2018/12/09

DESAKTIBA DITZAGUN EZKUTAKETAK, BIHUR GAITEZEN PROTAGONISTA!!



Aurreko edizioetako sarreren artean, INFRAEMAKUMEAK izenekoa aukeratu dut, ArtaldetikAtek idatzitakoa. Izenburuak atentzioa deitu dit, baina azalpena irakurtzerakoan, oso originala iruditu zait, Berri Txarren diskari erreferentzia egiten dio eta. Gainera, aukeratutako emakumea, Marta Macho, oso interesgarria iruditu zait, emakume zientzialariak ikustarazteko eta ezagutarazteko egiten duen lanagatik.

Nik aukeratutako emakumea, Maria Maeztu da.

María Maeztu Whitney Gasteizen jaio zen. Pedagogoa eta hezitzailea izen zen. Emakumeen hezkuntzari buruzko ekimen berritzaileak egin zituen. Besteak beste, Madrilen "Residencia de Señoritas" delakoa sortu zuen, emakumeen unibertsitate-ikasketak bultzatzeko.

1936an, Espainako Gerra Zibila hastean, Buenos Airesera joan zen. Bertan hango unibertsitaean Hezkuntzaren Historiako katedra eman zioten. Han hil zen 1948, urtean.

Hemen duzue bere bizitzaren biografia eta bideo bat.





Nire ustez, gai honen inguruan, bi erronka nagusi ditugu:

-Emakumeek egindako ekarpenak ikusaraztea eta baloratzea.
-Emakumeen ekoizpènak eta protagonismoa ezkutatzeko  erabilietako estrategiak identifikatzea eta deskribatzea. erabilitako estrategiak identifikatzea.


Hori lortzeko:


-Emakumeak gure curriculumean bisualizatu behar ditugu, hau da, emakumeen presentzia bermatu behar da.

-Gure praktikari buruzko Gure praktikari buruzko hausnarketa egin behar dugu eta praktika horretan alkaketak txertatu: hizkuntzaren erabilera, neskei eskaintzan zaien denbora, espazioa eta partaidetza, orintzazioa eta erabiltzen den materiala.



Hiru esteka hauek interesgarriak, nire ustez:























Ikusi makusi, zer ikusi?


Wikipediaren arabera, “Ikusi makusi” haurrentzako igarkizun-joko bat da. Aurretik ikusi makusi esanez, haur batek bere inguruan ikusten duen gauza edo pertsona bati buruzko arrastoak edo igarkizunak ematen ditu behin eta berriz, igarkizuna asmatu behar duten beste haurrek aurretik aldi bakoitzean Zer ikusi? esaten dutelarik. Arrastoek gero eta argibide handiagoak ematen dituzte ezkutuko gauza edo pertsonari buruz. Ezkutuko gauza edo pertsonaren izena asmatzen duen lehenengoak irabazten du.

Historian zehar badago “zerbait” patriarkatuak ezkutuan mantendu duena, emakumeen ekarpenak, alegia. Beti bigarren mailan jokatu dugu eta oholtzan agertu garen bakoitzean, gizon ospetsu baten ondoan izan da, askotan emazte gisa. Historiaren eraikuntzan eta gizarteen garapenean ikusezinak izan gara.

Sexismo eta androzentrismoaren ondorioz, ezkutatze hori arlo edo eremu askotan eman da; literaturan, musikan, zientzian, e.a. Zientzian, beste askoren artean, emakume baten lana gizon batena izango balitz bezala agertu da eta hainbat arrazoi egon dira medio. Batzuetan, garai horretan eremu batzuetan aritzeko zuten debekua baina, beste batzuetan, bere lankideek (gizonak) “eraman” zutelako ospe guztia. Honen adibide argiak dira Marie Curie, Lise Meitner edota Mileva Maric. Azken hau bereziki gogoan dut. Mileva serbiar matematikaria izan zen baina askok Einsteinen lehenengo emaztea izateagatik ezagutzen dute. Izan ere, askorentzat Einstein genio bat izan zen, Erlatibitatearen teoria (“Teoría de la relatividad”) famatuaren aita. Baina hainbat iturriren arabera, Einstein bera matxista bat zen eta bere emaztea iraintzeaz gain, obra famatu horren jabetza berea egin zuen, Milevaren tesiaren apropiazio hutsa zelarik.

Mileva Maric

STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) delako ikasketetan, bereziki, emakume erreferenteak falta dira. Hona hemen, gaiari lotutako hainbat artikulu:


Nire kasuan, energia sistemen hastapenei buruz ematen dudan ikasgaiean, emakumeen ekarpenak ikusarazten eta baloratzen saiatzen naiz. Adibidez, energia nuklearraren inguruan, aurretik aipatu ditudan 3 zientzialarien lana aitortzen dut. Badakit ez dela asko, baina apurka-apurka horrelako gauza “txikiak” inkorporatu behar ditugu.
Honen inguruan, bi “baliabide” gomendatu nahi nituzke. Alde batetik, Naukas proiektuan sortu duten “emakumezko zientzialarien taula periodikoa”, non elementu bat sakatzerakoan historiak ahaztutako emakumeren baten lanera eramaten zaituen. Eta bestetik, NASAn lan egitea lortu zuten 3 emakume afroamerikar eta matematikarien istorioa kontatzen duen “Figuras Ocultas” pelikula.




Zientzian ez ezik, literaturan ere zenbat liburu argitaratu dira gizonezko batek sinatuta baina emakume batek idatzita? Honen adibide argia da egunotan zinema aretoetan daukagun istorio bat, Colette idazle, kazetari eta artistarena. Hemen duzue pelikularen trailerra:



Ikusi dugu, beraz, historiaren berridazketa horretan zelako garrantzia duen genealogia bat egitea… Honen harira, Gure Genealogia Feministak liburuak Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat kontatzen du; eta bideo honetan, kronika horren laburpen txiki bat egin dute.



Astean zehar landu dugun gaiaren inguruan MEME hau sortu dut:



Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, Garazi Esnaolarena izango litzateke. Zergatik? Ba, alde batetik euskal musika munduan gero eta gehiago entzuten ditugun La Basu eta Aneguria aipatzen dituelako eta, bestetik, gai hau eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak aipatzerakoan egiten duen hausnarketa sakonagatik. Hezitzaileok erabiltzen ditugun material eta baliabideen azterketa beharrezkoa da. Zenbat emakume aipatzen ditut? Zein rol dituzte emakume hauek? Zein eredu aipatzen ditut nik? Zein musika jartzen dut? Nork idatzitako liburuak irakurtzeko aholkuak eman dizkiet? Eta zein irudi ditugu gelan?


Euskal emakume aitzindari bat aukeratzea oso zaila egin zait. Batez ere, nire erreferenteen “zaku” hori ez dagoelako oso beteta eta niretzat erreferente izan direnak ez direlako oso ezagunak. Egia da, pentsatzen hasten zarenean, handik eta hemendik izenak burura etortzen zaizkizula, baina kosta egiten da. Eta hau, emakumeen presentzia faltagatik da, honela hazi gaituzte eta. Filosofia alde batera utzita, burura etorri zaizkidan izen ezberdinen artean (Mireia Delgado Exposito, Reyes Azkoitia, Miren Amuriza, June Fernandez, Irantzu Varela, Maialen Lujanbio…) Ines Etxegibel aukeratu dut. Durango Rugby Taldean hasi zen 1989. urtean eta klub horren lehen emakume taldea osatu zuen Emi Mendez eta Goretti Etxegibelekin batera. Harez geroztik, ibilbide oparoa eta arrakastatsua izan du errugbian, jokalari eta entrenatzaile gisa.

Ines Etxegibel Alberdi

Hainbat lorpen izan ditu klub ezberdinekin Estatu mailan, baita euskal eta espainiar selekzioekin Europa zein Mundu mailako txapelketetan ere. Espainiako emakumezkoen errugbi selekzioaren entrenatzailea ere izan zen, baina emakumezkoen ligak gizonezkoenak bezain beste baliabide ez zituenez, dimititu egin zuen. 2014-2015 denboraldian, Durango Rugby Taldeko gizonezkoen taldea gidatu zuen, “Division de Honor B” mailan zegoena (futbolean estatuko 2. mailaren antzekoa dena) eta “División de Honor” mailara (1. maila) igotzeko promozioa jokatzera eraman zuen Durangarrak. Hemen duzue “Ur handitan” saioan egindako elkarrizketa, non kirol munduan emakumeenganako dagoen diskriminazioaz aritu zen.


Pertsonalki berandu ezagutu nuen arren, berarekin entrenatzeko aukera izan dut eta benetan diotsuet sekulako indarra, lidergoa eta zintzotasuna transmititzen duela. Errugbia kirol minoritarioa da eta emakumezkoena, are minoritarioagoa, baina Inesek erakutsi digu lanarekin (lana, lana eta lana!) gorenera iritsi gaitezkela.


Nire ustez emakumeen presentzia edo protagonismoa eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak emakumeak eta haien ekarpenak ikusaraztea eta baloratzea dira; erabiltzen ditugun materialetan edo curriculumean eta baita gure egunerokotasunean ere, Garazi Esnaolak dioen moduan. Horretarako, ezinbestekoa da gure genealogia egitea, kendu diguten protagonismoa berreskuratu behar dugu.
Honetaz gain, betiko lez, komunikabideek ere ardura handia dutela uste dut. Egia da gero eta emakumeen ekarpen gehiago agertzen direla medioetan, baina oraindik lan asko falta da gure presentzia eta ekarpenak genero ikuspegi batekin bistaratzeko.

ALA EZ BADA.....AGERTU DADILA LIBURU GUZTIETAN!!!!!!



Emakumeak protagonista izateko ditugun erronka bi aipatzekotan:
  1.  Dauden emakumeen ekarpenak agerraztea, zabaltzea eta ( bereziki gelan) publizitatzea. Horrek bigarren erronkan lagunduko du
  2. Emakume gazteak ahalduntzea orain arte egon den isiltasunarekin apurtzeko.


Aurreko edizioetatik Irati Mendiguren Cosgayak eginiko “Protagonistak garraxika” posta aukeratu dut.
Arrazoi nagusia aukeratu duen emakume aintzindaria. Emakume xumeak aldarrikatzen ditu eta horrek gustatu zait.
Emakume xumeen aldarria gustatu zait bereziki pasaden domekan ( abenduak 3) BERRIA egunkarian, ANE LABAKA bertsolariak “Iñaxi” izeneko artikulua idatzi zuen. Artikulua oso hunkigarria da, emakume xume baten bizitza kontatzen duena.

Nik aukeratutako emakumea aldiz, bigarren jardueran egin behar izan dugun hausnarketatik atera dut. Ekonomiako liburu bat aztertu dut eta zenbat ekonomilari-emakume ahaztuak dauden konturatu naiz.

Joan Violet Robinson “ izan ez zen nobel-saria”.

Robinson Ekonomilari heterodoxoa izan zen eta postkeynesiar-eskolaren adierazlea garrantzitsuenetakoa.
Ekonomian egindako lehenengo ekarpenak lehia ez-perfektuaren inguruan egin zituen, berari zor diogu “monopsinio” kontzeptua.
Robisonek parte hartu zuen John M. Keynesen liburu garrantzitsuenean “Dirua, interesa eta enpleguaren teoría orokorra”. Keynesek liburuaren prologoan goraipatu zuen. Cambridgeko unibertsitateko katedraduna izan zen eta nahiz eta askotan nobel sarietarako hautagaia izan  zen. Bere ikuspuntu politiko heterodoxoak eta emakumea izateak nobeletarako ateak itxi zizkioten.



💦Amaitzeko beste Mrs Robinson, baina famatuagoa, Simon and Garfunkelen abestia.
El graduado pelikulagatik famatua egin zen: Emakume ezkonduak bera baino gazteago den gizon batekin erlazio bat izaten du...................................  zenbat horma apurtu behar ditugun oraindik!!!!!
Paul Simonek egin zuen abestia Mrs Roosevelt deitzen zen,  Eleanor Roosevelt-i egin ziolako. Beste emakume esanguratsua!!


Emakumeak BISUALIZATU



Astean zehar landutako gaiari buruzko memea hauxe da:




Aurreko edizioetan  Artaldetik AT ek  egindako post hau  aukeratu dut izenburuak erakarri nauelakoz: INFRAEMAKUMEAK; eta noski,  Berri Txarrak zalea naizelakoz. Bertan hausnarketa interesgarria aurkitu dut eta irakurtzea merezi duela uste dut.  Horretaz gainera, @MartaMacho erreferentea aurkeztu digu, erreferentez osaturiko #MujeresConCiencia blog ikaragarri interesgarriaren arduraduna.
Amaia Zubiria (1947) emakume sortzailea aukeratu dut: Euskal Abestigintza Berriak emandako abeslari garrantzitsuenetako bat. 55 urteko ibilbidean, bakarkako lanak eta beste musikariekin osatutako egitasmoak tartekatu ditu, eta hainbat filmetako musikan ahotsa jarri izan du.  Emakume kantari feminista dugu Amai Zubiria, ausarta bere abestietan, bai letretan bai estiloetan, hainbertze ekitaldietan parte hartu duena, eta bere emanaldietan emakumea eta bere izatea, emkume erreferenteak  beti aldarrikatzen dituena. Horrela dio Berrian 2013an Hainbeste, hain gutxirako argitaratu zen artikuluan:

1977. urtea zen. Giroa aldatu zuen, eta iritsi ziren haren eskuetara Virginia Woolfen lanak, Carlos Castanedaren Las enseñanzas de Don Juan, Walt Whitmanen Hojas de hierba, Jack Kerouacen En el camino (On the Road)... Izugarri aldatu zioten burua. «Izan zen mundu hippy horretan sartzea...». Irakurgai haiekin konturatu zen beti izan zela feminista, jakin ez arren. «Pentsatzen nituen gauzak erokeria bat ez zirela ikusi nuen orduan...». Ikusi, bizi, sentitu eta isilean eduki beharreko jarrerak, tratu txarrak... Hori horrela da eta kito da gehien gorrotatzen duen erantzuna. «Ikusi ahal izan nuen ez nintzela hain arraroa, ez nengoela erotuta».

Bere lan eder, mamitsu eta zabalen artean hauek apitu nahiko nituzke:



Ondoan zauzkat gauez, kiratsa lekugarri, ez zaitut maite goizez, izenez ahantzi hori iluntasuna ez balitz, berdintzeko gai dena, hilko nuke egun argiz, gure ezberdintasuna. Erraiteko deus eta, hizkuntz zabala alferrik, gauza berdinen alde, bizituaz bizi erdi gauza berdinen aurka, beste erdi hainbeste erdi, ez dugu elkar ulertzen, ez zuk neri ez nik zuri.
Ikusi orduko su gar, bata besteen meneko, ez didazu ukatuko, behar gorri borrero, irainez hain berotu, gurinez odol ero, maitasunik han ez zen, azalduko honezkero. Zerbaitek aitzinetik, bultzatuak bezala, lotsak uxatuak ziren, azalaren premura bagenekien horratik, horrela behar zuelasolamente ez zen hola, amestutako ametsik ondoan zauzkat gauez, kiratsa lekugarri, klandestino heldu zaitez, arratsa iluntzean.

gauzak horrela zirela eta kitto, 
ez zela erraza jaio orduko egina zela  ardatza, bihotz gabea,
kontuan izan gabe gure xedea


Hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak hauek:
1.erronka: eskolako curriculum formala ikuspuntu hezkidetzailetik berregin, emakume erreferenteak ikusaraziz. Horretan lan handia egin dezake unibertsitateak bakoitza bere arlotik bere ikasleekin esku hartzen.
2.erronka: irakasleok dugun ardura baliatuz, hausnarketa eta kontzientzia lana sustatzea ikasleek erabaki kontzienteak har ditzaten.
Aste sakona, interesgarri, intentso eta hezigarria izan da hau!



2018/12/08

ETA EMAKUME GUZTI HAUEK, NON DAUDE?




Iazko post bat aukeratu dut, Irati Gaztelurrutiak, 2017ko abenduaren 11n, idatzitakoa aukeratu dut. “Eta emakumea ezin ahal da izan gizonezkoen eredu?” izenburuarekin. Bertan Maialen Lujanbio eta goi-mailako beste bertsolari emakumezkoen inguruan hitz egiten du. Aipatzen du, nola Maialenek gizonezkoen artean ere, eredua izatea lortu duen. Ez da gutxi.
Azkotan aipatzen da emakumezkoek ereduak behar dituztela, ikusgai  izateko; nola neska txikiek ereduak behar dituzten, baina oso inportantea da, adibidez, eredua izatea mutilen artean ere. Egia da, arlo batzuetan errazago dela, bertsolaritzaren kasuan, adibidez, elkarrekin aritzen direlako. Eta, egia da ere, eredu hauek oso baliagarriak direla, guretzako (mutilentzako).

Por zierto: tradizioaren izenean galdera bat daukat: zer aldatu da bertsolaritzan emakumek parte-hartzen hasi direnetik? Ba, funtsean ezer, edo, hobe izanda, asko aldatu da, baina dena onerako; beraz, zertara ari gara itxaroten beste esparru batzuk aldatu ahal izateko?

Pasaden ikasturtean IRALEko ikastaro bat egin nuen, eta, bertan, jarduera bat ikusi genuen, ikaskide baten proposamena izan zen gainera. Iratxe Fresnedaren “Irrintziaren oihartzunak “ filma ikusi genuen. Gero Iratxerekin solasaldia egin genuen. Film horretan Mirentxu Loyarte zinemagile nafartarraren berri izan genuen. Mirentxuk bi laburmetraia egin zituen: Irrintzi (1978) eta Euskal Emakumeak (1981).
Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia Irrintziaren oihartzunak filmak kontatzen du. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Fresnedaren pelikulan, bere buruan filmak egiten jarraitzen duen emakume baten ibilbidea bistaratzen da, porrot egindako proiektuak proiektu, zapuztutako ilusioak, bizitzak eragindakoak gorabehera, zinemagile zein beste ororen gainetik.




Zineman, beste esparru askotan bezala, emakume zinegileen presentzia nahiko eskasa da. Hona hemen gure herriko aitzindaritako bat.





Internetetik trasteatzen, artikulu hau topatu dut. Nobel Sarietan emandako sarietan neska eta mutilen arteko ezberdintasunaren inguruan 


Eremu hezitzailean lantzeko erronkak oso argi daude, gelditu gabe lan egin, ezberdintasun hauek pairatzeko. Emakumeak bizibilizatu eta zaindu edukiak eta jarduerak. Bakoitzak, bere esparruan lan egin eta formazioa jaso.

2018/12/07

EMAKUMEOK MUGI GAITEZEN!


Iazko posten artean Bego Mentxakarena aukeratu dut, azterketa sakona egiten duelako.


Euskal emakume aintzindari bat hautatu dut: Bizenta Mogel (1782 - 1854). Bere izenarekin euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen.

1782an jaio zen Azkoitian, bere aita hango medikua zelarik, baina aita oso gazte hil zen, haurrak, Bizenta eta bere anaia Juan Jose oso txikiak zirenean eta familia osoa  Markina-Xemeinera joan zen bizitzera, han bizi baitzen Juan Antonio osaba, apaiza eta idazlea. Hain zuen, euskaraz idatzitako lehen eleberriaren egilea izan zen: Peru Abarca (1802).

Osabaren esku egon zen Bizentaren heziketa, eta latina irakasteaz gain, berak literaturari zion maitasuna ere txertatu zion.  Bizenta Mogel irakaslea izan zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, eta bizitzaren bukaera aldera Bizkaiko Aldundirako itzultzaile moduan lan egin zuen. Eugenio Eleuterio Basozabalekin ezkondu zen eta Bilbora joan zen bizitzera, senarra bertakoa baitzen. Abandon zuten etxea eta bertan osabarekin harremana izan zuten euskalzaleekin kontaktatu zuen, modu honetan haren lanarekin jarraitzeko aukera izanik.  Abanto-Zierbenan hil zen 1854an.


Bizenta Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen, baina, dena den, emakume idazlea izatearen gaineko azalpenak eman behar izan zituen. Literatura produkzioari dagokionez, bere lan ezagunena Ipui onac obra da (1804) eta bere osaba Juan Antonio hil zenean argitaratu zen. Lan horrek Esopo-ren latinezko berrogeita hamar fabularen itzulpena hartzen du, eta baita bere osabaren jatorrizko zortzi fabula ere. Hauek dira beste lan ezagun batzuk: Gabonetaco cantia bizkaitar guztientzat (1819); “Carta Pastoral del Primado de las Españas” izenburuko gutun pastorala itzuli zuen euskarara; eta José Pablo Ulibarri Galíndez-en testuak zuzentzen lagundu zuen.

Bizenta Mogel idazleari buruz Koldo Mitxelena Kulturunean duten dokumentu bildumara sartu nahi izanez gero, egin klic lotura honetan: Bizenta Mogel KMKn.


Idazlearen garrantzia nabarmendu nahian Markinako udalak beka bat sortu zuen, hain zuzen ere Yolanda Arrietak honi esker Argiaren alaba liburua sortu zuen, zeinekin Haur eta gazte literatura saileko Euskadi Saria lortu zuen 2014an. Iaz argitaratu zen, obra honen gaztelerazko itzulpena,La hija de las luces.

Ildo honetan, hezkuntza formalean lantzeko erronkak hauexek izan daitezke:
  • Sentsibilizazioa eta formakuntza ezinbestekoak dira. Ez bagara konturatzen diskriminizazioaz ez dugu ezer aldatuko eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar dugu.
  • Egunerokoan, emakume erreferenteak goraipatu. Emakumeen ekarpenak ikusarazi, ezagutarazi eta balorarazi hezkuntza komunitate osoari.
  • Emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta azaleratzea (androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzen jabetza kentzea).
  • Gure ikasgela eta ikas materialen hausnarketa sakona egitea, estrategia horiek kontuan izanik.
  • Komunitate osoaren inplikazioa eta elkarlana.



Munduko biztanleriaren erdiaren ikusezintasuna hausten

Hasteko eta behin, hauxe duzue sortu dudan memea:

Bestalde, hauxe duzue aurreko edizioko post-en artean hautatu dudana. Badira
hainbat Artaldetik AT-ek argitaratu zuen post hau aukeratzeko arrazoiak.

Lehena, hasteko hautatu zuen Gerda Lernerren zita, zeinarekin erabat ados
nagoen. Izan ere, oso estrategia ona izan da emekumeek beraiek beraien borroka eta lorpenez kontziente ez izatea.

Jarraitzeko, ipini zuen izenburua: oso egokia izateaz gain, bertan oso gustuko
dudan talde bati ere erreferentzia egiten diolako Berri Txarrak alegia.

Gainera, berari esker Marta Macho eta bere blog-a, zinez interesgarria dena, ezagutzeko parada izan dugu.

Askotan esan dut musika oso gustuko dudala. Hau dela eta musikari bat aukeratu
izan dut euskal emakume aitzindari gisa. Gainera rock-aren plaza oso toki zaila izan da historikoki emakumeentzako, beste arrazoi bat Anari Alberdi hautatzeko.



Baina, aurrera jarraitu baino lehen goza dezagun bere musikaz:



Azkoitian munduratu zen musikari handi honek dagoeneko 9 disko argitaratu ditu. Bere lanaren ezaugarrietako bat idatzi dituen letren poesia eta iradokitzeko indarra da. Bestalde, agertoki baten gainean noizero agertzeak ematen dion aukera ederto baliatu egin du bere mezua plazaratzeko. Ez hori bakarrik, bera da bere bandako liderra, gizonez osatutako banda batena gainera.

Nire ustetan, kalitate handiko lana burutu egin du beti, nire miresmena behintzat irabazia du aspaldidanik.

Bukatzeko, zera esan nahi nuke: Emakumeen lana eta ekarpena horren da esanguratsua, ezen guztion begibistan ez egotea lotsagarria baita. Horra hor dugun erronka bat: ekarpen horiek guztiak bistaratzea. Lan handia dugu oraindik egiteko.