2021/03/05

Afektibo-sexuala... heziketa...Has gaitezen!


Astean zehar, heziketa afektibo-sexualari buruzko gaia landu dugu. Kontzeptuen artean, ondorengoak buruan  geratu dira. Alde batetik, eredu patriarkaletik atera behar dugu; beste aldetik, has gaitezke geu izaten protagonistak. Emozio, nahi, desio anitzak ditugu eta harreman osasuntsuak sortu beharrean gaude. Askatasuna eta begirunea tartean egon behar dira. Bakoitzaren esperientzia baliozkoa da eta  bakoitzaren historia da. Burua maitatu. Inork ez diezazula esan nola eta norekin nahi duzun intimitatea, afektibitatea eta sexualitatea.

Ohiana Sanchezen Blog-sarrera  aukeratu dut Lehen hezkuntzako  lehen ziklorako sexu-afektibitatearen materiala zabaldu duelako. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/heziketa-afektibo-sexual-osasuntsu.html

Lehen eta Bigarren  Hezkuntzan Heziketa afektibo-sexuala lantzeko materiala konpartitzen dut linka: https://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/recursos-trabajar-educacion-sexual/

Sexumuxu programa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako programa bat da, heziketa afektibo-sexualari buruzkoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatua. SEXUMUXU proposamen interaktibo bat da: teknologia berrietan oinarrituta dago, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleentzat da. Helburu nagusia da nerabeei laguntzea dituzten premia afektiboak eta sexualak gobernatzeko gaitasunak barneratzen. Horretaz gainera, materiala eskaintzen du, bai irakasleentzat, bai gurasoentzat.https://www.euskadi.eus/informacion/sexu-muxu/web01-a2osabiz/es/

Liburu batean fijatu naiz: Moxie (Edición española): La revolución de las chicas. Jennifer Mathieu. Atzo, netflixen “moxie” filma hasi nintzen ikusten. Nerabeekin lan egiteko materiala izan daiteke. Patriarkalismotik at egoteko aldarrikapeneko errekurtsoa da.

Eremu hezitzailean lantzeko erronkei dagokienez:

 

·                     Tutoretzan maila guztietan jorratzea sentsibilizazioa eta prestakuntza.

·                     Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea, desira eta plazera,sentimendu eta emozioak, maitasun erromantikoaren mitoa, amatasunarena….

·                     Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea eta sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.

·                     Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen balorazioa sustatzen duen heziketa.

·                     Aisialdia eta sare sozialak benetako askatasunez, segurtasunez eta eraldaketak

gauzatzeko esparru bezala erabiltzeko erremintak ematea.

·                     Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.

·                     Ikastetxea zein beste lan esparruak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea.

·                     Hezkuntzako berrikuntza departamentuan afektibo-sexuala hezkidetza proiektu, planak daudela bermatzea.

·                     ISEI-IVEIn ikastetxeetako heziketa afektibo-sexualaren tratamenduaren ebaluazioa bermatzea.

 


Afektibitatea eta informazioa gako nagusiak

 Gai honen inguruko irakurgaia behin irakurrita afektibitatearen inguruko hausnarketak arreta deitu nau. Horregatik, hurrengo posterra egitea erabaki dut:






Bloke honetan afektibitatea laguntza, maitasuna,babesa,xamurtasuna, elkar ulertzea eta hartu eta emateko gaitasun bezala definitu da. Ondorioz, harreman afektibo sexualak osasuntsuak eta aberasgarriak izan beharko lirateke, sexualitatea afektibitate bakoa ezingo genukeelako ulertu. Baina, gaur egun benetan bermatzen ahal dira elementu hauek? Nire ustez erantzuna oso argia da: ez.



Sexualitate eremuan ere, gure bizitzetako bestelako eremuetan bezala, patriarkatuak estrategia bikaina diseinatu eta emakumeok zapaldu gaitu. Falozentrismoa gailenduz, gure sexualitatea ez ezik gure genitalen inguruko jabekuntza deuseztatu du. Hori dela eta, gazteekin honen inguruko esku hartzea martxan jartzea hurrengo baliabideak erabiltzen ditut:


  • Mala mujer liburua: madame casquet liburu honen egilea da eta honetan gorputz ezberdinak eta sexualitate anitzak aipatzen dira. Twitterren ere informazio asko eskegi eta askeago bilakatuko gaituzten gako ezberdinak botaten ditu.

    • Hablemos de vaginas liburua: Liburu hau Miriam al adib-ek idatzi du eta aluaren ingurukoa da. Gazteek oso gutxi dakite genital honen inguruan eta ginekologa honek informazio erraza eta oso baliagarria ematen du. Gainera, gai honen inguruan, twiterren eta tik-tok-en ere gazteei begirako bideo laburrak egiten ditu.


    • Sexualidad libre: Youtuben agertzen den bideo bat da eta sexualitate munduan aniztasuna ezagutzeko eta askatasunaren alde egiteko oso baliagarria izan daiteke.


Aurreko urteetako ikastarokideen post-ak behin ikusita, gehien gustatu zaidana Jasok egindako izan da eta bi elementu nagusiengatik. Lehenengo, prostituzioaren inguruan botatzen duen hausnarketagatik. Postean, Beatriz Ranearen esaldi batez baliatu eta hausnarketarako gako potentea botatzen du: “gizon gazteentzat prostituzioa kontsumitzea da harreman sexualak nagusitasun-egoera batetik edukitzea. Benetako gizonak direla sentitzeko, emakumearen gorputza erabili behar dute haien nahiak asetzeko”. Nire ustez,  honakoa esku hartu beharreko arazo bat da eta honen adierazle dira horrelako berriak:




Amaitzeko, eremu hezitzaile zein jendarte mailan lantzeko lehenengo erronka nagusia informazioa helaraztea izan behar duela aipatu nahiko nuke. Nahiz eta informazioa gero eta eskurago dagoen, ezjakintzausna gero eta handiagoa. Gazteei egokia eta desegokia den informazioaren artean bereiztea asko kostatzen zaie. Gainera, oraindik ere, sexualitatearen inguruko tabu eta aurreiritzi asko daude eta honek ere gaur egun kontsumitzen dituzten IKT-etan nabariak dira. Nire ustez, aske izateko lehenengo urratsa informazioa da, honek erabakitzeko ahalmena eskeiniko baitizu. 



HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

Aste honetan heziketa afektibo sexual hezkidetzailea bermatzeko ezinbestekoak diren gakoak ikusi ditugu. Horretaz gainera, bi kontzeptu garrantzitsu bereiztu ditugu: afektibitatea eta sexualitatea, harremana duten bi kontzeptu izan arren ez dute esanahi berdina.

Aurreko urteko ikastarokide honen POSTA aurkezten dizuet gorputzen auzia jorratzen duelako. Izan ere, emakumeon gorputza ikusentzunezkoetan batez ere, errepresentazioa gizonezkoekin konparatuz urriagoa izateaz gainera, hipersexualizatuta dago eta emakumeen objektibizazioa eragiten du askotan. Gainera, patriarkatuak legitimatu zituen edertasun kanonen barruan dauden gorputzak soilik erabiltzen ditu. Modu horretan, emakumeok edertasun kanon horren barruan egoten saiatzen gara, bizitzan arrakasta izateko ezaugarri horiek izan behar ditugulako. Honi jarraituz, ikastarokide honek ezarritako bideo bat utziko dizuet, gure burua eta gorputza gehiago maitatu behar dugula azpimarratzeko.

Aste honetan ikusitako gaia lantzean burura etorri zait film-labur bat, bi mutilen maitasunaren inguruan, nola saiatzen diren euren maitasuna eta sexu orientazioa eskutatzen. Zoritxarrez, oraindik egun gertatzen den egoera da eta espero dugu gero eta sentsibilizatutagoak egotea sexu orientazio anitzak.
 
Azkenik, heziketa afektibo-sexuala hezkidetzailea eskaintzeko eremu hezitzailean egon daitezkeen ERRONKAK hurrengoak direla uste dut:
  • Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa​ eta ​prestakuntza hezkidetza ikuspegitik.
  • Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea​. Heteroaraua ​gaindituz​ orientazio sexual anitzak eta familia mota desberdinak, kultura desberdinetakoak, gorputz desberdinetakoak bistaratu eta berdin baloratuak (hierarkiarik gabe) direla bermatuko duen heziketa izatea. Halaber, aniztasun guztien errepresentazioan emakume eta gizonen parekidetasuna ziurtatzen duena.

2021/03/04

BELDURRIK EZ

 


Aste honetan aurreko edizioetako post bati erreferentzia eginez hasiko naiz. HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA OROKORTZEA ERRONKA aukeratu dut. Hausnarketarako "Arrakala.Zirrikitu bat haitzetan"  bideoa ikustea gomendatzen dizuet.

 


Azken urteotan gizartea biziki aldatu da. Eta aldaketa honek isla zuzena izan du eskoletan. Aniztasunaren jabe gara eguneroko jardunean, eta aniztasuna mota askotakoa izan daitekeela begi-bistakoa da. Aniztasun kognitibo eta intelektual hartzen zen kontuan pasa den mendean, baina bestelako aniztasunak ailegatu ziren gure eskoletara: jatorri ezberdineko ikasleak etortzearekin batera arraza, erlijio, janari, ohitura... berriak gure eskoletan sartu dira.Aitzitik, betidanik gure artean izan den aniztasun afektibo sexuala eta genero aniztasuna ezkutaturik izan da gizartean eta eskoletan. Azken urteotan protagonismoa hartu du aniztasun mota honek, baina gehienetan pertsona hauekiko gorrotoak sortu dituen ondorio lazgarrien ondorioz.Ezagutza-ezak, aurreiritziek, beldurrek, fobiek, gorrotoak 

Aniztasuna aberastasuna da, eta eskoletan zein gizartean dagoen aniztasuna arazoa baino, aukera pedagogikoa dela sinetsi eta erakutsi behar dugu. 

Sexu eta genero askapenean sinetsita, urtearen egun guztietan gure eguneroko jardunean kontuan hartu behar ditugu aniztasun afektibo-sexuala eta sexu zein genero aniztasuna: hizkeran, jarreran, erantzunetan... Xede honek irakaskuntzan ere bestelako hausnarketak eta erronkak dakartza: ezkutuko curriculuma, norberaren genero ereduaren azterketa, hizkeraren erabilera...Anitzak gara pertsonak, eta anitzak ere koloreak. 

Euskal Herrian sexu hezkuntzaren inguruko lehehengo proiektuak frankismoa bukatu zenean hasi ziren. Ez ziren ikastetxearen plangintzaren barruan, irakasle aurrerakoiren baten ekimena izaten zen eta oso gutxitan jorratzen zen ugalketatik urruntzen zen eredurik. Hala ere, garbi zegoen bizitutako eredu errepresiboetatik atera behar zela eta informazio sexuala helarazi behar zela ugalketaren eskematik atera. Ideia horiekin zenbait programaketa kurrikular burutzen hasi ziren osasunaren lanketaren barruan. Pixkanaka-pixkanaka sexu hez-kuntzarako monitoreak ugaltzen hasi ziren, eta eskola, irakasle eta guraso ausartenek ikasleei zenbait ikastaro emateko deitzen zieten. 

Gaur egun lanketa zabalgoa da baina afektibitate eta sexuhezkuntza egokiaren informazioari bizipenaren eta komunikazioaren ereduarena erantsi behar zaio. Alegia, informazio zehatz orok zer-nolako bizipena eragiten duen ikasle bakoitzarengan. Hain zuzen ere, bizipen horretatik abiatuta aritu beharko genuke lanean gela barruan. Aipatutako eredu horretan jardutea da egungo erronka, eta lan hori egin ahal izateko laguntza behar dugu. 

Lan honek egunerokotasuna eskatzen du, portaera eta jarrera sexualak ez dira hemendik sei egunetara aldatzen, etengabeko lana da. Gaur egun, gainera, baditugu material lagungarriak. Irakasleok geure burua landu behar dugu sexualitateari diogun beldurra kentzeko. Horrek izan behar du aurreneko urratsa gero ikasleen aurrean jarri ahal izateko. Guk desioari beldurra badiogu, nekez helaraziko diegu askatasun mezurik ikasleei.Alternatiba, nire ustetan, ikastetxe bakoitzak proiektu kurrikularraren barruan sexualitatea txertatzea da.

Amaitzeko Edurne Koch-en bideoa ikustea gomendatzen dizuet. Adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkarteko kidea da Edurne Koch. Bera eta bera bezalako umeak gizartean onartuak izan daitezen eta eskubide guztiak bermatuak eduki ditzaten lanean buru-belarri dabil.

 

Heziketa Afektibo-Sexuala ezinbestekoa da


Hasteko afektibitatea eta sexualitatea definitu nahiko nuke:

 

AFEKTIBITATEA: nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objektuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna. Laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea, eman eta jasotzeko gaitasuna.

 

 

SEXUALITATEA: plazerraren kudeaketa, desioaren espresioa eta komunikazioa, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin. Konplizitate, adostasun eta askatasunean oinarritzen da. Sexualitatea aniztasuna da, nork bere modu propioan bizitzen du.



Hainbat adituk diote heziketa afektibo-sexuala ez dela behar den moduan lantzen. Gure gazteek ereduak ez izatean, ez erreferenteak, ez heziketarik,... orduan pornografiara jotzen dute, eta gaur egun gazteek uste dute pornografian ikusten dutena da beraiek euren harremanetan egin behar dutela. Beharrezkoa da hezkiketa afektibo-sexuala, eta hori txikitatik ikasi behar da. Hona hemen Xabi Iturberen hitzaldia non proposatzen du "maitaleen pedagogia" guztiz lotuta jendarteak behar duen hezkiketa afektibo-sexualarekin, benetan interesgarria:

 

B06 Berritzeguneko jardunaldiak 19-20: Ikasleen Sexualitatea XXI  mendean (Xabier Iturbe)



 

Beraz, ikasleekin heziketa afektibo-sexuala landu eta hainbat informazio eskaini behar diegu. Hori horrela, hurrengo materiala ikasleekin lantzeko aprosa deritzot.

Unitate didaktikoa: Gure gorputz anitzetan, gu geu [pdf]

Educación 3.0 webgunean "Recursos para trabajar la aducación sexual en el aula" ditugu: Zinea, bideoak, jokuak... hainbat daude, baina gaztelaniaz dira baliabideak. 

Euskaraz ez dago horrenbeste, baina osasun orrian badugu "Sexumuxu". DBHko programa bat da, heziketa afektibo-sexualari buruzkoa. SEXUMUXU proposamen interaktibo bat da: Teknologia berrietan oinarrituta dago, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleentzat da. Materiala interaktiboa da eta  joko interaktibo bat du: abentura grafiko bat da; bertan, ikasleek erronka batzuk gainditu behar dituzte, eta horiei esker, heziketa afektibo-sexualaren eremua ikasi eta sakontzen dute.
Helburu nagusia nerabeei laguntzea dituzten premia afektiboak eta sexualak gobernatzeko gaitasunak barneratzen. Horretaz gainera, irakasleentzat eta gurasoentzat materiala eskaintzen du.

Eitb-n ere badago saio bat non beraien helburua modu natural, entretenigarri eta hezitzailean hezkuntza sexuala hobetzen laguntzea da.

Hezkuntza sexualaren inguruko saioa. Hemen niretzat interesgarriak diren atal batzuk:

 

Bideoa: Hausnarketa bideratzea da sexu-hezkuntzaren gakoa

 

Nola ulertzen dute haur eta nerabeek sexu-hezkuntza

 

Heziketa afektibo-sexuala lantzen ari garela, aipatzekoa da ere, YOLANDA DOMINGUEZ artista-kazetariak aurkezten duen lana. Publizitatean agertzen diren irudi multzoa deskriba zezatela eskatu zien 8 urteko ikasle batzuei. Ikusitakoaren arabera, umeek ulertu zuten “neskak gaixo daudela, mozkortuta edo hil zorian. Mutilek, berriz, super-heroiak, jarduera buru, talde nagusiak edo enpresariak gisa”. Emaitza hauetan ere garbi ikusten da bortizkeria inplizitua dagoela irudiekin zer ikusia duten eta lau haizetara zabaltzen diren irudi indartsu hauetan, “gizon” eta “emakume” estereotipo negatiboenak indartuz.

Horren inguruan hurrengo emaitza eta ondorioak agertu ziren:

  • Urtero, modako markek beren bilduma berriak sustatzeko kanpainak egiten dituzte. Lan honetan, 8 urteko haur talde bati irudi horietako batzuetan ikusten dutena sedkribatzeko eskatu zitzaien, eta emaitza adoerazgarria ozan zen: “emakumeak gaixo daude, mozkortuta eta hilda. Superheroiak, nagusiak eta enpresariak dira.

  • Haurrek irudiak deskodetzen dituzte eta agerian uzten dituzte gizonen eta emakumeen tratamenduan dagoen indarkeria inpizitua eta desberdintasuna, haiei laguntzeko eskaintza eginez: “Gose dira”, “Bakarrik sentitzen dira” eta “Hil litezke”, edo beren nahiak haien roelatan proektatuz: “Zoriontsu daude”, “NIk ere unobertsitatera joan nahi dut”, “ Ni naiz nagusia”.

  • Kritika moduan erabiltzen den formatu herrikoia, modaren munduak sortzen dituen ezkutuko mezuei buruzko gai asko planteatzen dituena: zergatik lotzen ditugu horrelako irudiak gramouttatekin eta luxuarekin?, zergatik babesten dituzte markek horrelako mezuak?, zer egun dezakegu hori aldatzeko?

 

Eskolan oraindik lan handia egin behar da guztiontzako espazio seguru bihurtu arte. Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak, ondoko hauek izango lirateke: 

 

  1. Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseirikitze lana.

  2. Afektibitatearen garapen berdinkidea. Garrantzirik dute sentimenduek, emozioek eta burmuinak.

  3. Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira. “Bai, BAI da” eta “Ez, EZ da”.

  4. Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira. Hori inportantea da sexualitateaz gozatzeko.

  5. Sexualitatea ez da arriskutsua. Balio hauek mantendu behar dira: elkar ardura, ERRESPETUA, elkar balorazioa, konfiantza, autoezagutza eta elkar ezagutza, konplizitatea, BERDINTASUNA eta ASKATASUNA.

  6. Elkarrekiko errespetuan, nahian eta adostasunean oinarrituriko edozein sexualitate-adierazpen zilegi da.

  7. Sexualitatea eta genero-identitaea alda daitezke bizitzan zehar.

 

 

 

Iazko post-en artean hauxe aukeratu dut, egindako hausnarketa eta balorazioa  interesgarria iruditu baitzait: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/bakoitzaren-errepikaezintasuna.html