2018/01/14

Emakumeen errespresentazioa espazio publikoetan

Ikusten ez dena ez omen da existitzen; Ez badaukagu errepresentaziorik ez daukagula ahotsik; Nor naizen ez dakit jendarte mailan emakume legez ez badut presentziarik. Hortaz, zer naiz?


Ziur norbanako askok ez duela pentsatu ere egin  egunero gurutzatzen duen kalearen izena gizonezkoarena dela.  Edo bere herriko kaleen izen bat bera ere ez dela emakume baten izenean jarria.
Nire ingurura begiratuz gero, norbanakoen izenekin zer ikusia ez duten guneekin topo egiten dut : “Artibai kalea” “Kamiñazpia”,  “Zaldupe”,  “Artabide”,  “Kanttoipe”, “Kalandi” eta abar.. Hiru lau kale eta plazak dute pertsonen deiturak, baina hara non guztiak direla gizonezkoenak: Txomin Agirre kalea, Pedro Mari Unanue plaza eta San Ignazio kalea besteak beste.
Beste kultura edo herrialde batetik etorriko banintz ,eta kale eta guneen izenak guztiak edo gehienak behintzat gizonezkoenak direla ohartuko banintze, ze pentsatuko nuke? Gizon horiek gizon garrantzitsuak izan direla? Boteretsuak? Pentsatuko ote nuke zer gertatu den emakumeekin?




Ikusten ez dena ez da existitzen begi batzuen aurrean. Guk badakigu emakume asko eta asko egon direla, daudela eta egongo direla erreferenteak izan direnak eta izango direnak- Boteretsuak direnak, ahaldunduak. Agian ez dago gure eskuetan kale edo plaza baten izena aldatzea, baina hezitzaile legez haur eta gazteen bizitzari begiratzeko moduan zerbait aldatu bagenezake, urrats batzuk behintzat emango ditugu. Sexu-genero rolak ez erreproduzitzea eta honek espazioan eragiten duen egoera bideratzea, hein batean badago gure eskuetan.



Horiek dira hortaz gure erronkak: espazioen erabilera berdin eta osasuntsuak sustatzea.
Adibide legez, Ondarroako Zaldupe eskola publikoak hartutako hautua ikaragarria iruditzen zait. Astean egun batzuetan baloirik ez dago futbolean ibiltzeko. Espazioa bat batean ez da soilik mutilena egun horietan.





Pasadan urteko post-en artean hau aukeratu dut. Eskainitako ikuspegiarekin bat nator eta gainera ikuspuntu kritiko horrekin, analisi ederra egin duelako nago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina