Azken aste hontan genero
indarkeria izan dugu mintzagai. Uste
dut denok garela kontziente emakumeak, emakume izate soilagatik jasan behar
duten indarkeriaz. Hala ere, ez dakit ohartzen garen indarkeria hori
zenbaterainokoa den eta gure gizartean zenbat esparrutan topa dezakegun.
Zoritxarrez, indarkeria motak ugariak dira;
egiturazkoa, psikologikoa, ekonomikoa, mikromatxismoak, fisikoa, sexual,
matxista zein sinbolikoa.
Hala da bai, emakumeok, gure egunerokotasunean
zehar behin eta berriz egiten dugu topo indarkeriarekin eta okerrena da, horren
barneratuak ditugula hainbat jarrera ez parekide, naturaltzat hartzen ditugula,
eta nahiz eta egunerokotasunean bizi, ez gara ohartzen.
Indarkeria sinbolikoaz hitz egin nahiko nuke
gehienbat, biktimentzat ikusezina delako eta bide sinboliko bitartez ikasten
dugulako.
Baina zer
espero dugu ba… emakumeetaz mutikoei horrela hitz egiten dieten txisteak,
ipuinak, iragarkiak.. baditugu? Zer ulertu behar dute mutilek eta neskek mezu horretatik?
Adibideak topatzea erraza da, baina indarkeria sinbolikoaren kasuan bereziki izan behar gara kontziente gure burua estereotipoz eta sinismen batzuez betetzen baitigute eta gu ez gara ohartu ere egiten, gure inguruan betaurreko moreak dituen norbait ez badabil.
Bestetik, hemen duzue https://vimeo.com/82349355 Ana De Miguelen bideo batean, bere ¿ y cuando me caso yo? bideoan komunikabide eta istorietan zein rol dugun argi eta garbi azaltzen diguna, baita maitasun erromantikoaren inguruko hausnarketa bat, nire iritziz, oso ondo azalduta.
Bada
garaia, irenstarazten dizkiguten estereotipo, rol, siniskeria, ezberdintasunaz
jabetu eta gure barnetik desegin eta botatzea, askatasunean ezten hasi nahi
badugu.
Bestetik, hemen duzue lehengo urteko partaide baten posta, oso gomedagarria nire ustez! http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/honako-hauxe-da-genero-indarkeria.html
Bizi edo ikusi ditudan indarkeriei dagokienez, batetik, 4. DBHn nengoela irakasle gizon batek nere lagun bati, eskotean behatza sartu zion, esanez horrela jantzita etorrita normala zela hotza pasatzea. Eta hor gelditu zen dena, irakasleak hori egin zuen, nire laguna zer egin ez zekiela zegoen. Azkenean ez zen ezer gertatu, eta ez ezer gertatzeak, azken batean, egoera hori normalizatzera eraman zuen, hau da, naturala izango balitz bezela.
Bestetik, lehengo urtean Perun izan nintzen eta bertara 6 lagun joan ginen. Herri txiki batean bizi ginen eta binaka edo gehiago joaten ginenean kaletik, nazkagarria zen gizonen jarrera gurekiko, piropoak, jendea buelta ematen... baina are nazkagarriagoa zen zu bakarrik zindoazenean eta zure inguruan gertatzen ziren gauza guztietaz jabetzen zinenean, taxiak buelta eman gu ikusteko, jendea kaletik txistu egiten, jendeak ikuskizun bat bagina bezela begiratzen zigun eta egoera horrek asko hasarrarazten zidan.
Amaierara hurbilduz, hona hemen nire ustez hezkuntzak dituen erronka nagusiak:
-Batetik, sistema patriarkalak emakume zein gizonei eragiten dielaz jabetzea, ez dela soilik emakumeoi eragiten digun esparrua.
-Ildo hortatik, ezinbestekoa deritzot gizartean edo komunitatean indarkeria mota guztien inguruan informatzea eta horrela, bat bera ere ez onartzea.
-Maitasun erromantikoz kanpoko ereduak ikustaraztea.
-Aniztasunaren alde egitea alderdi guztietan, positiboki ulertuz.
- Estereotipo eta rolak desikasi eta eredu berriak ematea.
- Pertsona askeak heztea.
Beraz, atera gaitezen gure erosotasun gunetik eta hasi gaitezen beste espazio batzuetan eredu berriak ikasten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina