2019/10/08

Hezkidetza eta sare sozialak

Sare sozialetan parte hartzea ezinbestekoa da. Gazteek horretan ematen dute euren denbora eta guk ere gure alfabetizazioa egin beharra dugu, bestela mundutik at geratuko gara, batez ere, emakumeak bagara.


Aktibismoa ere ezinbestekoa da. Batzuk berdintasunera iritsi garela diote, baina zenbat eta gehiago gaiaz jakin, gero eta urrunago gaudela berdintasunetik uste dut. Aktibismo hori eremu guztietara eraman behar da, bestela hankamotz geratzeko arriskuan dago. Horregatik ziberaktibismoa da horren garrantzitsua.

Aspaldidanik Facebook-a dut, baina gazteek zaharren kontua dela diote. Zaharren kontua diot nik? Ba orain dela ez horrenbeste denbora Twitterra eta Instagrama dut. Benetan erabilgarriak gustoko gauzei buruz ikertzeko, jakiteko, partekatzeko, lagunak egiteko... 

Hori bai, horiei begira bazaude beste ekintzetatik kendu behar duzu denbora, bestela ez dago astirik!!!!

NIRE AURKEZPENA

Ni Ana Belén Vega Badiola naiz. 30 urte hezkuntzan lanean daramatzat. Beraz, bizitza osoa eman dut gelan sartuta, baina momentu honetan B06 Berritzeguneko BHko aholkularia naiz, gizarte-hizkuntzetakoa. Bi alaba ditut eta arrazoiren artean, suposatzen dut hori izan dela bat betaurreko moreak ipintzeko. Dena den, betidanik izan dut Hezkidetzako ardura: arduraduna izan nintzen institutuan nengoen azken urteetan eta orain horren ardura dut Berritzegunean. Ikastaro hau oso interesgarria zela esan zidaten eta horrexegatik nauzue hemen.

Gustoko ditut IKTak eta etxetik erabiltzeko oso aproposak dira. Gehien gustatzen zitzaidan kolorea urdina zen, zeruaren kolorea zelako; baina gero eta gehiago gustatzen zait kolore morea, batez ere, duen esan nahiagatik. Betidanik gepardoa arineketan gustatu zait, oso animalia dotorea delako. Behin aukera izan nuen bat arineketan ikusteko eta hortik aurrera berretsi egiten dut esandakoa. Bizitzan gertatzen diren gauzak nahiko tristeak direnez niri gauza alaiak gustatzen zaizkit, batez ere musika erritmodunak, adibidez, Bongo Song, AAINJALA, Vive la Vida (Cold Play); eta benetan gustoko ditut berriztatzaileak eta estilo nahasketak, adibidez, Two cellos Thunderstruck jotzen. Inoiz ez dut aurreikusten zer espero dudan gauzengatik, beti probetxuzkoak direlakoan nagoelako; eta hala izango da ikastaro honekin.

                         

2019/10/07

Kaixoo!!!


Kaixooo!!!

Zer moduz zaudete ? Gogotxu, irakurri eta sentitu dudanagatik. Ni ere!!💜

Ni Maider naiz, 40 urte ditut, Donostiarra naiz eta  duela 4 urte Zarautzea etorri nintzen bizitzea familiakin.

Nire lana? Gizarte hezitzailea naiz. 18 urte daramazkit hezitzaile bezala lanean. Duela 2 urte lagun batekin martxan jarri genuen Sorginlore elkartea, kultura eta pedagogiak parte-hartzaileak sustatzeko gogoekin, eta honetan nago orain murgilduta.

Pizkat gehiago ezagutu nahi ? ... 



Aurkezpena-Ainara


Nire aurkezpena: azken putz!! Nire aurkezpena: Arratsalde on denoi, Ainara Artetxe naiz,18 urte eramaten ditut eskola publikoan lanean, Haur Hezkuntzako irakasle moduan, 42 urte ditut eta 2 alaben ama naiz. Feminismoa deskubritu nuenean, bizitzan aurrera egiteko behar nituen erantzunak topatu nituela sentitu nuen, dena kuadratu zidan... bidean nere kezka berdinak zituzten lagunak topatzeko zortea izan nuen eta badira 20 urte eragile sozialetan parte hartzen dudala. Nire eskolan aldaketa hezkidetzaileak eragin nahi ditut nire lankideekin batera, teoriatik praktikara pasatzeko momentu ona da. Ikastaroak lagunduko al dit!?hortxe nere beldurra...eskolan, kontzientzia baino, tresnen falta somatzen dut eta gune honetan eskuratzea nahiko nuke: hortxe nere desioa! Bi ezaugarri : inkonformista (etxekoentzat saltsera) eta langilea. Kolorea: tonalidade guztietako urdinak Ez naiz oso animali zalea,baino ziur nago ezezagutza kontua dela, urruti xamar izan ditut nere bizitzan... Gehien maite ditudan bi ahots musikal : Sorkun Rubio eta Aiora Renteria Hona disko kuttun bat!!! Bigarren etiketa jartzea ahaztu zait lehenengoan, ea oraingoan asmatzen dudan guztiarekin... bidean topatuko gara...

Aurkezpena-Begoña

Ez nau izutzen negu hurbilak, 
ez naute izutzen erronka berriak,
dakidalako, badakidalako,
bide berriak izateko,
barneak astindu beharra dagoela. 





amanecer y anochecer bilaketarekin bat datozen irudiak

Horixe, uste dut askori gertatako zaigula ikastaro ikastaro honetan; barruak astindu eta etorkizuna argitu.

Nire ibilbide hezkuntza nahiko luzea izan da; lan derberdinak egiteari ekin diot, ez diot erronka berriei bildurrik.
Ikastaro honetan gauza berri asko ikastea espero dut; denongadik ikastea.

2019/10/06

NIRE AURKEZPENA

Kaixo!!!
Maria Recio naiz. 39 urte ditut eta Donostian bizi naiz.
Momentu honetan, nere bizitzako erronkarik politenean  sartuta nago, asteartean, Urriak 1ean,  lehenengo aldiz ama izan naizelako. Hori dela eta, zaila egin zait tartetxo bat bilatzea aurkezpena egin ahal izateko.


Haur Hezkuntzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua naiz, eta azkeneko 10 urteak English teacher bezela pasa ditut Nafarroako eta Gipuzkoako eskola desberdinetan. Aurten Irungo berritzegunean egingo dut lana eta Hezkidetzako arduraduna izango naiz, beraz, primeran etorriko zait hemen ikasi eta partekatuko ditugun gauza guztiak.

Beti gustatu izan zait morea kolorea eta animalia guztiak gustatzen zaizkit,  izurdeak batez ere.

Irakurri dudan azkeneko liburua Estitxu Fernandez Maritxalarren "Gure erditzearen jabe" izan da, eta erabat gomendatzen dut, batez ere ni bezela ama izango zaretenei. 

Bukatzeko, asko gustatzen zaidan abesti bat partekatuko det zuekin...beno, bi hobe esanda!
Honek umore onez jartzen nau entzuten dudanean:

Eta beste hau pila bat gustatzen zaidalako:



Laster arte denoi!!!!

Maria

Hasierako aurkezpen publikoa





Kaixo, Marisol naiz, Donostian irakasleen prestakuntzan damazkit urte batzuk, bigarren hezkuntzan batipat. Hezkidetzaren gaur egungo esanahia hizpide, hainbat ideia, kontzeptu eta praktika ikertzen saiatzen ari naiz; garrantzizkoa iruditzen zait nesken bizitzan autokontzeptuan gaur egun gizarte mekanismoak nola eragiten duten aztertzea eta zein estrategi erabiltzen dituzten gazteek estereotipoei  aurre egiteko.

Literatura talde bateko partaide naiz; emakumeek idatzitako liburuak irakurri eta komentatzen ditugu; esku hartean dudan azkena "El amigo" da. 

Ikasteko modu anitzak daudela pentsatzen dut: edukien inguruko elkarrizketak dira ikasbide emankor bat nere ustez. Uxue Alberdik idatzitako "Kontrako eztarritik" liburuko kapituluaren hitzak ekarrita, "norberaren burua erreakzioz eraikitzea" da beldurra ematen didaten gauza horietakoa. 



Azkenik, tarteka gustura entzuten dudan kanta bat hemen: "Zarena zarelako",