Jaso Z.E-k lehengo urtean egindako mikroiraultzen sarrera ekarri nahiko nuke gaurkoan, iraultza txikiak dira bide bakarra!
2020/11/05
Patriarkatuen talka
HAUSNARTZEN ETA HAUSNARTZEN
Zaila egiten zait gaiak sortzen dizkidan sentimenduez idaztea. Tristura eta haserrea amorru bilakatuz doaz, eta borrokarako gogoak pizten dizkit. Baina nondik hasi?
Aurreko edizioetako ikaskide ugarik aipatu dute haien hausnarketetan botere publiko eta judizialek salaketen gizarteratzean jolasten duten papera; Gertakizuna jazo, gizarteak salatu, eta goazen bakoitza berera dio Idoiak (https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/11/amildegira-garamatzan-gurpiletik-irten.html ) bere post-ean (ezin adosago egon). Ziurrena, denok darabiltzagu buruan aste honetan irakurri ditugun estatistikek aipatzen dituzten zenbakiak:
"Estatu mailan, iaz, 54 emakume hilik, 3 Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Estatuan 126.742 salaketa egon ziren, 2013an baino %1,5 gehiago, bost urtez behera joan ondoren . Haietariko 3.990 EAEn eta 1.328 Nafarroan."
Eta naiz eta identifikatzeko zailak egiten zaizkigun, pentsatzen jarri garen guztiok ohartu gara genero-indarkeria motaren bat jaso izan dugula, gutxitan edo sarritan, gure bizitzan zehar: eskolan, lanean, etxean, kalean...
Burura etorri zait gaztetxoa nintzela, Donostin, autobus geltokira bidean, gizon batek berarekin zihoan emakumea bultzatzen ikusi nuenekoa. Emakumeak estropezu egin zuen, eta lurrera erori zen. Eskua luzatu nion altxatzen laguntzeko, baina emakumeak ukatu egin zuen laguntza. Gizonaren oihuen artean aldendu nintzen, minduta eta amorratuta. Ez dut errudun sentimendua guztiz desagertarazi; gehiago egin nezakeen, udaltzaingoari deitu agian, edo gizon hari aurre egin. Emakume haren egoera aurrerantzean (eta aurretik) nolakoa izan ote zen imaginatu dut maiz. Eta oraindik galdetzen diot nire buruari zergatik izan ote nintzen ni, 18 urte eskaseko nerabea, inguruan zegoen jende ororen artean emakumearengana hurbildu zen bakarra.
Nire ustez, nire eremu hezitzailean lantzeko dudan erronka nagusienetako bat: gazteen artean kontzientzia sortzea. Azken ikerketen datuak ikusita eskuak burura eramaten ditut nahi ta nahi ez. Gazteek,haien gurasoek baino jarrera matxistagoak erakusten dituzte. Politikoki egokia den diskurtsoa dugu guztiok, genero-indarkeria gogaikarria da. Baina zer gertatzen da indarkeria sinbolikoarekin? Ez al dugu bada genero-indarkeria gisa ulertzen?
Hausnarketarekin bukatzeko, indarkeria matxistaren inguruko eztabaida hau utzi nahiko nuke hemen: Aitziber Eguskiza, Idurri Eskisabel, Josebe Iturrioz eta Nora Alejos-ek genero-harremanak, botere-harremanak, espazio publikoa eta autodefentza fenimistaz hitz egiten dute bertan.
ORAINDIK INDARKERIA!!
Aste honetan gertatuko egoeraren bati buruz hausnartu behar nuela pentsatu dut. Aurkeztuko dizuet EGOERA pare bat, guztiz ARRUNTAK eta NORMALIZATUAK. Lehenengoak bi emakumeen arteko autobus-elkarrizketa batekin du zerikusia. Bigarrena amarekin.
Aste honetan gomendatzen dizuet post hau. Izan ere, lehen aurkeztu ditudan eguneroko egoerekin lotura duela uste dudalako.
Hor agertzen diren Josebe Iturrioz -en hitzak gogoeta eginarazi didate: "Hipokresia handia dago; izan ere, gizarteak berak babesten du banaketa hori eta gero egiten du pertsonal garraioa hori, bortxaketak eta erailketak, beste batzuen artean. Gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak”.
Esan behar dut, hezkuntza-testuingurua kenduta non indarkeria matxistaren gaiari aurre egiteko sentsibilitate berezia dagoela uste dudan, nire beste inguruetan, gai hori gizarte-mailan ez da jorratzen. Aukeratutako bi adibideak gaur egungo gizartean oraindik ere errealitatea islatzen dituzte.
Nire ustez hau guztia lantzeko erronkak gizakiengan dago, gizartean. Gizartearen hipokrisia eta erosotasuna azpimarratu nahi nuke. Beharrezkoa da hezkuntza-testuinguruaren barruan gauzatzen den esku-hartzea gizartearen testu inguru guztietan txertatxea, gogeta eta jarrera kritikoa sustatzea.
Adibide gisa eta gaian asko sakondu gabe, komunikabideek estereotipo sexisten transmisioan duten garrantziari erreparatuko diot. Ikerketa askok erakusten dute gure haurrek hautematen dituzten haurrentzako film, mito eta alegi askoren mezuak ez direla koherenteak hezkidetzako mezuekin.
Jack Zipes haur eta literaturan adituak ohartarazi zuen Disney-ren filmek erreproduzitzen dutena: "un estereotipo de los géneros... que tiene un efecto adverso sobre los niños y las niñas, al contrario de lo que los adultos pueden pensar".
GENERO-JAZARPENAK GERTATZEN DIREN BITARTEAN, GURI ZER ARI ZAIGU SARTZEN BEGIETATIK? ORAINDIK INDARKERIA!!
ETA
GERATZEN ZAIGUNA …
2020/11/02
UTOPIATIK ERREALITATERA: Beste mundu bat posible da
Beste mundu posiblea da eta gure esku dago hori bermatzea. Gure aletxoa jarri beharrean gaude mundu zoro honetan zentzu pixka ba jartzeko.
Denok hezitu gintuzten bide zuzena jarraitzeko, baliteke bidetik atera nahi izatea eta atzetik datorren indar erraldoi bat ez uztea desbideratzen: gizartea deitzen zaio. Baina ez ahaztu, zu eta biok gizartearen parte ere bagara.
Mundua iraultza txikiez osatua dago, horregatik aukeratu dut POST hau: batetik post horretan iraultza txiki horien adibide erraldoiak daudelako:
1.Maialen Lujanbio Betso Txapelketa batean transexualitateaz hitz egiten. Nork pentsatuko luke hori duela 10 urte? Zuzenean bizi nuen betso sorta hori eta begietan eta burmuinean tatuatuta ditut hitzak betiko.
2.Naizen bezalako elkartea. Haur transen bizitza zoriontsu egiten....
IZAN ZU ZEU
Hemen uzten dizuet La Basu Rap abeslariak Marienean aurkeztutako abestia
POR UN CHATO DE VINO (Liburua, Lucas Platero)
70 hamarkadan kokatua. Memoria ariketa bat. Transexualitatea zer den eta zein borroka gogor izan den Estatu honetan...
Gai hau lantzeko oztopoak:
Argi dago eremu formalean zein ez formalean aurkitzen ditugun oztopoak berdintsuak direla. Askotan norbanako erantzunkizun batetik hitz egin dezakegu eta bestetik, askotan, eremu kolektiboan. Beldurra zilegia da baina lantzeko oztopoak taldean aurre egiten badiegu indartsu sentituko gara, indartsu gara (adibidez). Gertatzen dena da askotan erosotasunetik abiatzen gara, ondo nabigatzen dugu hor, baretasunean...
- Beldurra
- Ezjakintasuna
- Formazio eza
- Konfort eremutik atera nahi ez izatea: hobe normatik ez atera
- ...
Zentzua(K)
Gogoratzen naiz topaketa
feminista batean, emakume bat kexu zela ume jaio berri baten sexua galdetzean
amak ‘nahi duena izango da’ erantzun ziolako. ‘Noraino iritsi gara!’ zioen. Hainbeste
korapilatu omen dugu kontua bere arabera, non jada ezerk zentzurik ez duen.
Ba al du ezerk zentzua?
Genero-sistemari buruz hitz
egiten dugunean, gauza askori buruz hitz egiten dugula uste dut. Sexuaz hitz
egiten dugu, generoaz, Simone de Beauvorrein esaldi horri buruz, estereotipoei
buruz, sozializazio prozesuan geureganatzen ditugun rol eta jarrera guzti horietaz,
eta abar.
Eta bat-batean okurritzen zaizkit
sistema bitarraren adierazle diren eguneroko ikur batzuk:
- Jaiotzen garen unetik belarritakoak jartzen dizkigute neskoi. Bi belarritako. Jaio bezain pronto. Mutilei ez.
- Galdetegietan bi laukitxo izaten ditugu:
o
Emakumea
o
Gizona
·
- Taberna askotako komunak emakumezkoenak eta/edo
gizonezkoena izan ohi dira.
Nun kokatzen dira emakumea eta
gizona ez direnak? Nun kokatzen dira, emakumea izan arren belarrietan zulorik
nahi ez dutenak? Gizonezko komunetan txiza egin nahi duten emakumeak?
Nagorek
egindako sarreran honako aipatzen du:
“Genero-sistema
deseraikitzeko zailtasun nagusia horixe bera da, genero-sistema, sistema
bitarra erabat barneratuta dugula. Eta beste faktore bat gaineratuko nuke:
beldurra, ziurtasunik gabeko eremuetan bizitzeko dagoen beldurra; dena
sailkatzeko beharra dugula dirudi”.
Eta sistema bitarrak gugan duen
eragin negatiboa lantzeko zailtasunen artean Nagorek aipatutakoa ekarri nahi nuke
hausnarketara. Beldurra. Izan ere, gure parean dagoena gizona izan arren
emakume gorputza duenean, nor sentitzen da deseros? Gu. Eta, emakume batek
gizon ahotsa duenean, nork egiten dio bere buruari galde ea parekoa ‘zer’ den?
Guk.
Gure beldurrak dira besteen gorputzetan islatzen direnak.
Horregatik du zentzua Sexua eta Generoa bezain kategoria zurren aurrean
galderak egitea, birplanteatze eta berreraikitzea.
Hala, sistema bitarraren aurrean kokatzeko baliagarria izan
zaidan Glosarioa
uzten dizuet. Hau Naizen elkarteak eginikoa da.
Hementxe uzten dizuet nire Akrostikoa:
Betaurreko moreekin, aniztasun begiradak!
Itzela da… gizarteak oso errotuta dituen sexu-genero ikuspegiak, arazoak besterik ez ditu ekartzen, sufrimendua! Astuna naizen arren, norberaren askatasunetik etorriko den LIBRE izateko bide honetan, ezinbestekoa da Hezkidetzaren ikuspuntutik egoera honi buelta ematea, beharrezkoak diren ereduak emanez. Betaurreko moreekin aniztasun begiradak sortuz, ulertuz, sentituz, maitatuz...
Estereotipoen kontrako lan nahikotxo egin den arren, heteropatriarkatuak ezarri duen gizarte molde honen kontra egiteko, ezinbestekoa da gure burua eta belarriak zabalik eta prest izatea beti. Izan ere, estereotipo hauen atzean, genero-indarkeria baitago.
"Estereotipo sexisten iraunkortasunak genero indarkeria ezkutatzen laguntzen du”. Ines Aberdi
Itxaso Paia. Soinu berbak jaialdia, 2012ko urriaren 5ean
Oso egoera zailak bizitzen dira eta gainditutzat ematen diren arren, oso barneratuta ditugu kulturalki jarrera eta pentsamendu ugari. Etxekoekin, eskolan, eskolara etxetik datozen ikasitakoak, eskolatik etxera eramaten dituzten ikaspenak… Kalea, koadrila…
"La heteronormatividad y los estereotipos condicionan que en estas edades parte del alumnado viva su orientación y/o identidad de género no normativa de forma confusa y revuelta. La falta de referentes y los enraizados estereotipos sociales hace que se tengan ideas estancas y, en consecuencia, negativas hacia ciertas personas que no cumplen la norma. Es por ello fundamental disponer de una pedagogía que visibilice la diversidad en general, y la afectivo-sexual en particular." (+tu)gehitu.org-en "Aniztasuna eraiki" programatik ateratako helburua.
Denok dugu ardura hausnartzeko, desikasteko eta ikaspen berriak egiteko. Garaia da gizon/emakume rolen begiradatik jauzia emateko aniztasun begiradetara, bestelako errealitateei sarrera eginez.
Oso interesgarria egin zait 2019/10/28an #ainarak egindako sarrera, egunerokotasunean erabiltzen den zaharkitutako moldeei eredu berriak eskeiniz Naizen elkartearen materiala erabilita.
Horrela, aurreititzirik gabe, pertsonak modu indibidualean errespetatuz, bakoitza den modukoa izanda. Eta berriro ere, ereduak eskeiniz… Ez dago modu bakar bat emakume izateko, ez dago modu bakar bat gizonezkoa izateko, ez dago modu bakar bat ez-binarioa izateko…
«Gizarte honen estereotipo ta gizarte honen usten
tranpan zu ari zera erortzen eta hori ez dizut uzten
zuk badakizu nola zizelka eta marraztu gaituzten
ze inporta du gaur ari banaiz zure aurrean biluzten
eta neroni ni neu naizena hori bakarrik gorpuzten
nere gerripe zintzilikako desira ari da puzten
itzali zazu argia eta utzi azalari ikusten».
Aniztasunean datza gizarte berri baten eraikitzea eta hori ulertzea besterik ez dugu!
Artikuluak, materialak, baliabideak...lotura interesgarriak: NAIZEN, BIZIPOZA
Sexu-genero estereotipoak bueltaka
Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen
Sexu-genero sistema hausnartzen burubelarri egon gara aste honetan. Gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: sexu- genero estereotipoetan, patriarkatuan hauen eragina familiakideen jarreretan eta nire jarreran.
Gora behera egon naiz pentsatan zein ezaugarri-estereotipo neukan barneratuta nire pentsamenduan edo mandatuan, eta honen ondorioak. Era berean nola hazi honetan eta ze erronka neukan. Alabei galdetu ondoren ze estereopipo ikusten zituen haien klaseetan, tamalez ikusi ditut oraindik daudela sexu-genero estereotipoak gazteengan, haien arteko kategoriak ipintzen dituzte eta. Are gehiago, neskeen arteko kategoriek sexu-genero estereotipoen eragina dutela
Urrun ikusten dut gizartearen aurrerapausu hezkidetzaileak izatea androzentrismoaren ondorio larriak nozitu dira eta. Gizarteak erronka handia du: Sexu-genero sistematik harago dauden errealitateak hierarkiarik gabe,aberastasun moduan, erakutsi eta sustatu.
Ez da erreza xedea baina eskola inlusiboa garatzen[i], hezkuntzak aukera berberak eskaini behar ditu, inolako bazterketarik egin gabe. Beraz, hezkuntzan adi egon behar!: Genero ikuspegia izaten. Aldatzeko eta hezitzeko aukera aprobetxatzen jakingo ote dugu?













