2017/12/08

EMAKUME IKUSEZINAK



Izenburua, filma batena ematen badu ere, historikoki emakumeen istorioa laburbiltzen du.
Mendeetan zehar, emakumeen ekarpenak ikustezinak izan direla, eta gehienetan gizonezkoak haietaz baliatu izan direla argi dago… Eta gizonezko zientzialari askok, atzetik emakume zientzialari bat izatearen onurari etekina atera zioten. Emakume horien ekarpenaz jabetu ziren, emakumek horrelakoak ezin zituztelako egin… Jabetza kontuagatik… Ikerketa lanetan ezin zirelako aritu…
Zorionez, Teoria Feministak, jendartean errotuta egon diren hainbat mekanismoa agerian utzi ditu, androzentrismoa, sexismoa, ikustezin egiteak, apropiazioa,… Ezagutza eta jakintzaren bidez, iluntasunez beterik zegoen bidea argitu dugu… Feminismoak agerian utzi du historikoki ekarpenak egin ditugula… baina patriarkatuak haietaz baliatu eta apropiatu da.

Clara Peeters margolariaren lana etortzen zait gogora. Madrilgo El Prado museoan bere obra ikusteko aukera izan nuen, eta guztiz txundituta geratu nintzen. Arte lanetan ere, historian zehar, androzentrismoa, sexismoa eta emakumeen lana ikustezinak izan dira, eta beti ere arte maisuak gizonezkoak izan dira...
Emakume margolari honen lanetan, bikainak izateaz gain, bizkorra ere bazela azaleratzen da. Batetik, margolaria zenez, bere obretatik bizi nahi izan zuelako eta bestetik, arte maisuen aurka zer egiterik ez zuenez, bodegoiak egiteari ekin zion, arinago inork ez bezala (bere irudiak korteetako saloiak apaintzeko salduz eta enkarguak jasoz). Baina bere abileziaz gain, bere bizkortasuna ikaragarri hunkitu ninduen… Bizirauteko,  bere sinadura leku estrategikoetan jartzen zuen, etorkizunean inork ez zuela bere obrzz jabetuko ziurtatzen zen. Guztiz miresgarria, garai hartan isilik borroka eta bihurrikeria egiteko bidea.
Adibidez hurrengo koadroan sinadura…

 Hementxe dago…


Eta kuadro honetan, bere ekarpenaz inor ez jabetzeko…

Bere autorretatua bertan margotu zuen…



Estrategia honekin, inork bere izena ezabatu eta berea jarriko zuela ziurtatzen zuen. Bere garairako, ikaragarri argia eta aintzindaria…

Nire inguruko erreferenteren bat bilatu beharko banu..., nire biramonarekin zorretan nagola aldarrikatu beharra daukat… Wikiemakume saio batera joan nintzen, nire biramonaren izena wikipedian sartzeko asmoz… Bera emagina zen, formakuntzarik gabe, baina garaiko ginekologo eta medikuekin erditzeetan  lan egiten zuen … Gure herrian kale batek bere izena darama… Birjinez aparte, emakume baten izena daraman herriko kale bakarra… baina zergatik… gutxi batzuk… Eta wikipedian ez badut editatzen, urte gutxiren buruan inork ere ez du jakingo… 

Filma baten izenburuari erreparatuz esan dezakegu, “wikipedian ez bagara agertzen, hiltzen garenean ez du inork gutaz jakingo”. (Wikipedian saioan ikasi nuen…) Horregatik emakumeon lana azalaratzea funtsezkoa da… Orain arte gertatu dena, etorkizunean ez dadin pasa…

Aurreko posten artean, Idoiarena aukeratuko nuke, Virginia Imaz emakume aintzindari bezala aukeratu zuelako, eta jakin badakigulako dagoeneko, 2017.ko Berdintasunerako Emakunde Saria jaso duela, urteetan egindako lanagatik. 


Klownkusionez, jendartean eta eremu hezitzailean, egin beharrekoak, emakumeen lana ikustaratzea, eta androzentrismoa eta sexismooari formakuntzaz eta heziketaz aurre egin, emakume eta gizon eredu berriei eutsiz eta sortuz hurrenez hurren.


2017/12/07

EMAKUMEAK ERREFERENTE, BADA GARAIA!!



...................................................................................
Patriarkatua                      
Referente maskulinoa       
Onesten duen                   
Teoria da.                         
Androzentrismoak jarri du 
Gizona                              
Oinarrian eta                     
Ni, emakumea,                 
Ikustezin.                          
Sala dezagun                    
Tranpa                                 
Aunitz duen                         
Kultura.................................
...................................................................................




Beste urteko lanen artean, oso gustokoa izan dut Maite A.S. ren sarrera:


Oso izenburu aproposa jarri dio bere post-ari: Ikusi makutsi zer ikusi? Emakumea ikusi. Honetan ezaguna den jokua eta emakumeek bizi izan duten inbisibilizabioarekin hitz joku bat egin du.




Euskal emakume aintzaindarien artean hona bi:

Emiliana de ZubeldĆ­a e Inda (1888-1987) nafartar pianista eta musika egilea. Emilianak bere lehenengo musika kontzertua 5 urtekin eman zuen eta 16 urtekin Madrilera joan zen. 18 urte bete zituenean, bere musika ikasketak jarraitzera Parisera joan zen.

Ondoren, mundu osoan zehar ibili zen musika kontzertuak ematen eta musika irakasten.



Hona hemen beste bat:

Maite Ruiz de Larramendi (1.975 - ): Emakumezko pala jokalari. Munduko Emakumezko Paleta Goma- Trinkete txapelduna (2.011)



Maite Ruiz de Larramendi, Beasainen jaio zen 1975ean. Bere familiarekin batera Lizarrara joan zen bizitzera eta hor hasi zen frontoian esku-pilotan jolasten anaiekin. Poliki-poliki umeen arteko txapelketetan parte hartzen hasi zen eta gehienetan neska bakarra zen. Hasiera batean ez zen egon inolako arazorik, baina 15 urte bete zituenean egoera aldatu egin zen eta pilota utzi behar izan zuen.

Hiru urte luze pasatu ziren eta 18 urte zituenean Adon Larrionek etxera deitu zion. Palan aritzeko neska talde bat osatu nahi zuen eta proba bat egin nahi zion Maiteri, talde honetan parte hartzeko. Amak baietz esan zuen eta horrela gaur egun arte…

Lortutako txapela eta dominaz gain berarentzako oso inportanteak izan diren beste bi sari jaso zituen 2011-ean: Nafarroako Kirolari Hoberena (2011) eta Mundialeko Pilotari Hoberena (2011).
Azkeneko sari hau jasotzerakoan, hunkituta, hurrengo hau esan zuen: “emakume batek, pilota munduan lor zezakeen gehiena lortu dut; sari hau emakume guztiei eskaintzen diet”.


Eremu hezitzailean landu beharreko erronkei dagokienez, Maite AS.-ek aipatzen dituen erronkekin bat egiten dut ere:

·     Egunerokoan, emakume erreferenteak goraipatu. Emakumeen ekarpenak ikusarazi, ezagutarazi eta balorarazi hezkuntza komunitate osoari.
·      Emakumeen ekarpenak ezkutatzeko erabiltzen diren mekanismoak identifikatu eta apurtu
·      Emakumeak eta neskak ahalduntzea. Objektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasatzeko. Izaro Arberen herriako horma irudiko leloak dioen bezala: "ez amestu zure bizitzie, bizi zure ametsak"
·   Curriculuma eta materialak aztertu. Berton patriarkatuak emakumeak ikusiezinak bihurtzeko erabiltzen dituen mekanismoak identifikatu eta eraldatu. Emakumeen presentzia eta ekarpenak bermatu.


Hurrengo arte lagunak


2017/12/06

FLORERO IZATEARI UTZI ZIOTENAK!

Ikusiak ikusi, zer pentsatua eman dit gai honetan ikertu, behatu, ikusi eta entzun dugunak. Neure buruaz hitz egiten hasiz, jakitun naiz ikaskuntza prozesuan zehar emakume izen gutxi ikasi ditudala; horihorrela atal honetako irakurgaia oso interesgarria irudituzait, eta aldi berean lotsa sentitu dut dudan kultura faltagatik. Dena den, ni bezalatsu beste hainbat herritar daudela esango nuke, gizon zein emakume. Gaur egun errazagoa deritzot historian eragina izan duten emakumeei buruzko informazioa aurkitzea; geroz eta sarriago eta toki gehiagotan  entzuten den gaia da. Dena den, nork bere interesetik ikertu eta abiatu beharra dagoela uste dut oraindik ere. Azaleko informazioa soilik iristen zaigu, hau da, emakumeek ere historian eregina izan dutela aipatzen zaigu, baina nor izan ziren eta zer egin zuten jakiteko interesa behar da. Interesik ez dutenen gana ez gara helduko azaleko informazio horrekin, interesa dutenak aldiz, informazi hori jaso eta ikertzeari ekingo diote. Hori da nire inguruan sumatu dudana bederen. Kontuak kontu, geroz eta entzunagoa den arren, oraindik ere zabalkundea falta zaiola esango nuke gai honi.



Aurreko ikasturteetako postak aukeratzen hasiz, Orioko HerriIkastolarena aukeratuko nuke.
Oso aurkezpen txukuna eta argia izateaz gain, hainbat baliabide aurkezten ditu. Horien artean ezkutuko amandreei buruz azpimarra saioaneginiko  solasaldia ageri da. Interesgarria benetan!

Jarraiki, euskal emakume aitzindari bat aipatzekotan, Maurizia Aldaiturriaga aipatuko nuke. 


Maurizia plazan jardun ohi zen aurrenetariko panderojole emakumea izan zen.  1904.urtean Zeberion jaio zen, eta txikitatik ikasi zuen panderoa jo eta koplak abesten. Garai hartan plaza gizonena zela esan ohi zen eta ez zegoen ongi ikusia emakumea herriz herri, plazaz plaza panderoa jotzen ibiltzea. Urte haietan emakumezkoak panderojoleak soilik izan zitezkeen, trikitilaria gizonezkoa izan ohi zen. Dena den, emakumeek etxean panderoa jo arren, etxetik kanpo panderoa joz ibiltzea ez zen begi onez ikusten. Maurizia ordea, kaleko musikaria zen, hainbat trikitilariri laguntzen ibilia da. Gainera,  “karakol”  trikitilariarekin ezkondu zen, eta biak ibiltzen ziren euren seme-albak hartuta batera eta bestera. Dirua lortzen zen eta hori zen garrantzitsuena. Bere atzetik gehiago dira plazara atera ziren emakumeak, hala nola Felisa Bermeosolo,  Francisca Antonia Irizar, etab. Beraiek gure aitzindari izanik, gaur egun hamaika gara kalean gabiltzan trikitilari eta panderojoleak. Huntza taldeak ere “ARRO GAUDE” emakumeen aldarria eginez ateratako abestian ere presente ditu aurrez aipaturiko hiru emakumeak.  


Aurrez aipatua ikusirik, oraindik ere zer egina badagoela uste dut, hori horrela honako hauek lirateke hau guztia ermu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak:
    -Gizartekideok barneratu behar dugu egoera, guztiok bizi behar dugu kontziente. Oraindik ere Androzentrisk¡moa, sexismoa, jabetza lapurketa..hor daudela ohartu behar dugu. Lanean hasteko lehenengo urratsa betaurrekoak jantzi eta egoera horiek ikustea da.
    -Hor daudela jabetu, eta aldatu NAHIA sustatu behar dugu herritarrengan. Sarritan, konformismoa, interes falta, beldurra, etab. tarteko alboratu egiten baitugu egoera hau.

    -Eta azken erronka nagusiena, guzti hau ikusi ondoren, pentsakera honen alde egotetik, alde egitera igarotzea da. 

  

EMAKUMEEN EKARPENAK, ILUNTASUNETIK ARGITASUNERA

Aste honetan emakumeen presentzia eta hauen ekarpenak aztertzen ari gara. Ikusi bezala, argi dago, historian zehar gizonak goraipatuak izan diren bitartean, emakumeak ezkutuan gelditu direla; eremu publikoan beraien parte hartzea bigarren mailakoa izan delarik. 


Guzti hori patriarkatuaren eraginaren ondorio izan da, honek erabiltzen dituen mekanismoen (androzentrismoa, sexismoa, lapurreta) ondorio, hain zuzen ere. Horregatik, ezinbestekoa izango da, historiaren berridazketan horiek desegitea.


  

Genero begiradak, beste historia bat idaztea eskatzen du; neska zein mutilen aukerak mugatuko ez dituena. Horretarako, eskolak eta bertan erabiltzen diren tresnak ere garrantzitsuak izango dira; azken horiek gizartearen erreferente baitira.



 Aurreko urteko postak irakurtzen aritu ostean, Uxanaren “Itzalpean mantendu dituzten argiak kalera ateratzeko garaia da” sarrera proposatzea erabaki dut. Izenburuak dioen bezala, bertan, emakumeen historia azaleratzeak duen garrantzia azpimarratzen du.

 

Asko gustatu zait, emakume aitzindari bat aipatzerako orduan egin duen aukeraketa. Izan ere, bere amona ekarri du bertara. Lerro horiek irakurtzean nire amonarekin gogoratu naiz, berak bere bizitza aurrera ateratzeko hamaika lan egin behar izan baitzituen, guztietan adorea erakutsiz.

 

Gaurkoan ordea, beste euskal emakume aitzindari bat goraipatzea erabaki dut, Bizenta Mogel. Egia da, izen hau beste zenbait emakume baino gehiago entzun ohi dela. Guk behintzat Azkoitian oso ezaguna dugu hau. Izan ere, herrian Bizenta Mogel izeneko kale bat izateaz gain, bertako ipuin lehiaketak ere bere izena hartzen du.



Emakume hau, Azkoitian jaio zen. Hala ere, berehala aita hil eta Markinara joan zen bizitzera bere nebarekin. Bera izan zen, euskaraz idatzi zuen lehen emakumea. Bere libururik ezagunena Ipui Onac da, haur literaturako lehen euskal liburua, hain zuzen ere. Bertan, Esoporen 50 alegiaren itzulpena egin zuen.


Garai arten, emakumeek idazten jakitea ez zegoen ondo ikusita, horregatik, emakumeen % 15 baino ez zen alfabetatua. Horri lotuta, honako hau azpimarratzen du Bizentak bere liburuaren sarreran:

“Badakit, enzunaz beste gabe, neskatx gazte baten izena dagoala itxatsirik liburutxo onen aurrean, jardungo dutela siƱuka ez gutxik, diotela beren artean, iƱoren lumaz janzi nai duela bela txikiak; au da, besten bearrak artu nai ditudala neretzat: ez dagokiola neskatxa bati bururik ausitze liburugiƱen: asko duela gorua, naiz jostorratza zuzen erabiltzea.”

Bizenta Mogel Elgezabali buruz gehiago jakin nahi izanez gero, “Bizenta Mogel(1782-1854), edo euskal tradizio literario androzentrikoa pitzatu zenekoa” edota Yolanda Arrieta idazlearen Argiaren alaba nobela irakurtzea gomendatzen dizuet. Batez ere, azken honek, Bizenta Mogel Elgezabalen bizitzara hurbiltzen lagunduko dizue.




Amaitzeko, guzti hau ikusi ostean, honako hauek dira nire ustez bai eremu hezitzailea eta bai jendartean lantzeko erronkak:
  • Emakume erreferenteak ezagutzea eta hauek geletara eramatea, hauen ekarpenen inguruan hitz eginez eta hauek baloratuz.
  • Maiz emakumeen ekarpenak ezkutatu egiten direla ikustea eta horretarako patriarkatuak erabiltzen dituen mekanismoak aztertu eta horiek apurtzeak duen garrantziaz jabetzea.
  • Egunerokotasunean erabiltzen ditugun material eta baliabideak aztertzea eta hauek berreraikitzea, bertan aurki daitezken patriarkatuaren ideiak baztertuz eta emakumeen presentzia nagusituz.
  • Ikastetxeko organo eta lanpostuetan emakume zein gizonezkoen parekidetasuna egotea.

2017/12/05

NIK ERE PROTAGONISTA IZAN NAHI DUT!

Historiari erreparatu besterik ez dago emakumeen presentzia betidanik ezkutu zamarrean mantendu izan den zerbait dela konturatzeko. Harrituta geratu naiz irakurgaia irakurtzen ari nintzen bitartean, historian zehar esanguratsuak diren emakume horien guztien izenak ikustean. Izan ere, nahiz eta eskolan hainbat pertsona garrantzitsuen ekarpenak ikasi ohi ditugun, emakume hauetako gehienen izenak ezezagunak egin zaizkit.

Carlo Magno, Diego Velazquez, Isaac Newton, Cristobal Colón edota Gustavo Adolfo Becker bezalako izenak zeharo ezagunak egiten zaizkigu guztioi, eskolako liburuetan behin eta berriz ikusi ahal izan baititugu. Baina, Isabelle Stengers nor den galdetuz gero, zenbat pertsona izango lirateke kapazak erantzun egokia emateko? Edo Ana Lovelace?

Honekin, argi eta garbi ikus daiteke emakumeek, gizonek bezalaxe, hainbat ekarpen egin dituztela historian zehar; baina, patriarkatuak ekarpen hauek ezkutatzeko egin dituen ahaleginak ere ugariak izan dira. Testuan irakurri ahal izan dudan esaldi honek, orain arte esandako guztia modu ezin hobean laburtzen duela esango nuke:

Gertatu dena da emakumeen lana, pentsamenduak eta gustuak ikusezin bihurtu dituztela.


       Aurreko edizioetako sarrerei begiradatxo bat botatzen jardun ostean, Miren Arabururen hau aipatuko nuke. Alde batetik, Mirenek aipatutako testu hau irakurtzera animatzen zaituztet, neuri asko gustatu baitzait:

Nola ahal zuten, gure aintzinako aitonek, hain era dotorean margotu? Nola ahal izan zituzten, basapiztien aurka esku hutsez borrokatzen ziren astapotro haiek, hain irudi airosoak sortu? Nola ahal izan zituzten haitzetatik ihesi airean doazen marra hegalariok marrazterik? Nola ahal izan zuten… ? Ala amonak ziren?

       Bestalde, bere sarreran aurki genezaken bideoak errealitatea oso ongi irudikatzen duela iruditu zait. 




       Bideo honetan, hainbat ikasleei historiako asmatzaileen izenak esan ditzaten eskatzen zaie. Eskakizun horren aurrean, neskatoek asmatzaile ezberdinen zerrenda luzea egiten dute; baina, zein da arazoa? GUZTIAK gizonezkoak direla. Emakume asmatzailerik ezagutzen duten galdetutakoan, “mmmm… ez”, “galdera zaila” eta “eskolan beti gizonezkoak diren asmatzaileak ikusi ditugu” bezalako erantzunekin aurkitzen gara.

       Tristea den arren, errealitatea honelakoxea da. Ekarpena asko, emakume esanguratsu asko… baina, honen inguruko jakintza gutxi. Horri aurre egiteko asmoz, euskal irakaskuntzan aitzindaria izan zen Elbira Zipitriari buruz hitz egingo dizuet hurrengo lerroetan. Emakume hau duela urte gutxi batzuk ezagutu nuen, magisteritzako fakultatearen alboan, bere izena daraman eraikina sortu zutenean.

                                      




“Ez dizut erakutsiko zuretzat soilik,
baizik eta Euskal Herrian zabaltzeko
niregandik ikasi duzuna”






      
       Elbira Zipitriak errepublika garaian bere lehen ikastola sortu zuen, Donostiako Alde Zaharreko Ikatz Kalean. 1936ko gerraren eta Francoren altxamenduaren ondorioz, atzerrira joan beharra izan zuen. Donostiara itzuli zenean, ordea, gerra aurretik abiatutako lanarekin jarraitu zuen, beste ikastola bat martxan jarriz.

       Euskara eta pedagogia berritzaileak ardatz hartuta, ondoren etorriko ziren ikastolen sustraiak errotu zituen Elbirak eta neska eta mutilen arteko berdintasuna ikasgeletan praktikara eramaten tematu zen. Oso irakaskuntza metodo aurrerakoiak erabili zituen, bereziki garai hartako eskolekin alderatuta.

       Gainera, helduei euskara irakatsi ahal izateko gau eskolak antolatu zituen, batez ere, euskaldun zaharrak alfabetatzeko asmoz. Euskararen irakaskuntzan ere ekarpena egin zuen Elbirak, zehazki euskal aditza irakasteko moduan; izan ere, lehendabizikoz hasi zen “nor-nori-nork” paradigma hitz horiekin erabiltzen.


Ildo honetan, hementxe uzten dizuet Euskal Irratian Maider Oleaga zinema zuzendariari eginiko elkarrizketa, Elbira Zipitriaren dokumentalaren egileari.

Amaitzeko, hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronken artean, honako hauek aipatuko nituzke:

- Historian zehar emakumeek izandako presentzia aztertu eta bere garrantzia azpimarratu.

-Emakumeen presentzia hori ezagutaraztera ematea ezinbestekoa den ideia helarazi.

-Emakumeen ekarpenak baloratuak ez izanaren arrazoiak aztertu, gizarte patriarkalak duen                  erruaz jabetu.

-Hezkuntza arloan erabiltzen diren materialetan emakumeen presentzia hori bermatzea.