2019/03/27
2019/03/25
TRATU ONAK
- Irakasleekin autoezagutza eta autokontzeptua lantzeko tailerrak egin ikasleei trataera egokia eman ahal izateko
- Eskolakide guztien ongizatea bilatzen duen egitasmoa izatea
- Ikasleekin ikastetxean pertsonekiko, gauzekiko eta inguruarekiko tratu ona sustatzeko protokoloa osatu.
- Zaintza lanei balioa eman eta praktikan ipini.
- Ikasleekin maitasuna, laguntasuna eta errukia bezalako baloreak sustatzen dituzten jarduerak egin.
- Bake eta indarkeria eza kultura sustatu.
- Estereotipoak orokorrean eta maskulino – femeninoarekin lotuta daudenak landu.
- Maitasun erromantikoaren ideia desmitifikatu eta beste eredu batzuk eman.
- Elkar ardurari balioa eman eta eredu positiboak erakutsi.
Baliagarriak izan daitezkeen materialak:
“emozioen abordatzeak, orokorrean, eta maitasunarenak bereziki, identitateen,
narrazioen, posizio sozial eta ekonomikoen eta esperientzien arteko konexioen azterketa
aberasten du; genero, klase, etnia, botere, adin eta sexualitate-harremanei buruzko
hausnarketa sustatzen du; eta bakarkako jarduera zein kolektiboen konplexutasunera
beste modu batez hurbiltzea ahalbidetzen digu. Beti ere, lokala eta globalaren arteko,
pertsonala eta politikoaren arteko loturak kontuan hartzen dituzten begirada zehatz eta ez
inuzenteetatik”. Mari Luz Esteban
GORA TRATU ONAK!!
Iazko postak irakurri eta gero Mariak egindakoarekin
geratzen naiz, dena puntuetan oso ondo azaltzen duelako eta adibide ugarirekin,
errazago ulertzeko eta memorian denbora gehiago irauteko.
Ikasleekin lantzeko abestiak eta bideoak erabiliko
nituzke, “Zaindu maite duzun hori”, “cuerdas”, “el cazo de Lorenzo”, “Aske
maite”...
Gai honetan erronka daude besteetan bezala:
-Maitasun erromantikoaren mitoa apurtu.
-Tratu onen inguruan berba egin eta ez
ezkutatu. Ez da bakarrik gauza txarretaz hitz egin behar.
-Harreman positiboak egin.
-…
NI-a, GU-a, norberarekin zein besteekin harremantzen!
Tratu onak sustatu
nahi baditugu, emozioen kudeaketa bat egitea ezinbestekoa da. Horregatik,
adimen emozionala garatzea berebiziko garrantzia du hezkuntza-komunitatean zein
jendartean. Emozioen kontzientzia hartzea eta emozioak onartzea eta ulertzea
funtsezkoak dira. Bestalde, Mari Jose Ortizek Hik-Hasi egitasmoan adierazten duen moduan, adimen emozionalak espresio
arauak ezagutzea eta errespetatzea eskatzen du. Gainera, espresio arauak aldatu
egiten dira kultura eta generoaren arabera. Esaterako, gure gizartean askoz
gehiago onartzen da amorrua mutilek adieraztea, neskek baino, eta tristura
adierazterakoan, aldiz, kontrakoa.
Harremanak eta
tratu onak, harremanak eta emozioak, harremanak eta zaintza lanak, harremanak
eta zentzumenetan oinarritutako esperientziak, harremanak eta gure gorputza,
“ni”-a, “gu”-a… guztiak loturik daude.
Pepa Bojó
psikologoren hitzetan, maitasuna (edo ikasi dugun maitasun eredua) eta
patriarkatua guztiz lotuta daude:
<<¿Qué es eso de amar? (…)
Estamos cuestionando muchas cosas, y así debe de ser. (…) La forma en la que se
nos ha enseñado a amar, a construir las relaciones amorosas ha sido dentro de
la estructura patriarcal.>>
Mari Luz Estebanek, aldiz, haratago doa eta
kapitalismoa sartzen du jokoan: “kapitalismoak
emozioen ideologia konkretu bat, maitasun pentsamendu jakin bat bultzatzen du.
(…) Maitasuna subjektuaren erdigunean dago, baina gizartearen erdigunean ere
bai. Ideologia konkretu bat da”. Eta arrazoirik ez zaio falta.
Izan ere, ekonomia
feministaren ekarpenak oso garrantzitsuak izan dira
heteropatriarkatu kapitalistak gure bizitz(et)an duen eragina ulertzeko, non
zaitza lanak, dedikazioa eta denborak, familia eredu nuklearra, e.a.
elkar-loturik ulertu ditzakegun. Hementxe gaian sakontzeko erreferente batzuk: Amaia Perez Orozco, Yayo Herrero edo Silvia Federici.
Euskal Herriko Mugimendu
Feministak greba feministaren hausnarketa-dossierrean
honako hau jasotzen du “Bizitzak
erdigunean” jartzea eskatzen dugula azaltzeko:
“Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dugu. Guztiontzat bizitza bizigarriak lortzeko, hasteko, elkarren beharra dugula aitortu behar dugu, ez garelako merkatura
datozen subjektu autonomo eta arrazionalak, beharrik gabekoak. Ulertu behar
dugu inguruan sumatzen ditugun injustiziak elkarri loturik daudela: soldatapeko
lan feminizatu prekarioa, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen ditugun
jardunaldi amaigabeak, paperik gabe dauden etxeko langileak, botere guneetan
dauden gizon burgesek bankuaren interesak lehenestea, naturaren desjabetzea,
emakumeon, bolleron eta transon aurkako biolentziak, epaitegietan erasotzaileak
babestea e.a. Horrek guztiak erakusten digu, gure jendartean, bizitza batzuk
beste batzuk baino balio handiagoa daukatela. Hierarkia horiekin amaitzera
etorri gara. (…) Austeritateak zaintzen krisia sakondu duen garaiotan, zaintzaren berrantolaketa soziala
aldarrikatzen dugu, politika publikoen zeharkako
ardatza izan dadila, pertsonen zaintza ez dadila zapaldutakoon eskubideen
bizkar geratu. Horretarako, instituzioek eta gizonek beren gain hartu behar
dituzte dagozkien zaintzen ardura, eta, ez hori bakarrik, muinetik aldatu behar ditugu gure balioak, harreman pertsonal eta
komunitarioak, bikote eta familia ereduak, eguneroko praxia, produkzio moldeak,
politika publikoak eta lurralde-antolamendua.”
Gairekin lotuta, Ernaik
egindako elkarrizketa honetan, zuzenean
eragiten diguten bi gai nagusiei buruz hitz egiten da; harremanak eta
indarkeria sexista. Bertan, harremanak hezkuntza prozesu baten ondorio direla
eta, hortaz, balore heteropatriarkal eta kapitalistak erreproduzitzen dituztela
azpimarratzen da beste gauza batzuen artean.
Nire ustetan agertu diren 2 gako/ideia/aipu
nagusiak hauek dira:
Iazko ikastarokideek egindako post ezberdinetatik, Janire Itsaso Bilbao Timiraosena eta Patricia Oregirena gustatu zaizkit. Lehenengoa, batez ere aipatzen duelako inguru-lagun-harreman
feminista batez inguratzeko garrantzia eta bigarrena eskolaren aldaketa sistematikoari
buruz hitz egiten duelako. Izan ere, hau guztia ez da zerbait puntuala, gure
bizitzak egunero zeharkatzen dituen zerbait baizik. Horregatik, aldaketa
sistematikoak behar ditugu.
Hona hemen ikasleekin lantzeko
aproposa izan daitekeen baliabide sorta txiki bat:
- Steilas-en “Tratu onak”, “Zaintzak Plazara” eta “Gure gorputz anitzetan, gu geu” unitate didaktikoak.
- Nafarroako gobernuak Tratu Onez (Foru Komunitateko ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko) kanpainaren barruan sortutako txostena: “IKASGELAKO ARAUAK ETA PROAKTIBITATEA. Diziplina positiborantz”.
- Gazteen ezkongai-harremanetan genero-indarkeriari aurre hartzeko eta tratu onak sustatzeko “Amodio zintzoen gida”.
Aipatzekoak dira
bai harreman, bizikidetza eta tratu onen inguruan egin diren zenbait programa eta proiektu, hala nola: Harremonak, Kiva, Bizikidetza, Begirunezko
Elkarbizitza…
Nire ustez tratu onak hezkuntzan
edota jendartean lantzeko erronkak nagusiak hauek dira:
- Maitasun ereduei buruz hausnartzea eta, bereziki, maitasun erromantikoaren inguruan.
- Adimen emozionala garatzea, bai gaitasun intrapertsonalak (emozioen kontzientzia eta erregulazioa, autonomia emozionala) eta baita gaitasun interpertsonalak ere (gizarte kontzientzia, harremanen kudeaketa, bizitza eta ongizaterako ohiturak eta trebetasunak).
- Sistema hetero+patriarkal+kapitalistaren artikulazioa gure bizitzan duen eragina ikusarazi.
- Etxeko lanak eta bestelako zaintzak bistarazi, duten balioa aitortu eta curriculumean txertatu. Zer diren zaintza lanak, nortzuk egiten dituzten, lanen banaketak zer suposatzen duen…
Laburbilduz,
bizitzak erdigunean jarri eta bizigarriak egin!!
AMETS BERRIAK ERAIKITZEN...
EGUNEROKO BIZITZA ELKARBIZITZA DA
Hauek dira aste honetan LANDU egin ditudan ideiak:
1. HARREMANAK: Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena. Ikasleak harremanak era parekidean landu behar dituzte.
2. ELKARBIZITZA POSITIBOA ETA KALITATEZKOA HEZKUNTZA-KOMUNITATEETAN: Elkarbizitza harremana positiboak izatea da norberarekin eta gainontzekoekin. Horrela gaitasunak eta konpetentziak garatzen dira, aldi berean, basterkeria gainditzen doa.
Hezkuntza zentroetan kalitatezko elkarbizitzak eraikitzeko ongizateko kultura, bake eta indarkeri eza kultura, landu behar dugu. Elkarbizitzen ikasi egiten da eta hora da irakasleon ardura.
3. TRATU ONAK ONGIZATEAREN OINARRIA: Ongizateko ezinbestekoa izango da genero ikuspegia erabiltzea, masculino eta femeninotik hasta eta gainerako estereotipo uko egitea.
- Nor bere buruarekin harreman ona edukitzea.
- Besteekin elkartasuneko jarrerak erakutsi
- Hurbilekoen artean
- Bestelako bizidunekin, objetuekin eta ingurarekin
4. MAITASUNEZKO TRATU ONAK
Maitasuna giza ikusteko modu bat da. Ez da bakarrik amodio erromantikoa eta bikotea gehiago da. Bestelako maitasun eredu osasuntsuen bila bide berriak ikertu behar ditugu.
5. ERANTZUKIDETASUNA EDO ELKAR ARDURA:
“Ordu asko eta denbora gutxi” gizarte osoaren elkarlana beharrezkoa da gure buruarentzat, lagunentzat, familliarentzat eta lanerako dugun denboraren arteko oreka lortzeko. (Emakunde 2010)
#mejorcompartidas “Kontziliazioak eta korrespontsabilitateak ekartzen dituen balio positiboak bistaratzea.
Emakumeei lanaldi bikoitzak edo hirukoitzak eraginiko zamaren inguruan sentsibilizatzea.
“Mundua mugiesen dute langile ikustezinak” (Paca Robles)
- Ikasleekin lantzeko aproposa izan daitezkeen pelikula laburrak txertatu egin ditut aurreko adibideetan (gaiekin lotuta daude). Honako gidak eta unitate didaktikoak ere erabili ahal dira…
Nire ustean hauek dira hezkuntzan/jendartean lantzeko erronkak:
- Maitasun erromantikoaren mitoari UKO EGIN
- Tratu onei buruz ikastetxean lan egin. Kurrikulumean sartu eta unitate didaktikoak landu. Enpatia izan behar da gure bizitzako Hitz nagusia.
- Harreman parekideak eta osasuntsuak eraiki=elkarbizitza POSITIBOA.
- Autoestimua indartu, sustatu eta garatu.
Iazko ikastaro kideen artean aukeratu dut Janire Itsasi Bilbao Timiraosek aukeratu egin zuen argazki hau. Nik uste irudi batean oso ondo laburtu egin duela bizitzaten elkartasuna ....
Tratu onak
2 gako edo ideia nagusi hauekin gelditzen naiz:
Iazko ikastarokide baten post aukeratzean ahinabat ideia hartu ditut ezberdinetaik baina Iarti Mendigurenen sarrera hau aukeratzen dut:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/pertsona-eta-kolektiboa-erdigunera.html
Bat egiten dut bere irakurketarekin hau da, “hezkuntza-sistema hezkidetzailearen aradatza izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetetntziak gara ditzaten laguntzea”
Bideo hau ere txertatu dut, maitasunak ere baduelako zeresabna tratu onri buruz ari garenean. Ez nuen ezagutzen eta elkarbanatzeko interesgarria iruditu zait. Luzea da bideoa.
Ikasleekin lantzeko baliabideak aurkezterakoan, gure alabaren eskolan bizikidetza positiboa lantzeko aurten erabili diren pare bat bideo atxikitzen ditut. Eskolako geletako famili bileretan lantzen ari gara. Ikasturte amaiersn ondotioak ateratzeko balioko digularik.
Iazko ikastarokide baten post aukeratzean ahinabat ideia hartu ditut ezberdinetaik baina Iarti Mendigurenen sarrera hau aukeratzen dut:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/pertsona-eta-kolektiboa-erdigunera.html
Bat egiten dut bere irakurketarekin hau da, “hezkuntza-sistema hezkidetzailearen aradatza izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetetntziak gara ditzaten laguntzea”
Bideo hau ere txertatu dut, maitasunak ere baduelako zeresabna tratu onri buruz ari garenean. Ez nuen ezagutzen eta elkarbanatzeko interesgarria iruditu zait. Luzea da bideoa.
Hezkuntza eremuan lantzeko erronkak besteak beste:
- kalitatezko elkarbizitza sustatu eta kide guztien ongizatea bermatu
- zaintza Curriculumean txertatu eta balio positiboa ezarri
- maitasunezko tratu onak bultzatu
- ersntzunkidetasuna sustatu
Aste ona izan,
Maria
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)















