2019/10/08

Hezkidetza eta sare sozialak

Sare sozialetan parte hartzea ezinbestekoa da. Gazteek horretan ematen dute euren denbora eta guk ere gure alfabetizazioa egin beharra dugu, bestela mundutik at geratuko gara, batez ere, emakumeak bagara.


Aktibismoa ere ezinbestekoa da. Batzuk berdintasunera iritsi garela diote, baina zenbat eta gehiago gaiaz jakin, gero eta urrunago gaudela berdintasunetik uste dut. Aktibismo hori eremu guztietara eraman behar da, bestela hankamotz geratzeko arriskuan dago. Horregatik ziberaktibismoa da horren garrantzitsua.

Aspaldidanik Facebook-a dut, baina gazteek zaharren kontua dela diote. Zaharren kontua diot nik? Ba orain dela ez horrenbeste denbora Twitterra eta Instagrama dut. Benetan erabilgarriak gustoko gauzei buruz ikertzeko, jakiteko, partekatzeko, lagunak egiteko... 

Hori bai, horiei begira bazaude beste ekintzetatik kendu behar duzu denbora, bestela ez dago astirik!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina