partaidetza kontsultarekin bat datozen mezuak egokitasunaren arabera daude ikusgai. Ordenatu dataren arabera Erakutsi mezu guztiak
partaidetza kontsultarekin bat datozen mezuak egokitasunaren arabera daude ikusgai. Ordenatu dataren arabera Erakutsi mezu guztiak

2016/01/17

PARTAIDETZA PAREKIDEA IZATEKO ESKUBIDEA DUGU


Emakumearen Munduko Laugarren Konferentzian horrela jaso zen partaidetzaren garrantzia: “Berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko funtsezkoak dira emakumeen jabekuntza eta haien partaidetza berdintasuna oinarri hartuta gizartearen esparru guztietan, baita erabakiak hartzerakoan eta boterea eskuratzekoan ere”. Gainera, legeak bermatzen du eskubidea den partaidetza.

Parte hartuz elkarteak horrela definitzen du partaidetza “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da." Parte hartzea gara daitekeen ahalmena da eta parte hartzeko baldintzak Equipo Claves (1994) taldearen proposamena erreferentziaren arabera  parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea dira. Horretaz gain, badaude gainditzeko partaidetzarako sexu-genero estereotipoek jartzen dituzten mugak.  Hezkuntza-esparrueta neskek  partaidetzarako izan ditzaketen arazo, zailtasun edo mugen jatorria arrazoi askoren ondorio izan daiteke eta neurri handi batean zerikusia izaten dute nesken zein mutilen genero-sozializazioarekin, barneratutako jarrerak, baloreak eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin.

Argi dago partaidetza parekidea lortzeko bide luzea daukagula. Hala ere, partaidetza da ikas eta hobe daitekeen gaitasuna esparru guztietan landu ahal izateko. Horretarako, parte hartzen irakatsi, parte hartzeko aukerak eman eta parte hartzera motibatu egin behar gaituzte emakumeok.

Emakumeen partaidetza sizo-politikoa 


Emakumeen partaidetza sozio-politikoa  lortzeko Laura Gómezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun saileko Zuzendariak, Emakumeen partaidetza sozio-politikoa bideoan dioenez, "Beharrezkoa da institutzioak herritarrei irekitzea arlo publikoko erabaki guneetatik urrun bastertuak izan baitkara". Emakumeon parte hartze politikoa bultzatzea oso garrarantsitzua da Mireia Espiazuk, EUDELeko berdintasun teknikariak, dioen bezala "Partaidetza bultzatzeak ahalduntze prozesuen oinarriak sustatzen baititu ". Gainera, berdintasunerako politiketan eragina eduki ahalko dugu, Cristina Almeidak, abokatu feminstak, Participar es decidir bideoan dioen lez, "politikak emakumea aldatzen du baina emakume askok parte hartuz gero, politika aldatuko dugu".

Partaidetza nire inguruan 

Nire inguruan ere errealitatean ikusten dena antzeman dut arlo pribatuan zein publikoan. Batetik, arlo pribatuan gizonezkoen partaidetza gero eta handiagoa dela baina oraindik ez dela parekidea. Bestetik, esparru publikoan, emakumeen partaidetza handituz doala baina oraindik asko falta dela. Alde batetik, auzo bileretan emakumeen presentzia txikiagoa da eta daudenen artean oso gutxik hartzen dute parte. Nik uste dut horrela izateko arrazoiak gizonengan uztea ardura hori, haiek etxean etxeko lanak egiten eta  seme-alabak zaintzen geratzen diren bitartean litezkeela. Bileretan emakume gutxik parte hartzeko arrazoia izan liteke jende askoren aurrean hitz egiten ez dakitela. Beste alde batetik, Eskadiko arlo politikoan emakumeen partaidetza handiagoa dela esan liteke. Behintzat, gobernuaren osaketa parekidea da eta Legebiltzarrarenean emakumeen partaidetza nahiko handia da. Horren arrazoia gobernuaren politikek hori bultzatzen dutela dela esango nuke. Aurreko gobernuak eta oraingo gobernuak hartutako konpromisoen artean berdintasun politikak jorratzea  dago.

Hau guztia kontuan harturik, ikastetxean lantzeko erronkak


  • Ikasleak parte hartzen irakastea. 
  • Ikasleei parte hartzeko aukerak ematea beren interesetatik abiatuz.
  • Parte ahal izateko bitartekoak eta baliabideak lantze.
  • Komunikazioan estilo “femeninoak” ere erabiltzea, nesken iritziak ezagutzea, denok hitz egiteko aukera izatea.
  • Ikasleak parte hartzera motibatzea.
  • Parte hartzeko espazioa eta denbora era egokian kudeatzea.
  • Rol banaketan genero eta sexu-estereotipoak apurtzea. 
  • Gatazkak  era integralagoan tratatzea.
  • Ordezkarien hautaketarako, elkarbizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura “femeninoenak” zein “maskulinoenak” izatea.
  • Bestelako lidergoa bultzatzea: lidergoa edozein eraldaketarako nahiak eta interesak batzea baino askoz gehiago da, alegia, begiratzen, entzuten, onartzen, ohartzen jakitea; besteak zer egiten dakien, zertan sentitzen den ziur, zertan den bakarra … taldekide bakoitzak proiektuaren protagonista dela sentitzea, proiektua bizitzea.
  • Batzordeak, taldeak osatzerakoan, kuotak erabiltzea.
  • Eremu ezberdinetako emakumeen erreferentzia eta ereduak izatez.
  • Adina, sexua, generoa, etnia … dela eta talde segregatuak erabiltzea beharrezkoak direnean.
  • Batzarretan eta bileretan arauak finkatzea ohikoak izaten diren jarrerak ez izateko (emakumeak gutxiestea, estereotipo femeninoak indartzen dituzten txisteak, komentarioak, emakumeak ikusezin bihurtzea...) eta aktak jasotzea.
  • Partaidetza ez dela egoera estatikoa, prozesua baizik kontuan hartzea. 
  • Taldearen pertenentzia sentimendua indartzeko nesken zein mutilen beharrak kontuan izatea.
  • Helburuak eta interesak partekatzea, hau da, proiektua da taldekideak batzen dituena.
  • Egon daitezkeen inplikazio eta konpromiso maila ezberdinak zehaztez eta agerian uztea.
  • Aske eta gune seguruan sentiarazteko baldintzak jartzea.
  • Emakumeek ere errentagarritasunaren pertzepzioa izan behar dute.
  • Zereginetarako prestakuntza izatea.


2017/01/29

Partaidetza parekidea, eskubidea baino gehiago




Baina zer da partaidetza? Parte hartuz elkarteak honela definitzen du " pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesu bat da, eta, berorren bidez eragile-edo subjetu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek bere gain, kolektibo horren etorkizunari begira". Parte hartzea horrela laburbildu genezake:
  • Garatu daitekeen ahalmen bat da.
  • Inguruarekiko harremantzeko modu bat, errealitatea sortu eta aldatzeko baliagarria da.
  • Parte hartzea lotuta dago eragiten edo ezagun egiten zaizkigun eremuekin.
  • Erabakiak hartzea eta aurrera eramateko konpromisoa eskatzen du, jarrera bat da.
  • Hainbat eskubide sustatzen ditu eta hainbat egin behar eskatzen ditu.
  • Partehartzea kolektiboa edo indibiduala izan daiteke.

 Zergatik partaidetza parekidea? 





  Gaur egun  eremu gehienetan emakumeen partaidetza haunditzen joan den arren, ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ez eta berdinatsuna eman denik.





  Adibidez oso esanguratsuak dira ONUk artikulo honetan jasotako datuak emakumeen partaidetza eta lidergoari dagokionez
  http://www.unwomen.org/es/what-we-do/leadership-and-political-participation/facts-and-figures




 EAE ekoiztutako bide honetan,  emakumearen partaidetza soziopolitkoaz arituko dira eragile sozial ezberdinak.



 Edozein parte hartze dinamikak antolatzerakoan, neskek eta mutilek beren ikaskuntza prozesuan izan duten genero-sozializazioa kontutan hartu behar dugu, hori kontutan hartzen ez badugu, jendartean inposatzen diren genero-rolak, jarrerak egiteko moduak  eta botere harremanak parte hartze horretan erreproduzituko dira eta norbanako eta taldeko garapena mugatuz. Guzti horregatik, partaidetza parekidea bermatzeko estrategiak, ikaskuntza eta gaitasun batzuk garatzea  ezinbestekoa da. 

Beraz, emakumeen partaidetza eta giza eskubideak oso lotuta daude eta oso garrantzitsua da jendartea justuago bat lortzeko eta dauden ezberdintasunei aurre egiteko emakumeen partaidetza bermatzea, hau gabe, ezin bait da bestelako jendarte bat eraiki. Partaidetza eta generoa kontu politiko bat da.



 
Partaidetza parekidea eraldatzeko tresna bat da, gauzak egiteko beste modu bat non guztion iritzia jasota dagoen eta non denon artean erabakiak-adostasunak eraikitzen ditugun. Guzti hori egin ahal izateko estrategia egokiak erabili behar ditugu eta prozesuan sor daitezkeen gatazkak modu etikoan tratatzeko baliabideak sortu. Horretarako ezinbestekoa da gure neskak eta mutilak txiki txikitatik kultura berri honetan hezitzea eta beharrezkoak diren gaitasunak lantzea.

Eta gure eskoletan zer?


  • Eskola komunitatea osatzen duten subjetu guztientzako parte hartze guneak sortu. Guztien interesak, kezkak, proposamenak.... jasotzeko eta bideragarri egiteko.
  • Bestelako partaidetza eredua eraiki.
  • Parte hartze parekidean oinarrituz kultura berria sortzea eta horretarako plangintza bat egingo dugu eta sor daitezkeen erronkei erantzuteko baliabideak sortu.
  • Adostasunak eraiki hezkuntza komunitate guztiarekin.
  • Neska eta mutil  guztien  ikaskuntza prozesuan  sujetu aktibo bilakatu  eta beren parte hartzea bermatzeko estrategiak eta guneak garatu.
  • Estereotipo femeninoak indartu.
  • Nesken ahalduntzea sustatu eta beraien beharrak, iritziak, kezkak... kontutan hartu.
  • Curriculumean emakumeak arlo guztietan ikustarazi eta genero ikuspegia txertatu bai materialeetan, edukietan...
  • Batzarretan parte hartzea bermatzeko araudiak eta estrategiak adostu.
  • Antolamendu horizontala eraiki.



Jarraian parte hartzearen inguruan, hezkuntzarako material interesgarria.

" Partaidetza: Gurekin bada izango da" . Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergoko irakasleei zuzentzen zaien materiala, giza eskubideetarako hezkuntza ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna eskaintzen dira dokumentu honetan.
http://www.hikhasi.eus/fitx/fitxategiaJeitsi.php?id=775&emota=1&dok_id=1852

" Hezkuntza komunitate dialogikoak. Partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsak".  
http://www.hikhasi.eus/artikulua/811

" Maria Luisa Jaussi, Txurdinagako Berritzeguneko"kideari eginiko elkarrizketa interesgarria.
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2366/maria-luisa-jaussi-txurdinagako-berritzeguneko-kidea


Aurreko ikasturteko lankide honen bloga interesgarria iruditu zait http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/emakumeen-partaidetza-partaidetza.html



2016/01/17

Partaidetza parekidearen inguruan hausnartzen



Partaidetza parekidearen inguruan hausnartzen

Resultado de imagen de nesken partaidetza eskolanPartaidetzari buruz hitz egiten dugunean, irakasle edo hezitzaile moduan, badakigu zailtasun handiak izaten ditugula gure ingurunean parte-hartze hau sustatzeko. Aspalditik dakigu oso zaila dela hau lortzea eta askotan nire buruari galdetzen diot ea posiblea den, eta are gehiago, ea parte hartzea sustatzeaz edo ekintza parte hartzaileez ari garenean ba al dakigu zertaz ari garen.

Parte Hartuz elkartearen arabera "pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira".

Hau da, norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria dugu zein ikasleen berdintasuna sustatzen eta gaitasunak eta ahalmenak gararazten dituen.

Partaidetza garatzeko baldintza batzuk hartu behar ditugu kontuan (Equipo Claves-en arabera):

- Parte hartzen jakitea. Jakin behar ditugun trebetasunak eta gaitasunak. Jakin behar dugun guztia parte hartzeko.


Resultado de imagen de nesken partaidetza eskolan- Parte hartu ahal izatea. Ezagutu behar ditugun metodologiak, arauak eta estrukturak benetako partaidetza garatzeko.

- Parte hartu nahi izatea. Parte hartzeko bakoitzak dauzkagun interesak, ilusioak motibazioak eta zergatiak.


Hezkuntza sisteman ere, baldintza hauek bermatu behar dira nesken partaidetza bultzatzeko modu orekatuan.

Partaidetza sustatzeko zailtasun asko daude gure inguruan, baina zergatik? ikastetxean gaia lantzerakoan beti sortzen direlako generoarekin lotuta dauden estereotipoak eta neskek betetzen duten rola eskolako esparru ezberdinetan ez delako hain aktiboa mutilena baino. Hitz batean, gizartean, familian, komunikabideetan garatzen den ereduen kontra borrakatu behar dugulako eskolan nesken eta mutilen partaidetza berdina lortu ahal izateko.
Orduan, eskola eremuan benetako partaidetza bermatzeko, zein proposamenak landu ahal ditugu?
-Orokorrean legislazioa errespetatu, babesa ematen dielako egingo ditugun ekimenak.
-Bultzatu partaidetza kolektiboa (talde batek lan egiten du helburu komunekin) eta baita partaidetza pertsonala ere (bakoitzak egiten duena)
-Aztertu ikasleekin nola erabiltzen dituzten espazioak neskek eta mutilek (patioak, pasabideak, aldagelak, komunak, jantokia...) eta ez badago orekatua plangitza bat denon artean adostu arazoak zuzentzeko.
-Aztertu zelako partaidetza dagoen ikastetxeak antolatzen dituen jaietan mutil eta neskeen
artean. Proposamenak berdintasuna lortzeko beraiekin landu.
-Familia eta irakasleekin sensibilizazio eta prestakuntza saioak landu gai inguruan.
Honi buruz irakasleentzako proposamen bat aipatu nahi dut:
Resultado de imagen de igualdad guia didactica sobre coeducacion

http://www.malaga.eu/recursos/igualdad/CUADERNO_PROFESORADO.pdf
Marijosesoto#hausnarketa#partaidetzaparekidea




2020/01/17

Partaidetza parekidea, kooperatiboa eta integrala gaurko erronka dugu



PARTAIDETZA PAREKIDEA, KOOPERATIBOA ETA INTEGRALA GAURKO ERRONKA DUGU

 Partaidetza kontzeptu gisa garatu dadin parekatua eta integrala behar du izan, eta kooperatiboa gehitu nahiko nioke, gizartearen zerbitzura egongo dena. Esparru gehinetan partaidetza ez dago ziurtatuta  (umeen kasuan, emakumeen kasuan, desgaituen kasuan, adin nagusiko pertsonen kasuan). Normalean, boterea duen taldeak momentu eta baldintza batzuetan baino ez du bideratzen partaidetza. Bestalde, egungo gizartean partaidetza handiago eskatzen ari da, baina pertsonok beti ez gaude edozein unetan parte hartzeko. Horregatik Equipo Clavesek (1994) hiru jarduera-ildo zehaztu ditu: parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea. Ildo horiek ondo gauzatzeko dauden oztopoak (emakumeok tradizionalki eskatutako rola baztertu behar dugu eta geurea den propioa bilatu, mundu publikoan posible dena pribatura eraman , ezkutuko curriculum baztertzailea, desorekatua baztertu, emakume-ereduak bilatu eta sortu, beldurrak gainditu...) aztertu eta gaindi beharra dago. Jasotako dokumentuak dioen bezala.

Partaidetzak estrategia zehatzak behar ditu (harreman berriak, genero-bazterkeriak baztertu, guztien ametsak kontuan hartu, gatazken trataera integrala lantzea). 

Baina partaidetza sustatzeko sare sozielek jokatzen ari diren papera ere ezagutu behar da. Sare zozialek gero eta gehiago kontrolatzen baitute gure bizitza, gure partaidetza. Horren ingurukoa da hurrengo bideoa.

Cómo nos manipulan en las redes sociales | Santiago Bilinkis | TEDxRiodelaPlata


https://youtu.be/8nKCA9h-7BA


Emakumeen partaidetzaren arira, hurrengo bideoa interesgarria dela uste dut. Gipuzkoako Foru Aldundian Emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen eskutik jasotako prozesua.

 https://www.youtube.com/watch?v=zznKDvUdgrI

Ikastetxeetan ere, partaidetza landu beharra dugu, gaurko eskolak oso jerarkikoak baitira; hori bai partaidetza arduratsua. Adibide gisa, interesgarria iruditu zait ordezkariak aukeratzeko orduan, elkabizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura "femeninoak" zein "maskulinoenak" izatea. 
Horrez gainera, umeek partaidetzaz zer esaten duten interesgarria da, maila afektiboa erdigunean kokatzen dute eta.

La participación vista por los niños.


https://www.youtube.com/watch?v=cGIF2R_gSts

Aurreko edizioetako aportazioetaik bat aukeratzekotan Bego Mentxakarena adieraziko nuke. Berak partaidetza kontzeptu gisatik abaituta (“pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”) hainbat proposamen batu dituelako leku desbedinetatik (Bizenteren lumak, entzumen aktiboak lantzeko ekimenak eta abar).
hezkeh0506.blogspot.com/2016/01/emakumeen-partaidetza-partaidetza.html


2018/01/21

Emakumeok asko dugu esateko!


Partaidetza, pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta bere bitartez, eragile edo subjektu funtzioa hartzen dute pertsona horiek bere gain, kolektibo horren etorkizunari begira. Parte-hartzea, indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Hortaz, lan tresna bat da errealitate soziala modu kolektiboan eraldatzeko eta eraikitzeko, baita garapen pertsonalerako prozesu bat ere.
 
Parte hartzea eman dadin, beharrezkoak dira hiru jarduera ildo, alegia, parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea, baina parte-hartzea garatu daitekeen ahalmen bat da. Partaidetzaren eremuan ere, sexu-genero estereotipoek hainbat muga jartzen dituzte, izan ere, hainbat esparrutan emakumeen partaidetza handitzen ari bada ere ez du esan nahi genero-ikuspegia dagoenik ezta parte-hartze aktibo bat gauzatzen denik ere.
 

Hezkuntzaren esparruan ere, neskek zailtasun handiagoak izaten dituzte eta fenomeno honek, zerikusi handia du genero sozializazioak sortzen dituen jarrera, balore eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin. Horregatik, hezitzaileak garen aldetik partaidetza parekidea eraikitzeko arazo horiek kontuan izan beharko ditugu eta estrategia berriak sustatu. Aurretik aipatutako honengatik guztiagatik, generoa eta partaidetza kontu politikoa dela ondorioztatu dezakegu, izan ere, botere-harremanetan eragin zuzena baitute. Horrek gatazka eta boterea modu aktiboan maneiatzera bideratu behar gaitu, non desorekak identifikatuko diren guztien protagonimoa onartzeko.
 
 
Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatutako aspektu interesgarri gisa honakoa azpimarratu nahiko nuke. Hezkuntzaren lanbidea orokorrean emakumeek osatutakoa bada ere, zuzendaritza karguetan gizonen partaidetza da nagusi. Emakumeak gehiago ikasgeletan gaude bulegoetan baino. Horrela aditzera ematen du Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministerioari atxikita dagoen Emakumearen erankundeak argitaratutako txostenak. Lehen eta bigarren hezkuntzan emakumeak gehiengoa izanda ere, %45ak soilik osatzen ditu zuzendaritza lanpostuak. Gainera, hezkuntzako mailan gora egin ahala emakumeen errepresentazioa eta partaidetza eskasagoa da.
Gehiengoa gara irakaskuntzan dihardugunak eta etorkizun hurbil batean horrela ere izango delakoan nago, izan ere, Emakundek argitarautako "Zifrak" txostenean berresten dira datu horiek. Gauzak honela, partaidetza eta generoa badira elkarri lotutako bi kontzeptu. Zenbait eremutan emakumeen partaidetza handiagoa bada ere, hezkuntzarena kasu, ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ez du bermatzen berdintasuna ematen denik.



Horrela aipatzen du ere Jone Martinez Palacios ikerlariak emakumeak eta politika gaiaren inguruko elkarrizketa honetan. "Parte hartze handiagoak ez dakar berez genero hausturarik". Ildo beretik, Gipuzkoako Foru Aldundian gauzatutako Emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen eskutik jasotako prozesuaren bideo hau partekatu nahiko nuke interesgarria iruditu baitzait.






Hortaz, emakumeen presentziak partaidetza bermatzen ez duelaren idea gogora ekartzen duelako beste edizioetako post-en artean Maite-ren "Emakumeen parte hartzea kolokan?" izenekoa aukeratu dut. Gainera, bere testigantza pertsonalarekin egindako ekarpen ausarta eskertu nahiko nuke. Emakumeok partaidetzarako izaten ditugun zailtasun eta erresistentziak agerian uzteaz gain, bestelako parte hartze estrategiak beharrezkoak direla erakusten duelako. Tamalez, emakume ugari parte hartze aktiboa burutzerakoan horrelako esperientziak bizi ohi baititugu.  
 
 



Ez da nahikoa beraz, emakumeak egotea edota diskriminazioaz ohartzea, baizik eta partaidetzarako dauden zailtasunez ohartzea litzateke lehenengo urratsa eta bestelako partaidetza bat eraikitzea, non guztien ahotsak atera eta entzuteko estrategia egokiak erabili behar diren, desorekak identifikatuz eta guztien protagonismoa onartuz.

Horregatik, inguru hezitzaileetan erabilgarria izan daitekeen honako baliabide hauek gomendatu nahiko nituzke:

 
Lehenengo biak emakumeen parte hartze sozial eta politikorako baliagarriak diren bitartean, azkena proposamen didaktikoa da. Proiektu batean inplikatzeak zer esan nahi duen sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromezua hartzeko eta prozesuaz gozatzeko proposamen didaktiko egokia biltzen du.  



 
 




 


 
 

2016/01/16

PARTAIDETZA PAREKIDEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN


Partaidetza hainbat legetan aipatzen den eskubidea da eta hainbat eremutan garatu eta bultzatu behar dugula adierazten da. Baina zer da parte hartzea?

Alde batetik esan dezakegu parte hartzea prozesu bat dela komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko erabiltzen duguna, beti etorkizunari begirada jarriz. Horretarako komunitate horretako pertsonek subjektu funtzioa hartu beharko lukete prozesu horretan eragileak izateko.

Beste aldetik esan behar dugu eragile edo subjektua izateko parte hartze "ahalmena" garatu egin behar dela. Ingurua aldatzeko, erabakiak hartzeko eta eragina izateko duten pertsonek, ahalmen hori guztiz garatuta izan beharko lukete.

Baina zer gertatzen da "ahalmen" hori kolektibo batean ez bada garatzen?; eta ez badiegu tresnak eta baliabideak eskaintzen garapen hori bermatzeko?; parte hartzen ikasteko?

Ba argi dago kolektibo hori besteen menpean egongo dela, beti isilpean, itzalpean,...mundu publikoan ez zen ageriko. Horixe gertatzen da emakume, neska eta bestelako kolektibo segregatuekin.

Beraz hasierara bueltatzen bagara konturatzen gara legeek dioten "eskubide" hori benetan ez dela bermatzen pertsona guztietan.

Zer egin orduan? Genero ikuspegia "partaidetza prozesuetan" kontuan hartuz. Partaidetza parekidea bultzatuz. 
Hauxe hobeto ulertzeko partaidetza bermatzen duten baldintzei erreparatu beharko genituzke:  hiru ildoak hauek dira (Equipo Claves, 1994)
1.- Parte hartzen jakitea
2.- Parte hartu ahal izatea
3.- Parte hartu nahi izatea

Aurreko koadroan ikusten dugun moduan ezinbestekoa da PRESTAKUNTZA, MOTIBAZIOA ETA PARTAIDETZA BERMATZEN DUEN ANTOLAMENDUA izatea.

Genero ikuspegia txertatzen dugunean konturatzen gara nahiko zaila dela PARTAIDETZA eta GENEROA lotuta ulertzea. Izan ere gaur egun hainbat zailtasun topatzen ditugu neskeengan partaidetza sustatzeko.

Lehenengo eta behin, neskak eta emakumeak egoeraz ohartzea nahiko zaila izaten da, haien egoera pasiboa, "objektu" bezala tratatua izatea, naturaltasunez bizi dutelako. Gizartetik (familia, komunikabide, eskola,...) jasotzen dituen mezuak horrela adierazten diotelako. Emakumeen "mundua" oraindik pribatua ulertzen da eta badirudi "publikoa" dena gizonezkoen mundua baino ez da. Momentu honetan, beraz, uneak eta espazioak  emakumeak parte hartzeko ez daude bermatuta; baldintza bat ez da betetzen.

Horrek ekartzen duena hauxe da: emakume erreferente gutxi izatea, subjektuak, aktiboak eta partaidetza sustatzen dituztenak hain zuzen. Halaber, erreferente barik, motibazioa ez da bultzatzen. Beste baldintza bete gabe.

Egoera honetan, nola sustatu partaidetza orduan neskeengan? Argi dago, prestakuntzarekin soilik ez dela lortzen. Zer egin orduan? Zeintzuk dira eskolak dituen erronkak?


Hezkuntzan kontuan hartu beharko genuke ze nolako genero-sozializazioa ematen den partaidetzaren inguruan eta hortik abiatuz pausuak eman.



  • Hasi beharko lirateke egoera zein den azalarazten, ezagutarazten, neskek eta emakumeek begiak zabaltzeko. Gure eskolako antolaketa bermatzen du guztien partaidetza? Zer aldatu, nola antolatu?

  • Horrez gain  motibazioa landu; neskek parte-hartzeko ahalmena ikasi ahal dutela adieraziz, haien partaidetza ezinbestekoa dela esanez. Horretarako inguruko erreferenteak eta partaidetza esperientzia positiboak eskaintzea garrantzitsua da, baita prestakuntza jasotzea ere.
  • Gure ohiko praktika guztietan genero ikuspegia txertatu (ordezkariak eta batzordeak hautatzerakoan, metodologia kooperatiboa bultzatuz, mundu pribatuari ere bere garrantzia eta lekua emanez, gure harremanak berdintasunean oinarrituz,...) 

  • Eta azkenik horretarako antolaketa parekidea izatea, uneak bermatuz (denboraren eta espazioaren erabilera parekidea izateko neurriak hartuz, egiturak sortuz,..). Adibide praktiko bat eskainiko dizuet, ikastaro honetan ikusi dudana eta oso interesgarria iruditu zaidana: desempoderamiento educativo, antolaketa horizontala (ikasteko prozesuan ikasleak subjektuak izaten badira, haien heldutasunean ere gizarte-bizitza prozesuaren subjektuak bihurtuko ditugu?)  

2020/01/13

PARTAIDETZA PAREKIDEA , EREDU BERRIEN BILA.

                  PARTAIDETZA PAREKIDEA, EREDU BERRIEN BILA.

    Emakumeon partaidetzak egiturazko erantzunak behar dituela eta aldi berean, gure partaidetzak egiturazko aldaketak ekar ditzakeela,  ideia garrantzitsuak iruditzen zaizkit. 

 Ideia sinpleak diruditen arren, kontu korapilatsua da partaidetza berri bat eraikitzearena, honen azpian, besteak beste, harreman eta  identitate eredu berriak eraikitzearen beharra ezkutatzen baita. 

 Esku hartze espezifiko bat gabe, nekez lortu ahal dugu partaidetza parekidea edo demokratikoa, izan ere, hamaika dira,belaunaldiz belaunaldiz,  behin eta berriz,  erreproduzitzen diren zailtasunak: tradizionalki emakumeoi esleitzen zaigun rola, eremu publikora iristeko edo aritzeko mugak, emakumeen presentzia hutsala materialetan, edukietan, antolakutzan...jasotzen dugun arreta, bizitza-proiektuen proiekzioa mugatua, partaidetza-kultura eskasa, boterera iristeko trabak , hizkuntzaren erabilera sexista, komunikabideetan egiten den emakumeon irudiaren erabilera ...EZ DA ZERRENDA MAKALA...

 Zerrenda amaigabe hau errepasatu ondoren,  emakumeon partaidetza,  kontu pertsonal eta pribatutik,  gutxi duela esan ahal dugu eta pausu honek PRIBATUTASUNETIK PUBLIKORA ERAMATEN DU,  PARTAIDETZAREN IZAERA POLITIKOA  ONARTUZ. Hau azpimarratzea garrantzitsua da , izan ere, partaidetza parekidea lortzeko egiten den esku- hartzearen dimentsioa aldatu egiten du. Ez gara ari etxeko kontuetaz, ez gara ari norberan izaeraz,joeraz....sistematizatuta dagoen funtzionamendu batetaz ari baikara. Hau da nere ustetan azpimarratu beharreko aspektu nagusia partaidetza parekideaz aritzean.



Bestalde, zuekin partekatu nahi dut datu base hau, emakumeen partaidetza mailaren arabera sailkatua dagoena.Nahiz eta musika inguruko erreferentziak izan , uste dut benetan baliogarria izan daitekeela gure eremu hezitzaileetan, eredu berrien bila bagabiltza:




Bukatzeko, Agurtzane Goitiak 2016ean idatzitako posta aukeratu dut, 
Bertan, eskolak egin beharreko esku hartze baten deskribapena zehazten du, besteak beste,  eta oso baliogarrria iruditu zait:


Hezkuntzan kontuan hartu beharko genuke ze nolako genero-sozializazioa ematen den partaidetzaren inguruan eta hortik abiatuz pausuak eman.Hasi beharko lirateke egoera zein den azalarazten, ezagutarazten, neskek eta emakumeek begiak zabaltzeko. Gure eskolako antolaketa bermatzen du guztien partaidetza? Zer aldatu, nola antolatu?

  • Horrez gain  motibazioa landu; neskek parte-hartzeko ahalmena ikasi ahal dutela adieraziz, haien partaidetza ezinbestekoa dela esanez. Horretarako inguruko erreferenteak eta partaidetza esperientzia positiboak eskaintzea garrantzitsua da, baita prestakuntza jasotzea ere.
  • Gure ohiko praktika guztietan genero ikuspegia txertatu (ordezkariak eta batzordeak hautatzerakoan, metodologia kooperatiboa bultzatuz, mundu pribatuari ere bere garrantzia eta lekua emanez, gure harremanak berdintasunean oinarrituz,...) 
  • Eta azkenik horretarako antolaketa parekidea izatea, uneak bermatuz (denboraren eta espazioaren erabilera parekidea izateko neurriak hartuz, egiturak sortuz,..). Adibide praktiko bat eskainiko dizuet, ikastaro honetan ikusi dudana eta oso interesgarria iruditu zaidana: desempoderamiento educativo, antolaketa horizontala (ikasteko prozesuan ikasleak subjektuak izaten badira, haien heldutasunean ere gizarte-bizitza prozesuaren subjektuak bihurtuko ditugu?)  










2018/01/19

EMAKUMEAK ENTZUTEA, GIZARTEA ERALDATZEA


Irakasleok ikasle aktiboen alde egiten dugu, hainbat urte egon den pasibotasuna zalatuz eta gure ikasleei euren garapen prozesuan parte aktibo izatera bultzatuz. Hori lortzeko, ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren subjektu eragilea izan behar badu, eraginkortasun hori partaidetza aktibotik pasatzen da. Hau da, ikaslea bere ikasketa prozesuan aktiboa izatea nahi badugu, partaidetza sustatu beharra daukagu.



Baina, zer da partaidetza? Parte hartuz elkarteak horrela definitzen du: "pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da eta, berorren bidez, eragile-edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek bere gain, kolektiko horren etorkizunari begira".

Oso garrantzitsua da jakitea partehartzea garatu daitekeen ahalmena dela jakitea. Inguruarekin inplikatzeko modu bat da, errealitatea sortu eta aldatzeko modu bat. Erabakiak hartu eta aurrera eramateko konpromisoa daude bere baitan. Jarrera bat eskatzen du. Indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Kolektiboan gure bizitzan eragiten duten aspektuen inguruan modu aktiboan dihardutea behar da, guztion artean errealitate sozial bat eraikiz. Horrela, erlazio berriak emango dira, identitate berriak eta horrela gure eta besteon ikuspuntuak aberastuko ditugu. Beraz, partaidetza lan tresna bat ere bada.

Gurekin bada, izango da proposamen didaktikoak partaidetza eraldatzailea dela esaten du, "parte hartzen horren bidez kontzientziak esnarazi nahi direlako eta protagonistak (gure umeak!) aktibatu eta egoerak eta botere-harremanak aldatu nahi direlako. Parte hartzea hezitzailea da, berdintasuna sustatzen du (irakaslearen lana oso garrantzitsua da arlo honetan), partehartzea sortzailea da, berritu egiten duelako, bila ibilarazten gaituelako".


1995.urtean, jada, emakumeen partaidetza aldarrikatu zen Emakumearen Munduko Laugarren Konferentzian.  Bertan, "berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko funtsezkoak dira emakumeen jabekuntza eta haien partaidetza berdintasuna oinarri hartuta gizartearen esparru guztietan, baita erabakiak hartzerakoan eta boterea eskuratzekoan ere" azaltzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Gernikako Estatutuak zera dio: "Euskal botere publikoek, beroriei dagozkien alorretan (...), Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte alorretako bizitzan hiritar guztien parte- hartzea erraztuko dute". Beste alde batetik, haurrek eta nerabeek beren hezkuntza-prozesuan eta ikasleen elkarteetan parte har dezaten bultzatu beharra dagoela ere zehazten da Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programaren barruan.
Equipo Claves (1994) taldearen proposamenetan, hiru jardueraz hitz egin dezakegu partaidetza posiblea izatea nahi badugu:
* Parte hartzen jakitea: ezaguera, trebetasunak eta gaitasuna izatea. Nola egin jakin behar dugu. Gaia prestatu, entzuteko eta komunikatzeko gaitasunak, arauak eta antolamenduarekin lotutako aldaketak ezagutzea ezinbestekoak dira parte hartzen jakiteko.
* Parte hartu ahal izatea: Mekanismo eta aukera errealak egon behar dira, uneak erraztu eta sustatu behar dira.

* Parte hartu nahi izatea: motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra, zergatiak euki behar ditugu. Zerikua du pertsona bakoitzaren interesekin eta gizartearekin konpartitzen dituenekin.

Hona hemen partaidetza parekidea aldarrikatzeko egin dudan LELOA:

Partaidetza eta generoa badira elkarri lotutako bi kontzeptu baina praktikan jartzeko orduan zailtasunak egoten dira. Neskek hezkuntza-esparruetan partaidetzarako izan ditzaketen arazo batzuk hauexek dira:
-         Eremu publiko eta pribatuaren arteko bereizketa handia dago.
-         Materialetan, edukietan, antolakuntzan, erantzunkizunen banaketan emakumeen presentzia ez bermatzea.
-         Esparru publikoetan emakume- ereduen falta dago.
-         Emakumearen rolaren aldaketak sortutako ondorioei beldurra dago.
-         Erakundeen egitura hierarkikoa.
-         Nesken interesekoa izan daitezkeen gaiak ez dira kontuan hartzen.
-         Hizkuntzaren erabilera sexista.
-         Komunikabideetan egiten den emakumearen irudien erabilera.

Baina, zer egin dezakegu gaur egungo egoera aldatzeko eta emakumeen partehartzea bermatzeko?Bestelako partaidetza bat eraiki behar da, ZELAN?
·       Berdintasunean oinarritutako harremanak sustatuz.
·       Genero – bazterkeriarik ez egonez.
·        Antolamendu horizontala eraikiz.
·        Taldeak osatzerakoan kuotak erabiliz.
·       Zereginen banaketan sexu- genero estereotipoak apurtuz.
·       Nesken interesak ere kontutan hartuz.
·       Eremu ezberdinetako emakumeen erreferentzia eta ereduak izanez.
·       Komunikazioan estilo femeninoak ere erabiliz.
·       Denboraren eta espazioaren erabiliera parekidea sustatuz.
·       Aske eta gune seguruan sentiarazteko baldintzak jarriz.
·       Prestakuntza jasoz.
Albiste honetan irakurri dezakegunez, “Hainbat erakundek INSPIRA manifestua sinatu dute, zientzia eta teknologiaren esparruan emakumeen partaidetza bultzatzeko”. Nahitaezkoa iruditzen zait horrelako aurrerakuntzak egotea, betiere ere paperean bakarrik geratzen ez badira.
 
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako postetatik, Bego Mentxakaren hau aukeratu dut, adibide ugari, azalpen zehatzak eta material gehigarria eskaintzen duelako.

Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatutakoan, urte honetan izan diren “Globos de Oro” horretan gertatutakoa aipatzea interesgarria dela iruditu zait. Alde batetik, Oprah Winfreyk egindako hizketaldia oso interesgarria, ausarta eta esanguratsua iruditu zait.
Beste alde batetik, Natalie Portmanek egindako zalaketa oso garrantzitsua iruditu zait. Beste behin argi geratzen da gizonezkoek aukera gehiago dituztela saridun ateratzeko.

Azkenik, inguru hezitzailean erabiltzeko oso erabilgarria iruditzen zait “Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programa”. Ikastola eta eremu hezitzaile guztietan irakurri eta aurrera eraman beharreko plana iruditzen zait.