Ikastaroa amaitu da, baina bideak aurrera jarraitzen du. Bizitzan etapa
batzuk itxi eta beste batzuk irekitzen dira. Atzean lan handia uzten dut, baina
etorkizun oparoa dut aurrean, gizarte berdinzaleago eta justuago bat lortzeko
bidean nire hondar-alea jartzeko.
Gogo eta itxaropen handiz hasi nuen ikastaroa. Bizitza genero-ikuspegitik
ikusten ikasi dut, eta orain injustizia eta desberdintasun jakin batzuekiko
sentikorragoa naiz. Ikastaroak ikuspegi kritikoa eman dit zenbait gairen
aurrean, eta lehen oharkabean pasatzen ziren xehetasun txikien garrantziaz
jabetu naiz.
Eskerrak eman nahi dizkiot ikaskuntzan lagundu didan talde osoari egindako
ekarpenengatik. Guztion artean gure ezagutza aberasten joan gara, eta eskola
inklusiboa eta hezkidetzailea eraikitzeko kezka partekatu dugu.
Eskerrik asko, halaber, irakasle guztiei, gurekin partekatu dituzten
materialengatik, gure zailtasunen zain egoteagatik eta behar izan dugun
laguntza emateagatik, laburpenengatik, animatzeagatik eta ibilbide honetan
gurekin egoteagatik.
Ikastaroa amaitzen ari da, baina hasitako lanak aurrera
jarraitzen du.
Pozten naiz hilabete hauetan zuekin egon izanaz. Agur esan
nahi dizuet aurreko blog batean konpartitu nuen abesti batekin. Errealitate bera eta erronka bera historian zehar izan duten emakume desberdin
agertzen baitira, eta oso ondo islatzen baitu, nire ustez, hilabete hauetako
lana.
Azken sarrera
egiten badatoz hainbat sentimendu eta pentsamendu nire gorputzera. Alde batetik
poza ikasteagatik etabidea
konpartitzeagatik eta beste aldetik lasaitasuna honako formakuntza luzea
amaitzeagatik.
Egia esan
ilusio handia neukan jarrita hasieran formakuntza honetan eta osoz bete dut.
Maila pertsonalean zein profesionalean hobetu naiz. Niretzako izan da berria foroan
parte hartzea eta ekarpenak egitea sareetan. Hasia naiz baina sareak duen
poterea esperimentatu dut.
Hezkidetzako
kontenidu eta baliabideak nola jorratu ikasi dut eta lankidetzan eta
partaidetzan ikusi dut modurik onena. Ikuspuntu hezkidetzaileak batzen
izugarrizko aldaketak egin daitezkeela nabarmenduko nuke.
Gainera emakumeen
espazioa bermatzen eta maskulinitate berrietan fokoa jartzen, …pribilejioei uko
egiten… etorkizuna justuagoa garatuko gara. Beste errealitatea eraikiko dugu,
emakumeen protagonismoa errespetatzen.
Falta dena?
Bidea eraikitzen jarraitzea. Bada garaia bada unea. AURRERA!
Ikastaroa amaitzear dago eta nik eskerrak eman nahi ditut! Orain nire begirada guziz aldatu da eta hemendi aurrera ez ditut kenduko betaurreko moreak.
Hezkuntza-sistemarakoa EAK-ko II.Hezkidetza-Planak zehazten dituen hezkidetza zutabeak nire bulegoan ditut itsatsita eta nire buruan eta bihotzean ondo gordeta:
Ikastaroa bukatzen ari da eta izugarrizko esperientzia izan da. Izan dudan ikastaroetatik gehien inplikarazi nauena dudarik gabe.
Ikastaroaren 1.blokeko 1.astean irakurri genituen 10 argibide garrantzitsuak berriz ere irakurri ditut gaur eta irakurri nituenean ados banengoen ere, orain guztiz garrantzitsuak iruditzen zaizkit argibide hauek:
1. Hezkidetza lantzeak ez du izan behar lan gehiago, beste modu batean egitea baizik.
2. Eskolan isaltzen dena gizartean dagoen sexismoaren ondorioa da.
3. Eskola gizarte-aldaketarako eragile esanguratsua da.
4. Diskriminazio sexistak gainditzeko eskolan eta ekintza-positiboak beharrezkoak dira.
5. Gaur egun, oraindik ere, ikasketak eta aukera profesionalak ez dira askatasunez hartutako erabakiak. Genero-agindu asko daude oraindik.
6. Aukera berdintasunaren aldeko borroka emakumeen zein gizonen aldeko borroka da.
7. Hezkidetza hezitzaile guztion ardura da.
8. Norberak dituen estereotipoak eta bere transmisoaren inguruko hausnarketa sakona egin behar da.
9. Ez da nahikoa asoak izatea, prestakuntza beharrezkoa da gero prkatikara iristeko.
10. Adin guzietan lantzeko beharra dago.
Betaurreko moreak jantzita, 10 argibide hauek desberdin irakurri ditut orain apirilean eta konturatu naiz zenbat gauza ikasi ditugun ikastaro honetan. Ordu eta jarduera asko izan dira, irakurgai asko eta guztiz esanguratsuak. Astez-aste, betaurreko moreak nire begirada aldatzen lagundu naute bai maila pertsonalean eta profesionalean eta guzti honek, noski, nire inguruan eragin handia izan du.
Bideo oso ondo laburtzen du 22 aste hauetan bizitakoaren prozesua.
Bestalde, Hezkidetzan esku hartzen ikastaroari lotuko nizkioke 3 adjetibo hauek: AUSARTA, ATSEGIN eta IRAUNKOR.. 3 sentimendu: EKINTZAILETASUNA, SEGURTASUN AFEKTIBOA, KOSTANTZIA.
Astero beste ikaskideen ekarpenak irakurri eta ebaluatu ahal izan ditut ere. Izugarrizko lan politta egin dugula iruditu zait 6.edizio honetan. Astero egin ditugun hausnarketak eta erabili ditugun baliabide digital guztiak aho bete hortz utzi naute. Errespetutik idatziriko iritziak eta kriterio handiko iritzi eta hausnarketak. Gogoz eta arduraz hartu dugu parte, bide baketsuetatik gure eskolak eraldatzen , iritziak adieraziz, defendituz eta gainerako ikaskideen iritziak errespetatuz.
Etorkizun hurbilean, inoiz kenduko ez ditudan betaurrekoak jantzita izango ditut eta orokorrean munduarekin dudan harremana orekan egon behar den partea naizela/garela ulertzea, bizitzaren parte bat, azken finean emakumeak gizartean ditugun zereginak, kokapenak, beharrak, desioak etab. kontuan izatea.
Bukatzeko, eta Mari Luz Estebanek dioen leloa txalotuz, FEMINISMOA ZERBAIT BADA, KOLEKTIBOA DELA ikasi dut ikastaroan.
Ikastaroa amaitzen ari da eta
niretzat esperientzia erabat eraikitzailea izan da. Oso lagungarria suertatu zait irakatsi
eta ikasteko prozesuari buruzko hausnarketarako, pertsona eta profesional gisa.
Hala nola, pentsamendu kritikoa garatzen eta hezitzaileok hezkuntzan dugun
garrantzia ikusten lagundu dit.
Hezkidetzaren inguruan etorkizun
hurbilerako ditudan nahiak eta asmoak emakumearen aktibismoaren erraiak benetan
ezagutzearekin zerikusi handia dute.
Nigeriako aktibista karismatikoaChimamanda Ngozi-kegungo emakumearen papera esploratzen du eta mundu hau leku justuago
bihurtzeko ideiak adierazten ditu. Esaten duen moduan, txikitatik jakin zuen emakumeei
munduak ez ziela ematen gizonei zien duintasun bera ematen, soilik emakume
izateagatik. “Entiendo el feminismo como un sistema de aprendizaje y desaprendizaje. Tambien valoro la importancia de la educación para que las niñas puedan desaprender las cosas peligrosas que han aprendido” dino.
Bere liburua, TODOS DEBERÍAMOS
SER FEMINISTAS, modu librean dago. Chimamanda-k jendea irakurtzera gonbidatzen du, arrazakeria eta matxismoa
saihesteko. Haren hitzak eta mezuak hezkuntza munduan oso garrantzitsuak direlakoan nago. Gogoeta eginarazi behar digute haurren hitzetatik abiatuta mundu justuagoa eta bidezkoagoa lortzeko borrokan jarraitzeko.
Berdintasunaren aldeko borroka gure
esku dago. Haurrak mundu libre batean ulertuak eta entzunak senti daitezen!!
Aurkezpen hau amaitu nahi nuke nire aurreko post pare batean jarritako bi
ekarpenekin, magiaz eta ilusioz beterik.
iturria: DeepSoda
...
Lagun batek esan zidan
Denok berdinak gara
Ezberdin izatean
Eta ikasi nuen orduan
Denok dugula zerbait
Ezberdintzen eta berdintzen gaituena
...
“El desafío es pensar de nuevo sobre cómo deberíamos vivir nuestras vidas, y para qué tipo de vida deberíamos estar educando a nuestros jóvenes.” HARGREAVES, A. (2003), “Enseñar en la sociedad del conocimiento". Colección "Repensar la educación".
Konfiantza eta
ezagutza dira beldurra uxatzeko tresnak, bideak irekitzen dituzten gakoak. Gure
esku dago hezitzaile izatearen atzean zein ezaugarri azpimarratu nahi ditugun
erakustea, baita irakasle izatearen esanahia zabaltzea ere. Nik ezagutzen eta
maite dudan eskola emankorra da, eskuzabala. Betidanik entzun izan
dugu gu sortu ginen enbor beretik sortuko direla besteak. Zenbateta enbor zabalagoa eraiki orduan eta espazio
zabalagoa izango dugu guztiok aske bizitzeko, elkarrekin dantza egiteko. Ez al da garaia
haritza eta pagoaren sustraiekin batera artemisa, kaktus, baobab, sekuoia eta
berbena belarraren sustraiak txirikordatzeko? Arakatu ditzagun gure bazterrak,
aztertu ahulguneak eta deseraiki aurrezagutzak; eman diezaiegun oraindik jaso
ez duten jakintzei eta analisiei merezi duten aitortza, eta, noski, gehitu
ditzagun elkarrekin justizia soziala bermatzeko falta zaizkigun sustraiak.
“Las
pedagogías críticas y emancipadoras evidencian que no es posible mantenerse
neutrales en cuanto a desigualdades, sea por género, etnia o clase”
Irene
Martínez Martín (2016)
Herri baten oinarriak arakatu nahi izanez gero, beraren
mitologia aztertzea estrategia bat izan daiteke. Gurean, bada
mitologia eta identitatea uztartzen dituen esaldi bat: izena duenak izana
du. Descartesek izateko gakotzat pentsatzea zuen arren, gurean izendatua
izatearekin nahikoa da; hau da, zuk zeuk edo beste batek zerbaiti edo norbaiti
izena jartzen badio, bazaren edo baden seinale da. Deitua ez bada, arbuiatu
genezake; ondorioz, ikusten edota nabarmentzen ez dugun horrek ez digu eragiten
inolako erreakziorik. Izendatu ditzagun cisheteropatriarkatuak gure eskoletan eta guregan sortzen dituen hamaika injustiziak, baina baita horri aurre egiteko dauden estrategiak ere:PEDAGOGIA FEMINISTAK ETA HEZKIDETZA.
Ez gaitezen geratu zain beste batek izenda ditzan. Gainera, guk geuk errepikatzen ditugun barrabaskeriak ekiditeko estrategiak izango ditugu. Aska gaitezen eta saretu gaitezen eskola askeagoak sortzeko.
Aste honetan landutako gaia tratu onak izan dira. Gure
bizitzan erraza da esatea zer ez dugun nahi, maitatuak izatea merezi dugula,
errespetatuak izatea, eta zein zaila izan daitekeen hori lortzea eta bapatean
gure bizitzan zerbait okertu, kaltetuta geratzen gara eta une horretatik
aurrera zerbait aldatzen da. Tratu onen harremanak ezartzeko, beharrezkoa da
zintzoa izatea, zer nahi dugun jakitea, ahalegintzea, maitatzea egiten duguna
eta nor garen, norbera izatea, estereotipoen eraginik ez izatea, unea bizitzea.
Zer polita teoria eta zer zaila errealitatea!
Ez zaitu maite
Matxismoa, ereduak, estereotipoak, lanen banaketaren inguruan bideo hau proposatzen dizuet:
Bakoitzaren hausnarketarako: zaintza lanak nork burutzen ditu? Nola banatzen
dira? Balioa ematen zaie?
Aste honetan jorraturiko hitz nabarmenekin egindako gurutzegrama:
Post hau gustatu zait irudiz beterik dagoelako eta
esanguratsuak direlako
Link honetan hainbat baliabide topatuko dituzu maila eta
gaiaren arabera sailkatuta
Nire ustez erronka nagusia patriarkatuari boterea kentzean
datza, balantza berdintzeko boterea banandu behar da. Gizonaren estereotipoaren
eredua aldatzen ari da baina ez nahiko genukeen abiaduran. Bestalde alderdi politikoen
konpromezua funtsezkoa da, konturatu behar gara pertsona ororen ongizatea bermatu behar dela eta
helburu hau lortzeko guztion lana beharrezkoa dela.