2016/11/11

Balore feministetan oinarrituta heziz

Feminismoa, emakume eta gizonak eskubide eta aukera berak ditugun pertsonak garela sinestea da. Beraz, esan daiteke, emakumeen eskubideak eta estatusa zabaldu eta sakontzea helburu duela. Lan horretan, historian zehar, feminismoak aldarrikapen ugari egin ditu. Hala nola, ondorengo lerroetan hainbat ekarpen aipatuko ditut nire egunerokotasunean esanguratsuenak izan direnak.
Lehena, emakumearen boto eskubidea da. Pentsa espainian emakumezkoen sufragio aktiboa lehenengoz 1933ko azaroaren 19an eman zen.  Emakume guztiok izan beharko genuke gure iritzia emateko edo erabakiak adierazteko ekintza askatasuna. Uste duguna baino dugu esateko, egiteko. Erabakitzeko gai gara eta nire eskubide horrez baliatzen naiz nire aletxoa usteko.

Bigarrena, hezkuntzarako eskubidea da. Gaur egun zorionez, emakumeek egindako lanaren fruitu da hezkuntza eskubidea. Berari esker ez bazen, ez nintzateke gaur egun hezitzaile izango. Asko dugu eskertzeko; izan ere, hezkuntza da, gaitasunak eta trebetasunak garatzeko eta gizartean modu aktiboan parte hartzeko bitartekari nagusia. Horrez gain, aipatu nahiko nuke hezkuntza sistemak izan duen bilakaera; eskola segregatua, mistoa … pausoz pauso eskola hezkidetzailea eraikiz.
Hirugarrenik, emetasun mistikaren “amaiera”. Hau da, emakumeak, ama eta emazteak baino askoz gehiago garela.  Eta zaintza ez dela emakumeon parera soilik.  Baina tamalez, gaur oraindik ere, etxeko lanak eta emakumeok betetzen ditugun zerbitzu asko baloratuak eta partekatuak izan daitezen borrokan jarraitu behar da.

Behin ekarpenak aipaturik, jarraian, hezitzaile bezala jorratu beharreko 2 gai feminista plazaratuko ditut.
      1.-  Emakumeak bistaratzea. Historia, mitologia, artea, kultura … gizarteko ezagupenetan ere emakumeen ikuspuntua txertatzea. Emakumeak protagonista izatea, mendeetan zehar izan duten papera aitortzea eta ikusgai bilakatzea. Izan ere, historia beti gizon eta gizonen ikuspuntutik kontatua izan da. 
            2.-  Hurbileko komunitatearen azterketa. Komunitateko alderdi ezberdinak aztertu ondoren, gainditu beharreko eremuak identifikatu eta esku hartzeak diseinatu. Hala nola, estereotipoen apurketa, hizkuntza sexista, espazioaren erabilera … etab. Horretarako euskarri interesgarriak izan daitezke, jolasak, ipuinak eta antzerkiak esaterako.


Hori guztia kontuan izanik, hau da nik hautaturiko aurreko urteko ekarpena: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/feminismo-guztiak-besarka-ditzagun.html.  Ekarpenak, bizipen errealak partekatzen ditu lehen eskutik, etxean bizitako errealitatea plasmatzen du. Horrez gain, erabat ados nago aipatzen den ideia honekin: feminismoak lorpen ugari egin ditu baina oraindik batzuen garapen osoa aldarrikatzen jarraitu behar dugu. Hala nola, sexu-askatasuna, lan- postu bat izateko aukera berdintasuna, soldata- aldea …  Gainera, emakume ezberdinen ahotsak ere plazaratzen ditu; testigantza anitzak.

Azkenik, emakume feminista bat aukeratzekotan, nik Angela Davis hautatuko nuke. Gaztetatik, borroka eta ekintzarako prest egon den emakume kementsua.

Emakume feminista


Angela Yvonne Davis ( Birmingham, Alabama, AEB, 19944ko urtarrilaren 26a)    Politikari marxista eta filosofiako irakaslea.  Beltzen eta emakumeen eskubide zibilen aldeko borrokan dihardu, pentsamendu eta diskurtso marxista ardatz hartuta.
Esan daiteke, hiru osagaik zeharkatu dutela Davisen bizitza: emakumeen eskubidek, ezkerrik egindako lana askapen soziala lortzeko, eta espetxe politika. Txikitatik, lehen eskutik bizi izan zuen segregazio fisikoa, auzo zuri batean hezi baitzen. Gaztetan, Pantera Beltzen jardueratik oso gertu zegoen, baita alderi komunistarengandik ere. Azkenean, alderdi komunistan sartu zen.

Bi ekarpen handi egin ditu:
            “Black is beautiful” esaera hedatzen lagundu zuen. Botereak itsusiak garela dio, baina ederrak gara; botereak bazterrean uzten gaitu baina gu erdigunean ezarriko gara. Beltzak gara eta harro gaude.  Esklaboak bai, baina ez dugu nagusiaren modukoa izan nahi.
            Bigarren ekarpena zapalkuntza guztien baturari buruzkoa da. Angela, emakume, beltza, lesbiana eta komunista da, borroka bat eta bakarra. aldarri batera egin zituen: utikan esklabotza eta gora emakumeen eskubideak.

            Bere bizitzan elkartasun hitza aipatzea ere funtsezkotzat jo dut. Izan ere, 1970. Urtean, kartzelan zegoen eta hiru heriotza zigor egozten zizkioten. Horren aurrean, munduko txoko guztietatik babestu zuten “Free Angela” kanpaina. “ Horrek guztiak erakusten du zer den mugimendu bat, sortzen diren harremanak, ezezagunekin ere egiten diren harremanak, lotura emozionalak, globalean aritzearen sentsazioa”.

Angela Davis: “Martin Luther King eta Nelson Mandela dira ezagunak, baina autobusetako boikota emakumeek hasi zuten”





1 iruzkin:

  1. Emakumeak bistataratzeko ez litzateke txarra izango seme-alabei amaren izena jartzea aurretik, Portugalen bezala. Luzaroan debekatuta egon arren orain dela 10 urte inguru onartu zen estatu espainiarrean. Publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketa bukatu egin behar dela uste dut nik ere. Zentzu honetan, zenbat emakume feministak eman dute pausu hau azken hamar urteotan? Zenbat feministak jarri diote euren seme-alabei euren abizena aurretik, eta ez senarrarena?
    Nire iruzkina, txikikeria bat dela esango duenik ere egongo da, emakumeek jasatzen duten errepresio sistemikoan, tantatxo bat besterik ez. Eta nik zera diot: nola aldatuko dugu mundua edo jendartea, geure eskuetan dauden gauzak aldatzeko prest ez bagaude?

    ErantzunEzabatu