2018/10/26

Ba al dakigu zer den hezkidetza?

Galdetegia sinplea izan zen, galdetu nien bakarra “zer da zuretzat hezkidetza?” izan zen eta adin zein sexu ezberdinetako pertsonei luzatu nien galdera, baita ofizio ezberdinetako pertsonei ere. Nire sorpresarako erantzun politak jaso nituen orokorrean:

“Osteopatian egiten dugun bezala, pertsona bere globaltasunean heztea, hau da, bere desberdintasunekin, bere gaitasunekin...” Olatzek erakusten digu, hezkidetza bizitzarako jarrera bat dela eta ez bakarrik hezkuntza munduan landu behar den zerbait, hausnarketa hau zoragarria iruditu zait!

Beste erantzunak antzeko ildotik jarraitutakoak izan dira, hona hemen garrantzutsuenak: “generorik gabe heztea da...gure konplexutasun eta sinpletasunak kontuan hartzen dituena eta ez hanka tartean duguna” dio 27 urteko gizonezko bidelagun batek. Emakumea eta ama den adnimistrari batek ere hala dio “txikitatik heziketa berdintzaile bat trasmititzea, genero zien beste ezberdintasunak kontuan hartu gabe”. Ildo honetan, nire inguru hurbilean, gazteen artean hezkidetza denaren inguruko nozio orokor bat badagoela ikusi dut, baina ez helduengan berriz, hala bait dio 60 urteko emakumeak “hezkidetza, norbait heztea da ingurukoekin bat”.

Generazio arteko ezberdintasunari bueltaka nebilen horretan Irati Gaztelurrutiaren postak deitu dit atentzioa, izan ere, Iratik, ni bezala, belaunaldi artean hezkidetzari zein genero arteko ideiei buruz dagoen ezberditasuna somatu du. Hobera goazenaren seinale? Erantzutea zaila egiten zait.

Nire ustez, hauek dira hezkidetza lantzeko 5 arrazoiak:

1.- Nork berak bere burua sakonki EZAGUTZEA ahalbidetzen duelako, etiketarik gabe.
2.- Ezagutza hortatik, BIRSORTU gaitezkeelako.
3.- Birsortzea, EREDU BERRIAK eskaintzea delako eta eredu berrien krisian gaudelako.
4.- Eredu berri hoietatik, aurreko pentsatzeko moldeak SUNTSITU ahal dittugulako.
5.- Eta azkenkik, ingurukoak DIREN BEZALA aitortzeko tresna delako.

Hau guztiagatik...hezkidetza, dudarik gabeko baietza!!





2018/10/25

Sare sozialak

SARE SOZIALAK
Badakit erabilgarriak direla, badakit jende askok erabiltzen dituztela, baina aitortu behar dut hasieratik ezin dudala beraiekin. Badakit ere nire izaeragatik izan daitekela, baina ikusita erabilpen traketsak egokiari askogatik irabazten duela, erabaki hori hartu nuen: ez ditut sare sozialak erabiltzen!!!
Bere garaian Facebook kontua egin nuen; ez dut sekulan ezer idatzi.Gainera, zer egiten nuen ondo jakin barik, egunaren baten izen batzuei jarraitzeko eman nion; adiiios!!, korreo elektronikora ailegatzen zaizkidan gonbidapen guztiak karpeta batean gordetzen ditut segituan (bueno, gezurra da, baten bat irakurtzen dut; oso gutxi bada...)
Ala eta guztiz ere, konturatzen ari naiz erabilpena kontrolatzen baduzu , teknikoki esan nahi dut, aukera asko daudela erabilgarriak izateko eta "zaborra"gainetik kentzeko.
Bukatzeko, ez naiz ausartzen erabiliko ditudala zin egitera...

Ez utzi estereotipoek zure bizitza baldintza dezaten!

Ez utzi estereotipoek zure bizitza baldintza dezaten!


Genero-estereotipoen izaera kulturala eta artifiziala dela argia da, inolaz ere naturalki sortutakoa. Sozializazio agente desberdinen bidez asumitzen dugu pertsonok, txiki-txikitatik gure sexuari egozten zaizkien jarrera, funtzio, baloreak... Eta sarri asko, gutaz sozialki espero den horrek, bizitzan transzendentalak izango diren gure erabakiak baldintzatzen dituzte.

Estereotipo horiekin apurtzera ausartzen direnak, penalizatuak izaten dira, nola edo hala, gizartearen partetik. Honen kariaz, asko gustatu zait Emma Lobatok egindako irakurketa bat, emakumeok hartzen dugu gizarte-rolari buruzkoa. Pentsalari honek,estereotipo femeninoaren mugei eta horren apurketak emakumeegan sortzen duen kulpa sentipenarekin lotzen du potere-guneetatik at geratzearen gertakizuna. Hauxe nire ekarpena:

 “La capacidad del amor y del cuidado de las otras personas aparta a las mujeres de los espacios de poder, a las mujeres se las asigna el espacio privado, como espacio emocional y sexual. A la vez que se las persuade de que encuentren su plenitud en el amor. Vencer la presión de estos dos mitos, el de la belleza y el del amor, supone crear nuevas imágenes, pero también supone conquistar la autoridad para hacer valer aquellas y para abandonar esos lugares de trabajo emocional, sin culpas ni mayores consecuencias”.

Lobato, Emma: “Construyendo el género. La escuela como agente coeducador”.


Bestalde, aurreko edizioko post-en artean Irati Gaztelurrutiarena (Harresiak hausten!) hautatu dut hemen komentatzeko. Ematen dituen genero-sistemaren estereotipoen adibide zehaztzeangatik eta, bereziki, proposatzen duen film-aren egokitasunagatik: Boys don´t cry.


Horren ildo beretik, nik beste film hau porposatu nahiko nuke estereotipoen lanketa egiteko gelatan:

“Las mujeres de verdad tiene curvas”

SEXU-GENEROARI BURUZ HAUSNARTZEN



SEXU-GENEROARI BURUZ HAUSNARTZEN

      Nire iritziz etengabeko zerbait da sexu-genero sistemarena, hau da, gizartean guztiz barneratua dagoena. Egunerokotasunean etengabe pairatzen dugu eta adibide garbi eta zehatzak ikusten ditugu.
Irakaslea naiz, eta egunero-egunero arroxez bakarrik janzten diren neskak eta arroxa inoiz ez janzten ez duten mutilak ikusten ditut. Kolore kontua bakarrik balitz gaitzerdi, izan ere, gehien kezkatzen nauena rol hauen barruan datozen jarrerak dira, 8 urteko umeez hitz-egiten ari naiz:

-          Mutilen kasuan: negar egitean ezkutatu egiten dira, harrotasuna gizarteratzeko teknika bezala erabiltzen dute, kirolean neskak baino hobeak direla benetan sinesten dute, sentimenduak adierazteko zailtasunak dituzte,borrokak izaten dituzte …

-          Nesken kasuan: apalago jokatzen dute, kirolean gehiago demostratu beharrean sentitzen dira eta oztopo gehiago dituzte, marrazkiak sentimenduz josiak daude, ez dira inoiz borrokatzen, …

      Ez hori bakarrik, gurasoekin hitz-egitean kasu askotan etxean rolak oso markatuak dituztela ohartzen naiz. Beti bezala, amak lan bikoitza, eta aitak aisialdira denbora gehiago. Zaintza? Amak argi eta garbi. Beraz, ZER IKUSI, HURA IKASI!!!

     Honekin guztiaren bukatzeko adibide errealak jarri behar dizkiegu begi-bistan: emakume kirolarien bideoak, parekidetasuna bultzatzen duten liburu eta filmak…

        Hori dela eta Garazi Esnaolaren post-a gustatu zait, bertan filme eta liburu asko gomendatzen dituelako, guztiz erabilgarriak. http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/nolakoa-da-zure-kaxa.html



Sexu-genero sistamari buruz hausnartzen


Maria Jose Urruzolaren hitzak gainjarri nahi ditut nire gogoetarekin hasteko, “Neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske hestean datza (hezkidetza), bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien rolak kontuan hartu gabe”. Hitz horiek erabiliz sinple eta argi adierazten du, gainera, modu ulergarri batean.

Gure gizartean, sailkatzeak dikotomikoak dira, hau da, bi aukera bakarrik daude, eta ez nahitaez bietako baten sartu behar zara. Bi aukera horiek, neska edo mutila izatea da, baina hau aldatzen doa azken urteetan. Orain dela hamarkada batzuk, sexua, arra eta emea bezala ezberdintzen zen ezaugarri biologikoengatik, eta generoa, sexuaren gainean edo berarekin zetorren eraikuntza kultura moduan.

Sailkatze dikotomiko horietatik at geratzen den German Urteagari egindako bi elkarrizketa atxikitzen ditut. (Goiberri eta Berrian)

Zoritxarrez, orain arte genero maskulinoa femeninoaren gainetik egon da eta hau aldatzeko ordua iritsi da (zen). Parekidetasun bat lortu behar dugu denon artean, eta horretarako ezinbestekoa da honelako gaiak jorratzea txikitatik.

Begoña Salas Garcíak bereizketa ezin hobea egiten du gizarteak transmititzen dituen genero estereotipoen inguruan, hauek taula batean kategoriaka sailkatuz:
ESTEREOTIPOAK
MASKULINOA
FEMENINOA
Gaitasunak
Inteligentzia, indarra, independentzia…
Afektibitatea, sentiberatasuna, erantzukizuna…
Balioak
Agresibitatea, anbizioa, jauzkortasuna, boterea…
Otzantasuna, ulerkortasuna, ahultasuna, samurtasuna…
Portaera-ereduak
Estandar maskulinoa, estereotipoa indartzeko (mutilek ez dute negarrik egin behar, gizonezkoek ez baitute halakorik egiten…)
Estandar femeninoa, estereotipoa indartzeko (neskatoak ez dira zikindu behar, ez zaitez mari-mutila izan…)
Kolorea
Urdina
Arrosa
Espazio bat munduan
Esparru publikoa
Esparru pribatua (etxea)
Eredu sexual bat
Heterosexuala (rol aktiboa)
Heterosexuala (rol pasiboa)
Sexua
Gizonezkoa
Emakumezkoa
Funtzio biologiko bat

Ama

Aurrekoei gehituz, Simonek emakumezkoei, maitasuna, dependentzia, etxerako eta estetikarako zaletasuna, beste neskekiko lehiakortasuna eta intuizioa egozten zaiela baieztatzen du. Era berean, gizonezkoen estereotipoei akzioa, lehia, kontrola eta nagusitasuna gehitzen dizkie.

Genero rol eta estereotipo guzti hauek aurreiritzien eta ohituren emaitza dira, eta pertsona asko hauetara egokitu izanak naturalak direla ematen du. Horregatik, oso jende gutxi ausartzen da hauek eraldatzera, beraz, horrela, bukatzen ez den soka baten aurrean gaude. Gainera, gizon edo emakume izate hutsagatik rol edo paper bat irudikatzen badugu, eta ez benetan gustatzen zaigulako eta ondo doakigulako, gure askatasuna, daukagun askatasun propio hori apurtzen dugu.

Jarraian ematen dudan URL-an XXI. mendeko 10 iragarki matxista agertzen dira: /https://muhimu.es/genero/%EF%BB%BF-los-10-anuncios-mas-machistas-del-siglo-xxi/

Aurreko ikasturteko zenbat post irakurri eta aztertu ondoren, Maitek egindakoarekin geratzen naiz, gehienbat atxikitutako “Eta zu zer zara, neska ala mutila?” bideoa oso aproposa iruditu zaidalako. Horrelako bideoak hausnartzea egiten dute eta.


Ikasleekin lantzeko bertsolaritza erabiliko nuke, honek azken urteetan ikusle asko irabazi ditu eta, gainera, gauzak aldarrikatzeko modu berri bat bihurtu da eta jende gehiagora iristen da mezua. Hemen uzten dizkizuet Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabalek 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian kartzelako lanean bota zuten bertsoak. (Gaia: Dena ondo zioan argia piztu den arte)


Sexu-genero sistema eremu hezitzailean lantzeko oztopoak aurkituko ditugu bidean, baina elkarrekin gaindituko ditugu. Jarraian horietako oztopo batzuk azalduko ditut:
-Hitz teknikoen ezjakintasuna.
-Ezagutza gutxi gaia honen inguruan, baina gero eta gehiago interesatzen zaigu.
-Normetatik edo ohikotik kanpo dagoena lantzea zaila, eta lantzen bada beti istiluak egongo dira.
-Gizarteko eremu guztietan landu behar da, ez ikastetxean bakarrik. Horregatik, gurasoei zenbait tailer edo hitzaldira joatea komeni zaie.