2017/10/30

HARRESIAK HAUSTEN

Sexu-genero sistema honek itotzen gaituelakoan nago, norberaren identitatea loratu beharrean, txikitzen gaituzte. Askatasunean bizitzea izan behar den goxoarekin, hobe berdinen taldean izkutatu eta barneko oihuak isilarazi, desberdina izateak prezio altua du eta. 

Desberdin izatea, gizarteak sortutako kaxen neurrietara mugatu ez eta libre bizitzeko hautua egitea.




Badut lagun handi bat, miresten dudan laguna gainera, ahaldundutako hogeita hamar urteko emakume erdi euskaldun, erdi  aldaluza. Edertasun fisikoari dagokionez, kanon guztiak betetzen ditu; Esango nuke agian bera izan dela kanon batzuen sortzaile edertasun argi-ilun horren poderioz.

 Futbolari amorratua, baloi batekin oinetan zoriontsu da. Eskuetan agian nahiago eskularru batzuk, boxeoak ere zoriontsu egiten baitu. Izaera sendo eta gogorreko neska da bera. Batzuetan mutilak gogoko izan dituela dio, besteetan aldiz neskak nahiago.

Orain ordea maitemindua dago. Bere bikotea gizona da, bere organo sexualek hori horrela ez dela esaten dioten arren. Frustrazio eta estres handia suposatu dio honek bikoteari. Ispilura begiratu eta islan ikusten dena zarenarekin bat ez etortzea  , oso gogorra izan behar da. Jendarteak hori markatu duelako eta onartu behar.

Edozein modutara ere laguna eta bikotea zoriontsu dira harresiak hautsiz elkarrekin gustura daudelako. Niretzat bentzat ikasteko lezio ederra.

Edonola ere badut hurbilago ukitzen nauen adibidez bat. Sexu-genero sistema honen esklabu den norbait. Ni neu. Zenbat aldiz esan diodan nire buruari ez dudala gehiago gorputzeko ile bat bere ere kenduko. Hamabost egun beranduago, estetizista eta biok parez pare.

FILMA PROPOSAMENA:

 BOYS DON’T CRY. Nahiko gogorra da baina baliagarria.













AURREKO URTEKO POST PROPOSAMENA:


Oso ona asmakizunaren adibidez, tranpan erraz jauztekoa. Pentsarazten duena.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina