2022/02/13

Genero identitatea arimaren genea


Aste honetan genero-identitateen errealitateari hurbiltzeko nahian  Zauriak dokumental ederra aurkitu dut, bereziki aholkatzen dizuedana, osasun mentalaren, sufrimendu psiko-sozialaren eta genero-bizipenen arteko arte lan itzela.  Genero-identitatearen  eta psikopatologizazio prozesuen harrema ikustarazten du. Zaugarritasuna, zainketak, generoa, ondoeza, jendartea, marjinak....narratiba poetikoaren barruan. 

Eraikuntza pertsonalak eta sozialak prozesu  konplexuak dira eta elkarri lotuak daude. Denok ados gaude, eskola ez da erakunde neutroa, eskolak patriarkatuaren ideologia zabaltzen du eta azterketa kritikorako mekanismoak lausotzen ditu kurrikulum ezkutua erabiliz.

 Pentsa dezakegu  genero identitateen inguruko auzian posturak biguindu direla (Genero Nortasunaren Nahasketa DSM-5tik aterata dago adibidez) baina ibiltzeko bidea luzea da oraindik. 


Post hau aukeratu du:Abesbatzan ahots guztiak dira beharrezkoak  eskaintzen diren baliabidez aparte,  kurrikulum ezkutuari egiten dion aipamenengatik. 


Kurrikukum izkutuaren barruan aztertzerakoan  galdera anitz aipa ditzakegu: Zenbat denbora erabiltzen dugu neskekin harremanatzeko eta zenbat mutilekin? Nola adierazten dugu autoritatea?Espazioen erabilera orekatua emanten al da? Neskekin eta mutilekin tratatzen ditugun gaiak? Emozioen laketan aritzen gara? Alderdi kognitibo eta psikologikoak modu dikotomikoan jorratzen ditugu?a Espektatiben desoreka, bai ala ez? Komunikatzeko eta jazteko erak?...




Identitateei buruz hausnartzen

 Identitateei buruz hausnartzen



Identitatearen garapenean faktore asko daude, prozesu dinamiko eta konplexua da eta talde baten partaide izatea ahalbidetzen duen ezaugarriei dagokie, baina baita besteengandik bereizteari. Norberaren eraikuntza pertsonala da identitatea, baina era berean, soziala ere bada. Norbanakoaren esperientziek, ezaugarriek, pertzepzioek eta abarrek eragiten dute identitatea garatzea, eta aldi berean, kulturak, gizarteko arauek eta balioek. Eta garapen horretan, curriculum ezkutuaren eragina uste baino handiagoa da. Aipatutako curriculum ezkutu hau estereotipo sexualez beteta dago: nolako arropak jantzi behar dituen sexu batekoak ala bestekoak, zein jolastera jolastu behar duten, zein kirol egin behar duten, larrosa ala urdina, espazioak ere sexu hegemonikoaren arabera sailkatuta... Hauek guztiek, identitatearen garapena baldintzatu egiten dute.

Gure inguruan, hainbat dira genero-identitateen inguruan ikus ditzakegun laginak, baina deigarria egiten zait batez ere, kirolaren munduan ikusten direnak. Gaur bertan, Iurretako futbol zelaian arbitroentzako komunak, mutilentzako komunak direla ikusi dugu; zutik txiza egiteko horietakoak. Eta saskibaloian edo baseballean ere, deigarria da nola jokalariak animatzen aritzen direnak, cheerleaders delakoak, neskak izan behar duten (beri ere, minigona eta motots luzeekin).

Aurreko edizioetako sarrera bat aipatzekotan, Abesbatzan ahots guztiak dira beharrezkoak aipatuko nuke, oso sakonki aztertzen duelako curriculum ezkutuaren eragina identitatearen eraikuntzan, eta nire ustez, oso puntu garrantzitsua da hau,  batez ere guretzat, hezitzaile garenontzat.

Eta bukatzeko, hurrengo bideo hau elkarbanatu nahi dut zuekin. Aspaldi ikusi nuen, baina aitortu behar dut, ikusi nuenean, bentan hunkitu egin ninduela. Oso modu sinplean azaltzen digu Goranek azalekoak diren gauza batzuez nola ez garen kontuaratzen. 





Identitatea lantzen

 


Iazko sarrera hau gustatu zait  IDENTITATEA LIBRE GARATZEN, nire ustez funtsezkoa den zerbait aipatzen duelako; hau da, identitatearen eraikuntza bizitzan zehar ematen den zerbait dinamikoa da, eta ahalik eta modu askeenean egin beharko litzateke. Gainera, https://www.youtube.com/watch?v=Iijplpt4z-Y&t=15s  partekatzen duen bideoan azaltzen da, besteak beste, generoaren eta sexuaren arteko aldea, modu labur eta errazean. Uste dut bideo hau erabilgarria izan daitekeela ikasgelan ikasleekin erabiltzeko.

Irakasten dugunari ( matematika, gizarte, ingelesa… ) erreferentzia egiten ez dion curriculumaren zati bat dago baina, era berean, garrantzitsua dena, curriculum ezkutua da eta eragin nabarmena du ikasleengan; generoa, morala, identitatea eta abar lantzen du. Irakasle gisa “ohiko” curriculuma bakarrik sakon lantzen badugu, garrantzi handiko zerbait ahaztuko genuke; izan ere, ezkutuko curriculumean lantzen dena egunero eta ikasle guztiekin landu behar da, genero-rolak landuz eskolatzearen lehen urteetatik, identitatea garatu arte ikasleen adinak aurrera egin ahala. 

Azken puntu hau lantzeko cogameducako jarduera batzuk aurkitu ditut interneten. Hauen artean hurrengoa:

Ikasleekin honako bideo hau  ikusi ondoren ,

Hainbat galdera egin ditzakegu:

- Nola ikusten duzue zuek?

- Ulertzen al duzue horrela sentitzea? Ezagutzen duzue horrela sentitzen den norbait?

- Zergatik uste duzu edo sentitzen duzu zure lagunek soineko batekin ikusten dutela?

- Zer egin dezakezu zure LGTB lagunek horrelakorik izan ez dezaten?

Inpresioa/sentimendua?







Munduko Langile Ikusezinak

 

Gizarte honetan bizi dugun errealitate gordina ondorengo infografian islatu nahi izan dut:

 Mundua mugitzen duten langile ikusezinak Iturria: berria.eus (2015)



2022/02/12

Nor naiz?

 

Oraingo honetan identitateari buruz hausnartzen egon gara. Irudi honetan identitatearen kontzeptua azpimarratu nahi izan dut.  Identitatea ez da biologiak zehazten duen zerbait, baizik eta eraikuntza pertsonalaren eta sozialaren prozesu bat, benetan garena izateko. Epsy Cambellen hitzak argigarriak iruditzen zaizkit : Norbait zarenez ziur izateak indartu egiten zaitu.

Nor garen jakitea... guztiaren haziera:


Aurreko edizioetako sarreren artean, Patriciarena aukeratu dut “Ez dago generorik genitaletan, egitura mentala da. Aber sartze zaigun gaztan!”.  Hautatu dut, sexuen kontzeptuari buruzko hausnarketa egiten duelako Erdi Arotik, non sexu bakar bati buruz hitz egiten zen (“Erdi Aroan, ez zeuden bi sexu. Bakarra zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz”) gaur egungo egoerara, non jendarte gisa kontzeptu bitarra gainditu behar dugun pertsona guztien aniztasuna errespetatu ahal izateko. Oraindik ere aniztasun sexualaren gaian aurrera pauso ugari dago emateko.


Identitatearen garapenean ezkutuko curriculumak bere lana egiten du pentsamendu bitarra iraunarazteko, ezarritako “normaltasunean” pertsonak sailkatzeko. Hezitzaile garen aldetik, haien botereaz jabetu behar dugu. Gure ikasleek guztiok lekua izango dugun ekintzak behar dituzte eta erreferente anitzak behar dituzte gure eskolak espazio seguru bihur daitezen, bakoitzak bere identitatea askatasunean gara dezan.


Nire inguruan genero-identitatearen gaiari erreparatzen diodanean, uste dut eskoletan egiten ari garen lana apurka-apurka fruituak ematen ari dela. Gure ikasleak hobeto prestatuta daude aniztasunarekiko errespetuan, malguagoak dira eta ziur nago gai honetan badakitela grisen sorta existitzen dela. Baina hori ez da lortzen irakasleen lan sistematikorik gabe, indarrean dagoen curriculumari eta ezkutuko curriculumari buruzko hausnarketa kritikoa eginez estereotipoekin apurtzeko. Esteka honetan nire inguruko eskola batek gai honi buruz Clan-debate programan egindako lanketa ikus dezakezue. Hala ere, erronka asko ditugu aurretik jendarte gisa, baina badakigu errezeta: hezkidetza, hezkidetza eta hezkidetza!!


Hemen uzten dizkizuet baliabide batzuk gelan erabiltzeko:







Emakumeak politikan baina nola?

2022/02/10

Egiten dugun hori



Azaldutako ideia guztietatik hauxe azpimarratuko dut: "genero identitatea ez da garena, batez ere, egiten duguna da". Zalantzarik gabe, ikuspegi horrek identitateen eraikuntza sozialaren ideia azpimarratzen du, besteen aurrean egiten duguna gara. 

Ildo horretatik, hauxe da aurreko ediziotik  aukeratu dudan sarrera:  https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/nola-egon.html

Zalantzarik gabe hainbat erronka daukagu; besteak beste,  curriculumean identitate anitzak dituzten pertsonei ikusgarritasuna eman behar diegu. Ezinbestekoa da identitate anitzak ezagutaraztea, eta genero identitateen kontzeptuak argi izatea. Horrez gain, eurek urratutako bide eta borroken berri eman behar diegu. Bide horretan, identitate anitzak dituzten pertsonak erreferente bihurtu behar ditugu, adibidez, ZuriƱe Baztan: 



Gure ikasleek ere formakuntza behar dute; genero aniztasuna aintzat hartzeko, eta horrela, norbera izaten ikasteko konpetentzia erdietsiko dugu. Gainerako zehar konpetentziekin batera. 

Bukatzeko, aipagarria iruditzen zait  NAIZEN elkartea. Web-orrialdean oinarrizko informazio ugari aurkitu daiteke trasnsexuaktitatearen inguruan, benetan baliagarria: https://naizen.eus/eu/oinarrizko-ideiak/