2018/11/23

legedia




EAEko legeren bat aipatzearren 2013ko Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida aipatu nahiko nuke. Zergatik? 
* Planaren helburua gure hezkuntza sisteman transformazio‐prozesua sustatzea delako,eskola mistoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egitea, genero‐indarkeriari aurrea hartzea eta, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten lagunduko duelako. 
* Eskola komunitatearen (familia, ikasle, administrazio..) parte hartzea sustatzen duelako.

Iazko post hau aukeratu dut bertan Maria Jose Urruzolaren "Reflexionar como profesionales" bideo motz baina argian pistak ematen dizkigulako ea zer nolako jendartea eraiki nahi dugun. Esate baterako erronka ezberdinak aipatzen ditu, besteak beste, zein sexualitate eredu nahi dugun, egota nola elkarbanatu botere ekonomiko zein politikoa.


Erronkak:

1- administrazio edota egitura publikoei, baliabideak erreklamatu: hezitzaile eta irakasleek hezkidetza barneratzeko ezinbesteko herramintak dira FORMAZIOA eta SENTSIBILIZAZIOA.
2- hezkidetza planek eskoletan nola eragiten duten EBALUATZEA. Nola lantzen diren, nola barneratzen diren ebaluaketa egiteko gaitasuna izatea. Ondorioak atera.







Aste ona izan!!!

Maria

Legedia


Legeak denon
EskubidEak bermatzeko
eta Genero guztiak
balizkoak dirEla ikusteko
Daude sortuak.
Har dezagun konpromIzua
eta zabal Aniztasuna!!


Aurreko urteetako post-etatik Maite-rena aukeratuko nuke. Berak itsastitako bideoa oso interesgarria iruditu zait, “reflexiones para profesionales de la enseƱanza M. J. Urruzolarena:

Gure hezkuntza eskuhartzea nola egiteko galdera honi erantzutea gomendatzen du: nolako  zein pertsona mota eta zer motatako gizartea sortu nahi dugu??

Berak dio gaur egungo gizartea aldatu ahal izateko hezi gaituzten balio tradizionalak alde batera utzi behar ditugula honela, gizartean eraldaketa bat gerta dadin. Hainbat puntu ematen ditu aztertu eta gai honen hausnarketa sakona egiteko. Hona hemen berak aipatutakoak:
  •  Lan erreproduktorea edo ugalketa lana behatu eta aztertu.
  •  Pertsona guztiak kalitate eta ongizatean bizitzeko gakoak aztertu.
  • Sexualitate modeloa gaur egungo gizartean.
  • Nola irakatsi botere politiko eta ekonomikoa era berdinean banatzen.
  • Balore sistema berria sortu kultura femenino zein maskulinoek eskainitako horretatik abiatuz.






Irakurritakoaren artetik, VI. planean komunikazio eta hizkuntza elementu batzuen erabilera ez-sexistaren inguruan dagoen materialak harritu nau gehien. Ezagutzen ez nuen baliabide sorta handia dago eta oso era irisgarrian gainera.

Bestalde, legeak lege, egunerokoan egin beharreko lana handia da oraindik ere. Legeak martxan jartzerakoan kontuan hartu behar da hainbat dimentsiotan hartuko dutela esku: Hezkuntza Sisteman, alde batetik, irakasle eta pertsonongan, eta bestetik, kurrikulum eta materialetan. Irakasleak gara beste guzti hori (H.S bere osotasunean eta kurrikuluma) martxan jarri eta aurrera eramango dugunak. Legeriak dionez hezkidetza batean hezi nahi dugula, horretan formakuntza jaso beharko genuke irakasle guztiok, ondoren haur eta gazteekin gaia lantzeko. Izan ere, nire ikasketetan zehar ez digute honen inguruan formaziorik eskaini, ezta legeen inguruan aipurik egin…

Ikasgelei dagokienean, lehendabizi, egoeraz jabetzeko baliabideak bermatzea nire ustez ezinbestekoa da. Gaur egungo gazteak kontzientziatzea alde batetik, berdintasun eza dagoen egoera(k) ikusarazteko gai izatea, arazoa detektatzea. Bestalde, eta jada egoeraren berri eta kontziente garenean, informazioa eskaintzea. Ikastetxean indarkeria jorratzea, norbere egoera zein den hausnarraraztea. Era berean ere, eurek informazio hori jasotzeko irakasleok iturriak eskaintzea, arazo baten aurrean nola esku hartu edota nora jo daitezkeen jakitea oso garrantzizkoa iruditzen zait.
Laburbilduz, kontzientzia sortu eta pentsarazi, eta ondoren, informazio, baliabide eta iturriak eskaini!

2018/11/22

Neska raperoak ahaldunduz

Ikasturte honetan eskolan Hezkidetza Proiektua jarri dugu martxan.Proeiktuan, nola ez,
hainbat helburu ditugu zehaztuta hiru ikasturtetan lantzeko. Horietako bat ondorengo
hau dago:

2. helburua: Ikasleak orientatzea bizitzan, ikasketetan zein lanbidean,
askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe”.

Orientazio-lan hori eraginkortasun eta genero-baldintzapenik gabe egiteko,
gure ustetan behinik behin, emakumeen ahalduntzea lantzea ezinbestekoa da.
Horretarako, oraindik ere bete gabeko eremuetan emakumeen presentzia bultzatzea
funtsezkoa iruditzen zaigu.

Esan gabe doa RAP musika-motak historia laburra duela oraingoz, baina nerabeen
artean eragin handikoa da, duda barik. Historikoki gizonezkoen eremua izan da,
bada garaia egoera honi buelta emateko. Lan honi ekiteko, hasierako urratsen
artean egun dauden emakumezko kantariak bistaratzea dugu garrantzitsuenetakoa.

Hau guztia gauzatzeko asmoarekin, ikastetxean proiektu bat jarriko dugu martxan.
Bertan, 6. mailako neska-mutilek, aste oso batean zehar, materiala bilduko dute
ikastetxeko gainerako umeentzako RAP-aren historiari buruzko erakusketa bat antolatzeko,
non argazkiak, kantuak, letrak, partiturak, musika-estilo honen historia etab. agertuko den.

Hau honela, erakusketari hasiera emateko, aurkezpentxo bat prestatuko dute edukia,
kokapena, jarraitu beharreko arauak… bezalako kontuak azaltzeko. Gainera,
erakusketa zabalik dagoen bitartean, ikasle desberdinak zonalde desberdinetan eman
beharreko azalpenak prestatu eta emateaz arduratuko dira. Argibideak emateaz gain,
balizko galderak erantzun ere egin beharko dute.

Esan bezala, bukaerako helburua emakumeak ahalduntzea litzateke. Horexegatik,
material-bilketa egiten denean, ikasleek arreta berezia jarri beharko dute arlo honetan.
Izan ere, gizonezkoen material ugari topatuko duten bitartean, emakumezkoena aurkitzen
zailtasun handiagoak izango baitituzte.

Ezin ahaztu bestalde, Euskal Herrian gaudela. Hau dela bide, kantari eukaldunen lanak
ere erabiliko genituzke. Zorionez, bertoko nesken artean baditugu adibide batzuk:


Etorkizun hobeago baten bila!


Legeak
Ezartzea
Garrantzizkoa
Egungo
ereDuan
lasaI
jArduteko

Orain arte landu dugun gai pisutsuena edo “aspergarriena”, ez dagoelako gertaerekin lotuta, eta ez daudelako adibideak aztertzeko edo eztabaidatzeko.

Aurreko edizioetako postak behatu ondoren Patriciak egindakoa aukeratu dut. Bertan infografia bat egiteko programa berri eta erabilgarri bat erabili duelako. Gainera, infografia asko gustatu zait, irudiek asko esaten dutelako, lehen bistadaz ondo ulertzen da eta erakargarria modu berean. Erabili duen leloa gomendagarria iruditu zait, Teoriaz gain, legeak praktikan ere bai, hau da, legeak praktikan jartzen ez badira ez dute ezertarako balio, baina hauek ezinbestekoak dira. Legeak ezartzean hutsune/akats bat edo arazo bat zegoela esan nahi du, bestela arazo horrek legedi gabe ez du eraginik.   

Aztertu ditugun lege guztien artean esagunratsua den bat aukeratzekotan (esanguratsuak asko eta asko badira ere), Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 28. artikulua aukeratu dut:

“sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini, bereizkeria-mota oro baztertu eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean”

Artikulu hau aurrera eramateko hezitzaileok gure partetik jarri behar dugu, eta bakoitza formatzea gai honen inguruan. Gai honetako adituekin formatu eta informatu ondoren konturatuko gara gauza batzuk ikasteko ditugula eta beste batzuk desikasteko. Gaur egungo egoera aztertu eta behatu behar da, kritikoki eta ikuspegi hezkidetzailearekin. Horrela konturatuko gara zer aldatu eta zer ez, baina esan beharra dago, bizitza osoan zehar jarraitu behar dela ikuspegi hezkidetzaile batetik dena aztertzen.

Praktikatan egon nintzen urte batean irakasleei hitzaldi bat ematera etorri ziren Berdindukoak, eta oso interesgarri izan zen.


Amaitzeko, gai hau sakona denez hainbat erronka ditugu aurretik baina inplikazioarekin eta elkar laguntzarekin lortuko ditugu pixkanaka. Nik bi aipatuko ditut:
-Formazio falta. Gradu barruan ez da asko lantzen hezkidetzaren gaia, eta, gaur egungo gizartean, umeak hezteko ezinbestekoa da. Horrela, gradua amaitzerakoan ikasle berri guztiak kontzientziatuta egongo ziren.
-Inplikazio txikia. Lehendabizi kontzientziatu egin behar da jendea, eta hurrengo pausua inplikazioa edo parte hartzea da, hau gabe ez duelako balio. Jendea ez bada inplikatzen ez da aldaketarik egongo, baina ezinbestekoa da inplikazio hori norabide berdinean izatea.

2018/11/21

Legeak bai, baina kaleak ere bai


Gai astuna egiten zait legediarena, egia esatekotan, ez da erakartzen nauen arlo bat eta orokorrean, nahiago dut ekintza konkretuetaz hitz egin, errealagoa iruditzen baitzait.
Arrazoi beragatik, lehengo urteko lanetako bat aukeratzekotan, Argineren honako hau aukeratu dut. Esaldi honekin guztiz bat natorrelako:
"Beraz, erakunde publikoek eta botere publikoek legediak argitaratzeaz gain, legedi hauek garatzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta gizakoak jarri beharko dituzte mahai gainean."
Praktikotasuna nahiago badut, hezkuntzan ekintzak eramangarriak egiteko inbertsioak guztiz beharrezkoak iruditzen zaizkidalako.

Legeak astunak eta urrunekoan egiten bazaizkit ere, onartu beharra daukat, beharrezkoak direla egungo sisteman. Legeak onarpen bat islatzen baitute, instituzioek arazo bat dagoela onartzea eta ekiteari balioa ematea. Izan ere, egungo sisteman, legeetan islatua ez denak ez dauka babesik, ezta eragin sozialik ere.

Legediaren inguruan irakurriz, egia esan, idatziak eta jasoak zeudela ez nekien puntu batzuekin aurkitu naiz. Eta esanguratsuena honako hau izan da:
"Beharrezko jakintzak gehitzea, etxeko lanak eta pertsonen zaintza dela eta, neskek nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen eta erantzukizunen ardura har dezaten."
Oso positiboa eta garrantzistau iruditzen zait, honako hau lege edota arau moduan jasoa izatea. Argi dago etxeetan presente izan beharreko puntu bat dela, eta bertan dagoela zereginaren zati handiena. Baina, ikastetxeetan ere, bizitzeko ardurez eta balioez jarduten dugu, errutinak sortuz, materiala zainduz, elkarbizitza esparruak jorratuz...eta zaintza erdigunean jartzea garrantzitsua iruditzen zait. Guztion ardura moduan planteatuz, eta estereotipoak apurtuz. Berdintasuna betebehar eta ardura berdintasunean baitago, eta horren baitan sortzen diren balio guztietan. Gizarte mailan, interpertsonalak garela onartzean, denok beharko baitugu zainduak izan eta zaindu, bizitzako momentu ezberdinetan. Eta zainduak bagara, zaindu behar dugula ulertzeak gauza asko erraztu ditzakeelako.

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2621/carmen-juares-zaintzaileak-zaintzea

Amaitzeko, erronka asko dauzkagu aurretik. Pare bat aukeratzekotan:
-Indarkeriari buruz idatziak dauden legeak oinarri hartuta, indarkeria mota guztiak identifikatzea eta hauen transmisioa errotik moztea.
-Aniztasunaz ari baga, aniztasun ugariak onartzea osotasunez. Geure kulturarekin txoke egiten duten horiek ere sakontasunez ezagutuz, estereotipoetan erortzea saiesteko. Bertako-kanpoko dikotomia apurtuz, indarkeriaz edota emakumeen eskubideez ari baga, denok dauzkagulako gauzak berrikusteko eta ikasteko.


BABES LEGALA, BETETZE MAILA...




Lorpenak
hEzkidetza  gaietan

Genero  indarkeriari
hEsiak   jarriaz
legeDiak
errealItateari
eskuA   luzatuaz



Aztertu ditugun lege guztien artean  Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 28. artikulua aukeratu dut: 

sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini, bereizkeria-mota oro baztertu eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean

 Hezitzaileok badugu zeregina eremu honetan. Lehenengoetako bat formazioa izango da. Formazioa eta informazioa ezinbestekoak ikusten ditut, hausnarketa eta ikuspegi kritikoz ikasteko eta desikasteko orain arte ikasitakoak. Hau lortzen dugun heinean, betaurreko moreak jantzita izango ditugu curriculumetan, antolaketan, elkarbizitzan,...hezkidetzari erantzunez eta anistasunari errespetatuz. Nori itxoiten gaude?
 Beraz, berdintasun errealaren bidean dauden bi erronka nagusiak ildo honetatik doaz:

Irakasleak formazioa jaso beharko lukete, Unibertsitateko ikasketen planen barruan HEZKIDETZAREN gaia sakon landuz. Era honetan prestatzen ari diren irakasleek sentsibilizazio maila bat izango lukete. Bestalde, iadanik irakaskuntzan gabiltzanok, erronka izan beharko genuke formazio hau izatea, ILUSIOA.

Eskolako komunitate osoa HEZKIDETZAri buruzko gogetak egitera bultzatu beharko genuke. Partaide ezberdinak, ikuspegi kritikoarekin antolatutako jardueretan eta elkarbizitzan jokatu zezaten.

Bukatzeko, iazko Patricia Oregik egindako Pictochartekin geratzen naiz. Oso modu argian azaltzen du, nire ustez, ditugun baliabideak, izan beharreko eskuharmena eta legediaren balioa. Baita etorkizunari begira zer....

 https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/12/hezkidetza-sustatzeko-legedia.html