2018/10/04

NERE AURKEZPENA







Nere izena Mabel da eta Ordiziakoa naiz


Haur Hezkuntzako irakaslea urte asko, zortzi urte ikasketaburu bezala eta aurten zuzendaria Ordiziako Urdaneta Ikastetxe Publikoan
Haur Hezkuntzako irakaslea urte asko, zortzi urte ikasketaburu bezala eta aurten zuzendaria Ordiziako Urdaneta Ikastetxe Publikoan.
Gure ikastxea oso anitza da eta honi erantzuteko hezkidetzan esku harmena oso garrantzitsua da, besteak beste. Eta oraingo gizarteari,zer esanik ez.
Nere asmoa da hemen ikasten dudana nere lankideekin konpartitzea.


Talde-lan birtualean aritzeak esperientziak konpartitzen asko laguntzen du. Baina aberatsa izateko denon partaidetza behar da.

Gogokoa dut gorri kolorea, txikitan dena gorria margotzen nuen.

Musika entzutea, irakurtzea (orain oso denbora gutxi dut), bidaiatzea eta lagunekin egotea dira gehien gustatzen zaidana.

Aurkezpena

Nolakoa naizen?


Kaixo
Marta naiz eta ordu dexente pasatu dut orri hau aztertzen baina uste dut lortuko dudala
Eskola txiki batean la egiten dut, urte batzuk dauzka baaina ni oso gazte sentitzen naiz.  Us te duda zahartasuna es duda la ondo eramango

Ez daukat gehien gustatzen zaidan kolorerik,  beltza izango zen janzteko  baina ez nuke inoiz etxeko hormak beltzez margoztuko,
Musika eta literaturarekin gauza bera gertaztzen zait,  momentuaren arabera




Batzuetan arkakuso txiki bat izango  nintzen,  beste batzuetan hartza ..lotan dagoenean,  edo arranoa ...

Nire burua,  nire izakera,  nire  gorputza,....mugimenduan dago beti4.

Ikastaroa egin ondoren ziur  zerbait mugituko dela barruan eta eraldatuko nauela pittin bat

LASTER ARTE

Nire aurkezpena

Kaixo denoi! 
Ainhoa naiz, 28 urte ditut eta Ordizin bizi naiz.
Musika hezkuntzako ikasketak egin nituen noizbait Bilbon eta gaur egun hortantxe saiatzen ibiltzen naiz. Hezkuntzak, haurrek, ikastetxeek...hainbat sentimentu ezberdin sorrarazi izan dizkidate urte hauetan, batzuk onak, besteak ez hain onak. Pertsonatxo horien aurrean "irakasteko" jarri naizen askotan, nire barruan ezinegonak eta beldurrak kaixo esatera etorri izan dira. Pixkanaka, esperientzia ezberdinez jantziz, bidea egiten noa hala ere, eta ikastaro honek, horretan lagunduko didan ilusioz nago.



Lagunak, familia, mendiak, eguzkia...dira nire bizitzan garrantzitsu. Elkarbanatzea, zaintzea, komunikatzea, elkar errespetatzea eta maitatzea.
Eta abesti bat aukeratzekotan...

NIRE AURKEZPENA


Kaixo denoi!


Nire izena Macarena da, 28 urteko oriotarra, baina orain dela 4 urtetatik Bilbon bizi naiz. 


Gizarte Langintza ikasi nuen Gasteizen, eta gerora Bilbora etorri nintzen Nazioarteko Garapena eta Lankidetzako masterra egitera. Gaur egun  gobernuz kanpoko erakunde batean lan egiten dut, hezkidetzako proiektu batean ikastetxe eta aisialdi taldeekin batera.


Nire denbora librean Boxeora entrenatzen dut, ia urte bete daramat eta sekulako aurkikuntza izan da! Honez gain, antzerkia eta dantza egitea izugarri gustatzen zat. Ahhhh, eta nire txakurra eta ilobarekin jolastea bezelakorik ez dago  munduan, askotan ahazten zaigun arren, zein ederra dan jolastea!


Hemen nire ilobaren abesti gustokoena :)










Kolore bat izango banintza... morea aukeratuko nuke! Nerabezaroan, kolore honekin obsesionatua nengoen, nire arropa gehiengoa morea zen.. orain ordea, kolore gehiago ditut nire bizitzan, baina bat esatekotan honekin geratzen naiz.


Gogotsu hasten naiz master honekin, hezkidetzarren munduan barneratu, zuekin konpartitu, ikasi, ikasitakoa alde batera utzi, deskubritu, eztabaidatu, haurnartu... zenbat gauza!!


Hona hemen triste nagoen egun haiek pozten nauen abestia....










Espero det gustatzea!


Besarkada handi bat,


Macarena.





********


tu sols tu,
El Diluvi


Seràs aquella que vas voler ser,
seràs la tres voltes rebel,
seràs un puny alçat al vent
i tu, sols tu,
faràs vibrar cinc continents.

Emancipada de qualsevol dolor,
vas eixir amb l'alegria de qui no té por,
de qui sap que el demà,
de qui sap que el demà serà millor.

Seràs aquella que vas voler ser,
seràs la tres voltes rebel,
seràs un puny alçat al vent
i tu, sols tu,
faràs vibrar cinc continents.

Alliberada a qualsevol espai,
no deixaràs que ningú t'ature mai,
seràs l'estel que guiarà,
seràs l'estel que guiarà la llibertat.

Seràs aquella que vas voler ser,
seràs la tres voltes rebel,
seràs un puny alçat al vent
i tu, sols tu,
faràs vibrar cinc continents.

Ets la forta tempesta d'abril,
un oasi amarg per als teus enemics,
eres la forta tempesta d'abril,
el sol que esclata les flors,
un oasi amarg per als teus enemics,
l'espurna que brilla a la nit.

Seràs aquella que vas voler ser,
seràs la tres voltes rebel,
seràs un puny alçat al vent
i tu, sols tu,
faràs vibrar cinc continents.




******


Zer esan niri buruz?

Arratsalde on denoi!

Niri, Martari bezala, asko kostatzen hari zait nire 30 urtetako bizitza 4 hitzetan azaltzea. Pentsaraztera narama, zer da niri buruz azaldu nahi dudana? Zer da besteekin elkarbanatu nahi dudana? Nire titulu akademikoak? Egin ditudan bidaiak? Nere lan egoera?

Azkenean erabaki dut, zuekin elkarbanatu nahi dudana, zoriontsu naizela da. Inguruan ditudan pertsonengandik zaindua sentitzen naiz eta aldi berean, nitaz zaintzen uzten dira. Arima eta gorputzaren inguruko ezagutza eta konexioa handitzen noa eta bizitzan garrantzitsuak diren gauzen inguruan zentratzen nabil azken aldian: barre egin, elkar entzun lasaitasunez, familia goxatu, lagunak eta bikotea zaindu, baratza sortu lagunekin, baserri bueltako lanak egin, lurrari eman eta bera zaindu. Etengabeko produkzio bizitzatik atera nahiean piskanaka...gaur egun, badirudi eta "ezer ez egitea" zerbait txarra dela eta hamaika mila saltsetan sartuta egon behar dugula "zerbait" izateko edo egiteko.

Ea ondorengo kanta atsegin duzuen, eta ea nik ondo txertatzen asmatzen dudan!! Kar kar kar

Besarkada bana!!

Uxue :)





NIRE AURKEZPENA


Kaixo guztiei!! 

Ez dakit zenbat denbora daramadan ordenagailuaren aurrean eserita aurkezpen hau idazten hasteko modua bilatzen. Dagoeneko hamaika hasiera idatzi eta ezabatu egin ditut. A ze korapiloa!!! Eta horrela zenbat aste? Pentsatu dut berehala. Eta horrela topatu dut ikastaro honetan izango den nire zailtasunik handiena... idazteko ohitura falta. Baina...tira, zeozer egingo dugu!

Marta López naiz, Gasteizko Zabalgana eskolako gorputz hezkuntzako irakaslea naiz.  Aurreko ikasturtean eta honetan eskolako Hezkidetza arduraduna ere banaiz.  Egunero nire klaseetan entzun eta ikusten ditudan hainbat jokaerek hezkidetzaren lana beharrezkoa dela erakusten didate. Eta hori da nire abiapuntua, nola eta zer egin dezaket nik egoera hauek aldatzeko? 

Eta hor daukazue nire beste ezaugarri bat: mundua aldatu nahi dut. Egun batzuetan super-heroina moduan eta beste egun batzuetan nire armairua ordenatu nahian. Ez nabilenean mundua konpontzen maite dudan jendearekin paseoan, parkean, antzerkian, mendian,  dantzan eta afari-meriendetan ibiltzen naiz. Asko gustatzen zait  bidaiatzea, beste lekuetako jendea, bizimodua eta kultura ezagutzea. Eta pilak kargatzeko leku bat aukeratu behar dudanean beti jotzen dut mendira edo hondartzara. Berdea da nire kolorea.  

Hau da nire lehenengo ikastaro on-line. Espero dudan lehenengo gauza da kapaza izatea aurrera eramateko. Pazientzia nirekin! Horretaz gain, hainbat kontzeptu argitzea  eta dagoeneko dauden baliabideak ezagutzea nahiko nuke. 





2018/10/03

Nire aurkezpena

Hola!!
Nire izena Janire da eta 34 urte daukat.

Orain arte Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa aritu naiz lanean. Aurten, baina, unibertsitatean arituko naiz. Probatu nahi dut, ia non gustorago 😊.

Hezkidetzaren gaia betidanik izan dut interesekoa. Hobe esanda, emakumeena eta feminismoarena, oro har.

Iaz, hezkidetza proeiktuaren arduraduna izan nintzen ikastetxean. Gustora egin nuen lan, ekimenak gauzatuz eta lanketa zabala eginez. Alabaina, tresna edo baliabide pertsonalak faltan nituela somatu nuen une batzuetan. Horregatik, ikastaro honen berri izan nuenean, segituan animatu nintzen!

Izugarri gustatzen zaizkit tximeletak!! Askotan margozten ditut!


Eta izugarri gustatzen zait Itoiz-en Ezekielen profezia kanta, zelako melodia ederra eta saxo soinu goxoa!




Kostata baina uste dut bloggean mezu eskegitzea lortuko dudala azkenean 😅

Besarkada bat eta animo besteoi!