2023/04/29
EZ ADIORIK!!!!
2023/04/26
Galanta!
Bukatu da hau ere, aurretik emozioa eta nolabaiteko erreparoa eragiten duten bizipen gehienak bezala eta hemen nago, ezin ordenaturik bizitako guztiak.
Gogorra izan da eta atsegingarria aldi berean, astebururo denbora lapurtu dit eta ordainetan balazta jarri eta nire buruarekin izan eta pentsatzeko aukera eskaini. Eskerrak konplize izan zaituztedan asteroko gogoetetan! Zuen lana eta irakasleon animoak akuilu izan dira nirea egiteko; ezin nuen inola ere galdu halako talde ederraren parte izatearen aukera.
Sakona da ikastaroak nigan utzitako arrastoa; eraman ditu berarekin nituen lotsa eta beldur batzuk eta loratu ditu hainbat poz eta ilusio. Aldi baterako irrintzia dut aldarri eta GORA BORROKA FEMINISTA! lelo.
Bueltarik ez duen bidea elkarrekin egiten jarraituko dugu, indartsuago, beteago.
Pena bakarra besarkada birtuala izan beharra!
Agurra
AGURRA
Bide luze honen ostean, guztiok agurtzeko momentua iritsi da. Lan handia egin dugulakoan nago eta eskerrak eman nahi dizkizuet guztioi asko ikasi baitut zuen laguntzarekin. Hezkidetzak, feminismoak, elka artekoen zaintzak, tratu onek... etengabeko eginbeharra suposatzen dute eta bidea hasi besterik ez dugulakoan nago. Guzti honek jarraikortasun bat behar du eta horretaz konziete gara. Eskolak eta ikastetxeak hezkidetzaz zipriztinduz lortu dugu, guztiok batera ehundu dugun sare morearekin!
https://www.youtube.com/watch?v=GsMDU8gb5sQ
2023/04/24
AMAIERA
Ikastaro honetako ibilbidea luzea izan da, eta Hezkidetzan bereziki lantzen den Feminismoez gain, zaintza izan da gai garrantzitsuenetariko bat.
Geure buruaz hasiz besteak zaintzea ezinbestekoa da eskola bezalako komunitate garrantzitsu batean, eta hori lantzeko baliabide eta material onak jaso ditugu hilabete hauetan. Hurrengo pausua hauek gure inguruan eta komunitatean aplikatzea izango da.
Gogoratu beraz,
2023/04/19
BIDEAN BERRIRO IKUSI ARTE!
2) Huntza ft mafalda & Tremenda Jauria-ren “Zer izan”
2023/04/18
GERO ARTE!
Hasiera gorabeheratsu samarra izan nuen eta kostatu zitzaidan pixka bat formakuntzan sartzea, baina behin irakasleen laguntzaz hasita, oso interesgarria izan da prestakuntza honetan parte hartzea.
Formakuntza bizia izan da, baina ikaskideen arteko parte-hartzearen bidez eta
irakasleen laguntzari esker, bidea atsegina izan da.
Beraz, ikastaroarekin lotuko nituzkeen 3 hitz hauek
lirateke: Intentsua, bizia eta malgua.
Bestalde, maila pertsonalean zein profesinalean hausnarketa
sakonak egiteko bidea eman dit ikastaroak eta euki izan du eragina ere nire
inguruan. Alde batetik eskolan, gauza batzuk martxan jarri direlako eta beste
alde batetik nire familian ere, gai guztien inguruan alabekin eta bikotearekin konpartitu
dudalako hausnarketaren bat, eztabaidak sortuz.
Laburbilduz, plazer bat izan da ikastaro honetan parte
hartzea!
Mila esker denoi zuen esperientziak partekatzeagaitik eta irakasleei,
partekatutako baliabideengaitik eta bidean eskeini didazuen laguntzagaitik.
Ikastaroan bizitakoa laburbiltzen duen abesti batzuk etorri zaizkit burura, baina azkenean honekin geratu naiz, abeslari hau oso gustoko dudalako: Rozalen-en “Girasoles”
JARRAI DEZAGUN BIDEA EGITEN ESKOLA HEZKIDETZAILERUNTZ!!!
2023/03/20
TRATATU DEZAGUN, TRATATUAK IZATEA NAHI DUGUN BEZELA
Nire ustez, norbera bere buruarekin eta
gorputzarekin ondo sentitzen bada, elkarbizitza erreztu egiten da. Horretarako,
norbere burua ondo ezagutu behar dugu eta armonian hazi behar gara. Horregaitik
eskoletan ere, oso garrantzitsua ikusten dut emozio, sentimenduak,…lantzea eta
norbanakoen ezaugarrien onarpena baita ere; ikasleak lagundu behar ditugu
autoestimu positiboa izan dezaten, beraien buruetaz harro egoten, seguru
sentitzen eta nahi dutena edo behar dutena beldur gabe adieraztea. Honek kalitatezko
elkarbizitza ahalbideratu dezake eta baita ere ikasketak hobetu eta erreztu. Horrela,
inguruko pertsonekin sortzen ditugun harremanak ere ardurazkoak eta
errespetuzkoak izatea ahalbideratu ditzakegu.
Bestalde, komunitate osoarekin eta
konkretuki familiekin eraikitzen ditugun harremanak aipatu nahi ditut. Askotan,
irakasleagoa familiak gutxiesten dituzte eta alderantziz ere, familiak
irakaslegoa gutxiesten du. Niretzat asko zaindu beharreko harremanak dira
familia-eskolaren artekoa; alde batetik eredu izan behar garelako eta bestetik,
ikaslearen ongizatea nahi dugulako eta eskola-familiaren arteko harremanak
funtsezkoak dira horretarako. Beraz, elkar bizitza osasuntsu baten alde
esfortsu guztiak ipini beharko genituzke, denon onurarako.
Laburbilduz, hezkuntzan lantzeko erronkak, nire ustez, hauek
lirateke:
- Elkarbizitza eta pertsonen arteko harreman positiboak eraikitzeko ekintzak antolatu.
- Ikasleen eta familien parte hartzea bultzatzen dituzten
ekintzak antolatzea; onartuak, baloratuak eta errespetatuak sentitu daitezen.
- Aurreiritziak sahiestu.
- - Era
kontzientean ekin behar dugu eta kritikoak izan gure jarrerekin: zelako hitzak
erabiltzen ditugun, gertukoak agertzen garen,… enpatiaz jokatu.
- - Geletan
elkar entzutea, errespetua, onarpena, elkar laguntza,…landu.
- - Ingurunearekiko
harremanak zaindu behar ditugu: Ingurua zaindu, birziklatu,…
- - Maitasun erromantikoaren
mitoarekin apurtu, gizabanakoaren askatasuna errespetatuz.
- - Erantzukidetasuna
haur hezkuntzatik landu.
Aurreko guztia eskoletan, familia zein ikasle eta irakasleekin lantzeko aproposa izan daitezkeen baliabide hauek proposatzen ditut:
* Gure eskolan, haur hezkuntzan, erantzukidetasunaren inguruan egiten ditugun ekintzak: gela barruan, erratza eta palak dauzkagu, area, hamaiketakoko apurrak,…batzeko. Trapuak mahaiak garbitzeko. Edalontziak ere astean behin ikasleek garbitzen dituzte; eta baita tenpera poteak ere. Hamaiketakoa ere ikasleek prestatzen dute. Denek hartzen dute parte.
*Zaintzari buruzko Naizenek egindako bideoa; zaren bezelakoa maitatua eta onartua izatearen garrantziaz.
* https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/19/ ( Bertsoak)
· * https://bizikasi.euskadi.eus/eu/tratu-txarrak-tratu-onak (Bizikasi)
· * Topikoen inguruan, DBH rako.
· * Laguntasunari buruz:
· * https://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/cortometrajes-fomentar-la-amistad/ (laguntasunari buruzko hainbat bideo)
· * Bukatzeko,
ingurumenari lotutako bideo hau patekatu nahi dut. Bideo honetan ekofeminismoaren inguruan hitz
egiten dute Yayo Herrerok eta orduƱako Ekoizpen proiektuko kidea den Marijo.
Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut,baliabide interesgarriak eskeintzen dituelako; gehienak ikasle nagusiekin erabiltzeko badira ere (ni HHkoa naiz), azkenengo bideoa oso polita iruditu zait eta gure jarrera egunerokotasunean hausnartzeko ere bikaina!
-



.jpg)









