2020/01/27

Guztiok mugak gainditzen

Aste honetan orientazioa eta aukera akademiko hezkidetzaileak ahalbidetzeko gakoak, estrategiak eta proposamenak landu ditugu. Nire lan esparrutik orientazioaren eremuan ia urtero parte hartzen dut Orientatzaileen mintegian otsailean berariaz antolatzen dugun mahai inguruan, non Lanbide Heziketakoak (IKASLAN eta HETEL), Unibertsitateetakoak, sortu berri diren Gradu edo ziklo arduradunak eta zonaldean ditugun eskaintza guztiaren azalpenak ematen diren.


Gaia jorratu eta gero, duen dimentsioaz eta garrantziaz  kontzienteago, laster izango dugun saioan adierazgarriak iruditu zaizkidan alderdiak azpimarratu nahiko nituzke:
- Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da. Beraz, eskuhartze kontzientea eta etengabekoa izan behar du, hezkuntzaren esparru eta etapa guztietan, curriculumean integratua eta hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioarekin.
- Honek neska-mutil ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu eta izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaldu. 
-Ikasleen banakako desberdintasunetatik abiatuta genero ezarpenak izan duen eragina kontutan harturik, tutoretzak eta orientazioak ikasle bakoitzari bere hezkuntza prozesuaren protagonista izateko eta bizitza esparru guztietan bere burua orientatzeko gaitasuna garatzen lagunduko dion eskuhartzea garatzea.
-Eta familia/senideekin partekatzea ikuspegi hezkidetzailearen gakoak, haur direnetik. Hezkuntza komunitate osoa prestatzea gainerako alorretan bezala.

Gainerakoan mantenduko ditugu urtez urte, entzutera ohituak gaudenak:
- genero arraila agertzen da, ikasketei begira dituzten jarrera, emaitzak eta aukera akademikoetan. Eta argi adierazten dute genero-arrailak ez duela zer ikusirik emakume eta gizonen jaiotzetik ahalmen desberdinekin. Baina bai adierazten dute irakasleek dituzten aurreiritziak kalifikazioetan eragina dutela eta baita familien espektatibek ere. 
- azken hamarkadetan aurrerapenak izan badira ere, genero estereotipoek eragin handia dutela oraindik ikasleen aukera pertsonaleetan, profesionaletan eta bizitzakoetan. (...) gero eta handiagoak direla jokabide-ereduen desberdintasunak neskek eta mutilek egiten duten aukera akademikoetan.
-horrek guztiak aktibotasun tasan, lanaldi partzialean, zuzendaritza postuetan eta soldatan arrakala handia sortzen duela.

Ondorioz, Leire Garrok, 2017an zion bezala, neska-mutilen ikasketetan hezitzaileok ardura handia dugula baieztatzen da eta erronken zerrenda eragileon artean hausnartzeko erabiliko dugu:
    -Curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duenez, emakumeok garatutako konpetentziak eta egindako ekarpenak baloratzea ezinbestekoa da.
    -Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
    - Elkar ardura eta zaintza tutoretzan ez ezik curriculumean lantzea.
    - Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
    - Parte-hartze parekidea sustatzea.
    - Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.
    - Hizkuntza inklusiboa erabiltzea.
    - Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero estereotipoak gainditzen diztuztenak.


    Aipatzen joan garena lantzeko ORIENTASARE Berritzegune Nagusiko sitean baliabide ugari topa dezakegu:

    DES-ORIENTATUAK AL GAUDE?

    Aste honetan orientazioa eta aukera akademikoei buruz hitzegin dugu eta zein puntutaraino garen libre nahi duguna aukeratzeko. Argi dago zenbait ikasketetan emakumeen kopurua mutilena baino txikiaga dela eta horiek aldi berean, badutela orain arte ezarritako genero-rolekin zerikusi handia. Beraz, konturatzen ez garen arren, barneratutako estereotipoen isla  da hori. Horregatik nire memea:
    Honekin erlazionatuta dago aztertu dudan ikerlana:
     “BERDINTASUNAREN BALIOAK DUEN ERAGINA EUSKADIKO BATXILERGOKO 2. URTEKO IKASLEEK GOI-MAILAKO IKASKETAK HAUTATZERAKOAN” azterlana hartu dut abiapuntu, oso esanguratsua irudi baitzait hor azaldutakoa. Honek dio, neskek eta mutilek ez dutela antzematen genero-estereotipoek goi mailako ikasketen aukeraketan duten eragina. Inkestatutako neska-mutilen artean,  hamar ikasletik zortziren iritzian, erabakian pisu handiena duen alderdia norberaren gustua da («atsegin dut», «nire bokazioa da») eta emakumeek gizonen aukera berdinak dituztela ikasketa bat edo bestea hautatzeko garaian.
    Ikerketa honen helburu nagusia hau da: Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren balioak duen eragina identifikatzea Euskadiko AEko batxilergoko 2. urteko ikasleek, neska eta mutil, goi-mailako prestakuntza-ibilbidea hautatzerakoan.
    Ikerketa honetako hipotesi nagusia emakume eta gizonen arteko berdintasunaren ”diskurtsoaren”  eta   ”praktikaren” artean legokeen desoreka da. Argi dago, berdintasuna balio sozialki zuzena bihurtu dela baino ea egunerokotasunean ere hori ematen den zalantzan jartzen da.
    Diskurtsoaren eta praktikaren arteko desoreka horri ”berdintasunaren irudipena” (Valcárcel,
    2008:200), ”berdintasunaren erretorika” (Emakunde, 2012:191), ”demokrazia partziala”
    edota ”itun zinikoa” (Simón Rodríguez, 2010:94) deitu zaio.
    Horretarako, inplikaturik dauden hiru gizarte- eta belaunaldi-agente nagusiren iritziak hartu dira kontutan: Batxilergoko 2. urteko ikasleak,neska eta mutil; haien gurasoak; eta Euskadiko AEko irakasleen kolektiboa.

    Hona hemen zenbait datu:


    Ateratako ondoriorik aipagarriena honako hau izango litzateke: Lan-esparruan areagotu behar dira emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko estrategiak..Neskek azterlanean zioten bezala, ez baitira ez lan baldintza berberak, ez aukera berdinak lanbide-karreran, ezta soldata berdinak ematen ere.


    Ondoren, euskal gazteen artean, berdintasun ezaren inguruko teoria eta praktikaren arteko kontraesanak antzeman dituen topatutako  ikerketa bat:
     Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen «Desberdintasunaren aurreko jarraitutasunak, gatazkak eta hausturak: gazteak eta genero-harremanak Euskadin» izeneko azterlana . Hona hemen bideoa:


    Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek direla esango nuke:

    1.- Alde batetik, hain barneratuta ditugun estereotipoen desikastea. Horretarako eskolatik txikitatik jasotzen dugun heziketa hezkidetzailea izan behar da: curriculuma, baliabideak, irakasleengandik jasotzen ditugun mezu eta balioak, eredu egokiak… Eta ikasleei estereotipo hauek identifikatzen laguntzea.

    2.- Irakasleentzako eta orientatzaileentzako formakuntza orientazioa hezkidetzailea izan dadin. Batzutan, nahigabe, guk bizitutako esperientziak edo usteak transmititzen dizkiegu ikasleei...neskengan konfidantza eta autoestimua lantzea beharrezkoa ikusten dut, benetan nahi dutena aukeratu ahal izateko, aurreiritzirik gabe.

    Aurreko edizioetako posten artean #arginerena aukeratu dut, pila bat gustatu zaidalako: Neskak aurrera!
    Egin duen akrostikoa primeran dago, eta gero bere esperientzia pertsonal batekin erakusten digu lan munduan aurkitzen ditugun desberdintasunak.
    Gainera, adibide eta irudiz josita dago. 
    Hona hemen asko gustatu zaidan irudi bat :
    Bideo bat bukatzeko...


    Hezkidetza orientazioan


    Beldurtzekoak dira orokorrean Gaia lantzerako orduan agertzen diren datuak orientazioa eta lan munduaren inguruan. Horietatik, deigarria egin zait ikertzaile eta irakasleen bataz besteko datuak (2028an jasoak)
    Emakumeen…

                %5,26 Irakasle emeritua
                %25,39 Katedratua
                %29,43 Tesi zuzedatzaileak
                %66,67 Irakasle laguntzaileak
    Bestalde, lan munduan, emakume eta gizonezkoek oraindik ere soldatan ezberdintasun handiak jasaten ditugu. E.A.E an emakumeek %24 gutxio irabazten dugu bataz beste, soldaten genero arrakalda geroz eta handiagoa da lanbideak feminizatuagoa den heinean.

    Aurreko edizioko postak oso interesgarriak dira baina nik hauxe bertaratuko nuke:
    Landu dugun gaiaren inguruan hitz egiten duten hiru artikulu integarri partekatzen dituelako, besteak beste.
     Bestalde, orientazio akademikoa hezkidetzailea izateko erronkak nire ustez honako hauek izango lirateke. Alde batetik Curriculum Ezkutuan begirada jartzea eta berau hezkidetza ikuspuntutik behatzea. Bestetik, norberak autokritika egitea eta hizkuntzan, jarreretan, esku hartzeetan, … begirada hezkidetzailea ezartzea.
    Erronkak aurrera eramateko, ezinbestekoak iruditzen zaizkit formazioak jasotzea eskola komunitate osoak. Ezinbestekoak bai dira eraldaketarako eta kontzientziaziorako.


    ORIENTAZIO EGOKIA EZINBESTEKOA, BERDINTASUNA LORTU NAHI BADUGU

    Gai interesgarria esku artean duguna. Ezinbestekoa etorkizunean, lan munduan, berdintasuna lortu nahi bada. Lan munduan berdinatsuna lortzeak asko erraztuko liguke egunerokoan ere gauza bera lortzen, baina jakin badakigu, ondo egindako lana, denbora eta egiten dugun hori esanguratsu izatea direla oinarri.

    Aurreko ikasturteetako lan bat aukeratzekotan, #Andonirena aukeratuko nuke oraingoan. Zer dela eta? Besteka beste, izenburuak atentzioa eman didalako eta baita, hezkuntzan lortu beharreko erronkekin guztiz bat natorrelako: "Nola orientatu libreki, gu ez bagara libre?"

    Formazioa ezinbestekoa dugu, gure garaian jaso genuen orientazioak eta gaur egun, genero-ikuspegia kontuan hartuta eskaini beharrekoak, zerikusi gutxi baitute. Beraz, egiten dugun lana ondo egiteko, sinistu, apustu egin eta formatu beharra dugu, gure ikasleei orientazio egokiena eskaintzeko.


    Durangoko Berritzegunean, besteak beste, Orientatzaileen mintegia daramat beste lankide batekin. Bertara, hilean behin, zonaldeko orientatzaileak datozkigu, ikastetxe publikoetakoak, bai itunpekoak. Lantzen ditugun gaien artean, orientazio akdemikoa  dugu eta horretarako, 3. eta 4. DBHn, tutoretza saioetan lantzeko, Berritzegune Nagusiko Aniztasun eta Orientazio arduraduna den Rosa Ortegak sortutako programa ere landu izan dugu eta euretako batzuek martxan jarri dute euren ikastetxeetan. AURRERA programa hau genero ikuspegitik garatuta dago, hori dela eta azken pare bat urtetan arrakasta izaten ari da ikastetxeetan. Berdintasunean aukeratzea du ataletako bat, hor doakizue pixkat bat trasteatu nahi baduzue. Hala ere, ondorengo  sitearen estekan programa osoa ikusteko aukera izango duzue: https://sites.google.com/view/aurrera/p%C3%A1gina-principal

    1. Berdintasunean aukeratzea

    Prozesu guzti hau hasi aurretik, galdera bat egin nahi dizugu, sinplea baina oso garrantzitsua:

    Ikasketak aukeratzerakoan nesken eta mutilen artean ba al dago ezberdintasunik? 

    Ondorengo jarduerek galdera horri erantzuteko eta, era berean, aurreiritzi batzuk alde batera uzteko balioko dutela uste dugu. 


    Berdintasuna lanean (GPS materiala) DBH3

    Ondorengo bideoan bi pertsonai agertuko dira. Horien bizitzan hiru markagailu jarriko dira martxan: ekonomiarena, lanarena eta aisaldiarena. Hasierako egoera berdina da bientzat baina, denbora pasa hala, markagailuak  desberdintzen joango dira. Zergatik?
    EUSTATeko datuak aztertzen    DBH3
    Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea ez da erraza. EUSTATek. EAEko biztanle landunek dituzten aukerak aztertzen ditu, euren lana familiarekin eta norberaren bizitzarekin uztartzeko orduan. 

    Uztartzeak gure bizitzako alderdi ezberdinak orekatzea esan nahi du, ordaindutako lana etxeko lanekin zein familiari dagozkion ardurekin eta norberarentzat gordetako aisiarekin orekatzea, hain zuzen:
    • lanaren alderdia, bizimodu ekonomikoari lotua, ordainsaria dakarrena; 
    • familiakoa, etxeko lanei eta familiaren zaintzari dagokiena (adingabeen eta mendeko pertsonen zaintza), 
    • eta norberaren bizitzarena, espazio eta denbora propioarekin lotua, norbanakoak bere buruaz arduratzeko eta ingurunearekin harremanetan jartzeko erabiltzen duena.
    EUSTATen 2017ko txostenaren datuak dituzu ondorengoak: EAEko landunak egunean etxeko lanetan eta besteen zaintzetan emandako orduak, sexuaren arabera sailkatuta. Nork sartzen ditu ordu gehiago lan horietan, gizonezkoak ala emakumezkoak? Zergatik?










































    Taldean bideoa ikusi eta grafikoak eztabaidatu ondoren, zure Orientazio Koadernora joan eta galderak erantzun.





    Datuak aztertzen  DBH 4

    EUSTATek 2017ko irailean kaleratu zituen datuak dituzu ondoren. Grafikoek ikasleek aukeratzen dituzten ikasketak jasotzen dituzte: neskenak gorriz; mutilenak, urdinez. 

    Neskek eta mutilek aukeratzen dituzten ikasketetan desberdintasunik ba al dago?   

    http://eu.eustat.eus/elementos/ele0000000/Euskal_AEn_Lan_Heziketan_matrikulatutako_ikasleak_gradu_eta_familia_profesionalaren_arabera_lurralde_historiko_eta_sexuari_jarraiki/tbl0000096_e.html

    Badirudi neskek besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituztela; mutilek, berriz, teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak. 

    Neskak ingenieritzetan? DBH4
    Debbie Sterling-ek ingenieritza ikasi zuen eta neskak karrera horietan sartzen animatzeko jostailuen enpresa bat martxan jarri zuen. Haren bizitza
    ren helburu bat da zientzian, teknologian, ingenieritzan eta matematiketan generoaren desberdintasunei aurre egitea.

    Zure Orientazio koadernora joan eta galderak erantzun. 
    Zure iritzia ere eskatuko dizugu: zergatik ematen dira desoreka horiek? Zer diozu Debbie-ren aukerari buruz?
     Aurten, urriko mintegian, honekin guztiarekin lotuta ere proposamen interesgarri bat jaso genuen HETELeko (Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 26 ikastetxe biltzen dituen elkartea)Julen Elgeta zuzendariaren eta Leire Belar komunikazio arduradunaren eskutik: #aintzindariakLH, proposamena aurkeztu ziguten. Merezi du ikustea.

     

     Beraz, hezkuntzan orientazioari dagokion esku hartzea ildo beretik jarraitu beharra dagoela uste dut, bai hezkidetza II.planeko 8 zutabeak oinarri hartuta, bai orientazio akademiko parekidea eskainita, azken urteotan egiten ari garen bezala.

     


     

     

    HEZKIDETZA ORIENTAZIOAN

    Orientatzearen helburua izan behar da neska eta mutilaren arteko herreman jarraituak bideratzen duen espazioa sortzea, non entzutea, informatzea, laguntzea, nahi dutena izatea eta espresatzeko askatasuna izango duten.
    Pixkanaka pixkanaka bagoaz eskola hezkidetzaile bat lortzeko bibdea egiten, nahiz eta oraindik asko falta… Horregatik, orientazioan ere betaurreko moreak jarrita eduki behar ditugu genero ikuspegia oinarri pentsatu eta planifikatzeko. Hau posible izateko ezinbestekoa izango da hezkuntå komunitate osoaren inplikazio aktiboa izatea, etengabeko bidea egiteko eta denos kontziente izateko. 


    Irakasleon helburu garrantzitsu bat da ikasleen bizitza proiektuan orientatzea, dauzkaten aukera guztiak mahaigaineratuz, aniztasuna errespetatuz eta aukeratzeko askatasuna bultzatuz. Haur hezkuntzako irakaslea izanik, argi daukat nire egunerokotasuneko helburua nire ikasleen garapen integrala bultzatzea izan bahar dela, genero baldintzarik gabe heztea. Badakit etapa honetan egiten edo lortzen dugun oinarria ezinbestekoa izango dela bakoitzak bere burua bizitzan zehar orienta dezan eremu guztietan ardura osoa onartuz. 



    Hezitzailea garen aldetik, orientali akademiko hezkidetzailea lantzea ezinbestekoa izango da eta hauexek izango dira gure erronka nagusiak: 

    • Curriculum hezkidetzaile bat lortzea. 
    • Eskola komunitate osoa, eta irakaslegoa gehien bat hezkidetzan etengabeko formakuntza jasotzea. 
    • Genero estereotipoen inguruko diagnostiko sakona egitea eta hauek ekiditzeko bideak hausnartzea. 
    • Hizkuntza afektibo sexuala curriculumean txertatzea eta irakasleak eta familia horretan formatzea. 
    • Bizitza aukera anitzak mahaigaineratzea genero estereotipoak alde batera utziz. 
    • Emozioen lanketa txiki txikitatik bultzatzea. 
    • Nesken ahalduntzea lortzea. 


    Aurreko edizioetako sarrerak ikusita, Maiterena aukeratu dut egiten duen hausnarketa oso interesgarria iruditu zaidalako eta partekatutako bideoak ere. 

    Mundurako gida: orientazio hezkidetzailea.

    brujula bilaketarekin bat datozen irudiakIrakasleak:
    Modu berean jarduten dugu ikasgelan? Gure genero-puntua ematen diogu gure esku-hartzeari? Gurasoak:
    Etxean berdin egiten dugu gure begirada, jarrera, mandatu, isilune, adibide eta abarrekin? Mutilak eta neskak berdin hezten ditugu? Gure seme-alabengan adina igarotzeak berdintasunez jokarazten gaitu, edo, aitzitik, alderdi batzuetan gehiago eragiten dugu, gure hezkuntza-arazoen hartzailea neska edo mutila den kontuan hartuta?


    Ikasleentzat indar bera al du maisu batek esaten duenak, maistra batek esaten badu?
    "Familiak" kolektiboaren gizarte-pertzepzioa berdina da ikastetxe bateko zuzendaria(gizonezkoa edo emakumezkoa) bada? Baina haur baten gurasoen iritzia, ikasleen gurasoen iritzia berdina al da semearen edo alabaren klasearen buruan gizon edo emakume bat tokatzen bazaie? Susmatzen dut rolak ere hezten duela. Eta "rol" maskulinoa eta femeninoa ere hezten da.
    Hau da gomendatu nahi dizuedan post-a: https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/02/orientazioa-eta-aukera-akademikoak_59.html
    Hiru alderdiri erreparatu beharko diegu, aldi berean edo elkarren segidan:
    - Sexismoa diagnostikatzea edo ezagutaraztea
    - Berdintasunerako hizkuntza erabiltzea
    - Ordezkaritza orekatua izan dadin saiatzea
    niños y niñas coeducacion bilaketarekin bat datozen irudiak
    Iradokizunak eta proposamenak
    - Emakumeen giza lanari buruzko erakusketak sustatzea, hainbat oroitzapen aprobetxatuz.
    - Genero-indarkeria sartzea eskola-indarkeria deritzonaren prebentzio- eta zehapen-ekintza guztietan.
    - Estereotipatu gabeko lanbide eta lanbideen aurkezpenarekin zerikusia duten jarduerak sustatzea, eta jarduera horiek egiten dituzten pertsona zehatzak ezagutzea.
    - Emakumeen eta gizonen bizitza estereotipatu gabeak aurkezten dituzten ikus-entzunezko saioak antolatzea (filmak, film laburrak, telesailak, zatiak, bideoak …), bai gaur egungoak, bai iraganekoak, bai munduko edozein lekutakoak.
    - Berdintasunari, hezkuntza afektibo-sexualari eta erantzunkidetasunari buruzko tailerrak egin daitezen sustatzea, udalen, GKEen edo horiek zuzenean ikasleekin egiten dituzten beste erakunde batzuen eskaintzak baliatuta.
    - Ikastetxeetako prestakuntza-programaren bat proposatzea, gai nagusia genero-ikuspegia izanik, zenbait gairi buruzkoa, hala nola indarkeriari, osasunari, erantzunkidetasunari edo herritarren eta giza eskubideen balio demokratikoei buruzkoa.

    niños y niñas coeducacion bilaketarekin bat datozen irudiakniños y niñas coeducacion bilaketarekin bat datozen irudiak

    Eta azkenik bideo honekin azpimarratu nahi dut zein inportanteak diren rolak eta barneratutako estereotipoak:



    HEZKIDETZA ORIENTAZIOAN ERE!

    Aste honetako posta, orain dela hilabete pare bat whatsapp talde batean jaso nuen meme batekin hasiko dut (nahiz eta jarduerak meme bat sortzea eskatzen duen, jardueraren enuntziatua irakurtzerakoan burura etorri zitzaidan zuzenean)

    Aurreko ediziotako hainbat ikastarokideen postak aztertu ondoren, badira bi sarrera oso interesgarriak iruditu zaizkidanak. Alde batetik, ArgiñeALk idatzitako posta osoa eta sakona iruditu zait, hasierako sarrera argi uzten du zergatik den ezinbestekoa hezkidetza orientazio akademikoan txertatzea eta hainbat datu kezkagarriren aurrean nola jokatu ere proposatzen du, eta honetaz gain hainbat datu eta estatistika interesgarri aurkezten ditu. Beste aldetik, Ainok idatzitako sarrera ere oso interesgarria iruditu zait, izan ere, berak aurkeztu nahi zuen informazio guztia bideo interesgarri batean aurkeztu du, beste baliabide batzuk erabiltzea guztiz erakargarria da.
    Astean zehar hainbat datu esanguratsu eta kezkagarri agertu dira, niretzat esanguratsuenak Pisak 2015eko txostenean eta “Generoaren eragina pertsonen arteko harremanetan eta jarreren eta baloreen garapenean” (nesken errendimenduan eragiten duten sei dilemak) txostenean plazaratutakoak dira:
    • Pisa txostena:
      • Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da. Matematika problema baten aurrean antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira.
      • Neskek baieztatzen dute porrotari beldurra diotela maizago eta intentsitate
      • Irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute.
      • Familien espektatibek islatzen dute genero eragina.
      • Mutilen errendimendu baxuagoa da. Mutilek neskek baino denbora gehiago pasatzen dute ordenagailu-jokuetan; denbora gutxiago ematen dute ikasten; mutilen kopuru handiagoak kontsideratzen dute eskola denbora galtzea dela (jarrera) eta neskek dibertsioagatik gehiago irakurtzen dute.
    • Sei dilemak
      • Arrakasta/adiskidetasuna
      • Isiltasuna/harrokeria
      • Porrota/perfekzioa
      • Edertasuna/bazterkeria
      • Pasibotasuna/agresibitatea
      • Amore ematea/zigorrak jasotzea

    Bukatzeko, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek dira:
    • Hezitzaileok ditugun aurreiritzien inguruan hausnarketa egin beharra dago eta diagnostiko txiki bat ere. Gure hezkuntzan eta garapenean eragin duten estereotipoek identifikatu behar ditugu eta hauek sortzen dituzten gabeziak antzeman.
    • Behin hau eginda, egoerari buelta emateko ezinbestekoa da formakuntza jasotzea, ditugun gabeziei aurre egiteko. Izan ere, orientazioa ez da gai inozoa eta berebiziko garrantzia du. Kalitatezko orientazioa eskaintzeko betebeharra dugu. Ikasleek beraien bizi proiektua askatasunez eta osotasunean aukeratzeko eskubidea dute eta gure eginbeharra horretan bidelagun izatea da.