Emakundek 2015ean argitaratutako datuen arabera zera esan dezakegu: EAEn genero indarkeria pairatzen duten emakumeen kopurua garrantzitsua dela eta ondorioz arazo politiko eta sozial gisa aurre egin behar zaiola eta horretarako ezinbestekoa da agenda politikoetan merezi duen lekua eskaintzea. Ezinbestekoa da instituzioetatik, komunikabidetatik, eskoletatik .... gaia jorratzea, izurrite honekin amaitzeko bitartekoak, plangintza integrala eta inbertsioak behar dira. EAEn 2015ean 3999 emakumeek pairatu zituzten tratu txarrak (salaketa jarri duteneak gehiago egongo dira detektatu eta salatu gabekoak), datua oso esanguratsua eta kezkagarria da.
Genero indarkeria egiturazkoa, estruktura eta ideologikoa da. Txiki txikitatik trasmititzen da familiaren bitartez, eskolan, hedabideetan, siniskerietan.... Horregatik eskuhartzea esparru ezberdinetan egin behar da eta plangintza orokor baten baitan.
Momentu honetan jendartean gailentzen den eredu hegemoniko patriarkal, misogeno eta sexista honen ondorioz gertatzen da genero indarkeria. Indarkeri hau gainditzeko ezinbestekoa da hegemonikoa den genero sistema zalantzan jartzea eta maskulinitate eta feminitate berriei aukerak zabaltzea. Horretarako berdintasunezko harremanak eraikiko ditugu, botere parekideak sustatuz eta zaintzak partekatuz. Sistema dual, hierarkiko eta osagarri horrekin apurtu behar da.
Mikromatxismoak aipatzea oso garrantzitsua iruditzen zait, hauek maila sotileko tratu txarrak direlako eta gure egunerokotasunean askotan gertatzen direlako. Luis Bonino horrela definitzen ditu micromatxismoa " una práctica de violencia en la vida cotidiana que sería tan sutil que pasaría desapercibida pero que reflejaría y perpetuaría las actitudes machistas y la desigualdad de las mujeres respecto a los varones. Comprende un amplio abanico de maniobras interpersonales y se señala como la base y caldo de cultivo de las demás formas de la violencia de género maltrato psicológico, emocional, físico, sexual y económico, que son normalizados. Se trataría además de prácticas legitimadas por el entorno social, en contraste con otras formas de violencia machista denunciadas y condenadas habitualmente. Jarraian mikromatxismoen inguruan interesgarria iruditu zaidan bideoaren esteka zuekin konpartitzen dut.
https://www.youtube.com/watch?v=-oLWb0021P8
Aurreko ikasturteko ikaskideeen artean kide honen ekarpena aipatu nahi nuke, ekarpen garrantzitsua egiten baitu proposatutako eskuhartze eta proposamenetan. Hauxe bere ekarpena http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/honako-hauxe-da-genero-indarkeria.html.
Eremu hezitzailean lantzeko erronkak hauek direla esango nuke:
- Hezkidetza lantzea ikastetxean eta komunitateko kide guztiak inplikatuak egotea, horretarako eztabaidarako, formakuntzarako eta erreflexiorako gune parte hartzaileak sortuz.
- Eskolako Hezkuntza Proiektuan zehar lerro gisa jorratzea. Genero ikuspegia bai eskolako zein ikasgelako espazioan, metodologian, testu liburuetan, taldekatze irizpideatan... kontutan hartzen dela bermatzea.
- Edukiei ezezik, jarrerei garrantzia eman eta uneoro eskuhartze hezkidetzailea bermatu.
- Berdintasunezko harremanak eraiki eta botere parekidea sustatu.
- Genero estereotipoetatik deseraiki eta eredu berri bat sortu, pertsonak erdigunean kokatuz.
- Aniztasuna balore positiboa dela ikustarazi eta praktikan jarri.
- Norberaren identitate eta autonomia bultzatu eta ezarritako estereotipoetatik aldenduz. Hau horrela izanik gure eskoletan zaintzaren kontzeptua, autoestima eta autokontzeptua landu beharko litzateke.
- Gatazkak konpontzeko gure ikasleengan estrategiak eta konpetentzia
Dena den, ezin dugu ahaztu ilusioa eta gure lantokietan aliatuak egitea ezinbestekoak dira aldaketak gauzatu ahal izateko. Urratsez urrats aurrera egin behar dugu eta edozein ekintza baliagarria da. Jarraian nire haurreskolan Azaroak 25eko testuingurua aprobetxatuz familiekin eta haurrekin ipui hau lantzea aurreikusi dugu: Derrigorrezko musurik ez!!!
Eta familiekin artikulo hau jorratuko dugu
- http://criandocreando.com/respeto/
Zuen gustokoak izatea espero dut. Ondo iza
Ona muxuarena!! Badugu garaia honekin ere hasteko!
ErantzunEzabatu