2018/10/29

SEXU -GENERO SISTEMA, GAINDITUTA DUGU?

SEXU-GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN

Sexu-genero sistema gizartean nahiko hedatuta dago. Sexuaren arabera neska edo mutila zara, baina non kokatzen ditugun: Trans, quer, homosexualak…….Hauek oraindik herrialde askotan legez kanpo daude eta heriotzarekin zigortzen da. Gure herrialdean legeak babesten ditu, baina gizarteko batzuek ez dituzte onartzen eta oraindik pentsatzen dute gaixorik daudela edo ez dituzte errespetatzen.
Aurrera pausoak ematen ari gara, baina poliki.
Sexu-genero estereotipori buruz,nik pentsatzen nuen, batzuk gaindituta genituela, baina, ikastetxeko familia eta gaur egungo gazteak ikusterakoan konturatzen naiz, oraindik asko falta dela.
Nik suertea izan dut. Nere etxean nere amak (1936an jaioa) ezkondu ondoren, nere aitaren baimenarekin,lanean jarraitu zuen eta guri (bi ahizpa gara) beti adierazten zigun ze garrantzia duen ekonomikoki independientea izatea; gero ezkondu edo ez ezkondu bigarren mailakoa da.
Nere lagun taldean ere, estereotipo batzuk gainditu dira: lagun bat multinazional baten exekutiboa da, emakumea da eta bere mailan bakarra da.
Hitz egiten naizen lagunei buruz 50-55 urte dituzte, baina oraingo egoerak kezkatzen nau: neska gazteak bikoteek kontrolatzen dituzte eta hauek, gainera, pentsatzen dute gehiago maitatuak direla; gazteen artean indarkeria sexista ematen da…...
Baina, ze eredu dituzten gure gazteek telebistan, sare sozialetan..... Hona hemen adibide bat. 


Hala ere, oraindik sexu-genero gainditzen ez duten egoerak asko daude, besteak beste:gure aiton-amonak zaintzen dituzten pertsonak, gehienak emakumeak dira; futbol talde ospetsuenan mutilarenak dira, neskarenak bigarren mailan daude eta egoera hau kirolean errepikatzen da; ikastetxeetara informeak jasotzera edo irakasleekin hitz egitera gehienetan amak joaten dira.

Aurreko edizioetako aukeratutako posta hau da

http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/12/hasi-gara-gure-historiak-idazten.html

Post honetan adierazten da ze garrantzitsua den emakumeak bisualizatzea eremu guztietan. Gazteei erakutsi behar diegu historian zehar eta eremu guztietan emakumeak egon direla eta adibideak eman behar dizkiegula. Ea bideo hauen erantzunak aldatzen ditugu

 
Eta ikastetxean hau nola landu daiteke

Gure ikasleei kritikoak izaten erakutsi behar diegu, horretarako beraien partaidetza ikastetxeko bizitzan bultzatu behar dugu, informatuak egon behar dira, iritzia izan behar dute, esperimentatu egin behar dute....
Hau izan daiteke bideo apropos bat gaia aztertzeko foroan ere partekatu dut


2018/10/28

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN





Nere lagun batzuei (6) inkesta pasa diet eta hona hemen erantzunaren laburpena:
Ezaguna al da hezkidetza? denek baietz erantzun dute
Zer da Hezkidetza? - Neska eta mutilak berdin hezitzea (2)
                                - Coeducacion, berdintasuna (1)
                                - Neska eta mutilen estereotiporik gabe hezitzea(1)
                                - Berdintasuna, estereotiporik ez (1)
                                - Parekotasuna, berdintasuna (1)
Zein dira jarduera-ildoak?
                                - Ez dute erantzun (2)
                                - Sexua kontutan hartu gabe, pertsonak balioestea (1)
                                - "Machismoa" baztertzea(1)
                                - Estereotipoak gainditzea(1)
                                - Berdintasuna lortzea(1)





Aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarrerak arakatzen ibili naiz, egia da, batetik bestera joan naiz eta  izenburua atentzioa deitu dit, gaur goizean hiru ikasleen arteko gatazka konpontzen ibili naizelako.


GATAZKAK, GARAPENERAKO GILTZARRI ....

"Gakoa, gatazkari tradizionalki atxikitu zaion izaera ezkorrari aurre egitean datza. Gatazka, garapen aukera bezala ikustea beharrezkoa da,  aldaketarako giltzarria delako. Ezinbestekoa,  pertsonen eta jendartearen garapenerako. Gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa, gatazka konpontzeko modua izango da positiboa edo negatiboa" 
 
"Ideia nagusienen artean , gatazkari ematen zaion ikusmolde sortzailea nabarmendu behar da. Gatazka patología, ezkortasun esparrutik atera behar da, prozesu natural eta jendartearentzat ezinbestekotzat hartuz. Gatazka bizitzarako eta garapenerako positiboa izan dadin, hura erregulatu eta konpontzeko  jokabide egokiak landu behar dira. Gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen ditu, harremanak sendotzen ditu" 

                                                                                                     (Miren Aranburu)

Ikastetxean gatazkak sortzen dira, eta negatibo bezala ikusten dira, baina nere uztez konpontzeko modua positiboa bada eta jokabide egokiak erabiltzen badugu, hauek izenburua esaten duen bezala "Gatazkak, garapenerako giltzarriak dira"




Nere inguru hurbilean hezkidetza lantzeko arrazoiak besteak beste hauek izan daitezke:

  1.  Hezitzaileak garen neurrian, Hezkidetza gure ardura da
  2. Gure ikastetxea oso anitza da eta hau altxor bat da, baina estereotipo asko puskatu behar ditugu (kulturalak, erlijiokoak, generokoak......)
  3. Indarkeria sexistarekin bukatu behar da
  4. Hezkidetza= parekotasuna, askatasuna, elkartasuna
  5. Ikasketak eta aukera profesionalak askatasunez ez dira hautatzen, genero-agindu asko daude oraindik.



ZER DAKIGUHEZKIDETZARI BURUZ ?

7 pertsonei bidali dizkiet galderak wasapetik. Denak ezagunak dira eta neskak eta mutilak dira. badakit 7 pertsona ez direla nahikoa inolako konklusiorik ateratzeko. Erantzunak eta pertsonen ezaugarriak koadro batean batu ditut. hemen daukazue.


Irakaslea
Mutila
Erizain-laguntzailea
neska
Irakaslea
Mutila
Gizarte langilea
Neska
Irakaslea
Mutila
Administratzailea
Neska
Kultura-teknikaria
Mutila
Ezaguna da hezkidetza?
bai
Ez
Genero berdintasuna da inportantea hezkidetzan
bai
bai
Niretzat ez da oso ezaguna hezkidetza, Egia esan interneten begiratu dut.
bai
Zer da?
Neskak eta mutillak berdin hezitu.
Ez dakit
Koedukazioa. Berdintasun baloreekin hezitzea
Berdintasuna
Denontzat heziketa berdintasunean? Aukera berdinak neska-mutilei?
Neskeen eta mutilen arteko heziketa
Zein dira bere…
Talde heterogeneoak sortu. Aukeratzen ditugun modeloak bai neskak bai mutilak izatea.
Aukeratzen ditugun edukiak, guztion gaitasunak eta ititziak kontuan hartzea.
Hizkera ere kontuan hartzea
Ez dakit
(galderak erantzun eta gero, jakinmina bultzatuta, interneten topatzen hasi naiz…)
Ideiarik ez.
Ez dakit
Ez dakit
Jokoak aukeratzerakoan kontuan hartzeko.
Arazoak daudenean kontuan hartu

Emaitzak ikusita, konklusio batzuk atera daitezke.
1.- Lagina ez dela nahiko handia
2.- Kasu honetan, neska/ mutilen arteko aldea ez da erabakiorra.
3.- Egia da, mutilak irakaskuntza eta kulturaren ingurukuak direla; beraz, harreman handiagoa dute gaiarekin.
4.- Orokorrean, ez dakite asko gaiari buruz.

NIRE LELOA


IAZKO IKASTAROAREN KIDE BATI

Iazko urriaren 23an idatzi zuen, Irati Gaztelurrutiak. Ideia ona iruditu zait familian egindako elkarrizketa: Belaunaldartieko Iritziak izendatu zuen. Asko ikas dezakegu adin ezberdinen arteko elkarrizketetan. 
Hitzekin egin zituen hitz jokuak ere oso ondo daude.
Sentitzen dut, baina ezin zaituzte blogera eraman.

5 ARRAZOI

1. Betidanik egon den eta dagoen diskriminazioa ez da bidezkoa.
2. Nire alabarentzat egoera hobeago bat nahi dut.
3. Gizona bezala, ez dut onartzen emakumeen kontrako bortizkeriarik.
4. Gizon asko daudelako diskriminazioaren kontra ezer egiten ez dutenak, eta emakume batzuk ere bai.
5. Arrazoi gehiago behar dira?



Ziberaktibismo hezkidetzailea

Kaixo!

Interesgarria sare sozialen artean arakatzen aritzea, gaur egungo aktibismoak birtuala ere behar duela izan ez dago zalantzarik, baina horretan jarduten ez garenontzat nekeza suertatzen da. Ni neu sare sozialetan partaide pasiboa izaten naiz, eta ez aktibista.

Ikasten ari naizen tresnak erabiltzen hasiko naiz, aktiboago jokatzen. Emakumeok espazio publikoa geureganatu behar dugula diogunean, birtualaz ere ari gara, eta horretarako ohitura eta jarrera aldaketa batzuk ere beharrezkoak dira. Mezu hauek txukun idaztearekin hasi beharko dut :-)

Emakunderen artikuluari dagokionez, denok helburu bera dugula azpimarratuko nuke ikuspuntu eta abiapuntu desberdinak izan arren, lehen aurkezpen saioko haritik tiraka ere bai.



Ongi segi!

Leire

AURKEZPENA

Kaixo!

Kontu pertsonal batengatik oso berandu nabil nire buruaren aurkezpena egiteko, baina "hobe berandu inoiz baino" esan ohi dute eta, tira, hau nire aurkezpena.

Leire naiz, Tolosaldean bizi naiz eta urte batzuetan DBH eta Batxilergoko irakasle aritu eta gero orain berdintasun teknikari lanetan nabil.

Hezkidetza asko gustatzen zaidan gaia da eta ikastaro honetan izena emateko arrazoi ugari topa baditzaket ere, hauek dira aipagarrienak: gaian sakondu eta informazio iturri berriak ezagutu, saretu eta beste batzuekin partekatzeko aukera izan.

Gaiari lotuta dauden bi abesti hauek oso gogoko ditut.

https://www.youtube.com/watch?v=u83bkqaUi2s

https://www.youtube.com/watch?v=Rq7QiETb37k

Irribarretsu eta eder jarraitzen saiatuko gera, hortaz! Laster arte!

#Pirrin, #LeireG, HEZKIDETZA

Maian Moreno: Genero-estereotipoak

Hona hemen sortu dudan indfografiak duen lotura.

Estereotipoak eguneroko gaitza!

Sexu-genero sistemari buruz nire inguru hurbilean hausnartzerakoan zaila egiten zait eremu zehatz batzuk aukeratzea, hala ere, 3 esparrutan gertatzen dena adieraziko dut.

1.- Lagun bat zerbitzaria da eta genero estereotipoetan ez da sartzen, besteak beste, emakumea delako eta ez delako depilatzen. Honek (harrigarria badirudi ere) gatazkak sortu izan ditu inguruan. Nagusiki, bezeroen nazka aurpegiak besapeko ileei begira begira geratzen diren bitartean eta batzu batzuen komentarioak, eta noski, bere lankide mutilei gertatzen ez zaien gauza bat da.



2.- Lagun batek jada ia 50 urte ditu eta askotan galdetzen diote ea ez al den damutzen haurrak ez izatez, berak, noski, ezetz esaten du eta oso harro dago bere erabakiaz.


3.- Ludotekako haur bat, taldekideei kontatzen hari zitzaigun bere aitak istripu larri bat izan zuela eta min handia hartu zuela. Beste batek galdetu zion “eta negar egin al zuen?” eta kontalariak zera erantzun zion “bai zera! Nola egingo du ba negar aita batek!!”. Eztabaida polita sortu zen, nire aitak negar egiten duela esan nionean bera piska bat deskolokatuta geratu zen baina besteak “noski, zergatik ez ba?” erantzun zuten.


Eta hemem doa nire egunerokotasunean sexu-genero sistema eta estereotipoak lantzeko proposamen bat: deskolokatzen gaituzten irudiak erakutsi haur zein nerabeei, adibidez, gizon bat negarrez, gizon bat balleteko tutua jantzita dantzan, neska bat saskibaloian jolasten eta besazpiko ileak agerian dituena...honen inguruko eztabaida bideratu dezakegu ondoren. Egoera honetan egon daitekeen arazoetako ba zera da, denbora, ikastetxeetan behintzat alderdi akademikoa lantzen zentratuta gaudenean faltan dugun gauza preziatu hori! Beraz, akaso, tarte bat eman beharko genioke garrantzitsuak diren gauza hauek lantzeari ezta?

Beste taldekideen postak irakurtzen hai nintzela, F!ONAren sarrera honekin geratu naiz, hasieran, asanbladetan izan duen sentimendua askotan bizi izan dudalako nik eta mutilak noski, ezer arrarorik ez dutelako sentitzen, zu txiki txikia sentitzen zaren bitartean. Eta, Lo-ren historia kontatu duenean, bihotzak jauzi bat egin dit, aspaldi ez dudala Lo ikusi eta ilusio handia egin dit!!

Hemen abestitxi bat, La Otra-rena, estereotipoez ari dena!