
Pandemia baten aurrean gaude, dudarik gabe. Ados nago
honen inguruan orain bi urte Argia aldizkarian Maddi Ane Txoperenak "Emakumeen arteko pandemia" izenburuarekin argitaratutako artikuluak esaten duenarekin.
Nola ez kezkatu?

2.-
Iazko ekarpenen artean, aste honetan Edurnek
egindakoa aukeratu dut, lotura honetan: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/genero-indarkeriaren-inguruan_8.html . Gehien interesatu zaidana goi karguen
inguruan topa dezakegun matxismoari buruz egiten duen hausnarketa da. Irudi edo
bideo zuzenak bota ditut faltan, baina testua eta aipatzen dituen ikerketak,
kontutan hartzeko modukoak direla pentsatzen dut.
Proposamen bezala, iragarri bateko bideo bat uzten dizuet, ÚNETE da bere izenburua, elkartasuna aktiboa bultzatzeko kanpaina bezala diseinatuta, denok dugula erantzukizuna indarkeria jasatzen ari diren emakumeei zulo horretatik irteten laguntzeko momentuan erakusten duen bideoa.
3.- Genero-indarkeriari
dagokionez, hau da, emakumeari emakume izateagatik
egindako indarkeriaren inguruan, lehen adibide bezala, nork ez du
beldurrik sentitu gauez bakarrik joan behar izan denean etxera? Egunero,
astebururo errepikatzen den egoera da, hamar, ehun, mila neska eta emakumeok
bizi duguna, Euskal Herrian ere bai, asteak joan eta asteak etorri. Bigarren
adibiderako kasu larriena aukeratu dut, indarkeria muturreraino eramaten denean
gertatzen dena, bortxaketak, agresio fisikoak, erailketak.
Kalea nirea da? izenburupean EMAKUNDEk egin duen ikerketan oso nabarmen gelditzen de hau guztia.




4.-Eremu hezitzailean lantzeko erronkak?
- Lehena, bistaratzea izan beharko lukeela pentsatzen dut, agerian uztea, nabarmentzea, batez ere indarkeria sinbolikoarekin zer ikusia duten jokabideen kasuetan. Luis Boninok izendatu zituen maila sotileko tratu txarrak, indarkeria psikologikoaren hasierako manifestazioak, Mikromatxismoak, salatu, komentatu irakasleen artean, ikusten ikasteko formazio saioak antolatu. Inguruko guztiei, ikasleei, gurasoei, horren jakitun egiten laguntzea.
- Inguru seguru batean garatzeko ikasle guztiek duten eskubidea bermatu ikastetxeko espazioetan, berdin dio sexua, sineskera, itxura, jatorria, gaitasuna, zaletasunak eta abar, zeintzuk diren. Segurtasun handiko espazio lasaiak eta konfiantzazko eremuak sortu hezkuntza eraikuntza eta antolaketan.
- Eraso sexistarik gabeko esparrua bihurtu ikastetxea eta eskola komunitatea.
Zerbait egin beharko dugu, azkar eta oso serio,
hezkuntza munduan murgilduta gauden hezitzaileok, genero-indarkeria gaindituz
baino errotzen doala gehiago dirudi eta.
Bigarren Hezkuntzako ikastetxe ezberdinetako ikasleek grabatutako bideo hauek gutxienez itxaropenari atea zabaltzen diote.
Bukatzeko, BEBEren kanta bat
Bukatzeko, BEBEren kanta bat
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina