zela, nahiz eta lehenego emakumea izan, eta irekiko zuela hori esaten bazion. Pandorak kaxaren tapa altxatu zuen eta munduko gaitz guztiak atera ziren: mina, gaixotasuna, gosea, beldurra...hau da, emakumeen inguruko sinismen guztiak.

Gero Eba etorri zen eta ez ziren gauzak gehiegi konpondu. Hori nahikoa ez bazen Elizak munduko elizetan zintzurra moztuta duten momia faltsuak jarri zituen fedea eta gurtza sustatzeko, nire herriko santa Faustinita bezala. Bere aitaren aginduak ez zituen bete, kristautasunera aldatu zen eta aitak bere eskubidea gauzatu zuen. Erdi Arotik legeak zion: emakume batek bere aitaren, anaien edo senarraren aginduak ez bazituen betetzen bai aitak, bai anaiak eta noski senarrak eskubidea zuten emakumea akatzeko.

XXI. mendean gaude eta pandemia honek jarraitzen du,genero indarkeri fisikoa, sexuala eta psikologikoa guzti honen muturreko adierazpena izanda. 

 Mugimendua sozialek indarkeria sexista agerrarazi dute, isolamendua gaindituz, arazoa jendeartera eramaten. Gaur egun izendatzea ere aldatu da, jada ez da erabiltzen "crimen pasional" erasotzaileari ardura guztiz kentzen, edo "tratu txar domestikoak" bikote barruan soilik ematen diren jazarpenak izango balira bezala. Orain GENERO INDARKERITAZ hitz egiten da. Identifikatu dugu indarkeri honen jatorria (kultura androzentrista, patriarkatua, estereotipoak, indarkeri sinbolikoa, etab).




anuncios sexistas bilaketarekin bat datozen irudiakanuncios sexistas bilaketarekin bat datozen irudiakanuncios sexistas bilaketarekin bat datozen irudiak  anuncios sexistas bilaketarekin bat datozen irudiak











Hausnartu dugu gure burua ahaldundu.

Autodefensa feminista Bilbon


 Orain aldaketa dator eta hezkidetza da gure tresna. Guri, Pandorari ez bezala, ez zaigu itxaropena soilik geratzen.




 








ASKI DA!
GENERO-INDARKERIAREN INGURUKO HAUSNARKETA      Imagen relacionada

            *Gai honen materialetan agertzen diren estatistikak oso gordinak dira. Oso ohituta gaude zenbakiak, proportzioak eta horrelakoak entzuten eta, askotan, ez diogu erreparatzen horien atzean dagoen errealitateari, baina dokumentu hau HEZKIDETZA gai zabalagoaren barnean egonda, eta, dagoeneko landu ditugun hainbat materialak eragin digun sentipen horretan, modu esanguratsuagoan jaso ditut. Egitura gabeko gizarte baten ondorioa baino, egitura okerretan oinarritutako gizartearenak iruditzen zaizkit.
    Ideia batzuk azpimarratuko nituzke:
            *bai erasotutako emakume gazteen eta baita erasotzaile gizon gazteena ere (30 urte baino gutxiago), kopuru handia da, beraz, nahiz eta zabalduta egon berdintasunean aurrera goazela, datu objektiboek kontrakoa adierazten dute

            *neska askoren gizon oldarkorrekiko erakargarritasunak harritu egin nau
            * bikoteak neska KONTROLATZEA ONARTZEAK beste indarkeria askoren oinarria izan daiteke
             *”heroi bortxatzailea” eredua izatea gizonentzat, eguneroko mikromatxismoen oinarriaren adierazle bat izan daiteke
            *erlijioaren nagusitasunak eta honek ezarritako emakumeen menpekotasunak (obedientzia, apaltasuna, amabirjinaren eredua…) eragin izugarria eduki du gure kulturan
            *gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak
            *gaur egun proposatzen den emakumearen edertasun ereduak gorputz errealen gorrotoa eta emakumeen autoestimu eza dakartza
            *interesgarria da heterosexualak ez diren bikoteen arteko indarkeria izendatzeko polemika
            *gizonek ere parte hartzea genero ikuspegiaren heziketan garrantzitsua da, nahiz eta egoera batzuetan kosta izan KIDE bezala sentitzea
            *eskolak dituen erronken artean, “konfiantzazko eta segurtasun handiko espazioa bihurtzea” oso garrantzitsua iruditzen zait

*GENERO-INDARKERIA emakume izateagatik emakumeen aurka egiten den edozein indarkeria-ekintza da (tratu txar psikologikoak edo fisikoak).
*INDARKERIA SINBOLIKOA esplizitoki ikustezina dena, baino irudi, hizkuntza eta komunikabide desberdinetan erabiltzen den narratibaren bitartez transmititzen dena. Emakumeei gizonak baino gutxiago direla sentiarazten die, eta beldurra eta ahuleziaren sentipenak biziarazi. Horretarako, patroi estereotipatuak, mezuak, ikonoak, mitoak eta sinesmenak erabiltzen ditu.

                                         Imagen relacionada

*Oso datu esanguratsua iruditzen zait azken ikerketetan gazteen KONTROLAREN inguruan adierazten diren emaitzak:

-mutilen %33k onuragarritzat jotzen du bikotekidea kontrolatzea.
            -emakume gazteen %28ak aitortu egiten du bikotekidearen kontrolpean dagoela.
    “Kontrola, umiliazioa eta beste hainbat joeraren zergatia norbanakoarengan dago, ez teknologia berrien efektuan. Nerabe eta gazte guztiek erabiltzen dituzte teknologia berriak, baina bakarrik batzuek ezartzen dituzte gatazkan oinarritutako harremanak, eta bakarrik batzuek erabiltzen dute whatsappa eta mugikorra bikotea kontrolatzeko edota bikotea akuilatzeko, esaterako. Teknologia berriak eragile izango balira, modu transbersal batean gertatu beharko luke fenomenoak.

Horrela dio  Alazne Aizpitartek, psikologa eta terapeutak, "Bikoteen Arteko Biolentzia" nazioarteko tesia burutu duena.
 
     Arazoa ez dago, beraz, tresnetan (askotan esan nahi izaten den moduan), baizik eta tresna horiek ematen dituzten baliabideak direla medio, erabiltzen diren jarrera posesibo eta menperatzaileetan.

*Egoera honen aurrean, eskolak zeregin garrantzitsua dauka. Honako erronka hauek azpimarratuko nituzke:
-eskola-komunitate osoak bere gain hartu emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten faktore desberdinen identifikazioa eta gainditzeko heziketa
-zaintzaren etika landu, prestigioa emanez eta berdintasuna landuaz.

-genero-ikuspegia erabili eskola barruko alderdi guztiak aztertzeko eta, baita ere, inguruan gertatzen direnekin.

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI EZ

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Adierazpenak

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra

GENERO INDARKERIARIK EZZZZ!!


indarkeriarik ez bilaketarekin bat datozen irudiak






Hasteko dimentsio handiko arazo bat dela uste dut. Estereotipo sexistak desagertzen ez diren heinean indarkeria matxistak existitzen jarraituko du zoritxarrez.

http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2015/10/26/maskulinitateak-emakumeak-hiltzen-ditu/?utm_campaign=shareaholic&utm_medium=facebook&utm_source=socialnetwork

Gazteek gizonen sexualitatea oldarkorra dela diote eta honek agresiboki eta indarkeriaz jokatzeko joera daukala aurre suposatzen dute.

Harreman sexualetan ere, esterotipoak mantentzen dira, mutil bat neska askorekin harreman sexualak baditu arrakasta izango du, ondo ikusia izango da, alderantziz, neska batek, mutil askorekin harreman sexualak baditu prostituta modura ikusten dute, gutxiezten dute.

Bestalde, bikotekidea izatearen gainbalorazioak eta maitasun eromantikoaren mitoak zerikusia handia dute zenbait genero indarkeriak justifikatzeko orduan. Jarraian jartzen dudan abesti honek, maitasun erromantikoaren kontrako aldarrikapena egiten du

https://youtu.be/ti56r5rKvWc

Ines Alberdiren hitzetan genero indarkeriaren oinarrizko balioak, sexismoa(emakumeen aurkako mespresua)eta Misoginia (emakumeenganako gorrotoa eta beldurra)dira. Misoginia, komunikabideetan, siniskeretan, ekintza eta ohituretan, legeetan eta politikan espresatzen da.
http://aliciaporamoralarte.blogspot.com.es/2011/03/eva-la-eterna-culpable.html







Genero indarkeria, emakume izatearren jaotzen ditugun tratu txar psikologikoak, fisikoak, irainak, abusuak eta ostiapen sexualak dira.
Indarkeria sinbolikoa, egunero bizitzen duguna baina konturatu gabe jasotzen dugunaizango zen.

Ikastetxeetan, gure inguruan oso garrantzitsua da sensibilizazio eta kontzientzia lanak. Indarkeriaren kontrako tolerantzia zeroa adieraztea ezinbestekoa ikusten dut, tratu onen dekalogoak ikasleen artean,  adostokiak, genero estereotipoak desagertzea,...