2016/04/09

"Hezkidetza-ontzia, Altxorren ontzia"



Aurreko aste hauetan Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaro osagarrian aritutakoaz hausnartzerakoan “ontzia”-ren irudia oso aproposa izango zela iruditu zitzaidan.

Ikastaroaren ikurra: ontzia, lapikoa, katilua, lorontzia,… erabilera anizteko tresna iradokitzaile hau eta zentzumenak elkarturik Eskola Hezkidetzailean txertatu ahalko den proposamen aberasgarria izan ahalko dena azaltzen saiatuko naiz.





Hezkidetza-ontzia, Altxorren ontzia” izendaturiko esku hartze honetan eraldaketa soziokulturala sortarazteko / bideratzeko / laguntzeko / moldatzeko (…) prozesua aipatzen da oinarri / sustrai zuzenak eta osasuntsuak eskuratuz. Hots:

  • ·      Bizi elikagaia
 Menua argi dago (desorekak eta injustiziak gainditu) eta sukaladatzeko pres egonda, lapikoa harturik prozesuari jo: elikagai / osagai multzo zabalarekin (gaiak / gakoak) errezetak prestatu ( esku hartze planak / proposamenak), sukaldatu (indarrean jarri), daztatu (balorazioak) eta jarraian gonbidapenak luzatu (transferentziak, elkartrukeak,…). On egin!


  • ·      Entzun beharrekoa
Sorgin / azti / maitagarri / igarle baten ontzi magiko honetatik musika / zarata / soinu … burrunbatsuak mundu osoan entzungo da moldaketak / zuzenketak / hobekuntzak / berdintasuna ematen den heinean) irtetzen dira gertaeraren arabera:
-       legedia eta araudia
-       indarkeria eta gatazkak
-       aurreiritziak gainditu
-       gizarte aldakor eta anitza
-       tratu onak eta zuzenak
-       (…)


  • ·      Ikusgarri egitekoa
Gordeleku honetatik betaurreko moreak / monokuloa / lupa (…) aterako d(it)ugu “izena duenak izana dauka” aldarrikatuz. Heteronormatibatik kanpo dauden pertsonak, binarismoa apurtu nahi dutenak, … ezagutarazteko bideak ezarriko dira aipatzen ez dena ez delako existitzen jokaera zuzenduz.
Emakumeen ekarpenak, partaidetza, hizkuntza, errepresentazioa, baliabideak, hornikuntza, ospakizunak, gatazkak,… eta Berdintasunerako txokoa kudeatuko ditugu aniztasuna eta berdintasuna zainduz.


  • ·      Senti ukimena
Pote  honek hotzikarak, zirrarak, oilo ipurdi, … izan bakoitzean “harremanetarako” aitzakia edota azala igurtzeko krema eskeiniko digu bai norbere burua zein inguruaren zaintzaz arduratzeko. Bizipenak, emozioak, desioak, plazerra, … bitzan aurrera egiteko lagunak ditugu.


  • ·      Usain kutsagarria
Lorontzi eder honetan usain kutsagarria botako duen landarearen / lorearen erraboilak / haziak / errizomak (…) landatuko ditugu.

Bertsio ugari eta esannahi anitza duen abesti honen aukera egin dut :

"Loretxoa"


Eta ikastetxean aurreko guztia kontuan izateko eta ez ahazteko, lorontziaren irudia gustokoa izan dugu. Hona hemen osatu dugun hormirudia :




GAUR EREINDA
HEZKIDETZA-HAZIAK
BERDINTASUN – LOREAK
BIHAR HANDIAK

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe honetatik agurra bialtzeko unean mezu hau luzatu nahi dut:





Erakusleiho honetatik ibilbide aberasgarria egin ondoren, agur eta ondo izan!





BUKAERARIK EZ, HASIERA BAIZIK!



Ikastaroaren bukaerara iritsi gara, bai, eta ze pozik!

Pozik  gauza askorengatik:  

Ikasi dudan guztiarengatik, bizi  izan dudan esperientzia interesgarriagatik, izan ditugun irakasle eta ikastarokideengatik, egindako lan eta aurrerapenengatik eta, zergatik ez esan ere, atseden pixka bat izateagatik.

Maila pertsonalean zenbat ikasi dudan! Bizitzarako inoiz kendu ezingo ditudan betaurreko moreak jantzita gelditu zaizkit. Hezkidetzaren ikuspegia guztiz aberastua eta zabaldua eta gaiak duen garrantzia benetan barneratuta. Beharra konpromiso bihurtua!


Maila profesionalean, pertsonalarekin hertsiki loturik, hainbat tresna, herramienta, baliabide eta material jasota!





Aitortu beharra daukat momentu gogorrak pasa ditudala, askotan ezina sentitu ere bai eta dena bertan behera uztekotan ere egon izan naizela; produzio-erreitmoa ikaragarria egin zait eta, egia esan, ez nuen uste bukaera arte iritsiko nintzanik. Baina bai, neure buruari uste baino indartsuagoa naizela erakutsi diot. Honek, poz handia eman dit, neure burua hobeki ezagutzeko aukera izan dut eta emaitza itzela izan da. Baina, benetan, ez dut uste neuk bakarrik lortu dadanik, zuoi guztioi, irakasle eta  ikaskide guztioi esker izan da; zuen lanek eta ekarpenek eta elkarren arteko elkarrekintzek aurrera jarraitzeko gogoa eta ilusioa piztu eta mantentzen lagundu didate. BENETAN MEREZI IZAN DU!

Gure ekarpenak sare sozial ezberdinetatik jarraitu izan duten pertsona guztiei, eskerrak emateaz gain,gure mezuen zabalkundean parte hartzera ere gonbidatuko nieke. Ea ba guztion artean jendarte parekide, justuago, askeago eta inklsusiboago bat lortzen dugun!

Hezitzailea naizen aldetik eta ohartuta honek jendartea aldatzeko eskaintzen duen aukera, nire etorkizun hurbilean ditudan itxaropen, nahia eta asmoen artean betaurreko moreak jantzita mantentzeaz gain hezkidetzan lan egiten jarraitzea da; eskola inklusibo baten alde, hain zuzen ere, guztiontzat kalitatezko eskola izango dena, bazterkeriarik egiten eta onartzen ez duena, ikasle guztiak beharrezkoak direla onartu eta bakoitzaren desberdintasunak irakaskuntza prozesua aberasten duela onartzen duena, horretarako, inguru hurbila kritikotasunez aztertzen duena  eta eskola berdintasun ekosistema bihurtuz.

Ikastaro honetan zerbait ikasi baldin badu  hauxe da: zenbat dagoen egiteko! Horregatik, irakasleon papera aktiboa eta baita beligerantea ere izan beharko litzateke. Pauso txikiak ematen jarraitu beharra dago sexismoaren azterketa, estereotipoak detektatuz, egitea beharrezkoa da jendartea sentsibilizatzeko.

Ikastaroan bizitako prozesua jasotzen duen lantxo bat partekatu nahiko nuke, gure ikastetxean martxoak 8rako egindako lana hain zuzen ere:






Bihotzez eskerrak eta animo guztioi!


HEZKIDETZA bilaketarekin bat datozen irudiak


2016/04/08

Bidean gaude!



NIRE ESPERIENTZIA

*Informazioa/baliabideak lortu

* Errealitatean adierazleak detektatzen ikasi

*Aurrera jarraitzeko gaitasuna handitu

*Interes berdinak duen taldearen parte sentitu

*Gaia lantzearen beharra biziki sentitu

ABESTIA

Joan Manuel Serraten “Cantares” (Caminante no hay camino, se hace camino al andar.)

ADJEKTIBO+IZEN+SENTIMENDU

·         *SAKONA + TRINKOA + ABERASGARRIA
·        * ELKARLANA + ERRONKA + ITXAROPENA
·       *  ADOREA + BELDURRA + MAITASUNA

NEURE BURUAZ / BESTEEZ / ELKARREKINTZAK

*Emakumeen ezagutza eta beraiekiko harremanak aberasten naute
*Gure ezaugarri eta bizimodu desberdinak izan arren oso gauza garrantzitsua konpartitzen dugu
* Eskuzabalak izan dira

KANPOKO LEKUKOEI

*Ez gelditzeko, aurrerapausoak emateko gai honetan sakontzeko.

ITXAROPENAK / NAHIAK / ASMOAK

*Nire ikastolan aurrera eramango dugu HEZKIDETZA
*Ez ahaztu helburua: pertsona askez eta tratu oneko harremanez osatutako gizartea.
*Gai honen inguruan sakontzen jarraitu (ikastaroan eskainitako material pila aztertzetik hasita).


   Bukatzeko,eskerrak eman nahi dizkizuet bide honetan gidari eta bidelagun izan zareten guztiei. Espero dut aurrerantzean bide honetan, edo beste batean, topo egitea.

IKASTAROAREN AMAIERA BAINA AMAIGABEKO GAIA ORAINDIK

  •  Ikastaroaren amaiera iritsita orokorrean balorazio positiboa egiten dut, hezkidetzan sakontzeko aukera bikaina izan delako niretzat. Gai honen aspektu eta eremu desberdin asko ikutu dira eta honek begirada zabaldu egin dit. 
Profesionalki aberatsa suertatu zait baliabideen aldetik izan dugun aniztasuna eta ugaritasuna altxorra bilakatu da hezkidetza lantzen dugunontzat.


 Pertsonalki ere nire inguruko begirada zabaldu didala aitor dezaket. Horrez gain, sentsibilitate berezia izan dut nire bizitzako esparru guztietan gai honekin eta esan behar dut honek arazo bat edo beste ekarri didala inguruan. Horren lekukotza bat idatzita utzi nuen 3.jarduera batean esku hartze hezkidetzailea zure inguruan atal batean. 

Hautsak harrotzen dituen gaia da. Komunikabideetan pil-pilean dabilen kontua, alegia. Gizartea oraindik oso urrun dago paradigma honetatik eta horren kontzientzia suspertzen duzunean, jendearen erreakzioa bortitza da. Barrenak astintzen ditu. Ez da neutrala. Honek suposatzen du etengabe borrokan aritzea jende guztiaren kontra eta honek kosto pertsonal handia dakar berarekin. Bestalde, hau erlatibizatzen ikasi dut bizitzan bizitzeko. 

Resultado de imagen de feminismo
Izan ere, bizitzaren esparru guztiak betaurreko moreak ipinita neuzkala konturatu naiz. Edozein gauza ikusi eta begirada hezkidetzailea nuen atzean. Dena hobetzeko eta zorrotz jokatzeko. Horregatik, diot "...amaigabeko gaia oraindik" izenburuan. Bide luze eta zabala gelditzen bait zaigu berdintasuna lortzeko.

  • Ikastaroari esker bizitakoa jasotzen duen abestiak Mikel Laboaren "Lili bat" aukeratuko nuke, lili lorea hezkidetzako ikastaroa izanik, ostoz ostoz eranzten joan gara eremu honen ezagutza eta aurreiritziak. Are gehiago, hein handi batean pertsonalki erantzi ere eta amets egiteko aukera eman digu ikastaroak, abestiak dioen bezala. Mundu justuago eta ekitatiboagoa amestuz eta bilatuz.


  • Ikastaroarekin lotuko nituzkeen adjetiboak: interesgarria, trinkoa, aldarrikatzailea izango lirateke; izenak: aberastasuna, aniztasuna, berrikuntza; sentimenduak: antsietatea, urduritasuna, presioa.

  • Ikastaroari buruz hezkidetzak dituen alderdi hain desberdinez jabetza izan da. Gaiak duen altxorra eta zeregin handia. Beste ikastarokideengandik interes komuna, baliabideen aberastasuna eta elkarreragin birtuala izan da. Guztion elkarreraginak politak izan dira. Nahiz eta ez ezagutu, jakin mina sortu da eta elkarren arteko harreman positiboa.
Resultado de imagen de claustro de profesores
  • Kanpotik hezkidetzaren inguruan interesa izan dutenei zera esango nieke : gure blogera iristeko interes handia izan dutelarik jakin min berbera partekatzen dugula eta bertan jasotzen diren iruzkinak eta baliabideak denonak direla, denen artean partekatzeko eta honekin jarrai dezatela ekinez.

  • Hezkidetzaren inguruan etorkizun hurbilean dauzkadan itxaropenak gai honekin jarraitzea ikastetxeekin lantzen eta jakin mina suspertzen, ikastaroak eskaini dizkidan baliabideak erabiliaz eta elkarren artean hezkidetza jorratzen jarraitzea. Ikuspuntu eta begirada hezkidetzailea bizitzan modu profesionalean eta pertsonalean ipiniaz, kontzientzia sustatuz eta bizitza leloa eginez.
Resultado de imagen de begirada morea
http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/04/ikastaroaren-amaiera-baina-amaigabeko.html